147. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

182E/2023 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko dirulaguntzen deialdia, 2023koa. DDBN identifikazioa: 704277.

2030erako Nafarroako Energia Planak (NEP2030) helburu du, besteak beste, energiaren kontsumo efizientea sustatzea, energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzea, erregai fosilen erabilera murriztea eta garraioan erabiltzen den energia berriztagarrien portzentajea handitzea. Zehatzago, NEP2030 planak helburu du, baita ere, energia ekoizleen eta kontsumitzaileen kooperatibak sustatzea eta "carsharing elektrikoko" irabazi-asmorik gabeko kontsumo kooperatibak sor daitezen bultzatzea, trantsizio energetikoan lagundu dezaten, mugikortasun jasangarriagoa lortze aldera, komunitatea sortuz eta teknologia aplikatuz.

Horregatik, deialdi honek deskribatu diren helburuak lortzen lagundu nahi du, hiru neurri mota hauen bidez hain zuzen: energia-efizientzia handiagoa lortzearren eraikinen barneko argien instalazioak berritzea, energia-efizientziako eta energia berriztagarrien proiektuak idazteko inbertsioak egitea, eta erabilera partekatuko ibilgailu elektrikoak erostea.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Irabazi-asmorik gabeko entitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2023ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

NEURRIA

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA (euroak)

1

820001 82500 7819 425200: Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako eta energia-komunitateentzako laguntzak. Energia Plana

2023

30.000

2.A

820001 82500 7819 425200: Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako eta energia-komunitateentzako laguntzak. Energia Plana

2023

10.000

2.B

820001 82500 7819 425200: Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako eta energia-komunitateentzako laguntzak. Energia Plana

2023

10.000

3

820001 82500 7819 425200: Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako eta energia-komunitateentzako laguntzak. Energia Plana

2023

10.000

Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, deialdiaren 5. oinarri arautzailean ezarritako irizpideei jarraituz.

Halaber, 60.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta zeina arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Zenbateko gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bertan espediente kodea adierazita (erreferentzia gisa idazpuruan ageri da: espediente kodea).

Iruñean, 2023ko ekainaren 20an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Xedea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 (EB) Zuzentarauaren bidez eraikinen energia-efizientziari buruzko 2010/31/EB Zuzentaraua eta energia-efizientziari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua aldatu ziren. Hauek dira haren helburuak:

–Berotegi-efektuko gasen isurketa %40 murriztea 1990eko isurketa-mailen aldean.

–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.

–Batasunak dituen helburuen araberako energia aurreztea lortzea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea aipatu zuzentarauan jasotako helburuak bete daitezen, zeinak bat baitatoz 2030erako Nafarroako Energia Planarekin, irabazi-asmorik gabeko entitateen eguneroko jardunean. Horretarako, dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduketa hauek zehaztu dira (haien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira).

NEURRIAREN KODEA

NEURRIA

1

Eraikinen barneko argien instalazioak berritzea

2.A

Energia berriztagarrien proiektuak idaztea

2.B

Energia-efizientziako proiektuak idaztea

3

Mugikortasun jasangarria eta partekatua

2. oinarria. Onuradunak.

1. Lehenago deskribatutako helburuarekin lotura duten inbertsioak egiten dituzten Nafarroako irabazi-asmorik gabeko entitateak izan daitezke laguntza hauen onuradunak.

Ondorio horietarako, irabazi-asmorik gabeko entitate izanen dira Estatuko Elkarteen Erregistroaren Erregelamendua onesten duen urriaren 23ko 949/2015 Errege Dekretuari jarraikiz erregistratutakoak, betiere, irabazi-asmorik gabeak izanik.

Irabazi-asmorik gabeko entitate dira, orobat, Nafarroako Kooperatiben Erregistroak, Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 78. artikuluarekin bat etorriz, ekimen sozialeko kooperatiba gisa kalifikatzen dituen kooperatibak, baldin eta beharrezko baldintzak betetzen badituzte.

2. Eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Legez eratutako irabazi-asmorik gabeko entitateak izatea, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean hala inskribatuta egotea aplikagarria zaien araudian eskatzen den erregistroan.

b) Egoitza fiskala Nafarroan izatea.

c) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua (Taxonomiari buruzko Erregelamendua) aldatzen du.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da laguntza-eskaerari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

Egoera horretan dauden entitateak eta enpresak laguntzen onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute indarreko legerian aurreikusitako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko .2 eta 3. apartatuetan onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskaera-orrian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahal da hori.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Interesdunak horri berariaz uko egiten badio eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

3. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ezin izanen dira onuradun izan abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak (lege horrek merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu).

Ordainketa epeak bete direla honela frogatuko da:

a) Kontabilitate arauekin bat, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateen kasuan, dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez.

b) Kontabilitate arauekin bat, kontu hori aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ziurtagiri baten bitartez, zeina Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialean izena emandako auditore batek eman beharko baitu, enpresa bezeroaren ordainketen epe eraginkorra aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

Debeku hori modu automatikoan nabarmenduko da eta bere horretan jarraituko du hura zehazten duten inguruabarrak segitzen duten bitartean.

4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

5. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoko hauek:

a) Toki-erakundeak eta haien erakunde autonomoak eta enpresa entitate publikoak.

b) Fundazio eta sozietate publikoak, haien partaidetza nagusia toki-erakundeen esku badago.

c) Sindikatuak eta entitate korporatibo profesionalak.

d) Nafarroako Gobernuaren 2023ko Aurrekontu Orokorretan deialdi honen xede diren jarduketak egiteko partida izenduna duten entitateak.

3. oinarria. Jarduketa diruz lagungarriak, gastu diruz lagungarriak, lanak gauzatzeko epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. II. eranskinean zehaztutako neurrietan aipatzen diren jarduketak izanen dira dirulaguntzen xede, Nafarroan eginak badira betiere.

Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) BEZa, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu dezakeenean. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.

2. Gastu diruz lagungarriren bat 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo, eta obrak gauzatzeko kostuen kasuan), edo 12.000 eurotik gorakoa (ekipo-ondasunak erosteko edo aholkularitza- nahiz laguntza-enpresek zerbitzuak ematen dituzten kasuetan), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen "Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa" formularioan.

3. Gauzatzeko epea 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 10era bitartekoa izanen da. Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da egintzat jarduketa.

4. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza kasu hauetan handitzen ahalko da:

Aintzat hartuko da eskatzaileek emakumeen eta gizonen berdintasunarekin duten konpromisoa. Hala, %5eko gehigarria emanen zaie baldin eta egiaztatzen badute 2023an IV. eranskinean aipatzen diren genero berdintasuna sustatzeko neurrietakoren bat hartu dutela. 50 langiletik gorako entitateei ez zaizkie baloratuko berdintasun planak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera nahitaezkoak baitira.

Ez zaie gehigarri hori emanen laguntzen 2018., 2019., 2020., 2021. edo 2022. urteetako deialdietan gehigarri hori jaso zuten entitateei.

4. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta muga-egunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu

3. Entitateek eskaera bat aurkeztu beharko dute jarduketa bakoitzeko.

4. Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa agiri bereizietan aurkeztuko da, izenarekin identifikatua, eta II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da.

5. Eskaerak eta aurkeztutako dokumentazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen ez baditu, organo eskudunak entitate eskatzaileari eskatuko dio okerra zuzen dezala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela.

II. eranskinean eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izanen da inola ere zuzendu.

5. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren Atala) aurkezten diren eskaerak alderatuko ditu II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako balorazio irizpideei jarraituz, haien artean lehentasuna ezartzeko. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasun hori ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte:

NEURRIA

AURREKONTU-KREDITUA

1. Eraikinen barneko argien instalazioak berritzea

30.000 euro

2.A Energia berriztagarrien proiektuak idaztea

10.000 euro

2.B Energia-efizientziako proiektuak idaztea

10.000 euro

3. Mugikortasun jasangarria eta partekatua

10.000 euro

2. Neurri baterako aurkezten diren eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarririk geldituz gero, beste neurri batzuetako eskaerei erantzuteko erabiliko da. Halakoetan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1. neurria, 2.A neurria, 2.B neurria eta 3. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkera.

