193. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2023ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren 52. artikulua aldatzea. 2023ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ean.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Esteribarren, 2023ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

ERAIKINGINTZA-ORDENANTZAREN ALDAKETA

52. artikulua. Eraikuntza osagarri eta atxikiak eta eguzki-panelak instalatzea.

52.1. Eraikuntza osagarri eta atxikiak.

Katalogatu gabeko eraikinak zaharberritu edo eraikitzeko obretan, inguruan intereseko eraikin edo elementuren bat izanez gero, horrekin bat datorren emaitza lortu behar da, bai materialen erabilerari bai fatxaden konposizioari dagokionez.

52.2. Bizitegi-erabilerako hiri-lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko instalazioak.

Eguzki-panelak jartzen ahalko dira eraikin eta ataripeetako estalkietan, baita lurzati pribatuetan ere. Edonola ere, lehentasuna izanen du eraikinaren eta horren inguruko arkitekturan hobekien integratzen den aukerak, baldin eta eguzki-energia hartzeko duen gaitasunak ahalbidetzen badu.

Honako muga hauek ezarriko dira eguzki-panelak jartzeko:

1.–Eraikinetan jartzea:

Oro har, ezin izanen dira fatxadetan jarri.

Estalki inklinatuetan eguzki-panelak jarriko dira estalki horrekiko posizio planokidean.

Eguzki-plaken multzoak forma laukizuzenak osatuko ditu, paraleloak estalkiaren isurkiko teilatu-hegalarekiko. Salbuespenez, onartzen ahal da eraikinetan eguzki-panelak jartzea konfigurazio edo kokapen bereziekin, baldin eta bermatzen bada integraturik geratzen direla eraikin multzoaren arkitekturan.

a) Estalki inklinatu eta eraikinetan: eguzki-panelak atzeraemanen dira teilatu-hegal eta gailurren bazterraren 60 cm-ra eta estalkiaren bizkar-lima eta limatxokonen 40 cm-ra. Estalki edo fatxadetan ezin izanen da agerian geratu instalazioaren elementu bat bera ere: biltegiak, kontagailuak, inbertsoreak, kanalizazioak...

Ollokiko estalki lau edo teilatu lauetan, eguzki-plaken inpaktu bisuala murriztuko da; horretarako, panelak eraikinaren fatxadan atzeraemanen dira edo peto perimetralak erabiliko dira.

b) Ataripe edo markesinen estalkien gainean: eguzki-panelek estalki osoa hartzen ahal dute, eta atzeraemangunea jarriko da teilatu-hegalen 40 cm-ra.

Ollokin eguzki-panelek ataripe edo markesinen azalera guztia hartzen ahal dute, eta horiek egituren estaldura-elementu izateko aukera egonen da.

c) Arau subsidiarioen intereseko eraikinen katalogoan jasotako eraikinetan, ezinen dira eguzki-panelak jarri eraikin horien fatxada nagusira begira dauden estalkien isurkietan. Gainerako isurkietan jartzen ahal dira, Nafarroako Gobernuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak aldeko txostena eman ondoren.

2.–Lurzati pribatuko lurzoruan jartzea:

Ez da eguzki-panelik jartzen ahalko eraikinaren fatxada nagusiaren aurrean.

Lurzatiaren kanpotik ikusi ezin izateko tokietan jarriko dira. Itxituren ondoko espazio publikoan eguzki-panelak ikusten ahal badira, horiek lurzatiaren itxituratik 3 m-ra atzeraemanen dira.

Euskarriak eta eguzki-panelek guztira duten altuera gehienez ere 2,20 m izanen da.

Iragarkiaren kodea: L2312794