205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

372/2023 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2023-2024 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo. Hori helburu, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzak hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua onetsita, zeinaren bidez oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezarri baitziren Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori, gero, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), ezarrita dago maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean, betiere abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko ebaluazio alderdietatik abiatuta.

Foru dekretu horren 5. artikuluan (Ziurtagiriak) hau ezartzen da:

1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.

2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren eta C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.

3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.

4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.

5. Hezkuntza administrazioek erraztasunak jarriko dituzte proba homologatuak egiteko, horien bidez ikasleek lor dezaten Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan ikasitako hizkuntzen ezagutzaren gaineko ziurtagiri ofiziala.

Ekainaren 15eko 238/2023 Ebazpenak, zeinaren bidez Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2023-2024 ikasturtean arautzeko jarraibideak onetsi baitziren, IV.6 puntuan ezartzen du ezen, maila bakoitzaren ziurtagiriak lortzeko, ikasle libreek inskripzioa egin beharko dutela Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen modu, baldintza eta egunetan.

Hortaz, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdi librea eta egutegia ezartzea 2023-2024 ikasturterako.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia, 2023-2024 ikasturtekoak, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan jasota dagoen moduan.

2. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko irailaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO SARRERA LIBREKO 2024KO PROBAK EGITEKO BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK

1. Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.

1.1. 2024. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntzen, mailen eta egutegiaren arabera.

1.2. Azterketa proben egitura izangaientzako indarreko zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.

1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.

1.4. Matrikula librea formalizatzeko, ezinbesteko baldintza da hamasei urte izatea edo 2024an betetzea. Era berean, 2024ko abenduaren 31n hamalau urte baino gehiago dituztenek matrikulatzen ahalko dira derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikasitako lehen hizkuntza ez den beste hizkuntza batean proba egiteko.

1.5. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.

1.6. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.

1.7. Zentro batek hizkuntza eta maila baterako duen edukiera gainditzen badu izangaien kopuruak, hainbat azterketa-egoitza erabiltzen ahalko dira idatzizko zein ahozko proba egiteko. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.

1.8. Antolaketa arrazoiengatik, NUHEOko testu idatzien produkzioko eta koprodukzioko eta idatzizko bitartekotzako proba batzuk, ingelesezkoak eta euskarazkoak, lehenago egiten ahalko dira, egutegian adierazten den moduan (2. eranskina).

2. Matrikula librea euskararako eta ingeleserako.

2.1. Aurreko urteetan euskaran eta ingelesean matrikula libre asko egin izan direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.

2.2. Ziurtapen proba libreak egin nahi dituzten izangaiek hizkuntza bakoitzeko aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi duten adierazita. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko. Halere, ikastaroetako ikasleek, ziurtagiririk gabe igotzen badira mailaz, matrikula librea egiten ahal dute aurreko kurtsoko ziurtapen proba egiteko, beren kurtsoko ikasle ofizialaren izaera galdu gabe.

2.3. Aurreinskripzioa eginen da, bakarrik, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den estekaren bidez, 2024ko otsailaren 12tik 27ra arte, biak barne.

2.4. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak, hizkuntza eta egin nahi duen maila adieraziko ditu, baita lehentasunez zer eskolatan egin nahi dituen ziurtapen probak ere. Aurreinskripzioa bukatuta, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia izanen du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera izanen dute.

2.5. Euskararen eta ingelesaren matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideak ez dira metatuko eta matrikula egitean ziurtatu beharko dira:

IRIZPIDEA

PT

–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak.

2

–Nahi den aukera egiteko eskatutako eskolaren eragin eremuan bizi direnak.

2

–Nafarroan bizi arren, lehen aukera moduan eskatu den eskolaren eragin eremutik kanpo bizi direnak.

1

–Nafarroan bizi ez direnak.

0

Baremo honetan balio duten ziurtagiriak izanen dira 3.4 puntuan adierazitakoak.

2.6. HEO bakoitzaren eragin eremua.

Hiru eremu ezarri dira, hiru azterketa-zentroei lotuta (Lizarra, Iruña eta Tutera). Aurreinskripzioa egitean eremu bat aukeratu behar da, eta esan behar da, halaber, beste zentro batean matrikulatzeko aukera izan nahi den edo ez, baldin eta ez bada lortzen matrikulatzea lehen aukeratu den zentroan. Zentro bakoitzaren eragin eremuaren barruko udalen zerrenda ebazpen honen 3. eranskinean argitaratzen da.

2.7. Zentroa zozkatzea eta esleitzea.

–Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta zentroek erabilgarri dituzten giza baliabideak eta espazioak.

–Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 2.5 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, jendaurreko ekitaldi bat eginen da, otsailaren 28an, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Atzerriko Hizkuntzen Atalean (Iruñeko San Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko, parte hartuko dute SPEAk izendatutako pertsonek eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoko legelari batek.

–Otsailaren 28ko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripziorako aplikazio informatikoa erabiliko dute.

–Izangaiek 2024ko martxoaren 6ko 14:30era arteko epea izanen dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua. Norbera esleipenarekin ez dagoela konforme beste arrazoirik ez duten alegazioak ez dira onartuko.

–Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2024ko martxoaren 7an, 14:30etik aurrera.

3. Matrikula egitea.

3.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

3.2. Aleman, frantses eta italieraren ziurtapen probak egiteko matrikula librea online eta aurreinskripziorik gabe eginen da, nahi den zentroaren web-orrian, 2024ko otsailaren 19tik 26ra bitartean, bi egun horiek barne.

3.3. Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izanen dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.

–Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2024ko martxoaren 7tik 15era arte (biak barne), ingeleserako eta euskararako aurreinskripzioa egin dutenentzat.

–Aurreinskripzioa egin duen bakoitzak online matrikula eginen du eranskin honen 2.3 puntuan deskribatu den prozesuaren bidez esleitu zaion zentroan, aipatu zentroaren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.

3.4. Matrikula egiteko unean, bidezkoa bada, honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez:

a) NANaren / AIZren / pasaportearen fotokopia. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia bada.

b) Euskara edo ingeleserako matrikula libreetarako, erroldatze agiria, Nafarroan eta dagokion zentroaren eragin eremuaren barruan bizi dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta NANak / AIZk / pasaporteak ematen duten informazioarekin bat badator.

c) Euskara edo ingeleserako matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe itundu bateko irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz ziurtatuko da.

d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak osorik edo partez ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

e) Espedientea probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofiziala ez den beste batean daukaten izangaiek espediente-lekualdaketaren agiria aurkeztu beharko dute, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera eramatekoa, hain zuzen.

3.5. 2023-2024 ikasturteko matrikula librea egiteko kostua apirilaren 3ko 32/2023 Foru Aginduan ezarrita dago (2023ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa).

3.5.1. Ordainketa egin ezean, matrikula ez da osatutzat joko.

3.5.2. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.

3.5.3. Matrikularen zenbatekoa itzuliko da, bakar-bakarrik, onartuen behin betiko zerrendak argitaratu aurretik itzulketa eskatuz gero (apirilaren 17a baino lehen).

3.6. Matrikulak onartzea.

3.6.1. Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.

3.6.2. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin-behineko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 9an, 10:00etan.

3.6.3. Behin-behineko zerrenden aurkako alegazioak apirilaren 9tik 16ra bitarte aurkezten ahalko dira, posta elektronikoaren bidez edo aurrez aurre kasuan kasuko eskolan.

3.6.4. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin betiko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 17an, 14:30ean.

4. Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

5. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.

5.1. Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, ikasleek justifikatzen badute ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela, behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte denbora eta baliabideen aldetik, matrikula egiten dutenean.

5.2. Minusbaliotasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.

2. ERANSKINA.–ZIURTAPEN PROBA BATERATUEN EGUTEGIA ARAUBIDE BEREZIKO HIZKUNTZA IRAKASKUNTZENTZAT, 2023-2024 IKASTURTERAKO

2023-2024 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko ataletarako egutegi hau ezartzen da, bera eta bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizialentzat zein libreentzat.

HIZKUNTZA

MAILA

ARRUNTA

BEREZIA

2024ko maiatza / ekaina

TIPK*/IB** 2024ko apirila /
maiatza NUHEO

2024ko iraila

Alemana

A2

21 / 5 (arratsaldez)

6 / 9 (goizez)

B1

27 / 5 (arratsaldez)

6 / 9 (goizez)

B2

27 / 5 (arratsaldez)

9 / 9 (arratsaldez)

C1

21 / 5 (arratsaldez)

10 / 9 (arratsaldez)

Euskara

B1

31 / 5 (arratsaldez)

4 / 9 (goizez)

B2

28 / 5 (arratsaldez)

24 / 4 (arratsaldez)

6 / 9 (arratsaldez)

C1

22 / 5 (arratsaldez)

24 / 4 (arratsaldez)

3 / 9 (arratsaldez)

Frantsesa

A2

10 / 6 (arratsaldez)

NUHEO 20 / 5 (arratsaldez)

5 / 9 (goizez)