3. Plan Energetikoaren Atalak II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, eta, bertan, entitate onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko da.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia da dirulaguntza emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa. Ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta bertan azalduko dira, gutxienez ere, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, hala badagokio, ezetsi diren eskaerak, eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

4. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, neurriren batean kreditua askatzen bada, honako hauei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik zegokien dirulaguntza guztia (%100) jasotzera iristen ez diren neurri bereko eskaerak. Eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerak. Kasu horretan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1. neurria, 2.A neurria, 2.B neurria eta 3. neurria.

b) Hori egin ondoren oraindik ere kreditu erabilgarririk baldin badago, kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei helduko zaie, kreditua askatu den neurritik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei helduko zaie, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

c) Oraindik saldo erabilgarririk badago, laguntzaren gehieneko zenbatekoak mugatutako eskaerei erantzunen zaie, oinarrietan adierazitako laguntzaren ehunekoa osatu arte, a) letran adierazitako ordenari jarraituz.

6. oinarria. Dirulaguntzen justifikazioa eta ordainketa.

1. Onuradunek egindako inbertsioak justifikatu beharko dituzte, 2023ko azaroaren 10ean beranduenez. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute 8.1 oinarrian adierazitako moduan:

a) Egindako jarduketen fakturak eta ordainagiriak. Bi agiri horiek onuradunaren izenean egon beharko dute. Berrikuspena errazteko, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa.

b) Transferentzia bidezko ordainketa-eskaera, beteta eta sinatuta. Txantiloia izapidearen fitxan egonen da eskuragarri.

c) II. eranskinean neurri bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.

Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Onuradunen batek laguntzari uko egiteagatik edo kreditu gehiago izateagatik ematen diren laguntza berrietan, onuradunek egindako inbertsioak justifikatzeko muga-eguna 2023ko azaroaren 10a izanen da. Horretarako, dokumentazioa aurkeztu beharko dute aurreko atalean adierazi den bezala (6. oinarria, 1. puntua).

3. Laguntzak kudeatzen dituen organoak aztertuko ditu onuradunek aurkeztutako frogagiriak, eta, dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, egindako inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du aurretik. Ondoren, laguntza ordaintzeko ebazpenaren proposamen arrazoitua igorriko dio organo eskudunari, bertan adierazita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak betetzen dituztela.

4. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du frogagiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

7. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean, telematikaz aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Ebazpen honen 3. eta 6. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan egin eta justifikatu beharko dituzte dirulaguntzaren xedeko jarduketak.

c) Inbertsioaren jabetza mantentzea 2 urtez gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita.

d) Onartutako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.

e) Jarduketak entitate onuradunen jabetzako eraikinetan edo alokatutakoetan egiten ahalko dira. Alokatutako eraikinak izanez gero, entitate onuradunek justifikatu beharko dute gutxienez 5 urtez erabiliko dituztela.

f) Jasotako laguntzari buruzko publizitatea egitea, egindako inbertsioen finantzaketa publikoa dela zabalduz, bai entitatearen webgunean, bai onuradunak diruz lagundutako proiektuen inguruan egiten duen dokumentazioan.

g) II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako betebehar berariazkoak.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Hala ere, enpresa deslokalizazioa gertatuz gero, 18/2020 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzen arabera itzuliko da dirulaguntza.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, ordaindu beharreko laguntza %10 murriztuko da, baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa deialdiko 3. oinarrian ezarritako epealdiaren ondoko 10 egun baliodunetan egiten bada.

3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egiten ahal ditu, hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

8. oinarria. Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, entitateen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez (GHEB).

9. oinarria. Dirulaguntzaren bateraezintasuna administrazio honen beste laguntza batzuekin.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gastu diruz lagungarri beretarako ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntza baten edo guztien baturaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

10. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).

11. oinarria. "De minimis" laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko modua xedatzea (2013ko L 352 EBAO, abenduaren 24koa). Erregelamendu horren aplikazio aldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga-ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan hartutako bestelako de minimis laguntzak aitortu beharko dituzte eskaera-orrian.

12. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA.–NEURRI DIRUZ LAGUNGARRIAK

1. neurria.–Eraikinen barneko argien instalazioak berritzea.

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barruan jarduketa hauek sartzen dira, energia-efizientzia handiagoa lortzearren:

Honako hauek bilduko ditu eskatzailearen jabetzakoak diren edo alokairuan dituen eraikinen barneko argien instalazioak berritzeak (alokairuen kasuan, indarrean dagoen kontratua izan behar du, eskaera egiten den egunetik hasita gutxienez 5 urteko iraunaldia duena): ekipoak, linea edo instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila, auditoretza, proiektua eta obra zuzendaritza.

