223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

393/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzen baitira, 2023-2024 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek zehaztuko dute zer baldintzatan egin ahal izanen diren hitzarmenak toki entitateekin, beste administrazio batzuekin eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuekin, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hezkuntza-eskaintza ziurtatzeko.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitate interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.1 artikuluan adierazten da ezen aipatu foru aginduaren eranskinean jasotako moduluetan oinarrituz ezarriko dela finantzaketa hori.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrak xedatzen duenez, aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari nagusi eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko ditu toki entitateei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak abuztuaren 7an emandako 359/2022 Ebazpenaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratu ziren, 2022-2023 ikasturterako. Era berean, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskina aldatu zen.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 7/2023 Ebazpenaren bidez, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eguneratu ziren hezkuntzako langileei eta garbitzaileei dagozkien finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak, jasota daudenak Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean.

Hauek dira finantzaketa moduluen zenbatekoak eguneratzea proposatzeko arrazoiak, 2023-2024 ikasturtean:

–Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 7/2023 Ebazpenean agertzen denari jarraituz, eguneratuta mantentzea langileria gastuei lotutako kontzeptuen erreferentziazko zenbatekoak, oinarri gisa balio dutenak haur eskolak kudeatzen dituzten udalekin hitzarmenak sinatzeko.

–Finantzaketa moduluan hezkuntza-laguntzako langileak sartzea, haur eskolan matrikulatutako haur kopuruaren arabera, hezkuntzako arretaren kalitatea hobetzeko eta hezitzaileen egungo lan-karga murrizteko.

–Toki entitateen ekarpena %18ra eguneratzea, soldataren hobekuntzek eta hezkuntza-laguntzako langile gehiago kontratatzeak ez dezaten ekarri haien ekarpenen zenbatekoa handitzea.

8.379.258,60 eurokoa da 2023-2024 ikasturterako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzearen estimazioa, deskribatutako baldintzetan. Aurrekontu erabilgarriak bide ematen du finantzaketa moduluen zenbatekoa baldintza horietan eguneratzeko, ordainketa bi epetan banatuta: lehen epe bat, 2.738.319,81 eurokoa, 2023ko gastu aurrekontuko 420007 42900 4609 322100 partidaren kargura ("Udalekin hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko"), eta bigarren epe bat, 5.640.938,80 eurokoa, 2024ko gastu aurrekontuan horretarako ezartzen den partida baliokidearen kargura.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, eta proposatzen du abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea, 2023-2024 ikasturtean.

Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea, 2023-2024 ikasturterako, ebazpen honen eranskinean agertzen denaren arabera.

2. %18ra eguneratzea, 2023-2024 ikasturterako, toki entitateei dagokien ekarpenaren portzentajea, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

3. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea, ebazpen honen eranskinean azaltzen dena. Honela idatzita geldituko da:

"II. ERANSKINA.–E MODULUA: ORDUTEGI KONBINATUKO IKASTETXEAK, GUTXIENEZ LANALDI MURRIZTU BAT DUTENAK (LANALDI OSOA ETA/EDO LANALDI ERDIA ETA LANALDI MURRIZTUA)

Ordutegi konbinatuko ikastetxeetan, zeinetan ordutegi osoko X unitatez gain, ordutegi murriztuko Y unitate baimendu diren eta/edo lanaldi erdiko Z unitate, honako hauen batura izanen da guztirako modulua:

–Modulua: zuzendaria ordutegi osoan (A modulua).

–Modulua: X hezitzaile ordutegi osoan (A modulua).

–Modulua: Y hezitzaile ordutegi murriztuan (B modulua).

–Modulua: Z hezitzaile lanaldi erdian (C modulua).

–X+Y+Z unitateetarako funtzionamendu-gastuak.

–Modulua: X+Y+Z unitateei dagozkien garbiketa-lanak.

–Hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopuruari dagokion zenbatekoa, matrikula kopuruaren arabera, Hezkuntza Departamentuak baimendutako azken plangintzarekin bat."

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea interesa duten toki entitateetara, Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

6. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

A modulua: Ordutegi osoa.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

LANGILEAK

GARBITZAILEA

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBITZAILEA

FUNTZIONAMENDU GASTUAK

MODULUA

(euroak)

MODULUA, GUZTIRA

(euroak)

1

2

0,5

43.454,33

38.133,92

15.311,84

4.761,81

101.661,89

101.661,89

2

3

0,5

43.454,33

76.267,83

15.311,84

10.033,32

145.067,32

Moduluaren balio OSOA honen batura izanen da: hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopuruari matrikula kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa gehi moduluaren balioa.

3

4

1

43.454,33

114.401,75

30.623,68

14.856,99

203.336,75

4

5

1,5

43.454,33

152.535,66

45.935,53

19.680,65

261.606,16

5

6

1,5

43.454,33

190.669,58

45.935,53

24.952,16

305.011,59

6

7

2

43.454,33

228.803,50

61.247,37

29.775,82

363.281,01

7

8

2

43.454,33

266.937,41

61.247,37

35.047,32

406.686,43

8

9

2

43.454,33

305.071,33

61.247,37

40.318,83

450.091,86

9

10

2

43.454,33

343.205,25

61.247,37

45.590,35

493.497,29

10

11

2,5

43.454,33

381.339,16

76.559,21

50.414,01

551.766,70

11

12

2,5

43.454,33

419.473,08

76.559,21

55.685,52

595.172,13

12

13

2,5

43.454,33

457.606,99

76.559,21

60.957,03

638.577,56

B modulua: Ordutegi murriztua.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBITZAILEA

FUNTZIONAMENDU
GASTUAK

MODULUA

(euroak)

MODULUA, GUZTIRA

(euroak)

1

2

0,5

39.551,48

34.708,67

15.311,84

4.761,81

94.333,80

94.333,80

2

3

0,5

39.551,48

69.417,34

15.311,84

10.033,32

134.313,98

Moduluaren balio OSOA honen batura izanen da: hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopuruari matrikula kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa gehi moduluaren balioa.

