137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen indarrik gabe uztea ordenantza hau: Ordenantza, laguntzak arautzen dituena Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko (Udalak onetsi zuen 2021eko martxoaren 29ko osoko bilkuran, eta argitaratu zen 2021eko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3an). Era berean, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza berri bat, laguntzak arautzen dituena ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko, Tuteran, eta ordenantza jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an, eta iragan da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epea, inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da eta, hortaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen da Ordenantza, laguntzak arautzen dituena Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen bide hauetakoren bat erabil daitekeela behin betiko onespen honen kontra:

a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2023ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

ORDENANTZA, LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA TUTERAKO EKINTZAILETZARAKO, ENPLEGUA SUSTATZEKO, MERKATARITZA LOKALAK BERRITZEKO, ERABERRITZEKO ETA IREKITZEKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

I. TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da arautzea Tuterako Udalaren jarduera enpresak eta ekonomia sustatzeko, haren xedea baita Tuterako hirian bultzatzea enplegua, ekintzailetza, merkataritza lokalak berritzea, eraberritzea eta irekitzea eta enpresa-lehiakortasuna hobetzea, laguntzen eta dirulaguntzen bidez.

Testu arauemaile honek laguntza hauek arautzen ditu:

–Enpresa-jarduera berriak sortzeko laguntzak.

–Enplegua sustatzeko laguntzak.

–Tuterako hirian merkataritza lokalak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko laguntzak.

–Jada badiren enpresen eta saltokien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak.

2. artikulua. Dirulaguntzak emateko eskumena duen organoa.

Tokiko Gobernu Batzarra izanen da dirulaguntzak emateko organo eskuduna, hark izanen baitu ahalmena dagokion gastuaren gain erabakiak hartzeko eta baimenak emateko.

3. artikulua. Onuradun izateko baldintza orokorrak eta betebeharrak.

a) Lantokia Tuterako udal-mugartean izan beharko dute pertsona fisikoek edo juridikoek.

b) Bai dirulaguntza eskatzeko unean, bai dirulaguntzaren gainerako likidazioa egiteko unean, halakorik bada, egunean izan beharko dituzte Ogasunarekiko betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Tuterako Udalarekikoak. Betebehar hori betetzen ez bada, dirulaguntza erabat ukatuko da.

c) Dagozkion udal lizentziak izatea edo horiek lortzeko prozeduraren hasiera eskatuta izatea.

d) Ordenantza honetan araututako laguntza programa eta lerro bakoitzerako ezarri diren baldintza espezifikoak betetzea.

e) Lerro bakoitzean ezarritako epean, mantentzea diruz lagundutako enpresa-proiektuak edo kontratuak.

f) Organo emaileari komunikatzea lortu direla beste dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrera batzuk diruz lagundutako jarduera bera finantzatzeko. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funts publikoak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

4. artikulua. Baztertze orokorrak.

Ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan:

1) Administrazio publikoak eta haiei loturik edo haien mendean dauden entitateak.

2) Udalaren laguntzak behin eta berriz eskatu dituzten sustatzaileak, edo eraginkortasunez eta behar bezala baliatu ez dituztenak lehenago eskuratutako laguntzak.

3) Enpresa instrumentalak.

4) Ezin izanen dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluko inguruabarretako batean dauden pertsona fisikoak nahiz juridikoak.

5) Kanpoan gelditzen dira joko-aretoetara eta/edo apustu-etxeetara bideratutako enpresa-jarduerak.

6) Kanpoan gelditzen dira prostituzio klubekin lotutako jarduerak, edozein motatakoak direla ere.

5. artikulua. Eskabideak aurkezteko tokia, epea eta agiriak.

1) Eskabideak Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (sede.tudela.es), jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden pertsonei ez zaie onartuko bestela aurkeztea eskabidea.

Pertsona fisikoek, gainera, aukera izanen dute eskabidea aurkezteko Tuterako Udaletxeko herritarren arretarako bulegoan (erregistroan) eta Lourdes auzoko herritarren arretarako bulegoan, jendearentzat ezarritako ordutegietan. Baldin proposamena aurkezten bada urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak baimendutako erregistro ofizialetako batean (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), horren berri eman beharko zaio Udalari, proposamenak aurkezteko epearen barnean, mezu bat bidaliz industria@tudela.es helbide elektronikora.

2) Eskaerak aurkeztuko dira ordenantza honen eranskinetan aipatzen den dokumentazioarekin batera, urte bakoitzeko deialdian finkatzen den epearen barnean.

3) Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez akatsak edo hutsak dituzten eskaerei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, jakinarazpenaren biharamunetik hasita, akatsak zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko. Ohartarazten da, alabaina, agiririk aurkezten edo akatsik zuzentzen ez bada, ulertuko dela interesdunak eskaera bertan behera utzi duela. Horrelakoetan, eskaera artxibatu eginen da, beste izapiderik egin gabe.

4) Urtero, iragarki bat argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren bidez irekiko da eskabideak aurkezteko epea.

