167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ordenantza, arautzen dituena herriko espazio publikoan dauden erabilera pribatuko lorategiak eta lurrak eta orubeak. Behin betiko onespena

Barasoaingo Udalak, 2023ko apirilaren 20an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena herriko espazio publikoan dauden erabilera pribatuko lorategiak eta lurrak eta orubeak.

Hasierako onespena argitara eman zen 2023ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an, eta jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, eta inork ez zuen aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Barasoainen, 2023ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA HERRIKO ESPAZIO PUBLIKOAN DAUDEN ERABILERA PRIBATUKO LORATEGIAK ETA LURRAK ETA ORUBEAK

Ordenantza honen xedea da arautzea herriko espazio publikoan dauden erabilera pribatuko lorategiak eta lurrak eta orubeak, horiek ongi mantentzeko, betiere Barasoaingo hiri-lurzoruan badaude.

Espazioak arautzeko funtsezko arrazoia da argitu eta zehaztu behar dela espazio publikoan dauden erabilera pribatuko lorategien erabilera.

Espazio publikoan dauden erabilera pribatuko lorategiei dagokienez, bada nolabaiteko lausotasun bat, mantentze-lanen betebeharren norainokoaz, bai titularrei dagokienez, bai Udalari berari dagokienez; horregatik, gatazkak edo eztabaidak izan dira. Hala, kontuan hartuz beste udal batzuetako arautze batzuk eta beste erakunde batzuen jurisprudentzia eta erabakiak, zehazten dira jabe pribatuen eta Udalaren betebeharrak.

90eko hamarkadan eta ondoren ere, hainbat eremu urbanizatzearekin eta etxebizitzak eraikitzearekin, sortu ziren halako espazio batzuk non, jabetza publikokoak izanik, erabaki baitzen erabilera pribatiboa izan zezaketela, eta, hala, etxebizitzetarako lorategi-eremu bihurtu ziren. Etxebizitzaren perimetro jakin bat dira.

Problemak etorri ziren gero, batetik "jabeak" aldatzearekin, eta, bestetik, erabilera pribatiboa egin nahi izatearekin edo horiek zaintzea Udalaren gainean utzi nahi izatearekin.

Lorategi-eremuaren helburua da etxea eta hirigintza hobetzea; diseinatu dira etxebizitzen jabeek zaindu ditzaten, eta, hala, urbanizazioek berek eutsi diezaioten lorategien fisionomiari.

Erabilera pribatiboko espazio pribatuak (lurrak eta orubeak) arautzearen funtsezko zergatia da behar dela tresna juridiko arin eta eraginkor bat, espazio horien apaindura eta garbitasuna hobetzeko, eta, hortaz, herriaren apaindura eta garbitasuna hobetzeko. Hala, ordenantza honek jaso du eta garatzen du espazio horien jabeek duten betebeharra horiek behar bezala edukitzeko, seguru, osasungarri, jendaurrean apain eta bizigarri, jarraikiz hirigintzako legeetan ezarritakoari.

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honek arautzen ditu lurzoru publikoko lorategi pribatuak, eta xede du zehaztea eta argitzea horien erabilera eta mantentzea.

Orobat, arautzen du hiri-lurzoruko espazio pribatuen mantentzea, bai erabilera pribatiboko espazioena (lurrak eta orubeak), bai erabilera publikoko espazioena.

2. artikulua. Definizioak.

Lurzoru publikoko lorategiak, erabilera pribatua dutenak: urbanizazioetan egin zirenak, helburua izanik lorategi bat edukitzea urbanizazioa eta ingurua hobetzeko.

Orubea: orubetzat hartuko dira eraikitzeko egokiak diren hiri-lurzoruak, betetzen dituztenak uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 91. artikuluko baldintzak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

–Hiri-lurzorua (jaso dira "finkatua" kategoria eta "finkatu gabea" kategoria): lurzoru hori izanen da betetzen dituena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 90. artikuluko baldintzak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

–Lurzoru urbanizaezina: betetzen dituena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 92. artikuluko baldintzak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

–Lurzoru urbanizagarria: betetzen dituena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 93. artikuluko baldintzak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

I. KAPITULUA

3. artikulua. Kontserbazio eta mantentze lanen oinarrizko betebeharra.

Ezinbestekoa da lurzoru publikoan erabilera pribatuko lorategiak dituzten jabe guztiek horiek ezin hobeki edukitzea eta kontserbatzea.

Horretarako, eutsiko diote lorategiaren fisionomiari eta toki apaingarria izatearen izaerari.

