14. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udaltzain-agenteen izendapena

Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, Alfredo Jorge Betés Betrán izendatu da Noain Elortzibarko Udaleko funtzionario, kategoria profesional honekin: Noain Elortzibarko udaltzain-agentea, entitate horretako plantilla organikoko 4.8 zenbakia. Horretarako, trukea egin da, Noain Elortzibarko Udaleko udaltzain Ignacio Zubillaga Eguirekin, Iruñeko Udalaren mende izanen baita, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Interesdunari jakinarazten zaio ezen hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten denetik, bere karguaren jabetza hartu behar duela, legez ezarri bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2300465