194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

222/2023 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren gainekoa, hamaika izangairi dagokionez, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeari begira.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 26an emandako 8/2019 Ebazpenaren bidez, behar ziren hautapen prozedurak onetsi ziren, alde batetik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta bestetik, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 20ko 196/2021 Ebazpenaren bidez, arautu egin zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko onetsitako hautapen prozedurei dagokien praktikaldia.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 198/2021 Ebazpenaren bidez, hautapen prozedura horietan aukeratutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren, eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 187/2022 Ebazpenaren bidez, 2022-2023 ikasturterako praktikaldia luzatzeko baimena eman zitzaien Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 198/2021 Ebazpenaren bidez funtzionario izendatutako hamaika pertsonari, bat etorriz praktikaldiaren Kalifikazio Batzordeak egindako proposamenarekin eta espedientean bildu diren txostenekin.

Deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrenda Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko da, kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egiten den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 3. artikuluan adierazten denez, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioak esan nahi du ez dela inolako diskriminaziorik eginen, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, sexuagatik, eta, bereziki, amatasunaren ondorioz; era berean, arau beraren 8. artikuluan adierazten denez, emakumeei tratu kaltegarria ematea haurdunaldiarekin edo amatasunarekin zerikusia duen zerbaitegatik sexuagatiko diskriminazio zuzena da. Aurrekoarekin bat etorriz, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak departamentu honi jakinarazitako irizpideari jarraikiz, haurdunaldiaren eta ondorengo erditzearen ondorioz legez ezarritako baimen eta lizentziak eskatzeagatik praktikaldia luzatu zaien izangaien izendapenak 2022ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiaren kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da "Gai" deklaratzea praktikaldia gainditu duten hamaika pertsonak eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Bidezko da, orobat, izendaturiko pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren gainekoa, I. eranskinean eta II. eranskinean adierazitako izangaiei dagokienez, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeari begira.

2. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2023ko irailaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

3. Ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2022ko irailaren 1ean izanen ditu ondorioak.

4. Izendatutako pertsonen zerrenda Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Nominen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzura eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 29an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA

0590 BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

Marrazketa / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

ESPINOSA TRINIDAD, LEONOR

6.6681

Ingelesa / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

OLANO ZABALETA, JENNIFER

5.5323

Hezkuntza Orientabidea / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

URDIAIN JIMENEZ, EVA

6.8229

II. ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA

0590 BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

Biologia eta Geologia / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

BITARTE MANZANAL, NEREA

7.8067

Geografia eta Historia / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

MUNARRIZ BARRENA, NEREA

5.9932

Ingelesa / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

DIOS MIGUEL, SONIA

5.4783

Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa) / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

PEREZ RUANO, LAURA LUCIA

5.5576

Biologia eta Geologia / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

TABAR AYESA, LEIRE

6.9653

Marrazketa / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

MARAÑON MARTINEZ DE LA PUENTE, RUTH

7.3246

Ingelesa / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

OIZ VAZQUEZ, IRANZU

7.6354

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

ALDAZ ASURMENDI, LETICIA

4.4384

Iragarkiaren kodea: F2312633