1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
61/2023 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena proiektu hau: "NA-5010 errepidea zabaldu eta hobetzea, 0+000 kilometro-puntutik 1+100 kilometro-punturaino, Oloritz aldera, Nafarroa".
Proiektatutako jarduketa Untzueko udalerrian kokatzen da, Nafarroako Foru Komunitatean, Erriberriko merindadean, Tafallako eskualdean, Orbaibarrean, Iruñetik 20 km ingurura, metropoliaren barruan.
NA-5010 errepidea 0+000 kilometro-puntuan hasten da, N-121 errepidearen elkargunean, 19+720 kilometro-puntuan, eta Olorizko elkargunean amaitzen da, 3+630 kilometro-puntuan.
Proiektu honen xede den tartea joaten da, gutxi gorabehera, NA-5010 errepideko 0+000 kilometro-puntutik 1+270 kilometro-punturaino. Errepideko trafikoa tokikoa da ia soilik: ibilgailu arinak, nekazaritzakoak eta txirrindulariak, eta ibilgailu astunen bat, batez ere Etxagueko haize-parkekoa. NA-5010 errepideko tarte batzuetan ia ezinezkoa da aldi berean igarotzea kontrako noranzkoan zirkulatzen duten bi ibilgailu. Egoera horren ondorioz, nabarmena da errepide horretako trafikoak bide segurtasunean duen hutsunea.
Behar horren ondorioz, Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak eraikuntza-proiektu hau idazteko agindu du. Haren helburua da egungo plataforma zabaltzea eta trazadura hobetzea egungo NA-5010 errepidean behar adinako ikuspenik ez dagoen tarte batzuetan.
1.271 metro ingurukoa da NA-5010 errepidean eginen den jarduketaren guztirako luzera. Egungo errepidearen jarduketa-tartean dauden 8 bihurguneak, trazadura proiektatu bezala hobetu ondoren, 6 izatera pasatuko dira, hau da, %25 murriztu dira.
Elementu berezi gisa, honako hauek aipatu behar dira: Azpuru errekaren gaineko pasabidea (0+880 kilometro-puntua) eta NA-5020 errepidearekiko egungo elkargunea, NA-5010 errepidearen 0+920 kilometro-puntuaren inguruan kokatua. Arku beheratu batek osatzen duen egungo markoak 5 metrotik beherako zabalera du gainazalean, eta, beraz, bi ibilgailu ezin dira aldi berean igaro. Horregatik, proiektatu da sekzio angeluzuzeneko hormigoi armatuzko marko berri bat eraikitzea in situ, 7,0 metroko zabalera eta 4,50 metroko altuera izanen dituena. Handik 40 metro eskasera, kilometro-aurrerapenaren noranzkoan, bidegurutze bat dago, errei zentralik ez duena ezkerretara biratzeko, ez eta azelerazio- eta dezelerazio-erreirik ere. Horregatik eta ikuspen eskasa dela eta, bidegurutzea arriskutsua da.
Lur-erauzketa handirik egin ez dadin, proiektatu da 100 bat metrora eramatea Oloritz aldera. Leku horretan, dagoen trafikoaren bolumena dela eta, erdiko errei txiki batzuk zehaztu dira ezkerretara biratzeko, bai irteerarako, bai NA-5010 errepidera sartzeko. Halaber, abiadura aldatzeko falkak zehaztu dira NA-5020 errepidetik irten eta errepidera sartzeko.
Proiektatutako sestrak %11,50eko malda du gehienez, eta %0,29koa gutxienez. Honako hauek osatzen dute proiektatutako zeharkako sekzioa: 3,5 m-ko zabalerako bi errei, 0,5 m-ko bazterbideak alde bakoitzean eta lubetetan nahiz lur-erauzketetan 0,50 m-ko gutxieneko zabalera duten bermak.
Zorua, zabaltze-falketarako zein galtzada berrirako proiektatutako galtzadetarako, bazterbidea barne, honela egonen da osatuta: 75 cm-ko zoru hautatua, 40 cm-ko zabor-legarra eta 9 cm-ko nahasketa bituminoso beroa. Oinplanoko trazadurak lehendik dagoen plataforma aprobetxatzen duen tarteetan, asmoa izan da galtzadaren gaineko gutxieneko kota gorria 24 cm-koa izatea; horrek esan nahi du gutxienez 15 cm-ko zabor-legarra eta 9 cm-ko nahasketa bituminoso beroak zabalduko direla. Gainerako kasuetan, kota zein den, geruza pikortsuaren lodiera handiagoa zabaldu beharko da.
Proiektuak beharrezko drainatzea dauka, eta ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratuko dira.
Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.
Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,
AGINTZEN DUT:
1. Behin-behinean onestea proiektu hau: "NA-5010 errepidea zabaldu eta hobetzea, 0+000 kilometro-puntutik 1+100 kilometro-punturaino, Oloritz aldera, Nafarroa".
