205. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1474E/2023 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore lanpostu huts batzuk esleitzen dituena merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 129E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen zeladoreen 79 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak martxoaren 30ean emandako 975E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore lanpostu huts hauek esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:

IZANGAIA

LANPOSTU ZK.

LANTOKIA

Barricart Lisarri, María Teresa

72588

Oinarrizko Osasun Laguntza

Goñi Díez, Josu

65183

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iriarte Ochoa, Juan Daniel

64947

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Altuna Díaz de Cerio, Íñigo Jesús

67532

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Etayo Andueza, Ramón

69908

García Orcoyen ospitalea

Chocarro Laínez, Francisco Javier

63727

García Orcoyen ospitalea

Pérez de Eulate Bermejo, José Miguel

63355

García Orcoyen ospitalea

Soteras Soria, Nerea María

66726

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Millán Goicoechea, María Idoya

65064

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Velázquez Villaverde, Ignacio

63807

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Vizcay Tirapu, Miren Iosune

64961

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Oreste Armendáriz, Antonio

63811

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

2. Izendatutako lehiatzaileek 2023ko azaroaren 22an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2312976