152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

186E/2023 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana; honen bidez onesten da "Laguntzak energia komunitateentzat trantsizio energetikorako 2023" dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 706063.

Energia komunitateak honako bi zuzentarau hauen bidez ezarri ziren: batetik, Iturri berriztagarrietatik datorren energiaren eragilera sustatzeko 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentaraua, eta bestetik, Elektrizitatearen barne merkatuko arau komunei buruzko 2019ko ekainaren 5eko 2019/994 Zuzentaraua –honen bidez aldatu zen 2012/27/EB Zuzentaraua, bai energia berriztagarrien komunitateei, bai herritarren energia komunitateei dagokienez ere–. Lehenengoak, energia berriztagarrien komunitateak, sektore elektrikoari buruzko Estatuko araudian berariaz jasota daude, hornidura elektrikoaren jardueran parte hartzen duten subjektu berritzat hartuta.

Bestalde, Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legeak herritarrek eta energia komunitateek energia berriztagarrien sorreran eta zerbitzu energetikoen eskaintzan parte hartzea sustatzeko hainbat neurri jasotzen ditu.

Aurrekoarekin batera, Horizonte 2030 Nafarroako Energia Planak (PEN 2030) zenbait ekintza aurreikusten ditu energia komunitateak eratzeko, energiaren erabiltzaileak ardatz dituen energia sistema baterako trantsizio energetikoa bultzatzeko, komunitatea sortuz eta eraldaketa prozesu horretan teknologia aplikatuz.

Azken batean, energia komunitateak dagoeneko errealitate bat dira eta horiek eratzeko proiektuak gero eta ugariagoak, eta Nafarroako Gobernuak are babes handiagoa eman nahi die. Horretarako, energia komunitateak sustatzeko neurriak ezartzen dituen urriaren 21eko 64/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroan horiek bultzatzen eta ezartzen laguntzeko hainbat neurri sorta eta arau esparru garatu dira.

Hori dela eta, deialdi honen helburua da energia komunitatea eratzeko eta garatzeko ekimenek prozesu osoan izaten ahal dituzten beharretako batzuei erantzutea, bost neurri motaren bidez:

1. Energia komunitateak definitu eta eratzeko parte-hartze prozesuak.

2. Jadanik eratuta dauden energia komunitateek aurrera eraman behar dituzten jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza.

3. Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idaztea.

4. Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuetako inbertsioak.

5. Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazio lagapenak garatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Energia komunitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2023ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntza arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira.

3. Deialdi honen konpromisoei erantzuteko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:

PARTIDA ZK.

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

1

820001 82500 7819 425209: energia komunitateentzako laguntzen deialdia

2023

130.000

2

820001 82500 4819 425210: energia komunitateentzako laguntzen deialdia

2023

130.000

Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, deialdiaren 5. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz.

Halaber, 400.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta zeina arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Zenbateko gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko ekainaren 29an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Hauek dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 EB Zuzentarauaren helburuak (haren bidez aldatu ziren eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 210/31/EB Zuzentaraua eta efizientzia energetikoari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua):

–Berotegi efektuko gasen isurketa % 40 murriztea, 1990eko mailen aldean.

–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.

–Europako Batasunak dituen helburuen araberako energia aurrezpena lortzea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea aipatu zuzentarauan jasotako helburuak bete daitezen, bat baitatoz 2030erako Nafarroako Energia Planarekin, energia komunitateen eguneroko jardunean. Horretarako, dirulaguntzak jaso ditzaketen neurri hauek zehaztu dira (haien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira):

NEURRIAREN KODEA

NEURRIA

1

Energia komunitateak definitzeko eta eratzeko parte-hartze prozesuak

2

Dagoeneko eratuta dauden energia komunitateek egin beharreko jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza

3

Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idaztea

4

Energia berriztagarrietan, eraginkortasun energetikoan eta mugikortasun jasangarri eta partekatuan egindako inbertsioak

5

Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazio lagapenak garatzea

Neurri multzo horren helburua da energia komunitateak eratzeko ekimenak abian jartzea, energia berriztagarriekin, efizientzia energetikoarekin eta mugikortasun jasangarri eta partekatuarekin sorkuntza eta autokontsumo proiektuak prestatu eta ondoren proiektu horiek aurrera eramateko; era horretan sustatuko da erregai fosilak bertan behera uztea, energiaren ekoizpen eta kontsumo zentroen arteko distantzia murriztuko da, eta despopulazioaren aurkako lana bultzatuko da, energia berriztagarri horiek tokiko ekimen sozioekonomikoaren hazi gisa erabiliz.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Laguntza hauen onuradun izan daitezke, 1. neurrirako, eratze prozesuan dauden energia komunitateak, eta gainerako neurrietarako, jadanik eratuta dauden energia komunitateak, laguntza teknikoak kontratatzen badituzte eta arestian azaldutako xedearekin lotutako inbertsioak egiten badituzte.

64/2022 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezartzen denez, energia komunitateek ordenamendu juridikoan aurreikusitako zeinahi forma juridiko izaten ahalko dute, betiere horiek definitzen dituzten boluntariotasun, irekitasun, autonomia eta benetako kontroleko baldintzekin bateragarriak direla bermatzen bada.

Energia komunitateak aplikatuko zaien araudiak eskatzen dituen betebehar eta formalitateen arabera eratuko dira.