5) Eskabideen aurkezpen ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, muga izanik urte bakoitzean aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua. Deialdiaren urteko aurrekontuan aurrekontu-kreditu nahikorik ez dagoelako aintzat hartu ez diren eskabideak hurrengo urteko deialdian ebatziko dira, baldin eta horretarako aurrekontu-aplikazioan krediturik baldin badago.

6) Merkataritza, industria eta enpleguko administrazio unitateak deialdian ezarritako irizpideen arabera aztertuko ditu eskaerak eta haiei erantsitako dokumentazioa; horretarako, beharrezkoak iruditzen zaizkion argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.

Merkataritza, industria eta enpleguko administrazio unitatearen ardura izanen da ofizioz egitea datuak zehazteko, jakiteko eta egiaztatzeko egin beharreko izapide guztiak; izan ere, datuok oinarri hartuta eginen zaio ebazpen proposamena organo eskudunari, hark ebazpena eman dezan. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita.

7) Egindako gastuen fakturek 205/2004 Foru Dekretuak agindutakoa bete beharko dute (haren bidez onetsi zen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua). Fakturek, betiere, dirulaguntza eskatu duenaren izenean egon behar dute.

Fakturak ordaindu direla frogatzeko, bankuko ordainagiriak edo zordunketak aurkeztuko dira. Ez dira kontuan hartuko eskudirutan ordaindutako 1.000 euroko edo gehiagoko operazioak, edo atzerri-dirutan kontrabalio hori dutenak, zeinean operazioan parte hartzen duen batek enpresari gisa edo profesional gisa parte hartzen duen; izan ere, halaxe xedatu da urriaren 29ko 7/2012 Legearen 7. artikuluan (lege horren bidez aldatu zen tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia, eta egokitu zen finantza-araudia, areagotzearren iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak). Betiere, zenbatekoari jarritako muga eguneratu eginen da kontuan hartuta lege indardunak une horretan zer finkatzen duen. Lehenago zehaztutako zenbatekoak kalkulatzeko, ondasunak edo zerbitzuak ematen direnean operaziotan edo ordainketatan zatituta, guztien zenbatekoak batuko dira.

8) Eskudirutan ordaindutako 1.000 eurotik beherako gastua benetan ordaindu dela frogatzeko, aurkeztu beharko da fakturaren igorleak egindako frogagiria.

9) Gobernu Batzarrak alda ditzake ordenantza honen eranskinetan ageri diren dokumentuak (eskabide orriaren eredua, erantzukizunpeko adierazpena eta abar), hala erabakitzen badu, baldin eta aldaketa horrek ez badu eraginik ordenantza honetan lerro bakoitzerako araututako funtsezko alderdietan.

6. artikulua. Jarraipena, ikuskapena eta kontrola.

Jarraikiz dirulaguntzen alorreko lege orokorretan xedatutakoari, Tuterako Udalari dagokio kontrol eta jarraipen ahalmena baliatzea, onuradunari ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, egoki iruditzen zaizkion ikuskapen bisitak egiten ahal ditu.

Onuradunak edo erakunde kolaboratzaileak eta dirulaguntzarekin edo haren justifikazioarekin lotura duten hirugarrenak behartuak daude kontrol funtzio horiek erraztera eta horietan laguntza ematera.

Onuradunek identifikazio datuetan edo inguruabarretan izaten den edozein aldaketa jakinarazi beharko diote Udalari, baldin eta horiek kontuan hartu baziren dirulaguntza emateko garaian. Jakinarazi beharko diote, baita ere, baldin aldatu badira onuradunak onartutako konpromisoak eta betebeharrak.

Gerta liteke deialdi honen babespean eskatu eta eman izan den edozein dirulaguntza eskatu edo haren onuradun izan den enpresa baten titulartasuna edo izena aldatzea, edo enpresa subrogatzea. Era horretako aldaketarik gertatuz gero, unean bertan komunikatu beharko dute onuradunek, baita horien frogagiriak aurkeztu ere, dirulaguntza eman eta urtebete igaro artean.

7. artikulua. Bateragarritasuna edo bateraezintasuna xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik etorrita ere edo Espainiako, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko erakundeetatik etorrita ere.

Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izanen du inoiz gainditu onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, administrazio publiko honen eta beste batzuen laguntzekin eta dirulaguntzekin batera, nahiz estatuko nahiz nazioarteko erakunde pribatu eta publikoen laguntzekin batera.

Edonola ere, lerro bakoitzak baldintza bereziak ezarri ahal izanen ditu laguntzen metaketa onartzeari edo ez onartzeari buruz, bai eta dirulaguntzak emateko irizpideak ere.

Hori dela eta, dirulaguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz lagundutako kontratu-aldian muga hori inoiz gainditzen bada, horren berri emanen da.

Ordenantza honetan ezarritako lerro baterako baino gehiagorako eskabidea aurkezten bada, ez da dirulaguntzarik emanen kontzeptu bererako bi lerro edo gehiagotan.

8. artikulua. Dirulaguntzaren ordainketa.

Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, laguntzaren %75 ordainduko da lehen ordainketan, baldin eta dirulaguntzaren lerroan bestelakorik arautu ez bada.

Onuradunak ordenantzaren helburua bete duela eta dirulaguntzen lerro bakoitzean ezarritako iraunaldia ere bete duela egiaztatu ondoren eginen da azken likidazioa (onartutako dirulaguntzaren gainerako %25a):

–1. lerroa. Enpresa-jarduera berriak: 12 hilabete ekonomia-jardueren gaineko zergan hasierako altatik.

–2. lerroa. Enpleguaren sustapena: kontratu mugagabeak. 12 hilabete, diruz lagundutako kontratuaren hasierako datatik.

–3. lerroa. Merkataritzako lokalak berritzea, eraberritzea eta irekitzea: 12 hilabete, Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza ematen duenetik.

–4. lerroa. Jada badiren enpresen eta saltokien lehiakortasuna hobetzeko laguntza: 12 hilabete, Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza ematen duenetik.

9. artikulua. Finantzaketa.

Deialdia egiten den ekitaldiko udal aurrekontuko aplikazioen kargura finantzatuko dira ordenantza honetako laguntzak, deusetan ukatu gabe ordenantzaren 5.5 artikuluan xedatutakoa.

10. artikulua. Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea.

Baldin aldatzen badira dirulaguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak, edo lortzen badira Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak ere, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

11. artikulua. Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Dirulaguntza emateko oinarri izan den helburua betetzea, edo proiektua gauzatzea, edo jarduera egitea edo jokabidea hartzea.

b) Organo emaileari edo, halakorik bada, entitate laguntzaileari justifikatzea bete direla betebeharrak eta baldintzak, eta gauzatu eta bete direla dirulaguntza emateko edo jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua.

c) Organo emaileak edo entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztapenak onartzea, bai eta kontrol-organo eskudunek egin beharreko egiaztapenak eta finantza-kontrolak ere, eta halako jarduketak egiteko eskatzen den informazio guztia ematea, udal artxiboetan jasota ez badago.

d) Organo emaileari edo entitate laguntzaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman baino lehen, frogatzea egunean daudela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ofizioz egiaztatuko da Tuterako Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.

f) Egiaztatze eta kontrol ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzearren, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako dokumentuak behar bezala auditatuak izatea, pertsona onuradunari kasu bakoitzean aplikatzen zaion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan, bai eta deialdietan eta ebazpenetan eska daitezkeen kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak ere.

g) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, harik eta egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen bitartean.

h) Behar bezalako publizitatea egitea, dirulaguntza jaso duten edonolako programak, jarduerak, jakin dadin inbertsioak edo jarduketak Tuterako Udalak finantzatu dituztela, baldin eta betebehar hori eskatzen badu kasuan kasuko deialdiak, hitzarmenak edo ebazpenak.

i) Jasotako funtsak itzultzea, ordenantza honek xedaturiko kasuetan.

12. artikulua. Dirulaguntzak itzuli beharra.

a) Ondoko kasuetan, jasotako zenbatekoak itzuliko ditu onuradunak, eta berandutze-interesagatik dirulaguntza eman zenetik hasita legeak agintzen duen zenbatekoa eskatuko zaio, espedientea tramitatu ondoren:

–Dirulaguntzari uko egitea.

–Dirulaguntza eskuratzea, behar diren baldintzak faltsututa edo bete gabe.

–Dirulaguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura ez betetzea.

–Justifikatzeko betebeharra ez betetzea edo epetik kanpo egitea.

–Onuradunari ezarritako beste edozein baldintza ez betetzea.

–Onuradunak Udalaren kontrol jarduerei uko egitea.

–Ez betetzea publizitate eta zabalkunde neurriak hartzeko betebeharra, zeinaren arabera agirietan eta propagandan jarri behar baita jarduera Udal honek diruz lagundua dela, halako baldintza ezarri den kasuetan.

–Ez betetzea kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, benetan eta erregulartasunez egin diren dirulaguntza jaso duten jarduerak, edo xede bererako eskuratu ote diren beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik, edo nazioarteko erakundeetatik.

b) Onuradunak noraino ez duen bete, horren proportziokoa, neurrikoa eta haztatua izanen da itzultzeko eskaera.

c) Itzulketak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira. Hortaz, premiamendu bidez kobratzeari ekin dakioke, beste erantzukizun batzuk gorabehera, halakorik bada.

d) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, jasotako dirua itzuli beharko da, eta legezko interesa gehi %25 eskatuko da, dirulaguntza ordaindu edo kontura eman zenetik harik eta itzultzea bidezkoa dela erabakitzen den eguna arteko denborari dagokionez.

e) Lau urtera preskribatuko du Administrazioaren eskubideak, itzulketa aitortu edo likidatzeko. Itzulketa eskatzeko, jarraituko zaio azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikuluari (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).

f) Ez-betetze kasuetan, behar den espedientea izapidetuko da kontraesanaren eta frogaren printzipioen arabera, onuradunari entzunaldia emanez, egin eta proposa ditzan egoki iritzitako alegazioak eta frogak. Udaleko Gobernu Batzarra izanen da dirulaguntzak bertan behera uzteko edo errebokatzeko organo eskudun bakarra. Oinarriotan biltzen ez den orotan, indarra duen legerian xedatuak aginduko du.