Proiektuari lotutako inbertsio oso bat egonen da, eta bertan sartuko dira instalazioak erabat egokitzeko behar diren inbertsio guztiak. Eskaeran, dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa adieraziko da, hau da, 4. atalean adierazitako ratio energetiko ekonomikoaren balorazioa kalkulatzeko erabilitako zenbatekoa, eta jaso beharreko laguntzaren ehunekoa horri aplikatuko zaio.

Dirulaguntza hauen xede diren instalazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Aldez aurretik auditoretza bat egina izatea, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, baldintza hauek betetzen dituena:

a) Gutxieneko edukia:

–Dagoen instalazioaren diagnostikoa.

–Dagoen instalaziorako proposatutako alternatibak, gutxienez hiru jarduketa azterturik teknikoki eta ekonomikoki.

b) Auditoretza-lana pertsona fisiko edo juridiko independente batek eginen du, eta ezin izanen du parte hartu planteatutako berrikuntza-lana gauzatzeko fasean.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. Efizientziaren auditoretza, entitatearen izena.

2. Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan ezarritakoa betetzea, bai eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atalean ("Argi instalazioen energia-efizientzia") eta indarra duten gainerako legeetan ezarritakoa ere.

3. Lan horiek proiektu tekniko edo memoria tekniko batean, zer dagokion, aurreikusita egon behar dute, eta obra-zuzendaritza baten xede izan, betebehar hauekin:

a) Zenbateko diruz lagungarria (bi horiek batuta kalkulatutakoa) ezin da izan inbertsioaren zenbateko osoaren %10etik gorakoa.

b) Pertsona fisiko edo juridiko batek eginen ditu, zeinak ezin izanen baitu eraberritzea gauzatzeko geroko lanetan parte hartu.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz laguntzeko modukotzat jotzen duen gastuaren %60 izanen da laguntzaren zenbatekoa. 1. neurri honetako jarduketen kasuan, onuradun bakoitzak 10.000 euro jaso ditzake gehienez.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria. Eskaera-orri hau telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta eskaera-orrian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Auditoretza, 1. ataleko 1. puntuan eskatutakoa betetzen duena.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. Efizientziaren auditoretza. Entitatearen izena.

c) Jarduketaren aurreproiektua, non gutxienez alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:

–Auditoretzan deskribatutako proposamenetatik hautatu den alternatiba.

–Energia aurreztearen justifikazioa, III. eranskinean deskribatutako metodologiari jarraikiz.

–Jarduketen aurrekontu xehatua, ongi bereiziz unitateko prezioa kontzeptuka, bai eta proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzarena ere.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Efizientziaren arloko jarduketaren aurreproiektua. Entitatearen izena.

d) Argindarraren horniduraren (edo horniduren) azken faktura, jarduketaren xedeko argi-instalazioarena alegia. Kontratatutako potentzia berriarekin energiaren horniduran zenbat aurreztuko den kalkulatzeko eskatzen da faktura hori (ikusi 6. ataleko a) letrako betebehar berariazkoa).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Denetariko dokumentazioa efizientziaz.

3.1. Efizientzia horniduraren azken faktura. Entitatearen izena.

e) Entitate eskatzaileak jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu gutxienez, justifikatu beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz.

–Entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Denetariko dokumentazioa efizientziaz.

3.2. Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, entitatearen izena.

f) Entitateak emakumeen eta gizonen berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarri arautzailean adierazitako laguntza gehigarria justifikatzen duena, horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Denetariko dokumentazioa efizientziaz.

3.3 Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia. Entitatearen izena.

g) Instalazioaren ezaugarriak, hautatutako aukeraren justifikazioa.

Eremu hauek agertuko dira:

CM
ZENBAKIA

UNITATEAK

GAUR EGUNGO
LUMINARIA MOTA

JARRIKO DEN
LUMINARIA MOTA

GAUR EGUNGO LANPARAREN POTENTZIA

LANPARA BERRIAREN POTENTZIA

GUZTIZKO POTENTZIA, ORAIN

GUZTIZKO POTENTZIA BERRIA

HPKU KODEA

Instalazioen monitorizazioaren deskribapena.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Efizientziaren arloko jarduketaren aurreproiektua. Entitatearen izena.

h) Energia aurreztearen justifikazioa. III. eranskinean jasotakoaren arabera.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Efizientziaren arloko jarduketaren aurreproiektua. Entitatearen izena.

i) Luminaria berrien ezaugarrien laburpena. Entitatearen izena.

