189. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1825/2023 EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, izenburu hau duen ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena: "2314/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu huts (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onesten dituena. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez".

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 21ean emandako 2314/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu huts (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren. Lanpostu haietako bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuari jarraikiz, eta bestea, aldiz, oposizio bidez betetzekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2022ko lan publikoaren eskaintzakoa (2022ko azaroaren 2an hartutako erabaki baten bidez onartutako LPEa).

Zenbait akats atzeman dira: akats bat, oposizio deialdiaren 5.2 oinarriaren idazkeran; beste bat, bi deialdien arau komunen C.4.4 oinarriaren idazkeran, eta, hirugarrena, I. eranskineko gai-zerrendan, III. Parte Espezifikoaren izenean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 21ean emandako 2314/2022 Ebazpenean atzemandako akats hauek zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Komunikazioko OLko teknikari izateko bi lanpostu huts (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onetsi zituen (lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez betetzekoa, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez betetzekoa).

a) Oposizio deialdiaren 5.2 oinarria:

Honela dioen tokian:

"5.2. Proba guztiak baztertzaileak izanen dira. Baztertuta geldituko dira proba bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Era berean, izangaiak baztertuta geldituko dira baldin eta lehenbiziko probako bi ariketetako edozeinetan, bigarren probako edozein galdera edo kasutan edo hirugarren probako edozein gaitan gehieneko puntuazioaren % 20 edo gutxiago lortzen badute."

Honela esan behar du:

"5.2. Proba guztiak baztertzaileak izanen dira. Baztertuta geldituko dira proba bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Era berean, izangaiak baztertuta geldituko dira baldin eta gehieneko puntuazioaren % 20 baino gutxiago lortzen badute lehenbiziko probako galdera zerrendan, bigarren probako ariketa praktikoan, hirugarren probako edozein galdera edo kasutan, edo laugarren probako edozein gaitan."

b) Bi deialdien arau komunen C.4.4 oinarria:

Honela dioen tokian:

"C.4.4. Laugarren proba:

Oinarri hauen I. eranskinean ageri den gai zerrendako parte espezifikotik zozketaz aukeratutako hiru gai garatu beharko dira, idatziz: bat I. partekoa, beste bat II. partekoa eta beste bat III. partekoa. Epaimahaiak parte bakoitzeko bi gai aukeratuko ditu, ausaz, eta izangaiek parte bakoitzeko gai bat hautatu eta garatu beharko dute.

Baliteke proba hau ordenagailuz egin behar izatea, Microsoft Officeko tresnekin.

Epaimahaiak ezarriko du, ariketa hasi baino lehen, ariketa egiteko zenbat denbora izanen den; bost ordu gehienez ere.

Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 21 puntukoa izanen da gehienez ere: 7 puntu gai bakoitzean.

Honela esan behar du:

"C.4.4. Laugarren proba:

Oinarri hauen I. eranskinean ageri den gai zerrendako parte espezifikotik zozketaz aukeratutako hiru gai garatu beharko dira, idatziz: bat I. partekoa, beste bat II. partekoa eta beste bat III. partekoa. Epaimahaiak parte bakoitzeko bi gau aukeratuko ditu, ausaz, eta izangaiek parte bakoitzeko gai bat hautatu eta garatu beharko dute.

Baliteke proba hau ordenagailuz egin behar izatea, Microsoft Officeko tresnekin.

Epaimahaiak ezarriko du, ariketa hasi baino lehen, ariketa egiteko zenbat denbora izanen den; bost ordu gehienez ere.

Laugarren proba honi dagokion puntuazioa 21 puntukoa izanen da gehienez ere: 7 puntu gai bakoitzean.

c) I. eranskina.–Gai-zerrenda. III. Parte Espezifikoa (55. eta 56. gaien artean):

Honela dioen tokian:

"Komunikazio instituzionala eta edizioa".

Honela esan behar du:

"III. Parte Espezifikoa. Komunikazio instituzionala eta edizioa".

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30ean.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2312811