147. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 14a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

73/2023 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, 2023ko maiatzaren 28an egin ziren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzak, Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialak emandako aldarrikatze-aktaren araberakoak, argitara ematen dituena.

Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialak eman du joan zen maiatzaren 28an egin ziren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetako hautetsien aldarrikatze-akta, non haietako emaitzak baitaude.

Emaitza horien berri ahalik eta gehienek izan dezaten, bidezko jo da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horiek horrela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren 8.w) artikuluan ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea 2023ko maiatzaren 28an egin ziren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzak, Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialak emandako aldarrikatze-aktaren araberakoak, eranskin gisa honi atxikiak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko uztailaren 3an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Iragarkiaren kodea: F2310356