13. artikulua. Zehapen prozedura.

Dirulaguntzen arloko arau-hauste administratibotzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean tipifikatutako ekintzak eta ez-egiteak. Zehapen prozedura, zigorren graduazioa eta zehapen motak izanen dira aipatutako legean ezarritakoak.

14. artikulua. Publizitatea.

Onuradunek jarduketak sustatu eta zabaltzeko egiten dituzten adierazpen guztietan agertu beharko da Tuterako Udalak diruz lagundu dituela.

15. artikulua. "De minimis" motako laguntzen araubidea.

Deialdiko dirulaguntzak "de minimis" motako laguntzak dira, jarraikiz Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduari. Erregelamendu horrek hizpide du nola aplikatu "de minimis" laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak.

16. artikulua. Berariazko nahiz ustezko ezespenaren kontrako errekurtsoak.

Interesdunek honako errekurtso hauek jar ditzakete:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. TITULUA.–DIRULAGUNTZEN LERROAK ETA PROGRAMAK

1. lerroa.–Enpresa jarduera berriak sortzeko laguntzak

17. artikulua. Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak.

1) Enpresa onuradunak ekimen berriak izanen dira, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Enpresako titularrek (bazkide guztiek, baldin eta erakunde eskatzailea sozietatea bada) ezin dute beren kontura jardun diruz lagunduko den jarduera ekonomikoan, berdin bakarka zein sozietate bateko kide izanik, diruz lagunduko den jarduera martxan jarri aurreko azken 3 urteetan, eta Tuterako udal-mugartearen barnean.

b) Enpresak juridikoki sortu berriak izanen dira. Ez da onartuko aldez aurretik existitzen den jarduera bat handitzea, ez eta lehendik existitzen diren enpresen antzeko jarduera gauzatzen duten delegazioak irekitzea ere, ezta enpresa juridikoki aldatzea ere.

2) Tuterako Udalaren ekonomia-jardueren gaineko zergan alta hartzea, aurreko urteko urriaren 1etik, abian den urteko irailaren 30era bitartean.

3) Eskatu eta ordaindu izana behar diren obra lizentziak, kasuan kasuko jarduera egiteko beharrezkoak direnak (jarduera sailkatuena eta irekitzekoa) eta ekonomia-jardueren gaineko zerga.

4) Proiektuaren bideragarritasun txostena izatea, bai teknikoa bai ekonomiko-finantzarioa.

5) Proiektuari 12 hilabetez eustea, ekonomia-jardueren gaineko zergako hasierako altatik aurrera; bestela, litekeena da dirulaguntza aldatu edo itzuli behar izatea. (Enpresa jarduera 12 hilabete baino gutxiagoko epean itxiz gero, enpresa onuradunak itxiera horren berri eman beharko dio Udalari, eta bildutako dirulaguntza itzuli, jarduera gelditzen den egunetik 12 hilabete bete arte falta den denboraren araberan, baldin jardueran gutxienez ere 9 hilabetez ari izan bada).

6) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak eta fakturak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol jardueren xede izaten ahal diren bitartean.

18. artikulua. Baztertze espezifikoak.

1) Deialdi honetatik kanpo daude aurreko urteetan lerro honen bidez dirulaguntza jaso duten pertsonak, enpresa jarduerak edo enpresak, betiere jarduera beretan edo antzekoetan aritzeko baziren laguntza horiek.

2) Ez dira jarduera ekonomiko berritzat hartuko deialdiaren aurretik jada jarduera ekonomiko batean aritu izanik ekonomia-jardueren gaineko zergako beste epigrafe batean alta ematen dutenak.

3) Eskualdaketak diruz laguntzen ahalko dira baldin negozioaren lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen artean ez badago ezkontza-loturarik edo antzeko egitatezko egoerarik, eta/edo hirugarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunik eta odol-ahaidetasunik.

19. artikulua. Gastu diruz lagungarriak.

1) Honako hauek dira diruz lagungarriak diren gastuak:

KONTZEPTUA

PORTZENTAJEA

GEHIENEZ

Lokalaren alokairua (gehienez ere 6 hilabete)

%50

300 euro hilean

Nabe industriala edo merkataritzako lokala erostea.