3

4

1

39.551,48

104.126,01

30.623,68

14.856,99

189.158,16

4

5

1,5

39.551,48

138.834,68

45.935,53

19.680,65

244.002,33

5

6

1,5

39.551,48

173.543,35

45.935,53

24.952,16

283.982,52

6

7

2

39.551,48

208.252,02

61.247,37

29.775,82

338.826,69

7

8

2

39.551,48

242.960,70

61.247,37

35.047,32

378.806,86

8

9

2

39.551,48

277.669,37

61.247,37

40.318,83

418.787,05

9

10

2

39.551,48

312.378,04

61.247,37

45.590,35

458.767,23

10

11

2,5

39.551,48

347.086,71

76.559,21

50.414,01

513.611,40

11

12

2,5

39.551,48

381.795,38

76.559,21

55.685,52

553.591,58

12

13

2,5

39.551,48

416.504,05

76.559,21

60.957,03

593.571,77

C modulua: Lanaldi erdiko ordutegia.

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

ZUZENDARIA

HEZITZAILEA

GARBITZAILEA

FUNTZIONAMENDU
GASTUAK

MODULUA (euroak)

MODULUA, GUZTIRA

(euroak)

1

2

0,5

25.714,38

22.566,09

15.311,84

4.761,81

68.354,12

68.354,12

2

3

0,5

25.714,38

45.132,18

15.311,84

10.033,32

96.191,73

Moduluaren balio OSOA honen batura izanen da: hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopuruari matrikula kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa gehi moduluaren balioa.

3

4

1

25.714,38

67.698,27

30.623,68

14.856,99

138.893,33

4

5

1,5

25.714,38

90.264,37

45.935,53

19.680,65

181.594,92

5

6

1,5

25.714,38

112.830,46

45.935,53

24.952,16

209.432,53

6

7

2

25.714,38

135.396,55

61.247,37

29.775,82

252.134,12

7

8

2

25.714,38

157.962,64

61.247,37

35.047,32

279.971,71

8

9

2

25.714,38

180.528,73

61.247,37

40.318,83

307.809,32

9

10

2

25.714,38

203.094,82

61.247,37

45.590,35

335.646,92

10

11

2,5

25.714,38

225.660,91

76.559,21

50.414,01

378.348,51

11

12

2,5

25.714,38

248.227,01

76.559,21

55.685,52

406.186,12

12

13

2,5

25.714,38

270.793,10

76.559,21

60.957,03

434.023,72

D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (osoa/lanaldi erdia).

Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: lanaldi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua, gehi lanaldi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua, gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua, gehi hezkuntza-laguntzako hezitzaileen kopurua.

LANALDI OSOKO UNITATEEN AZPIMODULUA

LANALDI ERDIKO UNITATEEN AZPIMODULUA

IKASTETXEKO UNITATE GUZTIEN KOPURUAREN AZPIMODULUA

Unitateak

Azpimodulua

Unitateak

Azpimodulua

Unitateak

Hezitzaileak

Garbiketako langileak

Azpimodulua

1

81.588,24

1

22.566,09

2

119.722,16

2

45.132,18

2

3

0,5

25.345,16

3

157.856,07

3

67.698,27

3

4

1

45.480,67

4

195.989,99

4

90.264,37

4

5

1,5

65.616,17

5

234.123,91

5

112.830,46

5

6

1,5

70.887,69

6

272.257,82

6

135.396,55

6

7

2

91.023,19

7

310.391,74

7

157.962,64

7

8

2

96.294,69

8

348.525,66

8

180.528,73

8

9

2

101.566,20

9

386.659,57

9

203.094,82

9

10

2

106.837,72

10

424.793,49

10

225.660,91

10

11

2,5

126.973,22

11

462.927,40

11

248.227,01

11

12

2,5

132.244,73

12

501.061,32

12

270.793,10

12

13

2,5

137.516,24

E modulua: ordutegi konbinatuko ikastetxeak, gutxienez lanaldi murriztu bat dutenak (lanaldi osoa eta/edo lanaldi erdia eta lanaldi murriztua).

Ordutegi konbinatuko ikastetxeetan, zeinetan ordutegi osoko X unitatez gain, ordutegi murriztuko Y unitate baimendu diren eta/edo lanaldi erdiko Z unitate, honako hauen batura izanen da guztirako modulua:

–Modulua: zuzendaria ordutegi osoan (A modulua).

–Modulua: X hezitzaile ordutegi osoan (A modulua).

–Modulua: Y hezitzaile ordutegi murriztuan (B modulua).

–Modulua: Z hezitzaile lanaldi erdian (C modulua).

–X+Y+Z unitateetarako funtzionamendu-gastuak.

–Modulua: X+Y+Z unitateei dagozkien garbiketa-lanak.

–Hezkuntza-laguntzako hezitzaile kopuruari dagokion zenbatekoa, matrikula kopuruaren arabera, Hezkuntza Departamentuak baimendutako azken plangintzaren arabera.

Iragarkiaren kodea: F2314245