B1

30 / 5 (arratsaldez)

3 / 9 (goizez)

B2

3 / 6 (arratsaldez)

2 / 9 (goizez)

C1

22 / 5 (goizez)

5 / 9 (goizez)

Ingelesa

B1

23 / 5 (arratsaldez)

25 / 4 (arratsaldez)

2 / 9 (arratsaldez)

B2

29 / 5 (arratsaldez)

25 / 4 (arratsaldez)

5 / 9 (arratsaldez)

C1

24 / 5 (arratsaldez)

2 / 5 (arratsaldez)

4 / 9 (arratsaldez)

Italiera

A2

24 / 5 (goizez)

9 / 9 (goizez)

B1

23 / 5 (goizez)

10 / 9 (goizez)

B2

24 / 5 (goizez)

9 / 9 (goizez)

C1

23 / 5 (goizez)

10 / 9 (goizez)

* TIPK: Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa.

* IB: Idatzizko bitartekotza.

Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola ofizial bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.

3. ERANSKINA.–UDALERRIAK, ZENTRO BAKOITZAREN ERAGIN EREMUAREN ARABERA

BIZILEKUA (UDALERRIA)

AZTERKETA ZENTROA

Abaigar

Lizarra

Abartzuza

Lizarra

Abaurregaina

Iruña

Abaurrepea

Iruña

Aberin

Lizarra

Ablitas

Tutera

Adios

Iruña

Aguilar Kodes

Lizarra

Oibar

Iruña

Allin

Lizarra

Allo

Lizarra

Altsasu

Iruña

Ameskoabarrena

Lizarra

Antzin

Lizarra

Andosilla

Lizarra

Antsoain

Iruña

Anue

Iruña

Añorbe

Iruña

Agoitz

Iruña

Araitz

Iruña

Arakil

Iruña

Aranaratxe

Lizarra

Aranguren

Iruña

Arano

Iruña

Arantza

Iruña

Aras

Lizarra

Arbizu

Iruña

Artzibar

Iruña

Arellano

Lizarra

Areso

Iruña

Arguedas

Tutera

Aria

Iruña

Aribe

Iruña

Armañantzas

Lizarra

Arroitz

Lizarra

Arruazu

Iruña

Artaxoa

Tutera

Artazu

Lizarra

Atetz

Iruña

Auritz

Iruña

Aiegi

Lizarra

Azagra

Lizarra

Azuelo

Lizarra

Bakaiku

Iruña

Barañain

Iruña

Barasoain

Tutera

Barbarin

Lizarra

Bargota

Lizarra

Barillas

Tutera

Basaburua

Iruña

Baztan

Iruña

Beintza-Labaien

Iruña

Beire

Tutera

Beraskoain

Iruña

Bera

Iruña

Berbintzana

Tutera

Beriain

Iruña

Berriobeiti

Iruña

Berriozar

Iruña

Bertizarana

Iruña

Betelu

Iruña

Bidaurreta

Iruña

Biurrun-Olkotz

Iruña

Buñuel

Tutera

Burgi

Iruña

Burlata

Iruña

Cabanillas

Tutera

Cabredo

Lizarra

Cadreita

Lizarra

Caparroso

Tutera

Cárcar

Lizarra

Zarrakaztelu

Tutera

Cascante

Tutera

Kaseda

Tutera

Castejón

Tutera

Gazteluberri

Iruña

Oltza Zendea

Iruña

Cintruénigo

Tutera

Zirauki

Lizarra

Ziritza

Iruña

Zizur

Iruña

Corella

Tutera

Cortes

Tutera

Desoio

Lizarra

Deikaztelu

Lizarra

Donamaria

Iruña

Doneztebe

Iruña

Etxarri

Iruña

Eguesibar

Iruña

El Busto

Lizarra

Elgorriaga

Iruña

Eneritz

Iruña

Eratsun

Iruña

Ergoiena

Iruña

Erroibar

Iruña

Eslaba

Iruña

Espartza Zaraitzu

Iruña

Esprontzeda

Lizarra

Lizarra

Lizarra

Esteribar

Iruña

Etaiu

Iruña

Etxalar

Iruña

Etxarri Aranatz

Iruña

Etxauri

Iruña

Eulate

Lizarra

Ezkabarte

Iruña

Ezkaroze

Iruña

Ezkurra

Iruña

Ezporogi

Iruña

Faltzes

Tutera

Fitero

Tutera

Fontellas

Tutera

Funes

Tutera

Fustiñana

Tutera

Galar

Iruña

