18. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

2022ko abenduaren 5ean osoko bilkurak hartutako erabaki baten bidez, deialdia onetsi da oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Oibarko Udalaren zerbitzu anitzetako arduradun lanpostu bat, lanaldi osoz eta funtzionarioen araubidean.

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea Oibarko Udalaren plantilla organikoko zerbitzu anitzetako arduradun lanpostu bat, C mailakoa, lanaldi osokoa.

1.2. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira C mailari dagozkion oinarrizkoak, lanaldiaren araberakoak, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuarekin eta indarrean dagoen araudiarekin, eta jasoko ditu plantilla organikoan une oro ezartzen diren osagarriak.

1.3. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da, eta bitarte horretan Udalak kontratua suntsiarazten edo hutsaltzen ahal du, Udalari iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla bete berak nahi bezala, edo ez dela behar bezala integratu lantaldean.

1.4. Lanaldia Udalak urtero zehazten duena izanen da, eta, nolanahi ere, lanpostuaren ezaugarriak eta beharrak hartuko dira kontuan.

1.5. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, hautaproben emaitzek aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko ere balioko dute.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori subsidiarioa izanen da, araudiaren arabera prestatutako edo etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrenden aldean, baina lehentasuna izanen du aldi baterako kontrataziorako eratuta dagoen beste edozein zerrendaren aurretik.

Apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako ere bi hilabeteko probaldia ezartzen da, eta epe horretan edozein alderdik deusezten ahalko du kontratua.

2. oinarria.–Eginkizunak.

2.1. Obren arloa:

–Oin berriko obra publikoak, konponketak eta eraberritzeak egitea.

–Espazioak birgaitzea.

–Ondasun publikoen eta udal ondasunen birgaitze, zaharberritze eta mantentze lanez arduratzea eta haiek egitea.

2.2. Koordinazio arloa:

–Laguntzaile gisa dituen langileak koordinatzea.

–Bere ardurapeko lanak planifikatzea.

–Bere betebeharrak betetzeko behar dituen materiala eta tresnak begiratzea eta arduradunari erosketa proposatzea. Materialaren mantentze-lanak eta oinarrizko zaintza.

2.3. Zerbitzu anitzetako arloa:

–Brigadako ohiko lanak egitea: lorezaintza, mantentze-lanak, kale-garbiketa, jaiak, igerilekuak, etab.

–Udal makineria, erreminta eta tresnak gidatu, mantendu eta konpontzea, eta lanean erabiltzen dituzten udal ibilgailuak kontserbatzea: besteak beste, traktorea eta atzerako hondeamakina.

–Lurperatzaile lanak egitea, hilerria zaintzea eta mantentzea.

–Ordenantzak betetzen ote diren kontrolatzea eta begiratzea, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta eta jasota ea betetzen ote den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

–Banatzea eta jartzea iragarkiak, bandoak, eta Udalaren publizitatea, agiriak eramatea eta haien legezko jakinarazpenak egitea, gauzak garraiatzea.

–Bere lanbide-kualifikazioaren barruan, gainerako langileei laguntzea arloren bateko lana pilatzen denean, udalerriko jaietan, kultura-jardueretan edo bajak daudenean, arduradunak hala eskatuz gero.

2.4. Mantentze-lanetako arloa:

–Ur-sarearen, estolderiaren, iturgintzaren, soldaduraren, arotzeriaren, elektrizitatearen eta garbiketaren berezko zereginak.

–Kontrolatzea azpiegitura, lokal eta ekipamenduetan ikusten diren gabeziak, matxurak eta kalteak, eta zerbitzuen hobekuntzan laguntzea, ekintza eta aldaketa lagungarriak proposatuz hobekuntza horretarako.

–Udal instalazio eta eraikinen mantentze-lanak:

  • Eraikinak pintatzea (kanpokoa eta barrukoa).
  • Ateak, leihoak, pertsianak eta abar konpontzea.

–Ondasun publikoen eta udal ondasunen mantentze-lanak.

Aipatutakoez gain, bestelako zereginak beteko ditu, bere karguari lotutako gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat, ezarritako helburuak lortu beharrez agintzen zaizkionak.

3. oinarria.–Izangaien betekizunak.

Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Adinez nagusia izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Batxilergo titulua, bigarren mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

f) B motako gidabaimena edukitzea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozesuak eta kontratazioak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

4. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Oibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Udaletxe plaza, 1. Oibar, 31460 Oibar), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako prozeduraren baten bidez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 20 egun naturaleko epean. Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

–NANaren fotokopia konpultsatua.

–Hirugarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua.

–B gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

Ohartarazten da oposizio-fasea gainditu dutenek bakarrik aurkeztu beharreko dokumentazioa III. eranskinean zerrendatutakoa dela.