Luminaria berrien ezaugarriak:

–Lanpara mota.

–Kolore-tenperatura.

–Goi hemisferioko fluxu instalatua.

–Erregulazio sistema.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Efizientziaren arloko jarduketaren aurreproiektua. Entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria (telematikoa).

1

Efizientziaren arloko jarduketaren aurreproiektua. Entitatearen izena.

2.1

Efizientzia horniduraren azken faktura. Entitatearen izena.

2.2

Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia. Entitatearen izena.

2.3

Berdintasunarekiko konpromisoa efizientzia. Entitatearen izena.

3

Efizientziaren auditoretza. Entitatearen izena.

Deialdiaren 4.6 oinarrian esaten den bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Ratio energetiko-ekonomikoaren balorazioa: 90 puntura bitarte.

Hona ratio energetiko-ekonomikoa zer den: proposatutako berritzearekin lortutako aurrezte teorikoaren (kWh/urte) eta aurkeztutako inbertsio lagungarriaren (eurotan, BEZa barne) arteko zatidura.

90 puntu emanen dira baldin eta ratio energetiko-ekonomikoa 1,5etik gorakoa bada, eta 0 puntu baldin eta ratioa zero bada. Gainerako kasuetan, bi balio horien arteko erregresio lineala kontuan hartuz aterako da puntuazioa.

b) Ingurumen jasangarritasuna: jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura-kontratu bat izatea deialdiko laguntzak eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5.–Jarduketa justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, deialdiaren 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, 1. ataleko 2. puntuan aipatutako erregelamenduetan eta indarrean dagoen legedian eskatutakoa zehaztuta (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atala).

Proiektu horretan, egindako eraberritze-lanen argazkiak ere erantsiko dira, baita erabilitako materialaren fitxa teknikoak ere.

b) Berritutako instalazioaren behe-tentsioko erregistro-zenbakia. Erregistroa aldatzea nahitaezkoa bada, horren egiaztagiria. Bestela, enpresa instalatzailearen edo teknikari eskudunaren erantzukizunpeko adierazpena, erregistroa aldatu beharrik ez dagoela egiaztatzen duena.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:

a) Ordaintzeko ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean, onuradunak argiteria instalazioaren hornidura kontratu berriaren kopia aurkeztuko du, jarduketaren memorian zehaztutako potentzia kontratatuari dagokiona.

b) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu beharko da, berritzearen aurreko instalazioa eta ondokoa konparatzeko. Txosten horretan, energiaren kontsumoak eta instalazioaren gastuak zehaztuko dira (prebentziorako eta zuzentzeko mantentze-lanak, konponketak, etab.).

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

2. neurria.–Energia berriztagarrien instalazioetako eta energia-efizientziako proiektuak idaztea.

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

–2.A neurria. Energia berriztagarrien proiektuak idaztea (hidraulikoa, eolikoa eta biomasa).

–2.B neurria. Energia-efizientziako proiektuak idaztea (deialdi honetako 1. neurriaren arabera diruz lagungarriak diren proiektuak alde batera utzita).

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 5.000 euro.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

Eskaera-orria. Eskaera-orri hau telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta eskaera-orrian adierazitako datuak jasoko ditu.

a) Laguntzaren xede den proiektuaren deskripzio-memoria.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2 Deskripzio-memoria, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

b) Entitate eskatzaileak jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu gutxienez, kontratu hori erantsi beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.1. Iturri berriztagarrien hornidura, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

c) Entitateak emakumeen eta gizonen berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzen duena, horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.2 Berdintasunarekiko konpromisoa, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, entitateak energia berriztagarriko zenbat instalazio dituen eta autokontsumo partekatuko instalazioaren RAN erregistro-zenbakia (hala badagokio) adierazten duena.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria, proiektuaren idazketa (telematikoa).

