214. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Tebas-Muru Artederretako alkateak ebazpen bat eman zuen 2023ko urriaren 4an. Hona hemen haren testu osoa:

"Tebas-Muru Artederretako alkate Yolanda Obanos Irureren ebazpena, 2023ko urriaren 4koa, alkatetzaren eskuordetzea egitekoa, oporrak direla-eta.

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren eginkizunak uztea Ana Irigoyen Ancil bigarren alkateordearen esku, 2023ko urriaren 9tik 13ra, biak barne.

Bigarrena.–Eskuordetze hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2314261