Dokumentu horiez gain, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dute minusbaliotasuna eta desgaitasun maila frogatzeko agiria ere, organo eskudunak emana. Une horretan aurkezten ez dutenei, ez zaie kontuan hartuko deiak egiterakoan. Halaber, eskabidean bertan eska ditzakete ariketak egiteko behar dituzten egokitzapenak, denbora eta baliabide aldetik, horien beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskaerak aurkezteko epea igarotakoan, alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da.

Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin badute, haiek zuzendu.

Erreklamaziorik ez badago, behin-behineko zerrenda automatikoki behin betikotzat joko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Oibarko Udaleko alkateak, ebazpen bidez, onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila web-orrian eta Oibarko Udalaren iragarki-taulan, adierazita deialdiko lehen hautaproba egiteko eguna, ordua eta tokia.

Gainerako probak egiteko hurrengo iragarkiak emanen dira argitara Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian: https://aibar-oibar.org.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia; alabaina, izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

–Epaimahaiburua: Aritz Burguete Blasco, Oibarko Udaleko alkatea.

  • Ordezkoa: Ricardo Cumba Alzorriz, alkateordea.

–Lehen epaimahaikidea: Antonio Martínez Sanzol, zerbitzu anitzetako arduraduna.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Bigarren epaimahaikidea: Carlos Arbeloa Ibero, zinegotzia.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Hirugarren epaimahaikidea: Lumbier IBPko irakaslea.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Laugarren mahaikidea: Susana Jiménez Maestre, langileen ordezkaria.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Idazkaria: Elena Gurbindo Tellechea, Oibarko Udaleko idazkaria.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

6.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak.

Halaber, izangaiek mahaikideak errekusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako moduan.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Hautapen-prozesuak bi fase izanen ditu, hurrenez hurren: oposizioaldia eta lehiaketaldia.

7.1. Oposizioaldia.

80 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta honako ariketa hauek izanen ditu:

7.1.1. Lehenengo proba. Proba teorikoa: deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendari buruzko galde-sorta erantzun beharko da, ordubetean gehienez. Galdera bakoitzak hiru edo lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Erroreak 0,25 punturekin penalizatuko dira erantzun oker bakoitzeko. Proba honetan 50 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira proban 25 puntu, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak; hau da, gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak.

7.1.2. Bigarren proba. Proba praktikoa (baztertzailea). Proba praktiko batzuk egin beharko dira, lanpostuarekin zerikusia dutenak, II. eranskineko zerrendan ageri diren gaiei buruzkoak. Epaimahaiak erabaki dezake idatziz edo bestela egitea. Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira. Bazterturik geldituko dira gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba hauek egiteko zer denbora izanen den.

Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala, AIZa edo pasaportea aldean dutela azalduko dira. Agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Proba bakoitza egin ondoren, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko dira izangaiek bakoitzean lortutako emaitzak (izen-abizenak, NANa eta puntuazioa adieraziko dira).

Proba bakoitzaren emaitzen kontra erreklamazioa jar daiteke 3 egun naturaleko epean, emaitzak Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuz. Erreklamazioak ebatzi ondotik, zehaztuko dira hurrengo proba, halakorik bada, egiteko eguna eta tokia.

7.2. Lehiaketaldia: Merezimenduak frogatzea.

Lehiaketaldian, oposizioaldiko bi proba teorikoak gainditu dituzten izangai guztiek alegatutako merezimenduak kalifikatuko ditu epaimahaiak, III. eranskinean zehazten den merezimendu-baremoaren arabera. Fase horretan, gehienez, 20 puntu emanen dira.

Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, epaimahaiak bost egun balioduneko epea irekiko du oposizioaldia gainditu duten izangaiek merezimendu guztiak egiazta ditzaten. Horretarako, jatorrizko dokumentuak edo behar bezala konpultsatutakoak aurkeztuko dira, eta aurkeztu ez badira, aurkeztu gabetzat joko dira.

Horretarako, oinarri hauekin batera doan IV. eranskineko eredua erabili beharko dute.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu aurkeztu gabeko edo agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazio osoa 100 puntukoa izanen da.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

8.1. Behin proben kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda alkateari igorriko dio onets dezan, hautapen-prozesuaren espediente osoarekin batera. Zerrenda horrekin batera beste zerrenda bat eratuko da, egiten ahal diren aldi baterako kontratazioetarako.

8.2. Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, kalifikazio epaimahaiak ebatziko du, kontuan izanik zein izan den oposizioaldiko puntuaziorik handiena. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere, berdinketak segitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da.

8.3. Epaimahaiak puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Udaleko Alkatetzari. Loteslea izanen da. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.4. Proposatu denak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 eguneko epean. Gainera, osasun azterketa egin eta gainditu beharko du.

8.5. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da izendatu, eta probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo den izangaiarekin beteko da hutsunea, aurreko apartatuan ezarritakoa bete ondoren.