%50

1.800 euro

Hornidurei alta emateko gastuak: ura, berokuntza, gasa eta argindarra

%50

70 euro, kontzeptuko

Notario, erregistradore eta aholkularien zerbitzu-sariak

%50

300 euro

Merkaturatzeko publizitateko gastuak: liburuxkak eta txartelak argitaratzea, katalogoak eta logotipoak diseinatzea, komunikabideetan iragarkiak jartzea, errotulazioa

%50

400 euro

Web domeinua erregistratzea

%50

60 euro

Web orria egitea

%50

350 euro

Sustatzaileei jarduera martxan jartzeko prestakuntza ematea helburua duten ikastaro, jardunaldi eta mintegietara joatea

%50

300 euro

Aktibo finkoak erostea

%50

400 euro

Negoziorako beharrezkoak diren softwarea edo aplikazio informatiko espezifikoak erostea

%50

300 euro

Marka eta merkataritzako izena erregistratzea

%50

150 euro

Prototipoak diseinatzeko eta egiteko gastuak

%50

200 euro

Frankizietan sartzeko kanonak

%50

600 euro

Saltokia eskualdatzeko gastuak: negozioa eskualdatzeko kontratuan hitzartutako prezioa

%50

600 euro

Talde profesionalen kuotak

%50

100 euro

Laguntza %15 igotzen ahal da honako kasu hauetan:

–Gizarte ekonomiako enpresak eratzen badira (lan elkartuko kooperatibak eta mikrokooperatibak eta lan sozietateak).

–Baldin sustatzaile guztiek 35 urtetik behera badute.

1) Lokalaren alokairuaren gastuei dagokienez, baztertuko dira: errentatzailearen eta errentariaren artean harreman juridikoa edo ahaidetasuna dagoenean, odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren hirugarren graduraino. Halaber, ez dute alokairurako dirulaguntzarik jasoko baldin negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan badago edo udalaren jabetzako eraikinak badira. Gehienez ere, jarduera hasi eta alokairuaren lehenbiziko 6 hilabeteetarako emanen da dirulaguntza. Ez dira diruz lagunduko ez fidantzak, ez bermeak, ez eta aldez aurretik ordaindutako zenbatekoak ere. Lokala alokatzea edo nabe industriala nahiz merkataritzako lokala erostea: bietako bat bakarrik eska daiteke.

2) Nabe industrial bat edo merkataritzako lokal bat erosteari dagokionez, erosketa baztertzen da baldin eta errentatzailearen eta errentariaren artean harreman juridikorik edo ahaidetasunekorik badago, odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren hirugarren graduraino; edo pertsona fisiko edo juridikoren bat aldi berean bada eroslea eta saltzailea.

3) Hornidurei alta emateko gastuak: ura, berokuntza, gasa eta argindarra. Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan dagoenean, hornidura-gastuei ez zaie dirulaguntzarik emanen. Zergak kanpoan gelditzen dira.

4) Merkaturatzeko publizitateko gastuak: liburuxkak eta txartelak argitaratzea, katalogoak eta logotipoak diseinatzea, komunikabideetan iragarkiak jartzea eta errotulazioa.

5) Sustatzaileek enpresa jarduera orokorra abiatzeko prestakuntza ikastaro, mintegi eta jardunaldietan, bai eta diruz laguntzen den jarduerarekin zuzenean eta berariaz ikustekorik dutenetan ere, parte hartzeari dagokionez, diruz laguntzen den jarduera hasi aurreko 18 hilabetean eginak izan beharko dute. Ez dira diruz lagunduko graduko ikasketak, masterrak eta graduondoko ikastaroak.

6) Aktibo finkoei dagokienez, berriak izan behar dute, eta hauexek: mahai gaineko ordenagailuak, inprimagailuak, ordenagailu eramangarriak, salmenta-puntuko terminalak, etiketak jartzeko sistemak, kodeen irakurgailuak, balantza elektronikoak eta kutxa erregistratzaileak. Tablet-ak edo ipad-ak erosten badira, unitate bakarra erosteko dirulaguntza emanen da soilik, eta behar bezala justifikatu beharko da enpresaren jarduerarako beharrezkoa dela.

7) Prototipoak diseinatzeko eta eraikitzeko gastuetan sartzen dira horiek eraikitzeko materialak.

8) Eskualdatze gastuei dagokienez, negozioa eskualdatzeko kontratu bat sinatu beharko da. Kontzeptu diruz lagungarria izanen da baldin bermatzen bada segida emanen zaiola lehendik zegoen jarduerari. Ulertuko da segida badagoela baldin bi hilabete baino gehiago iragaten ez badira enpresa eskualdatzaileak ekonomia-jardueren gaineko zergan baja hartu zuenetik harik eta negozioa erosten duen enpresak zerga horretako talde berean alta hartzen duen arte.

Kontzeptu horietatik kanpo gelditzen dira zergak eta tasak.

20. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

1. Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua (I. eranskina).

2. Jarduera eratu duten pertsona fisikoen edo legezko ordezkarien NANak eta enpresaren IFK.

3. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

4. Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emana.

5. Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena betetzen direla onuradun izateko baldintza orokorrak. (2. eranskina).

6. Erantzukizunpeko aitorpena, dioena eskatzaileak ez duela inolako debeku kausarik. (2. eranskina).

7. Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko baita eskatzaileak betetzen duela apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18.2 artikulua (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkon Foru Legea). (2. eranskina).

8. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Zehaztu behar dira eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua. Horrez gain, agertu behar dira beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaerak, deialdi honetan parte hartzeko garaian. (4. eranskina).

9. Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria. (5. eranskina).

