20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilera anitzeko aretoa

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Alberto Garrido Dos Anjos.

Jarduera: erabilera anitzeko gela egitea.

Tokia: Anaitasuna Etorbidea kalea 25 behea, Mutiloa.

Mutiloan, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2300789