151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Udalak, 2023ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

"Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehena.–Ezartzea ezen, 2023ko ekainaren 17tik aitzina, Udala egun hartan eratu baitzen, dedikazio esklusiboagatik edo partzialagatik ordainsaririk jasotzen ez duten udalkideek honako kalte-ordainetarako eskubidea izanen dutela:

a) Osoko Bilkuretara joateagatik: 90 euro bilkura bakoitzeko.

b) Udaleko beste kide anitzetako organoen bileretara joateagatik (kontratazio mahaia, batzordeak, etab.): 90 euro saio bakoitzeko.

Bigarrena.–2023ko ekainaren 17tik aurrera eragina duela, Udala data horretan eratu baitzen, ondotik ematen diren Udalbatzako kideak beren karguetan ariko dira zehazten den dedikazio araubidean:

KARGUA

DEDIKAZIOA

Alkatetza

%75

Ingurumeneko, Hirigintzako eta Etxebizitzako Arloko arduraduna

Gutxienez 96 ordu urtean

Kulturako, Turismoko Kiroleko eta Gazteriako Arloko arduraduna

Gutxienez 96 ordu urtean

Berdintasuneko eta Gizarte Zerbitzuetako Arloko arduraduna

Gutxienez 96 ordu urtean

Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko, Jasangarritasuneko eta Zerbitzu Orokorretako Arloko arduraduna

Gutxienez 96 ordu urtean

Dedikazio partzialean lan egitean (lanaldiaren %75), udalbatzako kideen urteko ordainsari gordina 28.800 euro izanen da, 12 hilekotan eta 2 aparteko ordainsaritan (uztailean eta abenduan) hainbanatuta, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie.

Dedikazio partzialean lan egitean, arloko arduradunen urteko ordainsari gordina 2.600 euro izanen da, hilekotan banatuta, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie.

Dedikazio partzialarengatik ordainsari horiek eskuratzea ez da bateragarria kide anitzetako organoen bileretara joateagatik emanen diren kale-ordainekin. Halaber, ordainsariak eskuratzeak berekin ekarriko du karguak berezko dituen eginkizunetan aritzea, gutxienez ere eskatzen zaien denboran; hori bateragarria da ordainsaria dakarten beste eginkizun publiko nahiz pribatu batzuetan aritzearekin, TAOLaren 75. artikuluan ezarri bezala.

Hirugarrena.–Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela erabakitzea karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileeendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Gardentasun Atarian argitaratu beharko da, eta argitaratzen denetik sortuko dira ordainsariak eta sariak, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz."

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2310287