1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
41/2023 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez proiektu hau behin-behinekoz onesten baita: "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea".
Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak eskaturik, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" izeneko proiektua erredaktatu du. Proiektu horretan zehaztu dira Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzeko beharrezkoak diren obrak. Proiektuari esker, mugikortasuna ez ezik, bide horien erabiltzaileen bide-segurtasuna ere hobetuko da.
Hasierako tartea, Iruñetik Zizur Txikira doana, Iruña-Zizur Txikia NA-7027 eta NA-6000 errepideekin paralelo doa gutxi gorabehera, eta oinezkoentzako eta bizikletentzako espaloi bat izanen du ibilbide osoan. Sadar ibaiaren iparraldeko ertzean hasten da, eta Zizur Txikiko errepidearekin paralelo jarraitzen du Zizur Txikiko hiriguneraino, non tarte hori bukatzen baita. Tarte horrek 1.670 metroko luzera du guztira, eta bat dator Donejakue bidearekin. Bi ur-ibilgu gurutzatzen ditu (Sadar ibaia eta Elortz ibaia), baita bi azpiegitura ere, sestra desberdinetan: Castejón-Iruña trenbidea eta A-15 autobidea, hots, Iruñeko mendebaldeko ingurabidea. Azken lau puntu horien sekzioak aldatzen ez direnez, aurreikusten da oinezkoak eta bizikletak batera ibiltzeko eremuak izatea.
Azken tartea, Zizur Txikiko hirigunetik Miravalles ikastetxeraino doana, Zizur Txikiko hirigunearen iparraldeko mugatik igarotzen da nagusiki. Iruña-Zizur Txikia errepidearen eskuineko aldean hasten da, eta San Emeterio plazan barna jarraitzen du (108,50 metro), non oinezkoak, bizikletak eta ibilgailu motordunak batera ibiltzen baitira, baina oinezkoek dute lehentasuna.
Ondoren, Zizur Txikiko hirigunearen eta A-15 errepidearen iparraldeko mugatik doa, zuhaitzik gabeko lur-zerrenda bat aprobetxatuz, Zizur Txikiko hilerriko ibilgailuen aparkalekura iritsi arte. Eremu horretan, bereizi egiten dira proiektuan bizikletentzat eta oinezkoentzat aurreikusitako ibilbideak. Bizikletentzako bidearen ardatzak hilerriko aparkalekua gurutzatzen du, zeina nahasketa bituminosoz zolatua baitago, eta NA-6053 errepidearen eskuineko aldetik doa, errepidearekin paralelo, hura gurutzatu arte, Miravalles kalearekiko bidegurutzera iritsi baino lehen. Miravalles kalean, bizikletentzako bidearen ardatza espaloiko zintarriaren ondotik doa, eta gero kalea gurutzatzen du, han dagoen bizikleta-aparkaleku baten ondoan bukatzeko. Beste aldetik, oinezkoentzako ibilbideak aparkalekua baliatzen du ibilgailuak aparkalekura sartzeko puntuaren ondoan dagoen zebra-bidearekin konektatzeko, eta NA-6053 errepidearen ezkerrean dagoen espaloitik doa, bizikleta-bidearekin berriz ere elkartu arte errepidearen eta Miravalles kalearen arteko bidegurutzean. Oinezkoentzako ibilbide hau ere Miravalles-El Redín ikastetxean amaitzen da. Tarte honek 728,06 m-ko luzera du guztira.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 16. eta 20. artikuluetan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea.
Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,
AGINTZEN DUT:
1. Behin-behinekoz onestea "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" izeneko proiektua.
2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.
3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Iruñeko eta Zizur Zendeako udaletxeetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
5. Foru agindu hau Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Iruñeko eta Zizur Zendeako udalei jakinaraztea, eta iragarki-taulan argitaratzeko eskatzea.
Iruñean, 2023ko uztailaren 5ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.
ERANSKINA.–"IRUÑA ETA ZIZUR TXIKIA DONEJAKUE BIDETIK LOTZEKO OINEZKOENTZAKO ETA BIZIKLETETARAKO IBILBIDEA ERAIKITZEKO PROIEKTUA"
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. | JABEA | AZALERA ESP. M² | AZALERA ALDI BAT. OKUP. M² | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LABORE MOTA |
IRUÑEKO UDAL MUGARTEA |
PA-01 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA | 881 | 692 | 4 | 2051A | Lurzorua |
PA-02 | Iruñeko Udala | 11 | 489 | 4 | 2617A | Lurzorua |
PA-03 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA | 0 | 76 | 4 | 2052A | Lurzorua |
PA-04 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA | 0 | 197 | 4 | 2724 | Lurzorua |
PA-05 | Inmobiliaria de la Universidad de Navarra SA | 0 | 656 | 4 | 2056 | Lurzorua |
ZIZURKO UDAL MUGARTEA |
CI-01 | Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak | 12 | 0 | 1 | 681A | Lurzorua |
CI-02 | Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak | 91 | 446 | 1 | 400A | Lurzorua |
CI-03 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 2592 | 839 | 1 | 684A | Lurzorua |
CI-04 | Huntsman Advanced Materials Spain SL | 60 | 241 | 1 | 300A | Lurzorua |
CI-05 | Roncal Baraibar, Jose Joaquín | 93 | 405 | 1 | 301A | Lurzorua |
CI-06 | Isga Inmuebles SA | 1268 | 1416 | 1 | 304A | Lurzorua |
CI-07 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 2613 | 33 | 1 | 233A | Lurzorua |
CI-08 | Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak | 1831 | 919 | 1 | 307A | Lurzorua |
CI-09 | Caja Rural de Navarra Sociedad Cooperativa de Crédito | 47 | 833 | 1 | 411A | Lurzorua |
CI-10 | Inversiones Inmobiliarias Canvives SA | 31 | 293 | 1 | 410A | Lurzorua |
CI-11 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 1407 | 41 | 1 | 234A | Lurzorua |
CI-12 | Nafarroako Foru Komunitatea (autobideak) | 234 | 0 | 1 | 232B | Lurzorua |
| Nafarroako Autobideak SA | 116 | 0 | 1 | 232F | Lurzorua |
CI-14 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 827 | 323 | 1 | 235A | Errepidea |
CI-15 | Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak | 512 | 281 | 1 | 308A | Larreak |
CI-16 | Eslava Zozaya, Pedro Jose | 61 | 328 | 1 | 81B | Larreak |
CI-17 | Zizur Txikiko Kontzejua | 358 | 188 | 1 | 312A | Lurzorua |
| Zizur Txikiko Kontzejuko herri-lurrak | 2596 | 2270 | 1 | 312B | Pinudia |
CI-19 | Zizur Txikiko Kontzejua | 93 | 0 | 1 | 16A | Lurzorua |
CI-20 | Zizur Txikiko Kontzejua | 434 | 712 | 1 | 109A | Lurzorua |
CI-21 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 251 | 96 | 1 | 840A | Lurzorua |
CI-22 | Iruñerriko Mankomunitatea | 44 | 0 | 1 | 10A | Lurzorua |
CI-23 | Iruñerriko Mankomunitatea | 1 | 0 | 1 | 11A | Lurzorua |
Iragarkiaren kodea: F2310414