Orubeak: lurren eta orubeen jabeei dagozkie ordenantza honetan zehazten diren garbiketa eta hesitze betebeharrak.

Oraindik zatitu eta adjudikatu gabeko jaraunspenak dituzten lurren eta orubeen kasuan, aski izanen da jaraunsle ezagunetako bati jakinaraztea, eta hura hartuko da jaraunspen-erkidegoaren ordezkaritzat, ondorio horietarako.

4. artikulua. Garbitzeko betebeharra.

Denbora guztian garbi egon beharko dute, inolako hondakin edo berezko landaretzarik gabe, usain txarreko hondakin organikorik gabe; kendu egin beharko dira sua har dezaketen materialak, edo suteak eragin ditzaketenak, eta, gainera, zaindu beharko dute material horiek biltzen eta ezabatzen direla.

Aurreko paragrafoan azaldutakoaz gain. Orubeek eta lurrek garbi egon behar dute beti, batere hondakinik edo berezko landaretzarik gabe, inolako hondakin organiko edo mineralik gabe, ez ditzaten elikatu edo babestu eritasunak dituzten edo kutsa ditzaketen landareak edo animaliak, eta ez dadin usain txarrik eragin. Era berean, orube eta lur horietan ez da baimenduko materialak iraunkorki uztea.

5. artikulua. Hondakinak botatzeko debekua.

Debeku da bertan botatzea zaborra, hondakin-materialak eta, oro har, edozein motatako hondakinak.

Galarazi gabe zaborrak edo hondakinak botatzen dituenak duen erantzukizuna, lorategia erabiltzen duena beharturik dago hura garbitzera.

Debeku da lurretan eta orubeetan botatzea zaborra, obra-hondakinak, altzariak, hondakin-materialak eta, oro har, edozein motatako hondakinak.

6. artikulua. Lurzoru publikoko lorategiak eta lurrak eta orubeak ixtea.

Ez dago baimendurik itxiturak eta hesiak jartzea, salbu lorategien parte direnak, baina 100 cm-koak izanen dira gehienez ere.

Lurrak eta orubeak ixtea.

Jabeek jar dezakete metalezko hesi opaku bat, 2 metroko garaierakoa, lurraren edo orubearen inguruan, erabilera publikoko espazioarekin muga egiten duten tarte guztian. Hesi hori ongi mantendu beharko da.

II. KAPITULUA.–PROZEDURA

7. artikulua. Arauak aplikatzea.

Ordenantza honetan ezarritako prozedurak aplikatzekoak izanen dira lurzoru publikoan dauden eta erabilera pribatukoak diren lorategietan, lurretan eta orubeetan.

8. artikulua. Espedientea irekitzea.

Udalak, bere ekimenez edo herritarrek arrazoituta eskaturik, errekerimendu-espediente bat ireki dezake.

9. artikulua. Banakako errekerimendua.

Alkatetzaren ebazpenaren bitartez espedientea irekirik, errekerimendua eginen zaie lorategia erabiltzen duten etxejabeei eta lurraren eta orubearen jabeei, egin dezaten behar den garbiketa, ordenantza honetan ezarritakoa betetzeko.

Ebazpen horretan zehaztuko dira egin beharreko jarduketak eta horretarako epeak.

Errekerimendua betetzen ez bada, Udalak ahalmena izanen du subsidiarioki gauzatzeko, edo isun hertsatzaileak jartzeko, hamabi gehienez jarraian, hilabetero, 600 eta 6.000 euro bitartekoak, harik eta kontserbazioko legezko betebeharraren gehienekora iritsi arte, babes harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 198. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Honako hauek dira erabilera pribatuko lorategi publikoak, besteak beste:

LURRAK ETA ORUBEAK

LORATEGIAK

1. POL., 467. LURZATIA

1. POL., LURZATIAK: 610, 611, 612, 613, 614, 615, 635, 636, 637, 638, 639, 675, 676, 677, 678, 679, 602, 606, 209, 210, 211, 212, 213, 216, 646, 545, 544, 543, 542, 541

1. POL., 468. LURZATIA

1. POL., 469. LURZATIA

1. POL., 518. LURZATIA

1. POL., 517. LURZATIA

1. POL., 523. LURZATIA

1. POL., 522. LURZATIA

1. POL., 502. LURZATIA

1. POL., 245. LURZATIA

Udaleko osoko bilkuran eguneratu daiteke zerrenda hori, hark proposatuta.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egin dira arau honetan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko arau guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau indarrean jarriko da testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta iragan ondoren ezarririk dagoen epea Estatuko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioek erabil dezaten toki-erakundeen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena.

Iragarkiaren kodea: L2310542