199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

Alkatetzaren 155/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 1ean), izangaiak izendatu ziren eta Irunberriko Joaquín Larregla musika-eskolako lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien; hain zuzen, deialdi honetakoak: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori onetsi zen Alkatetzaren azaroaren 8ko 191/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an.

Musika Hizkuntza eta Kantuko irakasle lanposturako izendatu zen izangaiari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, hautatu baitzuen zerbitzuak ematea lanaldi partzialeko beste bi lanpostu finkotan, administrazio beraren barnean.

Deialdi horren 10.4 oinarriarekin bat, gainditu zuten izangaien zerrendan haren ondo-ondotik ageri diren izangaiei eskatu zaie aurkez ditzatela behar diren agiriak, haiek izendatu baino lehen.

Berariaz uko egin dionez bigarren eta hirugarren postuko izangaiak, izendapen proposamena laugarren izangaiarekin osatu behar da. Hala, eskatutako agiriak aurkeztu eta gero, Alkatetzaren irailaren 12ko 167/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da Raquel Ortega Bello kontratatzea Irunberriko zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa, Musika Hizkuntza eta Kantuko irakasle lanposturako, lanaldi partzialean. Lanpostu hutsaz jabetzeko eguna izanen da 2023ko irailaren 13a.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Irunberrin, 2023ko irailaren 12an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2313151