Orain arte eratu gabe zeuden energia komunitateen kasuan, pertsona fisikoen, autonomoen, juridikoen edo nortasun juridikorik gabekoen elkartearen ordezkariaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak, kideen arteko lankidetzarako esparru akordioa oinarri hartuta.

2. Hauek dira onuradun izateko betebeharrak:

a) Legez eratutako entitateak izatea eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, hala inskribatuta egotea, haien araudiaren arabera aplikagarria zaien araudian eskatzen den erregistroan. Nolanahi ere, energia komunitatea eratu aurretik laguntza eskaerak aurkezten ahalko dira, oinarri honen 1. apartatuan eta 4.7 oinarrian ezarritakoaren arabera.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere ez egotea. Eskaeraren inprimakian ageri den "Erantzukizunpeko adierazpenaren" bidez frogatzen ahal da hori.

c) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea, sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

Egoera horretan dauden entitateak eta enpresak laguntzen onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute indarreko legerian aurreikusitako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.

d) Aurretik Administrazioak emandako edozein laguntza edo dirulaguntza itzultzeko betebeharrik ez izatea bete gabe, eta emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat berreskuratzeko agindu baten mende ere ez egotea, agindua eman bada laguntza legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela deklaratu delako, Europako Batzordearen Erabaki baten ondorioz, edo emateko erabakia hartzean ezarritako baldintzak, era batean edo bestean, bete ez direlako.

e) Egoitza fiskala Nafarroan izatea.

f) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua (Taxonomiari buruzko Erregelamendua) aldatzen du.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da laguntza eskaerari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

g) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du egiaztagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

h) Plantillan 50 langile baino gehiago dituzten enpresek berdintasun plan bat izan behar dute erregistraturik, hala ezartzen baitu Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak, zeinak Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua aldatu baitzuen.

3. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ez dira onuradun izaten ahalko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak (lege horrek merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu).

Ordainketa epeak bete direla honela frogatuko da:

a) Kontabilitate arauekin bat, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateen kasuan, dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez.

b) Kontabilitate arauekin bat, kontu hori aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ziurtagiri baten bitartez, zeina Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialean izena emandako auditore batek eman beharko baitu, enpresa bezeroaren ordainketen epe eraginkorra aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

Debeku hori modu automatikoan nabarmenduko da eta bere horretan jarraituko du, hura ezartzeko inguruabarrek segitzen duten bitartean.

4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

5. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoko hauek:

a) Toki erakundeak eta haien erakunde autonomoak eta enpresa entitate publikoak.

b) Fundazio eta sozietate publikoak, haien partaidetza nagusia toki erakundeen esku badago.

c) Sindikatuak eta entitate korporatibo profesionalak.

d) Nafarroako Gobernuaren 2023ko Aurrekontu Orokorretan deialdi honen xede diren jarduketak egiteko partida izenduna duten entitateak.

3. oinarria.–Jarduketak eta gastu diruz lagungarriak. Gauzatze aldia.

1. II. eranskinean zehaztutako neurrietan aipatzen diren jarduketak izanen dira dirulaguntzen xede, Nafarroan eginak badira, betiere.

Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) BEZa, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu dezakeenean. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.

2. Gastu diruz lagungarriren bat 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo, eta obrak gauzatzeko kostuen kasuan), edo 12.000 eurotik gorakoa (ekipo ondasunak erosteko edo aholkularitza nahiz laguntza enpresek zerbitzuak ematen dituzten kasuetan), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuta, eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen eskaera orriko "Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa" atalean.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina erakunde hornitzaile edo zerbitzu emaile ez badaude edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Edonola ere, alderdi horiek aipatutako inprimakian frogatu beharko dira.

3. Inbertsioak egiteko epea 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 10era bitartekoa izanen da. Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da egintzat jarduketa.

4. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa. Dirulaguntza kasu hauetan handitu liteke:

Aintzat hartuko da eskatzaileek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duten konpromisoa. Hala, % 5eko gehigarria emanen zaie, egiaztatzen badute 2023an genero berdintasuna sustatzeko III. eranskinean aipatzen diren neurrietako bat hartu dutela. 50 langiletik gorako entitateei ez zaizkie baloratuko berdintasun planak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera nahitaezkoak baitira.

4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta muga-egunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.es) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzenduko.

3. Eskatzaileek eskaera bana aurkeztu beharko dute jarduketa bakoitzeko.

4. Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa agiri bereizietan aurkeztuko da, izenarekin identifikatua, eta II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da.

5. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluko baldintzak betetzen, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Eskatzen den dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

6. Oraindik eratu gabe dauden energia komunitateen eskaeren kasuan, deialdiaren oinarriak onartuz eta ordezkari bati dirulaguntza eskaera egiteko ahalmena emanez legez ezarritako gehiengoak hartutako erabakia aurkeztu beharko da. Taldea osatzen duten pertsona eta entitateak eta bakoitzak bere gain hartutako exekuzio konpromisoak agertu beharko dira.

7. Entitate juridikoa edo pertsona fisikoen, autonomoen, juridikoen edo nortasun juridikorik gabekoen elkartea denean, eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Egintza horretarako ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

b) Elkartearen eraketa frogatzen duen agiria (esparru akordioa, estatutuak, etab.).

5. oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren Atala) aurkezten diren eskaerak konparatuko ditu, haien artean lehentasunak ezartzeko, II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako balorazio irizpideei jarraituz. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasunik ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, neurri bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu kreditua agortu arte:

NEURRIA

AURREKONTUKO PARTIDA

AURREKONTU

KREDITUA

1.–Energia komunitateak definitzeko eta eratzeko parte-hartze prozesuak

820001 82500 4819 425210

55.000 euro

2.–Lehendik eratuta dauden energia komunitateek egin beharreko jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza

820001 82500 4819 425210

55.000 euro

3.–Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuen proiektuak idaztea

820001 82500 7819 425209

40.000 euro

4.–Energia berriztagarrietan, efizientzia energetikoan eta mugikortasun jasangarri eta partekatuan egindako inbertsioak

820001 82500 7819 425209

90.000 euro

5.–Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazio lagapenak garatzea

820001 82500 4819 425210

20.000 euro

2. Neurri baterako aurkezten diren eskaera guztiei erantzun ondoren, kreditu erabilgarririk geratuz gero, beste neurri batzuetako eskaerei erantzuteko erabiliko da, lehentasun hauen arabera: 1. neurria, 2. neurria, 3. neurria 4. neurria eta 5. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun hurrenkeraren arabera.

3. Plan Energetikoaren Atalak ebaluatuko ditu eskaerak, II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz, eta ebazpen proposamena bidaliko dio organo eskudunari, bertan adieraziz entitate onuradunek dirulaguntza lortzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruz ebazteko.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta bertan azalduko dira, gutxienez, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, hala badagokio, ezetsi diren eskaerak, eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

Ebazpenak gehienez 2 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira eskatzaileen helbide elektroniko gaitu bakarrean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertzen ahalko da. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

4. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, neurriren batean kreditua askatzen bada, honako hauei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik zegokien dirulaguntza guztia (% 100) jasotzera iristen ez diren neurri bereko eskaerak. Eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerak. Kasu horretan, lehentasun honi jarraikiko zaio: 1. neurria, 2. neurria, 3. neurria, 4. neurria eta 5. neurria.

b) Hori egin ondoren oraindik ere krediturik baldin badago, kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei helduko zaie, kreditua liberatu den neurritik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei helduko zaie, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

c) Oraindik saldo erabilgarririk badago, laguntzaren gehieneko zenbatekoak mugatutako eskaerei erantzunen zaie, oinarrietan adierazitako laguntzaren ehunekoa osatu arte, a) letran adierazitako ordenari jarraituz.

6. oinarria.–Justifikazioa eta dirulaguntzen ordainketa.

1. Onuradunek 2023ko azaroaren 10a baino lehen justifikatu beharko dituzte laguntzaren xedeko jarduketak egin dituztela; horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematika bidez, laguntzen fitxatik abiatuta:

a) Egindako jarduketen ordainketen fakturak eta ordainagiriak. Bi agiri horiek onuradunaren izenean egon beharko dute. Berrikuspena errazteko, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.

b) Transferentzia bidezko ordainketa eskaera, beteta eta sinatuta. Txantiloia izapidearen fitxan egonen da eskuragarri.

c) II. eranskinean neurri bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.

Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza % 10 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Onuradunen batek laguntzari uko egiteagatik edo kreditu gehiago izateagatik ematen diren laguntza berrietan, onuradunek egindako inbertsioak justifikatzeko muga-eguna 2023ko azaroaren 10a izanen da. Horretarako, dokumentazioa aurkeztu beharko dute aurreko atalean adierazi den bezala (6. oinarria, 1. puntua).

3. Laguntzen organo kudeatzaileak onuradunek aurkeztutako justifikazio dokumentazioa aztertuko du, eta, dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, aurretik inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari helaraziko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

4. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du frogagiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

7. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ez da ordaintzen ahalko onartutako dirulaguntza, eta, kasua bada, aurrerakina itzuli beharko da.

b) Ebazpen honen 3. eta 6. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan gauzatu eta justifikatu beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren jarduketak.

c) Ondasunak dirulaguntza ematea eragin duen xede zehatzerako erabili behar dituzte 5 urtez, gutxienez, ordaintzeko ebazpena ematen den egunetik hasita.

d) Enpresa deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta.

e) Onartutako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.

Halaber, dirulaguntza emateko kontuan izan den inguruabarren bat (objektiboa nahiz subjektiboa) aldatzen bada, horren berri eman beharko dute.

f) Jarduketak egiteko eraikinak onuradunenak izan daitezke edo haiek erabiltzeko errentan edo lagapen bidez jasoak izan daitezke. Alokera edo erabilera lagapena bada, gutxienez 5 urtez erabiltzeko eskubidea justifikatu beharko dute, ordaintzeko ebazpena ematen denetik hasita.

g) Jasotako laguntzari buruzko publizitatea egitea, egindako inbertsioen finantzaketa publikoa dela zabalduz, bai entitatearen webgunean, bai onuradunak diruz lagundutako proiektuen inguruan egiten duen dokumentazioan.

h) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri emanen zaio dirulaguntzak kudeatzen dituen organoari. Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena.

i) II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako baldintza espezifikoak.

j) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan, dirulaguntzak emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedaturikoarekin bat. Hala ere, enpresa deslokalizazioa gertatuz gero, 18/2020 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzen arabera itzuliko da dirulaguntza.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza % 10 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa 6.1 oinarrian ezarritako epean egiten bada.

3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

8. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez (GHE).

9. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz nazioartekoek, gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

10. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).

11. oinarria.–"De minimis" laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko modua xedatzea (2013ko L 352 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa). Erregelamendu horren aplikazio aldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako "de minimis" laguntzak aitortu beharko dituzte eskaera egiteko inprimakian.

12. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari aurkeztuta, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

II. ERANSKINA.–NEURRI DIRUZ LAGUNGARRIAK

1. neurria.–Energia komunitateen parte-hartze eta eratze prozesuak.

1. Jarduketa diruz lagungarriak:

Neurri horrek jarduketa hauek bilduko ditu, eta ez da nahitaezkoa bi prozesuak gauzatzea (parte hartzekoa eta eratzailea) deialdi honetan:

–Talde eragilea eta energia komunitatea eratzeko parte-hartze prozesua definitu eta garatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.

–Energia Komunitatea erakunde juridiko gisa eratzeko prozesua definitu eta garatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.

Deialdiaren fitxan neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak jasotzen dira.

Energia komunitatea osatzen duen parte-hartze prozesuaren gastu diruz lagungarriek fase hauek izanen dituzte:

1.1. Parte-hartze prozesua:

–1. fasea: parte-hartze prozesua diseinatzea.

–2. fasea: sentsibilizazioa, informazioa zabaltzea eta energia komunitatearen ernamuina izanen den talde eragilea sortzea.

–3. fasea: parte-hartze prozesua, energia komunitatearen talde eragileari prestakuntza eta trebakuntza emateko.

–4. fasea: energia komunitatearen lehen ekimenak definitzea.

1.2. Prozesu eratzailea:

–5. fasea: komunitatea erakunde juridiko gisa eratzea.

–6. fasea: parte hartzeko prozesu eratzailearen emaitza parte-hartzaileekin partekatzea eta zabaltzea.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren % 80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 7.000 euro.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Dokumentazioa eraketa fasean dagoen elkartearen ordezkariak aurkeztu beharko du, 2.1, 2.2 eta 4.7 oinarrietan ezarri bezala.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera orria. Inprimaki hori telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta inprimakian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Energia komunitatea eratzeko parte-hartze prozesuaren deskribapena jasotzen duen dokumentua. Dokumentu horretan laguntza teknikoen zerbitzuekin zerikusia duten eskaintzak sartuko dira.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Parte hartzeko prozesu eratzailea deskribatzen duen dokumentua. Energia komunitatea. Ekimenaren izena.

c) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horren inguruko baldintzak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Berdintasunarekiko konpromisoa. Energia komunitatea. Ekimenaren izena

d) Erantzukizunpeko adierazpenak eta, hala badagokio, balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiriak (ikus 4. atala, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Erantzukizunpeko adierazpenak, balorazio irizpideak. Energia komunitatea. Ekimenaren izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera orria (telematikoa)

1

Parte-hartze eta/edo eratze prozesuaren diseinua deskribatzen duen dokumentua. Energia komunitatea. Ekimenaren izena

2

Berdintasunarekiko konpromisoa. Energia komunitatea. Ekimenaren izena

3

Erantzukizunpeko adierazpenak eta balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiriak. Energia komunitatea. Ekimenaren izena

Deialdiaren 4.6 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hona hemen honelako laguntzen eskaerak baloratzeko irizpideak:

Parte-hartze eta eratze prozesua (100 puntu gehienez):

a) 10 puntu izanen dituzte ahalik eta heterogeneoenak izateko eta ondoren adierazitako profil hauez guztiez osatzeko konpromisoa hartzen duten ekimenek: pertsona fisikoak, toki erakundeak, ekonomia sozial eta solidarioko beste erakunde batzuk, langile autonomoak eta ETE txikiak. Konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da. (10 puntu).

b) Eratu beharreko energia komunitateak bere jarduera gauzatuko den udalerriko toki entitatearen babesa du. Hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, toki entitateak emana. (10 puntu).

c) Baloratuko da ekimena Tokiko Ekintza Taldeekin edo landa eremuetan jarduera ekonomikoa sustatzeko eskualdeko garapen agentziekin elkarlanean sortua izatea. Tokiko Ekintza Taldeak edo Eskualdeko Garapen Agentziak emandako agiriak aurkeztu beharko dira. (20 puntu).

d) Energia komunitate bat eratzeko ekimenak konpromisoa hartzen du honako hauek helburu dituzten jarduerak eta/edo zerbitzuak sartzeko: kontsumitzaile kalteberak, kontsumitzaile oso kalteberak edo gizarte bazterketako arriskuan dauden kontsumitzaile kalteberak, bonu sozial elektrikoaren eta bonu sozial termikoaren onuradun gisa definituak, urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak, kontsumitzaile kalteberaren figura, bonu soziala eta etxeko energia kontsumitzaileen beste babes neurri batzuk arautzen dituenak, ezarritakoaren arabera, eta lehentasunezko beste hainbat gizarte talde: 25 urte arteko emakume gazteak, 50 urtetik gorako helduak, etorkinak eta desgaitasunak dituzten pertsonak. Konpromisoaren erantzukizuneko adierazpena aurkeztu beharko da. (20 puntu).

e) Ekonomia sozialeko entitateek eskainitako laguntza teknikoak kontratatzea (20 puntu):

–6 puntu, kontratazio horien % 30 arte ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.

–12 puntu, kontratazio horien % 60 arte ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.