8.6. Hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiei dei egiten ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Oibarko Udaleko kasuan kasuko zerbitzuan sortzen diren beharren arabera, bat etorriz deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin. Probak gainditzen dituztenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa gainditu dutenei egiten ahalko zaie dei, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

9. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

Udaleko alkateak lanposturako izendatuko du proposatutako izangaia, baldin deialdi honetako 8.4 oinarrian ezarritakoa bete badu.

Izangai izendatuak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik. Hala egiten ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta 8.5 apartatuan xedatuari jarraituko zaio.

10. oinarria.–Datuen babesa.

Jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Oibarko Udala da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), argitaratzea barne, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin bat.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, non informazio gehiago baitago eskura.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen araudiarekin.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Oibarren, 2020ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

I. ERANSKINA

Eskabide orria

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_E.pdf

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. - Udalerria: antolaketa eta eskumenak.

2. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. - Toki erakundeen ondasunak (xedapen orokorrak); Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (xedapen komunak); prozedura eta araubide juridikoa (erabakiak, ebazpenak, erregelamenduak, ordenantzak eta bandoak).

3. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

4. gaia.–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegiaren kontrola.

5. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.

6. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.

7. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta hormak egitea. Obrak zaintzea eta mantentze-lanak. Obra txiki eta ertainetako makineria maneiatzea.

8. gaia.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak eta pertsianak.

9. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

10. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak. Instalazio termikoetan efizientzia energetikoa hobetzeko sistemak ezagutzea (eguzki-energia termikoa, energia geotermikoa, biomasa). Igerileku publikoetako uren araztegiak eta tratamendua.

11. gaia.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasi-garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, altueran inausteko plataforma jasotzailea). Fitosanitarioen aplikazioa.

12. gaia.–Arbolak, zuhaixkak eta landaresiak landatzea. Soropila berriztatzea eta ereitea. Alorrak eta parterrak prestatzea.

13. gaia.–Kimatze lanak: zuhaitzen, zuhaixken eta heskaien inausketa. Inausketaren printzipioak. Ureztatze sistemak. Ureztatzeko sareak instalatzea, mantentzea eta programatzea.

14. gaia.–Oibarko udalerria: udalerriaren ezagutza orokorra; kaleen, parajeen eta udal eraikin eta instalazioen izenak.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.–Laneko esperientzia (10 puntu gehienez):

Merezimenduen baloraziorako, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten zerbitzu anitzen edo antzekoen arduradunari dagokion lan-arloarekin zerikusia duten lanpostuetan administrazio publikoetan edo enpresa pribatuetan egindako lanengatik, puntu 1 urte bakoitzeko. Administrazioen kasuan, dagokion erakunde ofizialak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatutako merezimendua. Enpresa pribatuen kasuan, hasiera- eta amaiera-kontratu bisatuaren bidez (autonomoen kasuan, lana egin duten kotizazio-epigrafearen egiaztagiriaren bidez) eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiriaren bidez, egiaztatzen dituena lan-aldia eta egindako eginkizunak.

Urte zatikiak proportzioan baloratuko dira. Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionaltasunaren arabera kalkulatuko da.

2.–Prestakuntza osagarria (10 puntu gehienez):

–Eraikuntza eta Obra Zibileko, Elektrizitate eta Elektronikako eta Instalazio eta Mantentze-lanetako erdi-mailako Lanbide Heziketako titulazio akademikoengatik, 5 puntu bakoitzeko. (Goi mailako graduak edo baliokideak baztertu egiten du espezialitate bereko erdi mailako gradua edo baliokidea).

–Lanpostuaren eginkizunekin lotutako prestakuntza (makinen erabilera, igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, soldadura, lorezaintza, mantentze-lanak edo fitosanitarioak): ikastaro guztietako orduak batuko dira eta 0,01 puntu emanen dira ikastaroak irauten duen ordu bakoitzeko, gehienez 5 puntu. (Ezinbestekoa izanen da aprobetxamendu-ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagiri horretan, prestakuntzaren xedea eta iraupena zehaztuko dira).

IV. ERANSKINA

Merezimenduak aurkezteko orria

Izen/abizenak: ...........................................................................................................................................

NANa/IFZ: ................................................ Bizilekua (herria): ...................................................................

Kalea eta zenbakia: ...................................................................................................................................

Telefonoa: ................................................ Helbide elektronikoa ...............................................................

–Administrazioetan edo enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak:

ADMINISTRAZIOA / ENPRESA

LANPOSTUA

HASIERA EGUNA

AMAIERAKO EGUNA

–Prestakuntza osagarria:

TITULUEN IZENA

Lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuan baloratu ahal izateko, plegu honetako merezimenduak AURKEZTEN DIZKIOT epaimahaiari. ADIERAZTEN DUT emandako datuak egiazkoak direla, eta hori behar bezala egiaztatzen dut honekin batera doazen agirien bidez.

Eguna eta sinadura

OIBARKO UDALEKO ALKATEA.

Iragarkiaren kodea: L2300736