20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontua.

Onespena argitaratu zen 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, jarraituz xedatutakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan, behin betiko onetsirik gelditzen da Garinoaingo Udalaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Garinoainen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

I. ERANSKINA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 155.510.00.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000.00.

3. kapitulua.– Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 101.814.00.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 372.435.00.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 47.312.00.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0.00.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 32.709.60.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0.00.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0.00.

Diru-sarrerak, guztira: 712.780.60.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 120.784.00.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 289.461.59.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 19.553.96.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 161.887.01.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0.00.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 49.150.00.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0.00.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0.00.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 71.944.04.

Gastuak, guztira: 712.780.60.

Iragarkiaren kodea: L2300681