10. Enpresa proiektua azaltzen duen memoria, eta bideragarritasun txosten teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa.

11. Bizileku-baimena, egoiliar berrien kasuan.

12. Sustatzailearen edo sustatzaileen lan bizitza.

13. Enpresaren eraketaren eskritura.

14. Merkataritzako lokalen edo nabe industrialen alokairu kontratuaren kopia, edo salerosketa eskriturarena.

15. Negozioa eskualdatzeko kontratuaren kopia.

16. Baldin eskatzen bada laguntza handitzea, gizarte ekonomiako enpresa izateagatik, aurkeztu beharko dira kalifikazio-beharkizuna eta alta hartu izana Nafarroako Gobernuaren lan sozietateen eta kooperatiben erregistroan.

17. Onartutako gastuen eta kostuen fakturak edo kopiak. Gastuak faktura elektronikoen bidez ere froga daitezke, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak.

18. Aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren frogagiriak (jatorrizko dokumentuak edo kopiak): bankuko transferentziak, bankuko frogagiriak edo ordainketaren laburpenak. Dokumentu horietan argi adierazi behar da nork egin eta nork jaso duen ordainketa. Epeka ordaintzekoak badira, ezarritako epeen barnean dauden horiek jasoko dute laguntza.

2. lerroa.–Enplegua sustatzeko laguntzak

21. artikulua. Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak.

a) Langabezian dauden pertsonak kontratatuko dira, baldin eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribatuak egon badira enplegu eskatzaile gisa, gutxienez, hilabetez, etenaldirik gabe, eta kontratua egin aurre-aurretik.

b) 30 urte baino gutxiago edo 45 urte baino gehiago izateko baldintza bete beharko da diruz lagundutako lan-harremana hasten den egunean.

c) Kontratatzeak eraginen du plantillako lanpostu kopurua handitzea. Deialdi honen ondorioetarako, kalkulua egiteko, langilea kontratatzen den hilabetean enpresak duen plantilla finkoa alderatuko da aurreko urteko hilabete bereko plantilla finkoarekin.

d) Enpresak gutxienez 12 hilabetez eutsi beharko zaie langileei. (Kontratatu den pertsonak enpresan baja egiten badu, baldintza berak betetzen dituen beste pertsona batek ordeztu beharko du, baldintza beretan ordeztu ere. Horretarako, hilabeteko epea izanen da bajaren dataz geroztik, eta horren berri eman beharko zaio Tuterako Merkataritza, Industria eta Enplegu Departamentuari, gehienez ere 15 egunean, kontratu berriaren dataz geroztik).

e) Betebeharra da aurreko 24 hilabeteetan enpresa berean lan-harreman mugagaberik izan ez duten langabeak kontratatzea.

f) Dirulaguntza eman ondotik eta dirulaguntzaren %25 kobratzeko deialdian ezartzen den epea iragandakoan, onuradunak aurkeztu beharko ditu kontratu horri dagozkion nomina eta ordainagiri guztien kopiak.

22. artikulua. Baztertze espezifikoak.

–Honako hauei eragiten dieten kontratazioak: enpresaburuen edo enpresetako zuzendaritza karguak dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideak, aurrekoak, ondorengoak eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko beste ahaideak, eta orobat haien gisakoak, izatezko bikoteen kasuan.

–Sustatzaileak edo laguntza eskatzen duten enpresen bazkideak.

–Aldi baterako laneko enpresak.

–Honako hauek ez dira dirulaguntzaren xede izanen:

a) Langileen Estatutuari buruzko Legeak 2. artikuluan aurreikusten dituen lan-harreman bereziak eta beste legezko xedapen batzuetan aurreikusitakoak (Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez).

b) Kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabetean enpresa, enpresa-talde edo entitate berean zerbitzuak eman dituzten langileekin egiten diren kontratazioak. Orobat, langileak aurretik lan-harremanak izan baditu enpresa batzuekin eta enpresa horien oinordeko baldin bada onuren eskatzailea, jarraikiz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluari.

c) Administrazioaren emakida bat dela-eta egindako kontratazioak.

d) Praktikaldiko araubidean egindako kontratuak. Nolanahi ere, diruz lagundu daitezkeen kontratuak izanen dira xede dutenak praktikaldiko lan-kontratuak kontratu mugagabe bihurtzea.

Halakotzat hartuko da honako hau: langile mugagabearen araubidean kontratatzea pertsona bat, zeina praktikaldiko lan-harremana izan duen kontratu mugagabea sinatu aurre-aurretik.

–Bazterturik geldituko dira kontratu horiek zeinak metatzen diren deialdian diruz lagungarri izateko eskatzen den denbora-mugara ailegatzeko.

23. artikulua. Laguntzen zenbatekoa.

1.–Kontratuek dirulaguntza jasotzeko, kontratuaren hasiera-data aurreko urteko urriaren 1aren eta dagokion urteko irailaren 30aren artean izan behar dute.

