194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

221/2023 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren gainekoa, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako. Ebazpen hori 2021eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ekoan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 3an emandako 168/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretako praktikaldia arautu zen. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrendak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da "Gai" deklaratzea praktikaldia gainditu duten izangaiak eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Egoki da, era berean, pertsonen zerrenda horiek Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan –zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozeduraren espedientea. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Horrez gain, praktikaldian "Gai" deklaratzen dira ebazpen honen eranskineko zerrendan ageri diren izangaiak, eta karrerako funtzionario izendatzen dira.

2. Ebazpen honen eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2023ko irailaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

3. Hautatzen diren izangaien zerrendak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Nominen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakeela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat etorrita: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA

0590 BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK

Enpresen Administrazioa / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

ISASI MINDEGUIA, KIZKITZA

7,8788

Ekonomia / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

ZARO ARCAUZ, OSKIA

8,4055

IREKIA

MUGUERZA AMIGORENA, MAIALEN

6,8750

IREKIA

LAYANA ARRAYAGO, MARIA

6,5713

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

MARTIARENA LEGARRA, AINHOA

5,6246

IREKIA

ARRIBILLAGA INDABURU, ALAITZ

5,0929

IREKIA

DE LA MAZA PEÑA, XABIER

4,7819

Informatika / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

GARTZIA LOPEZ DE SABANDO, XABIER

6,8519

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak / Euskaraz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

MENDAZONA RODRIGUEZ, FERMIN

5,5267

IREKIA

CAMINO ELIZAGOYEN, JONE

4,7149

Industria Analisi eta Kimika / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

GUARDIA RAZQUIN, AITANE

6,4141

Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

ORTEGA ILARREGUI, RAQUEL

7,9496

IREKIA

BAÑUELOS VILLAVERDE, PATRICIA

6,9028

IREKIA

GARCIA PUERTA, MARIA DOLORES

4,4948

Ekonomia / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

ERRESERBAKOA

GARDE LECUMBERRI, CRISTINA

7,6862

IREKIA

RAZQUIN SANZ, ANDREA

6,6620

IREKIA

MARTINEZ DE GUEREÑU TAPIA, IBAI

6,5899

IREKIA

NIETO VIDARTE, IÑAKI

6,3519

IREKIA

ARCHANCO ALEIXANDRE, PATRICIA

6,1024

IREKIA

GARCIA NOGUERA, ANTONIO JOSE

5,9312

Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

DA MOTA MIRANDA, NELSON

6,6407

IREKIA

RECIO PEREZ, SERGIO

5,9660

IREKIA

RUIZ VIDORRETA, FRANCISCO JAVIER

5,0904

Prozesu Diagnostiko Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

HECK SESE, SUSAN INGRID

7,5921

IREKIA

FERRIN ERDOZAIN, INMACULADA

6,6488

Osasun prozesuak / Gaztelaniaz

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

GARCIA BURCIO, XABIER

6,4856

IREKIA

SAN MARTIN NAPAL, ANA

5,7173

IREKIA

MIEDES LORENZO, MARIA CLARA

5,0410

IREKIA

SANTOS CERVERA, LEYRE

4,9740

IREKIA

OJER AINZUA, ALEJANDRA

4,6359

Iragarkiaren kodea: F2312641