16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1900 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Urraulbeitin, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2300680