–20 puntu, kontratazio horien % 100 ekonomiako sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.

Hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

f) Hizkuntza politikari buruzko araudia betetzea, kontsumitzaileei arreta ematea Nafarroako edozein hizkuntza ofizialetan eta konpromisoa hartzea euskaraz idazteko, gutxienez, seinaleak, informazio orokorreko kartel finkoak eta parte-hartze eta eratze prozesuaren dokumentuak. Konpromisoaren erantzukizuneko adierazpena aurkeztu beharko da. (10 puntu).

g) Energia komunitatea eratzeko ekimena osorik garatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, beren biztanle gune berezi guztiak 5.000 lagun artekoak dituztenak, IDAEk berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren esparruan deialdietarako argitaratzen duen zerrendaren arabera. Zerrenda hori haren webgunean dago eskuragarri). (10 puntu).

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Parte-hartze edo/eta eratze prozesuaren amaierako memoria, prozesuko parte-hartzearen aktekin batera. Parte-hartze eta/edo eratze prozesuan parte hartu dutenen zerrenda eta deskribatutako jarduerak egin direla justifikatzen duten argazkiak erantsiko dira.

b) Energia komunitatearen prozesuko parte-hartzeari buruzko aktak.

c) Energiaren eta arlo juridikoaren arloan hartutako akordioen txostena, honako kontzeptu hauei dagokienez, gutxienez: gobernantza, helburuak, jarduerak, onuradunak, energia banatzeko akordioak, besteak beste.

d) Egindako jarduketen memoria juridikoa honako hauei dagokienez, gutxienez: erakunde juridikoaren erregistroa dagokion erregistro ofizialean, IFK eta zerga arloko gainerako betekizunak, estatutuak, aitorpenak, ziurtagiriak, besteak beste.

e) Parte-hartze prozesuaren emaitza jendaurreko bilkuran partekatu izanaren egiaztagiria.

6. Betebehar espezifikoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Garatu beharreko parte-hartze eta/edo eratze prozesua energia komunitatearen talde eragilearekin lankidetza estuan eginen da.

b) Energia komunitatea eta talde eragilea eratzeko parte-hartze prozesua 3.3 oinarri arautzailearen araberako epean gauzatu behar da, baldin eta eskaerak parte-hartze prozesua bakarrik jasotzen badu.

c) Energia komunitatea 3.3 oinarriaren arabera eratu beharko da exekuzio epean, eskaerak prozesu eratzailea bakarrik jasotzen badu.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

2. neurria.–Energia komunitateen jardueren plangintza, laguntza eta aholkularitza.

1. Jarduketa diruz lagungarriak:

Neurri honek jarduketa hauek bilduko ditu, eta ez da nahitaezkoa deialdi honetako bi jarduketa ildoak gauzatzea:

–Energia komunitatea garatzeko behar diren planak definitzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.

–Energia komunitateei bidean laguntzea kudeaketa eta antolamendu sozialen hasierako jarduketetan, eta aholku ematea lehenengo energia jarduerak abian jartzean (autokontsumoko energia sortzeko proiektuak, efizientzia energetikoa, mugikortasun jasangarri eta partekatua...).

Deialdiaren fitxan neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak jasotzen dira.

Energia komunitatea garatzeko planak idatzi eta laguntza nahiz aholkua emateko gastu diruz lagungarrietan aintzat hartu beharko dira lehen energia proiektuen definizioa eta energia komunitateak eman beharreko urratsak:

–7. fasea: energia komunitateari laguntzea, gizartea kudeaketa eta antolamendu sozialaren hasierako jarduketetan.

–8. fasea: komunikazio eta zabalkunde plana idaztea.

–9. fasea: lanerako plana idaztea.

–10. fasea: bideragarritasun plana eta negozio eredua idaztea.

–11. fasea: finantzaketa plana idaztea.

–12. fasea: energia komunitateari aholku ematea lehenengo energia jarduerak abian jartzeko.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren % 80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 7.000 euro.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera orria. Inprimakia telematikoki betetzen da eskaeraren tramitazioan. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta inprimakian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Energia komunitatea garatzeko proposatutako planei eta/edo laguntzei buruzko dokumentu deskribatzailea. Dokumentu horretan jasoko dira 1. apartatuan aipatutako 6 faseei erantzuten dieten laguntza teknikoen zerbitzuekin lotutako eskaintzak.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Proposatutako planei eta/edo laguntzei buruzko dokumentu deskribatzailea. Energia komunitatea. Entitatearen izena.

c) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horren inguruan eskatzen diren baldintzak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Berdintasunarekiko konpromisoa. Energia komunitatea. Entitatearen izena.

d) Erantzukizunpeko adierazpenak eta, hala badagokio, balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiriak (ikus 4. apartatua, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3 Balorazio irizpideen erantzukizunpeko adierazpenak. Energia komunitatea. Entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera orria (telematikoa)

1

Kontuan hartu beharreko aholkularitza, laguntza eta/edo plangintza prozesua deskribatzen duen dokumentua. Energia komunitatea. Entitatearen izena

2

Berdintasunarekiko konpromisoa. Energia komunitatea. Entitatearen izena

3

Balorazio irizpideen erantzukizunpeko adierazpenak eta dokumentuak. Energia komunitatea. Entitatearen izena

Deialdiaren 4.6 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hona hemen honelako laguntzen eskaerak baloratzeko irizpideak:

