20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

303E/2022 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, otsailaren 8ko 15E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako kreditua handitzen duena 3.001,80 euroko zenbateko gehigarriarekin.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 15E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barneko "Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak" azpineurrirako laguntzak emateko 2022-2023 deialdia eta oinarri arautzaileak, eta 800.00 euroko gasturako baimena eman zen 2023ko ekitaldirako. Gastu hori eginen da 2021eko Aurrekontu Orokorretako "LGP LGENF 2014-2020. Elikagaien kalitate-figuren sustapena" izeneko 720003 72220 4459 413105 partidaren 2023ko Aurrekontu Orokorretako partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egoki eta nahikorik bada.

Eskatzaileek aurkeztutako eskaerak oinarrietan ezarritako balorazio-irizpide, -modu eta -lehentasunen arabera ebaluatu ondoren, guztira 803.001,80 euroko laguntza emanen da.

Ebazpen horren 4. atalean adierazten denez, baimendutako kreditua 200.000 euro bitarte handitzen ahalko da gehienez ere, 2021eko Aurrekontu Orokorretako "LGP LGENF 2014-2020. Nekazaritza ustiategietako inbertsioak" izeneko 720004 72200 7700 412102 partidaren 2023ko Aurrekontu Orokorretako partida baliokidearen kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin, baldin eta aurrekontuan krediturik badago.

Ikusi da kreditu-erreserba 3.001,80 euro handitzeko txostena, 2022-2023 aldirako Kalitate Bereiziko Produktuen Informazio eta Sustapen Jardueretarako laguntzen deialdirako, 2022ko Aurrekontu Orokorretako "LGP LGENF 2014-2020. Elikagaien kalitate-figuren sustapena" izeneko 720003 72200 4459 413105 partidaren kargura. Partida hori heldu da 2022ko Aurrekontu Orokorretako "LGP LGENF 2014-2020. Nekazaritzako ustiategietako inbertsioak" izeneko 720004 72200 7700 412102 partidatik. Ikusi da Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen Atalak txosten horretako urte anitzeko gastua baliozkotu duela 2022ko azaroaren 7an.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT

1. 3.001,80 euro handitzea Otsailaren 8ko 15E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako kreditua, 2022ko Aurrekontu Orokorretako "LGP LGENF 2014-2020. Elikagaien kalitate-figuren sustapena" izeneko 720003 72220 4459 413105 partidaren baliokidea den eta 2023ko Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago. Ebazpen horren bidez onetsi ziren "Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak" azpineurrirako laguntzak emateko 2022-2023 deialdia eta oinarri arautzaileak, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratu beharko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko abenduaren 9an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafe Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2216894