217. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6262E/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko. Ebazpen horren bidez, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak arautu ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza batzuk arautu ziren espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko asmoz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 10eko 168E/2023 Ebazpenaren bidez, 500.000 euroko gastua baimendu zen, 2023ko gastu aurrekontuko "Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241205 aurrekontu-partidaren kargura.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 12ko 3732E/2023 Ebazpenaren bidez, 1.000.000 euroko gastua baimendu zen, 2023ko gastu aurrekontuko "Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241205 aurrekontu-partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2023. urte osoan eskaeren bolumena izan txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko baimendutako zenbatekoa baino, eta beste gastu konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea gastua egiteko partida honen kargura, zenbateko honekin:

–Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez arautuak. 400.000 euro, 2023ko gastuen aurrekontuko "Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241205 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2314163