223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

278/2023 EBAZPENA, urriaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 13an emandako 247/2023 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozeduren espedientea (prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 245/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren).

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 245/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozedurak. Ebazpen hori 2022ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 13ko 247/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi egin da atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozeduren espedientea. Ebazpen horren eranskinean ez da Araceli Yerro Yanguas andrea ageri. Alabaina, izangai hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 29ko 153/2023 Ebazpenean ageri da, alegia, prozesua gainditu duten pertsonen zerrendak onesten dituen horretan, bai eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 169/2023 Ebazpenean ere, lanpostu erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzia eskatu duen izangai gisa.

Beraz, akats material hori atzeman denez, zuzendu egin behar da, eta, horrenbestez, espedientea onesten duen ebazpenaren eranskinean Araceli Yerro Yanguas andrea sartu beharra dago Esku-hartze Soziokomunitarioa espezialitatean (ingelesa), gaztelaniaz, txanda irekian, 9,0977 puntuazioa duela.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 13an emandako 247/2023 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akats materiala. Ebazpen horren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozeduren espedientea (prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 245/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren).

Horrenbestez, honako hau dioen tokian:

Esku-hartze Soziokomunitarioa (Ingelesa) Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

UNCITI GOÑI, OIHANE

8,5040

Honako hau behar du:

Esku-hartze Soziokomunitarioa (Ingelesa) Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

YERRO YANGUAS, ARACELI

9,0977

IREKIA

UNCITI GOÑI, OIHANE

8,5040

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko du, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, baita interesdunari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 16an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2314688