2.–Kontratu mugagabeetarako laguntzen zenbatekoa:

2.400 euro, plantillan lan mugagabeko kontratuarekin gehitzen den pertsona bakoitzeko. 2.800 euro emanen dira bakoitzeko, kontratazioa talde hauetako batean dauden pertsonekin egiten denean (5 kontratazio gehienez enpresa bakoitzeko):

–Emakume langabeak.

–30 urte arteko langabeak, adin hori barne.

–45 urtetik gorakoak

–Langabezia luzeko pertsonak, adina edozein dela ere.

–Desgaitasuna duten langabeak.

–Genero-indarkeriaren biktimak.

–Honako hauen programetan kontrataturik egon direnendako lanpostua: Oinarrizko Errenta, Gizarteratze-errenta, Zuzeneko Enplegu Aktiboa edo Enplegu Babestua (edo horien ordez sortzen diren programak).

–Lan aferengatik atzerritik itzulitako pertsonak. Itzultzeko datatik kontratuaren egunera arte hilabete bat baino gehiago igaro ez izana. Ez dira atzerrian bizi izandako denboratzat hartuko atzerrian egindako egonaldi laburrak, egin direnak ikasle-mugikortasunagatik, kanpamenduengatik, oporrengatik, turismoagatik edo antzeko arrazoi ludikoengatik. Era berean, ez dira lanalditzat hartuko atzerrian egindako ikasketekin lotutako praktikak, edo boluntario gisa emandako zerbitzuak edo ordainsari ekonomikorik ez dakarren beste edozein.

Lanaldi partzialeko kontratuak badira, hainbanatuko da egiten den lanaldiaren ehunekoaren arabera. Betiere, diruz lagungarri izateko, kontratuak gutxienez ere lanaldi erdikoak izanen dira.

3.–Norbait iraupen luzeko langabetzat hartzeko, beharrezkoa izanen da kontratazio unean enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea, eta inskripzio horri eutsi izana hamabi hilabetez, gutxienez, kontratazioaren aurreko hemezortzi hilabetean.

Kasuan kasuko hitzarmen kolektiboen jarraibideen arabera eginen dira kontratazioak.

4.–Betiere, enpresa nahiz entitate onuradun bakoitzeko gehienez hiru kontratu lagunduko dira diruz.

24. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua (I. eranskina).

b) Pertsona edo enpresa eskatzailea identifikatzeko datuak: izena, NANa edo AIZ zenbakia, jaioteguna, kontratazio data, lanpostua eta kontratatuaren dedikazio denbora. (6. eranskina).

c) Kontratatuaren lan-bizitzaren kopia.

d) Egindako kontratuaren kopia.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dituela urratzen Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuak. (2. eranskina).

f) Enpresako plantillari buruzko deklarazioa. (3. eranskina).

g) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Zehaztu behar dira eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua. Orobat, adierazi behar dira deialdi honetan parte hartzeko garaian beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaerak. (4. eranskina).

h) Banku helbideratzeari buruzko datuen jatorrizko alea, eredu normalizatuaren araberakoa (5. eranskina).

i) Enpresaren nortasun juridikoaren egiaztagiria.

j) Enpresaren lan-bizitzaren txostena, lantoki bakoitzerako eta kotizazio kontuaren zenbaki bakoitzerako.

k) Sustatzailearen edo sustatzaileen lan-bizitza, enpresak ezartzeko edo sortzeko 1. lerroko laguntzak eskatzen dituzten enpresen kasuan.

l) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren alta agiria, Tuterako udalerrikoa.

m) Ziurtagiria, agertzen duena egunean dituela zorren ordainketa eta gainerako betebehar formalak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian, Nafarroako Foru Ogasunean eta gainerako tributu administrazioetan. Tuterako Udalak ofizioz egiaztatuko du egunean dituela berekiko zorren ordainketa eta betebeharrak.

n) Desgaitasuna frogatzea, dagokion agiri ofizialaren bidez.

o) Generoko indarkeriaren biktima dela frogatzeko, babesteko agindua edo Fiskaltzaren txostena.

p) Enplegu eskatzailearen txartelaren kopia.

q) Baldin atzerritik itzulitakoak kontratatzen badira, inskribaturik egon behar dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, atzerrian bizi eta itzultzeko asmoa duen pertsona gisa.

3. lerroa.–Merkataritza lokalak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko laguntzak

25. artikulua. Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak.

1) Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, edo sozietate irregularrek eskatzen ahal dute dirulaguntza:

–Ekonomia-jardueren zergaren ondoko multzoetako batean dagoen establezimendu baten titularra izatea, edo behin betiko ebazpenaren tenorean izatea, jarduera berria bada:

474. multzoa: Arte grafikoak (inprimatze grafikoa).

475. multzoa: Arte grafikoei erantsitako jarduerak.

64. multzoa: elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.

65. multzoa: elikagaiak ez diren produktu industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan.

671. multzoa: jatetxe zerbitzuak.

672. multzoa: kafetegi zerbitzuak.

673. multzoa: janaridun eta janari gabeko kafetegi eta taberna zerbitzuak.

676. multzoa: txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.

677,9 epigrafea. Jatetxeen berezko beste mantenu zerbitzu batzuk.

