205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1475E/2023 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostu huts batzuk esleitzen dituena merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 130E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien 344 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 30ean emandako 976E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostu huts hauek esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:

IZANGAIA

LANPOSTU
ZK.

LANTOKIA

Rodríguez Gil, María Carmen

66968

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Anaut Lopez, Koldo

62473

Osasun Mentala

Gorria Anso, Montserrat

73067

Osasun Mentala

León Zaro, María Concepción

61849

Osasun Mentala

Alduán Garbayo, José

71911

Osasun Mentala

Pelairea Gayarre, María Francisca

70026

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Apesteguía Martínez, Félix

68330

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Madurga Díez, Fernando

61899

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

García Marín, María Elisa

63719

García Orcoyen ospitalea

Sanz Uriz, Jesús María

66953

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Cía Lecumberri, Fernando

62267

Osasun Mentala

Lasarte Alberro, María Ángeles

72260

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Arrondo Segura, María Yolanda

61440

Osasun Mentala

Binué Gil, Miren Edurne

67356

Reina Sofía ospitalea

Sánchez Martínez, Ana Isabel

64377

Reina Sofía ospitalea

Villanueva Ruiz, Jose Joaquín

68847

Osasun Mentala

Calvo Martín, Amaya

61773

Osasun Mentala

Pinillos Beteta, Aranzazu

69905

García Orcoyen ospitalea

Badiola Sáenz de Ugarte, Miren Gurutze

63676

García Orcoyen ospitalea

Razquin Repáraz, María Pilar

65395

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Orue Dueñas, Miren Julene

63408

García Orcoyen ospitalea

González Segovia, Verónica

62725

García Orcoyen ospitalea

San Pedro Echavarri, Raquel

73055

García Orcoyen ospitalea

Azanza Agorreta, María Mercedes

66646

García Orcoyen ospitalea

Hernández Berrio, María Pilar

69988

Reina Sofía ospitalea

Solis Pascual, Beatriz

63567

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Olangua Beroiz, Natalia

73056

García Orcoyen ospitalea

Miramón Rueda, Rosa María

69985

Reina Sofía ospitalea

Goñi Jiménez, Virginia Isabel

62285

Osasun Mentala

Arroyo Casares, María del Mar

71509

García Orcoyen ospitalea

Gil Marticorena, Margarita

65363

Reina Sofía ospitalea

Lucas Ojuel, María José

64370

Reina Sofía ospitalea

Jiménez Lapeña, María Remedios

70773

Reina Sofía ospitalea

Pérez Sesma, Laura

65280

Reina Sofía ospitalea

Fraile Garayoa, Sandra

64512

Reina Sofía ospitalea

De La Mota García, Edurne

62453

Osasun Mentala

Ortín Gil, José Ignacio

67357

Reina Sofía ospitalea

Dueñas Bachiller, María Guadalupe

71733

Reina Sofía ospitalea

Centeno Selva, María Jose

67807

Reina Sofía ospitalea

Guerra Hernandez, Natividad

64831

Reina Sofía ospitalea

Lainez Silvestre, María Pilar

65250

Reina Sofía ospitalea

Bezares Herrero, Olga

60279

Oinarrizko Osasun Laguntza

2. Izendatutako lehiatzaileek 2023ko azaroaren 22an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2312973