Energia komunitatea garatzeko plangintza eta bidelaguntza (100 puntu gehienez):

a) 10 puntu izanen ditu eratzen ari den eta ahal den heterogeneoena den energia komunitateak, ondoren aipatzen diren profilez osatzen bada: pertsona fisikoak, toki erakundeak, ekonomia sozial eta solidarioko bestelako erakundeak, langile autonomoak eta ETE txikiak. Konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da. (10 puntu).

b) Eratzen ari den energia komunitateak bere zerbitzuak eskainiko dituen udalerriko toki entitatearen babesa du. Hori frogatzeko toki entitateak emandako dokumentazioa aurkeztu behar da. (10 puntu).

c) Eratze prozesuan dagoen energia komunitatea tokiko ekintza taldeekin edo landa eremuetan jarduera ekonomikoa sustatzeko eskualdeko garapen agentziekin koordinaturik sortzea baloratuko da. Tokiko ekintza taldeak edo garapen agentziak emandako agiriak aurkeztu beharko dira. (20 puntu).

d) Energia komunitate bat eratzeko ekimenak konpromisoa hartzen du honako hauek helburu dituzten jarduerak eta/edo zerbitzuak sartzeko: kontsumitzaile kalteberak, kontsumitzaile oso kalteberak edo gizarte bazterketako arriskuan dauden kontsumitzaile kalteberak, bonu sozial elektrikoaren eta bonu sozial termikoaren onuradun gisa definituak, urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak, kontsumitzaile kalteberaren figura, bonu soziala eta etxeko energia kontsumitzaileen beste babes neurri batzuk arautzen dituenak, ezarritakoaren arabera, eta lehentasunezko beste hainbat gizarte talde: 25 urte arteko emakume gazteak, 50 urtetik gorako helduak, etorkinak eta desgaitasunak dituzten pertsonak. Konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da. (20 puntu).

e) Ekonomia sozialeko entitateek eskainitako laguntza teknikoak kontratatzea (20 puntu):

–6 puntu, kontratazio horien % 30 arte ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.

–12 puntu, kontratazio horien % 60 arte ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.

–20 puntu, kontratazio horien% 100 ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.

Hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

f) Hizkuntza politikari buruzko araudia betetzea, kontsumitzaileei Nafarroako edozein hizkuntza ofizialetan kasu egitea eta, gutxienez, euskaraz idaztea informazio orokorreko seinale eta kartel finkoak, eta jendearentzat irekitako establezimenduen erabiltzaileentzako eta kontsumitzaileentzako zerbitzuak eskaintzeko dokumentuak. Konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da. (10 puntu).

g) Energia komunitatea eratzeko ekimena osorik garatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, beren biztanle gune berezi guztiak 5.000 lagun artekoak dituztenak, IDAEk berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren esparruan deialdietarako argitaratzen duen zerrendaren arabera. Zerrenda hori haren webgunean dago eskuragarri). (10 puntu).

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Bidean laguntza eta aholkua emateko prozesuaren amaierako memoria, prozesuko bileren aktekin batera. Laguntza eta aholkularitza prozesuan parte hartzen dutenen zerrenda erantsiko da, baita deskribatutako jarduketak egin direla frogatzen duten argazki eta komunikazioak ere.

b) Energiaren inguruan eta arlo juridikoan hartutako akordioen txostena, honako kontzeptu hauei dagokienez, gutxienez: gobernantza, barne araubideko erregelamendua, jarduerak, autofinantzaketarako baldintzak eta/edo energia banatzeko akordioak, besteak beste.

c) Komunikazio eta zabalkunde plana.

d) 1. faserako eta/edo hurrengoetarako aurreikusitako jarduketak barne hartzen dituen lanerako plana.

e) Planifikatutako jarduketen memoria energetikoa: gutxienez, energia banatzeko irizpideak, besteak beste.

f) Bideragarritasun plana eta negozio eredua.

g) Finantzaketa plana 1. faserako eta/edo hurrengoetarako.

6. Betebehar espezifikoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Garatu beharreko plangintza, aholkularitza eta laguntza energia komunitatearen talde eragilearekin lankidetza estuan eginen dira.

b) Garatutako planak eta bidean laguntza eta aholkularitza emateko laguntza teknikoekin lortutako emaitzak Nafarroako Gobernuko Energia Trantsizioko Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio, jakinaren gainean egon dadin eta parte hartzeko edo laguntzeko aukera izan dezan.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

3. neurria.–Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idaztea.

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barnean, jarduketa hauek sartzen dira:

Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idazteko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren % 80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 10.000 euro.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera orria. Inprimaki hori telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta inprimakian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Laguntzaren xede den proiektuaren memoria deskribatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Proiektuaren idazketaren memoria deskribatzailea. Entitatearen izena.

c) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horri dagokionez eskatzen diren baldintzak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Berdintasunarekiko konpromisoa proiektuaren idazketan. Entitatearen izena.

d) Erantzukizunpeko adierazpenak eta, hala badagokio, balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiriak (ikus 4. apartatua, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera orria (telematikoa)

1

Proiektuaren memoria deskribatzailea. Entitatearen izena

2

Berdintasunarekiko konpromisoa proiektuaren idazketan Entitatearen izena

3

Erantzukizunpeko adierazpenak eta proiektuaren idazketako dokumentuak. Entitatearen izena

Deialdiaren 4.6 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

3. neurriaren arloko laguntzen eskaerak baloratzeko irizpideak hauek izanen dira:

a) Proiektuaren proposamena tokiko eta/edo eskualdeko lehentasunetara egokitzea (gehienez 25 puntu): irizpide hori betetzen dela ziurtatzen duten proposamenek 25 puntu jasoko dituzte. Proiektua egiten den tokiko udalak edo tokiko ekintza taldeak emandako egokitzapen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

b) Proiektatu beharreko jarduketak komunitate osoari zerbitzuak eskaintzeko badira: 20 puntu. Aurkeztutako memorian adierazi beharko da.

c) Proiektuaren osagai anitzen kalitatearen balorazioa: gehienez 20 puntu.

