194. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1828/2023 EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2023ko ekainaren 1eko 1061/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen haren bidez, hautagai bat Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuko funtzionario izendatu zen Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko (C maila), eta lanpostua esleitu zitzaion.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko ekainaren 1eko 1061/2023 Ebazpenaren bidez, Pablo Zaratiegui Biurrun Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zen Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko (C maila), eta lanpostua esleitu zitzaion. Aipatutako ebazpena 2023ko ekainaren 16an argitaratu zen, 2023ko 127. NAOan.

Akats bat atzeman da izendatutako funtzionarioaren identifikazioan, eta identifikazio zuzena Pablo Antonio Zaratiegui Biurrun da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ebazpen honetako akatsa zuzentzea: 1061/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen dira C mailako ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

Honela dioen tokian:

"Lehenbizikoa.–Pablo Zaratiegui Biurrun jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta 546 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa)".

Honela esan behar du:

Lehenbizikoa.–Pablo Antonio Zaratiegui Biurrun jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko (C maila), eta 546 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa)".

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2312860