1

Deskripzio-memoria, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

2.1

Iturri berriztagarrien hornidura, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

2.2

Berdintasunarekiko konpromisoa, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

3

Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuaren idazketa. Entitatearen izena.

Deialdiaren 4.6 oinarrian esaten den bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Honako hauek izanen dira 2.A eta 2.B neurrietako eskaeren balorazio-irizpideak laguntza emateko:

1. Entitateak RANen erregistratutako autokontsumo partekatu bat badu: 20 puntu.

2. Energia berriztagarriak noraino ezarri diren:

a) Entitateak ez badu energia berriztagarrien instalaziorik: 45 puntu.

b) Entitateak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baldin baditu: 15 puntu.

c) Entitateak energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 10 puntu.

3. Entitateak deialdi honetako 3. neurrirako ere laguntza eskatzen badu: 25 puntu.

4. Ingurumen jasangarritasuna: jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura-kontratu bat izatea A etiketa duen merkaturatzaile batekin, laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5.–Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

Laguntzaren xede den proiektuaren kopia.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, memoria-txosten bat aurkeztu beharko dute, idazketa diruz lagunduta duen proiektua noraino gauzatu den adieraziz.

Aipatu dokumentuak telematikaz aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

3. neurria.–Mugikortasun jasangarria eta partekatua.

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

1.1. Kategoria hauetako ibilgailuak erostea:

a) M eta N kategorietako ibilgailuak:

–M1 kategoria: motordun turismoak edo ibilgailuak, bereziki pertsonak eta haien bagajea garraiatzeko sortuak eta fabrikatuak, baldin eta, gidariaren eserlekuaz gain, beste zortzi badituzte gehienez.

–N 1 kategoria: motordun furgonetak edo kamioi arinak, bereziki salgaiak garraiatzeko sortuak eta fabrikatuak, baldin eta haien gehieneko masa ez bada 3,5 tonatik gorakoa.

b) L kategoriako ibilgailuak:

–L1e kategoria: ziklomotorrak edo bi gurpileko ibilgailuak, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-tik gorakoa ez dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–L2e kategoria: trizikloak edo hiru gurpileko ibilgailuak, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-tik gorakoa ez dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–L3e, L4e eta L5e kategoriak: bi gurpileko ibilgailuak, edo ibilgailuaren luzetarako erdiko ardatzarekiko simetrikoak edo asimetrikoak diren hiru gurpilekoak, diseinuko abiadura 45 km/h-tik gorakoa dutenak.

–L6e kategoria: lau gurpileko ibilgailu arinak, hutsik egonik 350 kg-ko edo hortik beherako masa dutenak, baterien masa kanpo, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-koa edo hortik beherakoa dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–Lau gurpileko ibilgailu astunak (L7e): lau gurpileko ibilgailuak, hutsik egonik 400 kg-ko edo hortik beherako masa dutenak (550 kg-koa salgaiak garraiatzeko ibilgailuen kasuan), baterien masa kanpo, eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 15 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

c) Pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikletak.

d) Bizikleta konbentzionalak

1.2. Bizikleta konbentzionalak eta/edo bizikleta elektrikoak aparkatzeko eta/edo kargatzeko azpiegitura bakarra instalatzea.

2. Gastu diruz lagungarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Ibilgailuak:

a) Berriak izatea.

b) M eta N kategorietako ibilgailuek honako hauek bete behar dituzte:

i) Elektriko hutsak izatea eta Espainian matrikulatuak.

ii) Ibilgailuaren alboetan honakoa izatea errotulaturik (A3 neurrian gutxienez):

–Entitatearen logotipoa.

–Nafarroako Gobernuaren Iogotipoa, ele bitan.

–"Soy 100% Eléctrico" eta/edo "%100 elektrikoa naiz".

c) L kategoriako ibilgailuek 70 km-ko autonomia izan behar dute gutxienez.

d) Pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikletek UNE-EN 15194:2009 Arauko aginduak bete behar dituzte.

e) Bizikleta konbentzionalek entitate onuradunetako langileek lanean erabiltzeko izan beharko dute.