2. Hasiera ematea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.
3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Untzueko udaletxean.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Untzueko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
NA-5010 ERREPIDEA ZABALDU ETA HOBETZEA, 0+000 KILOMETRO-PUNTUTIK 1+100 KILOMETRO-PUNTURAINO, OLORITZ ALDERA, NAFARROA
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. | JABEA | DESJ. AZALERA m² | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LUR MOTA |
UNTZUEKO UDAL-MUGARTEA |
UNZ-01 | Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea) | 1.194 | 2 | 326A | Elkorra |
241 | 2 | 326B | Bidea |
UNZ-02 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 692 | 2 | 325B | Askot. zuhaitzak |
38 | 2 | 325C | Bidea |
41 | 2 | 325D | Bidea |
253 | 2 | 325E | Artadia |
1.267 | 2 | 325F | Larreak |
UNZ-03 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 562 | 2 | 355B | Larreak |
UNZ-04 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 1.221 | 2 | 353A | Larreak |
UNZ-05 | Aoiz Martínez, Luis María | 1.332 | 2 | 352A | Larreak |
UNZ-06 | Blanco Irisarri, Ana Carmen | 558 | 2 | 354B | Leh. alorra |
Blanco Irisarri, Felisa |
UNZ-07 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 265 | 2 | 351A | Zuhaixkak |
UNZ-08 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 375 | 2 | 420A | Zuhaixkak |
27 | 2 | 420B | Leh. alorra |
UNZ-09 | Ojer Izpura, Carlos | 421 | 2 | 421A | Leh. alorra |
Ojer Izpura, Jesús María |
Ojer Ramírez, Irene |
UNZ-10 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 684 | 2 | 414A | Zuhaixkak |
UNZ-11 | Zamarbide Ducun, Jesús | 6.142 | 2 | 419A | Leh. alorra |
UNZ-12 | Zamarbide Ducun, Jesús | 269 | 2 | 433A | Leh. alorra |
UNZ-13 | Zamarbide Ducun, Jesús | 972 | 2 | 432A | Leh. alorra |
UNZ-14 | Irisarri Torres, María Nieves | 493 | 2 | 425A | Leh. alorra |
UNZ-15 | Belzunce Martínez-Irujo, Jose Ignacio | 345 | 2 | 423A | Leh. alorra |
UNZ-16 | Ojer Izpura, Carlos | 455 | 2 | 422A | Leh. alorra |
Ojer Izpura, Jesús María |
Ojer Ramírez, Irene |
UNZ-17 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 586 | 2 | 349A | Artadia |
UNZ-18 | Otazu Andueza, María Inmaculada | 299 | 2 | 350A | Leh. alorra |
UNZ-19 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 2.482 | 2 | 612A | Leh. alorra |
2.393 | 2 | 612C | Larreak |
UNZ-20 | Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea) | 562 | 2 | 327A | Elkorra |
GARBIGUNEAK ETA BEHIN-BEHINEKO INSTALAZIOEK UKITUTAKO LURZATIAK
FINKA ZK. | JABEA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LUR MOTA |
UNTZUEKO UDAL-MUGARTEA |
UNZ-09 | Ojer Izpura, Carlos | 1.202 | 2 | 421A | Leh. alorra |
Ojer Izpura, Jesús María |
Ojer Ramírez, Irene |
UNZ-19 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 1.550 | 2 | 612C | Larreak |
UKITUTAKO TELEFONIAREN ZERBITZUAK BERREZARTZEA
FINKA ZK. | TITULARRA | EZARRITAKO ZORTASUNA-ml-m² | EUS. ZK.-KUTX. | ZOR. MOTA | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LUR MOTA |
UNTZUEKO UDAL-MUGARTEA |
UNZ-04 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 10 | 30 | - | TL | 2 | 353A | Larreak |
UNZ-06 | Blanco Irisarri, Ana Carmen | 15 | 43 | - | TL | 2 | 354B | Leh. alorra |
Blanco Irisarri, Felisa |
UNZ-08 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 5 | 14 | - | TL | 2 | 420A | Zuhaixkak |
7 | 20 | - | TL | 2 | 420B | Leh. alorra |
UNZ-09 | Ojer Izpura, Carlos | 21 | 51 | - | TL | 2 | 421A | Leh. alorra |
Ojer Izpura, Jesús María |
Ojer Ramírez, Irene |
UNZ-10 | Untzueko Udalaren herri-lurrak | 3 | 10 | - | TL | 2 | 414A | Zuhaixkak |
UNZ-15 | Belzunce Martínez-Irujo, Jose Ignacio | 93 | 266 | 2 | ABLK | 2 | 423A | Leh. alorra |
UNZ-16 | Ojer Izpura, Carlos | 32 | 76 | 1 | ABLK | 2 | 422A | Leh. alorra |
Ojer Izpura, Jesús María |
Ojer Ramírez, Irene |
Iragarkiaren kodea: F2314235