–20 puntu izanen dituzte beren jarduketak ondoko arlo hauetako hiru edo lautan gauzatzeko eskaerek:

–Energia berriztagarri elektrikoa sortzea.

–Energia berriztagarri termikoa sortzea.

–Efizientzia energetikoa.

–Mugikortasun elektrikoa.

–10 puntu izanen dituzte aurreko atalean sartu ez diren eskaerek, jarduketak arlo hauetako bitan gauzatzeko aurkezten badira:

–Energia berriztagarri elektrikoa sortzea.

–Energia berriztagarri termikoa sortzea.

–Efizientzia energetikoa.

–Mugikortasun elektrikoa.

Aurkeztutako memorian adierazi beharko da.

d) Energia berriztagarrien ezarpen maila: Gehienez 20 puntu.

–Entitateak ez badu energia berriztagarrien instalaziorik: 20 puntu.

–Entitateak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baditu: 10 puntu.

–Entitateak energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baditu: 5 puntu.

Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da.

e) Jarduketa osorik garatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, beren biztanle gune berezi guztiak 5.000 lagun artekoak dituztenak, IDAEk berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren esparruan deialdietarako argitaratzen duen zerrendaren arabera. Zerrenda hori haren webgunean dago eskuragarri). (15 puntu).

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz ebatziko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5. Inbertsioa justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

Laguntzaren xede den proiektuaren kopia edo jarduketaren memoria.

6. Betebehar espezifikoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, idazketarako dirulaguntza jaso duen proiektua noraino gauzatu den adierazten duen memoria-txostena aurkeztu behar dute.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

4. neurria.–Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuetako inbertsioak.

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barnean, jarduketa hauek sartzen dira:

Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak gauzatzeko behar diren lanak eta materialak kontratatzea.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren % 80 izanen da laguntzaren zenbatekoa. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 10.000 euro.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera orria. Inprimaki hori telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta inprimakian adierazitako datuak jasoko ditu.

a) Laguntzaren xede den proiektua edo memoria.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Proiektuaren gauzapena. Entitatearen izena.

b) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horri dagokionez eskatzen diren baldintzak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Berdintasunarekin duen konpromisoa proiektuaren gauzapenean. Entitatearen izena.

c) Erantzukizunpeko adierazpenak eta, hala badagokio, balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiriak (ikus 4. apartatua, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Proiektuaren gauzapenaren erantzukizunpeko adierazpenak Entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Proiektua gauzatzeko eskaeraren inprimakia. Entitatearen izena

1

Proiektuaren gauzapenaren memoria deskribatzailea. Entitatearen izena

2

Berdintasunarekiko konpromisoa proiektuaren gauzapenean. Entitatearen izena

3

Erantzukizunpeko adierazpenak eta proiektuaren gauzapenaren dokumentuak. Entitatearen izena

Deialdiaren 4.6 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Laguntza honen 4. neurriaren arloko eskaerak baloratzeko irizpideak hauek izanen dira: (100 puntu).

a) Energia komunitatearen proiektuaren proposamena tokiko eta/edo eskualdeko lehentasunetara egokitzea (25 puntu): irizpide hori betetzen dela ziurtatzen duten proposamenek 25 puntu jasoko dituzte. Proiektua egiten den tokiko Udalak edo Tokiko Ekintza Taldeak egokitzapenari buruz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

b) Proiektatu beharreko jarduketak komunitate osoari zerbitzuak eskaintzeko badira: 20 puntu.

Aurkeztutako memorian adierazi beharko da.

c) Jarduketaren osagai anitzeko kalitatearen balorazioa: gehienez 20 puntu.

–20 puntu izanen dituzte beren jarduketak arlo hauetako hiru edo lautan egiteko aurkezten diren eskaerek:

–Energia berriztagarri elektrikoa sortzea.

–Energia berriztagarri termikoa sortzea.

–Efizientzia energetikoa.

–Mugikortasun elektrikoa.

–10 puntu izanen dituzte aurreko atalean sartu ez diren eskaerek, baldin eta arlo hauetako bitan egitekoak badira:

–Energia berriztagarri elektrikoa sortzea.

–Energia berriztagarri termikoa sortzea.

–Efizientzia energetikoa.

–Mugikortasun elektrikoa.

Aurkeztutako memorian adierazi beharko da.

d) Inbertsioko partaidetza kontuen bidez edo autofinantzaketa kolektiboko ereduen bidez egindako finantzaketa partekatuaren frogagiria. 15 puntu. Aurkeztutako memorian adierazi beharko da.

e) Energia berriztagarriak noraino ezarri diren: Gehienez ere, 10 puntu.

a) Entitateak ez badu energia berriztagarrien instalaziorik: 10 puntu.

b) Entitateak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baldin baditu: 5 puntu.

c) Entitateak energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 2 puntu.

