152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkateordeak izendatzea

Tebas-Muru Artederretako alkateak, 2023ko ekainaren 21ean, ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"2023ko ekainaren 21eko Ebazpena, Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkate Yolanda Obanos Irurek emana, zeinaren bidez izendatzen baitira alkateordeak.

Alkatetza honek, bere eskudantziak erabiliz, ondotik heldu dena ebazten du, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluari (haren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea):

EBAZTEN DU:

Lehena.–Jose Isidro Izpura Zabalza izendatzea lehen alkateorde, eta Ana Irigoyen Ancil izendatzea bigarren alkateorde.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Hirugarrena.–Alkateordeek, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz, alkatearen eginkizunak beteko dituzte behar diren kasuetan, hots, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan jasotzen diren kasuetan."

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2310367