184. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi hori Alkatetzaren azaroaren 8ko 191/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan, argitaratua); eta Alkatetzaren abuztuaren 28ko 155/2023 Ebazpenaren bidez, proposamen horrekin bat etorriz, onesten da Irunberriko Joaquín Larrega Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea jarraian zerrendatutakoak, adierazitako lanpostu hutsak esleituta. 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

IZENDAPENAK

LANPOSTUAREN IZENA

LANALDIA

IZANGAIA

Tronpeta irakaslea

Partziala

DANIEL ARISTU REBOLE

Saxofoi irakaslea

Partziala

MAITE BAZTAN, GOYENECHE

Klarinete irakaslea

Partziala

JORGE NAGORE URRIZA

Piano irakaslea

Partziala

IZASKUN ESPARZA OJER

Musika Hizkuntzako irakaslea

Partziala

IZASKUN ESPARZA OJER

Musika Hizkuntzako eta Kantuko irakaslea

Partziala

IZASKUN ESPARZA OJER

Akordeoi irakaslea

Partziala

ARANZAZU IRIGOYEN IBARROLA

Flauta irakaslea

Partziala

ESTEVE ZULET BARBA

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, zeinak administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

Irunberrin, 2023ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2312403