215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Antsoaingo Udalari "Euskera en el Comercio - Euskara Merkataritzara" programa kudeatzeko esleipena

Udal honen Osoko Bilkurak 2023ko irailaren 28an egin zuen ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zen:

1.–Antsoaingo Udalaren eta Burlatako Udalaren arteko kudeaketa-esleipena onartzea, Euskera en el Comercio - Euskara Merkataritzara programa kudeatzeko.

2.–Ondorioz, Antsoaingo Udalari agintzea aurreko puntuan aipatzen den programa kontratatzeko prozedura gauza dezala.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4.–Alkatetzari baimena ematea hitzarmena eta erabaki hau gauzatzeko sinatu beharreko agiri guztiak sinatzeko.

5.–Aipatutako toki-erakundeei akordio honen berri ematea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzaten.

Burlatan, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2314215