14. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

593E/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Saray Domínguez García andrea Eskubide Sozialetako Departamentuko Errenta Bermatuaren eta Prestazio Ekonomikoen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenari buruz egindako aldeko txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandakoak ere,

AGINTZEN DUT:

1. Saray Domínguez García andrea Eskubide Sozialetako Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Errenta Bermatuaren eta Prestazio Ekonomikoen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu honek 2022ko abenduaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 30ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2300045