Erantzukizuneko adierazpena aurkeztu behar da.

f) Jarduketa osorik garatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, beren biztanle gune berezi guztiak 5.000 lagun artekoak dituztenak, IDAEk berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren esparruan deialdietarako argitaratzen duen zerrendaren arabera. Zerrenda hori haren webgunean dago eskuragarri). (10 puntu).

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz ebatziko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Egindako jarduketen erregistro zenbakia, bidezkoa bada.

b) Proposatutako jarduketaren justifikazio memoria.

c) Inbertsioko partaidetza kontuen bidez edo autofinantzaketa kolektiboko ereduen bidez egindako finantzaketa partekatuaren frogagiria.

6. Betebehar espezifikoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, memoria-txosten bat aurkeztu beharko dute, idazketa diruz lagunduta duen proiektua noraino gauzatu den adieraziz.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

5. neurria.–Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazioen lagapenak garatzea.

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barnean, jarduketa hauek sartzen dira:

Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazio lagapenak garatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren % 80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 5.000 euro.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera orria. Inprimaki hori telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta inprimakian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Laguntzaren xede den hitzarmen edo espazio lagapenaren garapenaren memoria deskribatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1 Hitzarmenaren garapena eta/edo lagapenak deskribatzen dituen memoria. Entitatearen izena.

c) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2 Berdintasunarekiko konpromisoa, hitzarmen eta/edo lagapenen garapena. Entitatearen izena.

d) Erantzukizunpeko adierazpenak eta, hala badagokio, balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiriak (ikus 4. apartatua, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Hitzarmen edota lagapenen garapena erantzukizunpeko adierazpena. Entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera orria (telematikoa)

1

Hitzarmen eta/edo lagapenen garapena deskribatzen duen memoria. Entitatearen izena

2

Berdintasunarekiko konpromisoa, hitzarmena eta/edo lagapenak garatzea. Entitatearen izena

3

Erantzukizuneko adierazpenak eta hitzarmena eta/edo lagapenak garatzeko dokumentazioa. Entitatearen izena

Deialdiaren 4.6 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Laguntza honen 5. neurriaren arloko eskaerak baloratzeko irizpideak hauek dira:

a) Energia komunitatearen proiektuaren proposamena tokiko eta/edo eskualdeko lehentasunetara egokitzea (40 puntu): 40 puntu jasoko dituzte irizpide hori betetzen dela ziurtatzen duten proposamenek. Proiektua egiten den tokiko udalak edo tokiko ekintza taldeak emandako egokitzapen ziurtagiria aurkeztu behar da.

b) Hitzarmena edo lagapenak administrazio publikoekin gauzatzekoak badira: 30 puntu.

Aurkeztutako memorian adierazi beharko da.

c) Jarduketa osorik garatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, beren biztanle gune berezi guztiak 5.000 lagun artekoak dituztenak, IDAEk berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren esparruan deialdietarako argitaratzen duen zerrendaren arabera. Zerrenda hori haren webgunean dago eskuragarri). (30 puntu).

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz ebatziko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

Planifikatutako jarduketa garatzeko hitzarmenaren kopia, eta/edo espazioen lagapenen ziurtagiria, inplikatutako alderdi guztiek sinatua.

6. Betebehar espezifikoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, memoria-txosten bat aurkeztu beharko dute, idazketa diruz lagunduta duen proiektua noraino gauzatu den adieraziz.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

III. ERANSKINA.–EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEKO NEURRIAK

1. Emakumeen eta gizonen berdintasun plan bat izatea, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren arabera erregistratua, horretara nahitaez beharturik ez badago.

2. Azken hiru urteetan kontziliazioko legezko esparrua gainditzen duten neurriak aplikatu izana. Ziurtagiria aurkeztuko da, neurriak zehaztuz, enpresak eta langileen ordezkariek sinatuta.

3. Tratu eta aukera berdintasuneko politikak aitortzeko agiri edo bereizgarriren bat lortu izana (adibidez, Berdintasun Ministerioaren "Berdintasuna enpresan" bereizgarria, Adiskidetze Zigilua, etab.) indarrean dagoena, betiere, berdintasunerako plan bat izatera behartuta egonez gero, REGCONen erregistratu bada.

4. Azken bi urteetan berdintasunerako prestakuntza ekintzak diseinatu eta egin izana etengabeko prestakuntzako planean.

5. Entitateko webgunean, liburuxketan eta komunikazio kanpainetan idatzizko eta ikusizko hizkuntza ez-sexista erabiltzen dela frogatzea, erabilitako euskarriak aurkeztuz.

6. Berdintasunarekiko konpromiso argi eta agerikoa egiaztatzea (aipatua balio edo printzipio gidarien artean, webgunean, liburuxketan, publizitate kanpainetan eta abarretan).

7. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak egiteko aurrekontuko partida espezifiko bat dutela egiaztatzea.

8. Egiaztatzea emakumeen eta gizonen presentzia orekatua dela gobernu organoetan.

9. Pobrezia energetikoaren aurkako neurriak hartu direla frogatzea; besteak beste, kontsumitzaile kalteberak energia komunitate horretan sartzea.

Iragarkiaren kodea: F2310252