2.2. Bizikleta konbentzionalak eta/edo bizikleta elektrikoak aparkatzeko eta/edo kargatzeko azpiegituretako instalazioak berriak izan beharko dira, eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak egindako Bizikleten aparkalekuetarako eskuliburuan ezarritakoa beteko dute.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzak honenbestekoak izanen dira:

1. Ibilgailuak: kostu hautagarriaren %30, baina zenbateko hauek gainditu gabe:

a) M eta N kategorietako ibilgailuak: 32.000 euro.

b) L kategoriako ibilgailuak:

–L1e eta L2e kategoriak: 5.000 euro.

–L3e, L4 eta L5e kategoriak: 10.000 euro.

–L6e eta L7e kategoriak: 15.000 euro.

c) Karga bizikletak, azken miliako garraioarekin lotutakoak: 2.500 euro.

d) Pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikletak: 1.500 euro.

e) Bizikleta konbentzionalak, lanean erabiltzekoak: 600 euro.

2. Bizikleta konbentzionalak eta/edo bizikleta elektrikoak aparkatzeko eta/edo kargatzeko azpiegitura bat instalatzea: kostuaren %30, eta 5.000 euroko laguntza gehienez.

Neurri honetarako laguntzak, gehienez, 5.000 eurokoak izanen dira onuradun bakoitzeko.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria. Eskaera-orri hau telematikoki betetzen da tramitatzen den bitartean. Fitxaren bidez tramitazioa amaitzean, eskaeraren egiaztagiria sortuko da, eta eskaera-orrian adierazitako datuak jasoko ditu.

b) Ibilgailu elektriko bat erosiz gero, haren fitxa teknikoa aurkeztu behar da, eta, hartan, honako hauek adierazi: ibilgailu elektriko bat dela, prezioa, errotulazioa barne, ibilgailuaren autonomia eta, pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikleten kasuan, UNE–EN 15194:2009 Araua betetzen duela.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2.1. Mugikortasun jasangarriko ibilgailuaren fitxa teknikoa. Entitatearen izena.

c) Bizikleta elektrikoak edo konbentzionalak aparkatzeko azpiegituren instalazioari dagozkion eskaeretan, instalazio horien ezarpenaren gaineko memoria bat aurkeztu beharko da, eta atal hauek jaso beharko ditu gutxienez:

1. Egungo egoera eta lortu nahi den egoera.

2. Proposatutako elementuen eta sistemen deskribapena.

3. Sistemen deskribapena.

4. Gauzatzeko kronograma.

5. Inbertsioen aurrekontua, osagai nagusien eta beharrezkoak diren instalazio lagungarrien aurrekontuak bereizita.

6. Azpiegituraren kokaleku zehatza (helbidea eta UTM koordenatuak adierazita).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2.2. Bizikleten aparkalekuetako datuak. Entitatearen izena.

d) Ibilgailuen erabilera partekatua gauzatzeko aukeratutako sistemaren justifikazio-memoria, ezaugarriak barne.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2.3. Ibilgailua partekatzeko sistemaren memoria. Entitatearen izena.

e) Entitate eskatzaileak jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu gutxienez, kontratu hori erantsi beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz.

–Entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Denetariko agiriak mugikortasunaz, 3.1. Mugikortasun jasangarrirako iturri berriztagarrien hornidura. Entitatearen izena.

g) Entitateak emakumeen eta gizonen berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza osagarria justifikatzeko).

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3. Denetariko agiriak mugikortasunaz, 3.2. Berdintasunarekiko konpromisoa, mugikortasun jasangarria. Entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Mugikortasun jasangarria, eskaera-orria (telematikoa).

1.1

Mugikortasun jasangarriko ibilgailuaren fitxa teknikoa. Entitatearen izena.

1.2

Bizikleten aparkalekuetako datuak. Entitatearen izena.

1.3

Ibilgailua partekatzeko sistemaren memoria. Entitatearen izena.

2.1

Mugikortasun jasangarrirako iturri berriztagarrien hornidura. Entitatearen izena.

2.2

Berdintasunarekiko konpromisoa, mugikortasun jasangarria. Entitatearen izena.

Deialdiaren 4.6 oinarrian esaten den bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hauek dira laguntza hauek emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

1. Noraino sustatu den entitatean mugikortasun jasangarria: laguntza eskatzen bada bizikletak aparkatzeko azpiegitura bat instalatzeko edo ibilgailu bat eskuratzeko: 50 puntu.

