18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Allingo Udala hornitzeko proiektua (1. fasea). Hasierako onespena eta onura publikoaren deklarazioa

Allingo Udalak, 2023ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Allingo Udala hornitzeko obra-proiektua. Proiektu hori idatzi du Servicios de Montejurra SA sozietateak, eta Allingo Udalak sustatu du, bere eskumenak baliatuz. Proiektu hori Toki Inbertsioetarako Planaren lehenengo plangintzan sartu da behin-behinean lehentasunezko inbertsio modura, 2022-2025 eperako, eta 1.566.167,67 euroko zenbatekoa du, BEZa barne.

Bigarrena.–Onura publikoa berariaz deklaratzea aipatu proiektuaren bidez bete behar den premiarena eta okupatzeko premiarena, hain zuzen ere premia hori betetzeko erabili behar baitira ondasunak eta eskubideak. Aipatu premiak proiektuaren onespenean daude inplizituki.

Hirugarrena.–Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian zabalkunde handiena duen egunkarietako batean iragarkia jarriz nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen diren ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatzarekin batera, bai eta udalaren iragarki taulan ere.

Orobat interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://allin.sedelectronica.es/info.0 helbidean).

Laugarrena.–Akordio hau eta proiektua jakinaraztea bertan agertzen diren ukitu guztiei.

Bosgarrena.– Txostena egiteko eskatzea honako erakunde hauei: Obra Departamentua, errepideei eragiten dielako; Lurralde Antolamendurako Zerbitzuko Lur Urbanizaezinaren Atala, ingurumen eraginei dagokienez aplikatzekoa den arloko legeriaren arabera; eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

Seigarrena.–Proiektua bidaltzea, martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legeak, Toki Inbertsioen Plana arautzen duenak, 11. artikuluaren 5. apartatuan ezarritako dokumentazioarekin batera, Nafarroako Gobernuaren Despopulazioaren Departamentura, behin betiko sar dezan.

Amillaon, 2023ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

ONDASUN UKITUEN ETA TITULARREN ZERRENDA

POLIGONOA

LURZATIA

JABEA

8

132

MARIA ANTONIA DE ESTEBAN TERES

8

121

ELISA MARIA VILLAR EZCURRA

8

131

IBERDROLA SA

8

134

IBERDROLA SA

8

135

M.ª JESUS AUZA ARREGUI ETA EZEQUIEL ECHEVERRIA BETELU

8

139

PARROQUIA ETA FRANCISCA SEGURA ECHAVARRI

9

257

PARROQUIA ETA FRANCISCA SEGURA ECHAVARRI

9

258

JESUS FERNANDO GALDEANO ANCIN

9

259

JOSE MARIA GALDEANO GALDEANO

9

261

IGNACIO GALDEANO ANCIN ETA JOSE JAVIER GALDEANO ANCIN

9

276

PEDRO MARIA ARRATIBEL ECHAVARRI

9

326

MARIA ANA LARRION ECHAVARRI

9

281

MUNARTEA NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO USTIATEGIA

9

288

JUAN MARIA BERUETE VIDAN

9

287

IGNACIO ARAMENDIA ARRATIBEL ETA SANTIAGO ARAMENDIA ARRATIBEL

9

299

ANGEL ECHAVARRI GALDEANO ETA EMILIO ECHAVARRI GALDEANO

9

307

PEDRO MARIA ARRATIBEL ECHAVARRI

9

308

ALICIA VILLAR VERON

9

311

JESUS FERNANDO GALDEANO ANCIN

9

315

EMILIA ARREGUI VILLANUEVA

9

313

M.ª ESTHER CASI IRULEGUI, ETA ENCARNACION-JESUS ALBERTO ETA MARIA SAN MARTIN MARTINEZ

9

314

FCO. JAVIER BACAICOA LARRION ETA M.ª CARMEN ESCRIBANO ESNAOLA

Iragarkiaren kodea: L2300751