Galipentzu

Iruña

Galoze

Iruña

Garaioa

Iruña

Garde

Iruña

Garinoain

Tutera

Garralda

Iruña

Genevilla

Lizarra

Goizueta

Iruña

Goñerri

Lizarra

Gorza

Iruña

Gesalatz

Lizarra

Girgillao

Lizarra

Hiriberri Aezkoa

Iruña

Uharte

Iruña

Ibargoiti

Iruña

Igantzi

Iruña

Iguzkitza

Lizarra

Imotz

Iruña

Irañeta

Iruña

Irurtzun

Iruña

Izaba

Iruña

Ituren

Iruña

Iturmendi

Iruña

Itza

Iruña

Itzagaondoa

Iruña

Itzaltzu

Iruña

Jaurrieta

Iruña

Xabier

Iruña

Txulapain

Iruña

Lakuntza

Iruña

Lana

Lizarra

Lantz

Iruña

Lapoblación

Lizarra

Larraga

Lizarra

Larragoa

Lizarra

Larraun

Iruña

Elizagorria

Lizarra

Leatxe

Iruña

Legarda

Iruña

Legaria

Lizarra

Leitza

Iruña

Lekunberri

Iruña

Leotz

Tutera

Lerga

Iruña

Lerin

Lizarra

Lesaka

Iruña

Lezaun

Lizarra

Ledea

Iruña

Lizoainibar-Arriasgoiti

Iruña

Lodosa

Lizarra

Longida

Iruña

Los Arcos

Lizarra

Irunberri

Iruña

Lukin

Lizarra

Luzaide

Iruña

Mañeru

Lizarra

Marañón

Lizarra

Martzilla

Tutera

Mélida

Tutera

Mendabia

Lizarra

Mendaza

Lizarra

Mendigorria

Tutera

Metauten

Lizarra

Milagro

Tutera

Mirafuentes

Lizarra

Miranda Arga

Tutera

Elo

Iruña

Monteagudo

Tutera

Morentin

Lizarra

Mues

Lizarra

Murchante

Tutera

Murieta

Lizarra

Murillo el Cuende

Tutera

Murillo el Fruto

Tutera

Muruzabal

Iruña

Nabaskoze

Iruña

Nazar

Lizarra

Noain (Elortzibar)

Iruña

Obanos

Iruña

Otsagabia

Iruña

Oko

Lizarra

Odieta

Iruña

Oitz

Iruña

Olaibar

Iruña

Olazti

Iruña

Olexoa

Lizarra

Erriberri

Tutera

Ollo

Iruña

Oloritz

Tutera

Orbaizeta

Iruña

Orbara

Iruña

Orisoain

Iruña

Orkoien

Iruña

Orontze

Iruña

Orotz-Betelu

Iruña

Orreaga

Iruña

Oteitza

Lizarra

Iruña

Iruña

Azkoien

Tutera

Petilla Aragoi

Iruña

Piedramillera

Lizarra

Pitillas

Tutera

Gares

Iruña

Puiu

Tutera

Ribaforada

Tutera

Erromantzatua

Iruña

Erronkari

Iruña

Zare

Iruña

Saldias

Iruña

Jaitz

Lizarra

San Adrián

Lizarra

San Martin Unx

Tutera

Zangoza

Iruña

Santsol

Lizarra

Santakara

Tutera

Sartze

Iruña

Sartaguda

Lizarra

Sesma

Lizarra

Sorlada

Lizarra

Sunbilla

Iruña

Tafalla

Tutera

Tebas-Muru Artederreta

Iruña

Tirapu

Iruña

Torralba del Río

Lizarra

Torres del Río

Lizarra

Tutera

Tutera

Tulebras

Tutera

Ukar

Iruña

Uharte Arakil

Iruña

Uxue

Tutera

Ultzama

Iruña

Untzitibar

Iruña

Untzue

Tutera

Urdazubi

Iruña

Urdiain

Iruña

Urraulgoiti

Iruña

Urraulbeiti

Iruña

Urrotz

Iruña

Urrotz-Hiria

Iruña

Urzainki

Iruña

Uterga

Iruña

Uztarroze

Iruña

Deierri

Lizarra

Valtierra

Tutera

Viana

Lizarra

Bidankoze

Iruña

Alesbes

Tutera

Villamayor de Monjardín

Lizarra

Villatuerta

Lizarra

Atarrabia

Iruña

Esa

Iruña

Zabaltza

Iruña

Ziordia

Iruña

Zizur Nagusia

Iruña

Zubieta

Iruña

Zugarramurdi

Iruña

Zuñiga

Lizarra

Iragarkiaren kodea: F2313533