2. Ingurumen jasangarritasuna: jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura-kontratu bat izatea laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 50 puntu.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5.–Inbertsioa justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Ibilgailu eta/edo instalazio diruz lagunduaren eta hura osatzen duten elementuen argazkiak.

b) Kargatzeko instalazioaren behe-tentsioko erregistro-zenbakia. Erregistroa aldatzea nahitaezkoa bada, horren egiaztagiria. Bestela, enpresa instalatzailearen edo teknikari eskudunaren erantzukizunpeko adierazpena, erregistroa aldatu beharrik ez dagoela egiaztatzen duena.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

Onuradunak bizikleta elektrikoak edo konbentzionalak kargatzeko azpiegitura bat instalatu badu, horren berri eman beharko du entitatearekin lotutako pertsonen artean, haren erabilera sustatzeko.

Aipatu dokumentuak telematikaz aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

III. ERANSKINA.–ENERGIA AURREZTEAREN KALKULUA

Hauxe da energia aurreztea kalkulatzeko erabiliko den metodologia:

1. Lehenik eta behin, aurreko bi urteetako fakturazio datuak laburbilduko dira, eta urte bakoitzean kontsumitutako kWh kopuruak gehituko dira; aurretiazko auditoretzan eraikineko argiteria sistemek kontsumitutako kWh kopurua bereizi beharko da.

1. urteko kWh kopurua:

2. urteko kWh kopurua:

Batez besteko kontsumoa = (1. urteko kWh kopurua + 2. urteko kWh kopurua) / 2 [1]

2. Eraberritze-lanen ondoko potentzia instalatua kalkulatuko da, honela:

Guztizko P = 1. luminariaren P × luminaria kopurua + 2. luminariaren P × luminaria kopurua
+ ... .... + n luminariaren P × luminaria kopurua [2]

3. Adieraziko da instalazioa zenbat orduz dagoen potentzia osoan eta zenbat orduz erregulazioa aplikatuta (halakorik aplikatzen bada):

–Zenbat orduz dagoen potentzia osoan: [3].

–Zenbat ordu dagoen erregulazioa aplikatuta: [4].

Urteko guztirako orduen kopurua ez da 4.300etik gorakoa izanen.

4. Erregulazio-ekipoarekin lortutako potentzia-murrizketa adieraziko da.

Edo guztizko Potentziaren koefiziente murriztailea erregulazioa dagoen orduetan [5].

5. Datu horiekin aurreztea kalkulatuko da, formula hau aplikatuz:

[1] - (([2] x [3])+ ([2] x [4] x [5]))

IV. ERANSKINA.–EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA SUSTATZEKO NEURRIAK

1. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako indarreko plan bat izatea, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren arabera erregistratua, horretara behartuta ez badago.

2. Azken hiru urteetan lege-esparrua gainditzen duten kontziliazio-neurriak aplikatu izana. Hori egiaztatzeko, neurriak zehazten dituen ziurtagiria aurkeztu beharko da, enpresak eta langileen ordezkariek sinatua.

3. Indarrean dagoen aitorpen edo bereizgarri bat lortu izana tratu- eta aukera-berdintasuneko politikak aplikatzeagatik (adibidez, Berdintasun Ministerioaren "Berdintasuna Enpresan" bereizgarria, Reconcilia Zigilua, eta abar), berdintasun-plan bat izatera behartuta egonez gero, plan hori REGCON erregistroan erregistratu bada.

4. Azken bi urteetan berdintasunerako prestakuntza ekintzak diseinatu eta egin izana etengabeko prestakuntzako planean.

5. Entitatearen webgunean, liburuxketan eta komunikazio-kanpainetan hizkuntza idatzi eta bisual ez-sexista erabiltzen dela egiaztatzea, erabilitako euskarriak aurkeztuz.

6. Berdintasunarekiko konpromiso argi eta agerikoa egiaztatzea (aipatua balio edo printzipio gidarien artean, webgunean, liburuxketan, publizitate kanpainetan eta abarretan).

7. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak egiteko aurrekontuko partida berariazko bat dutela egiaztatzea.

8. Gobernantza-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua dela egiaztatzea.

9. Pobrezia energetikoaren aurkako neurriak hartu direla egiaztatzea; besteak beste, kontsumitzaile kalteberak Energia Komunitatean sartu direla egiaztatzea.

Iragarkiaren kodea: F2309735