681. multzoa: hoteletako ostatu zerbitzuak.

682. multzoa: hostal eta ostatu-etxeetan ostatatzeko zerbitzua.

755. multzoa: bidaia agentziak.

826. multzoa: bestelako irakaskuntzetako irakasleak.

836. multzoa: osasun-laguntzaile teknikoak eta fisioterapeutak.

844. multzoa: publizitate zerbitzuak, harreman publikoak eta antzekoak.

933. Irakaskuntzako beste jarduera batzuk.

9331. Ibilgailuak gidatzeko irakaskuntza.

9332. Atzerriko ikastaro eta ikasketen sustapena.

9339. Irakaskuntzako beste jarduera batzuk.

945. Albaitaritzako kontsultategiak eta klinikak.

97. multzoa: zerbitzu pertsonalak.

OHARRAK:

1.–Bat izanen dira negozioaren ekonomia-jardueren gaineko zerga eta lokalean benetan egiten den jarduera. Ukatzeko arrazoia izanen da deialdiaren xedeko ekonomia-jardueren gaineko zergan alta ematea eta jarduera horretan benetan ez aritzea.

2.–Merkataritzako lokalean berean egin behar dira dirulaguntzaren xede diren ekintzak, eta ez etxebizitzetan, terrazetan...

2) Onuradun bakoitza onuradun izan daiteke talde baten bitartez egindako edo berak bakarrik egindako eskaerarengatik, baina ez proiektu beragatik, salbu eta dirulaguntzak lerro desberdinetakoak badira.

3) Jarduera berria izanez gero, enpresa ekimenari buruzko txostena egin izana eta ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea dirulaguntzaren behin betiko ebazpenaren tenorean.

4) Bai dirulaguntza eskatzeko unean, bai dirulaguntzaren gainerako likidazioa egiteko unean, halakorik bada, egunean izan beharko dituzte Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Tuterako Udalarekiko betebeharrak. Betebehar hori betetzen ez bada, dirulaguntza erabat ukatuko da.

5) Eskatu izana behar diren obra-lizentziak (nahitaezkoa, kasu guztietan) eta kasuan kasuko jardueran aritzeko aginduzkoak direnak. Eskatzen den gutxieneko inbertsioa (3.000 euro) kalkulatzeko kontuan hartuko diren kontzeptu eta zenbatekoak izanen dira Tuterako Udalean tramitatutako obra-lizentzian aitortutakoak.

6) 10 langile izatea gehienez.

7) Tuterako bizitegitarako hirigunean kokatuta egotea (baztertuak izanen dira hiriaren aldirietako poligonoetan ezartzen diren saltokiak).

Establezimendu berean jarduera ekonomiko bat baino gehiago eginez gero, diruz lagungarria den merkataritza jarduerari zuzenean loturiko inbertsioak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak, eta merkataritza jarduera horrek izan beharko du saltegi horretako jarduera ekonomiko nagusia.

Dirulaguntza eskatzen duen enpresak egindako lanek ez dute dirulaguntzarik jasoko, ezta onuradunari lotutako enpresa edo entitateek egindakoek ere.

8) Dirulaguntzaren xede den lokalean merkataritza jarduerari eustea 12 hilabetez, Tokiko Gobernu Batzarrean dirulaguntza ematea erabaki denetik; dirulaguntza itzuli edo aldatzen ahalko da, baldin itxiera ezinbestean gertatzen ez bada. 12 hilabeteak iraganik, baldintzak bete izanaren frogagiriak eskatzen ahalko ditu Udalak.

26. artikulua. Baztertze espezifikoak.

a) 647.7 epigrafea: Edozein elikagai eta edariren txikizkako merkataritza, autozerbitzuan edo araubide mistoan, supermerkatuetan (hau da, 400 metro koadroko edo hortik gorako saltokia duten establezimenduetan).

b) 647.5 epigrafea.–Elikagaiez eta edariez, tabakoa kanpo, hornitzea, salmenta-makina automatikoen bidez.

c) 655. multzoa: Erregaien eta lubrifikatzaileen txikizkako merkataritza.

d) Poligonoetan jartzen diren saltokiak.

e) Tuterako Udalaren lokal batean gauzatzen diren merkataritzako ekimenak.

27. artikulua. Diruz lagungarriak diren jarduketak eta gastuak.

A) Diruz lagungarriak diren jarduketak:

Epigrafe honetako dirulaguntzek jarduketa hauek finantzatuko dituzte:

a) Merkataritzako lokal berri bat irekitzeko edo lokal bat modernizatzeko, handitzeko edo egokitzeko obrak edo eraberritze lanak egitea.

b) Merkataritza lokalak hornitzea.

B) Diruz lagungarriak diren gastuak:

1) Diruz lagungarriak diren jarduerekin zalantzarik gabe lotura duten gastuek jaso dezakete dirulaguntza, betiere jarraian adierazten diren kontzeptuen ondoriozkoak direnean.

a) Lokal berri bat irekitzeko edo lokal bat modernizatzeko, handitzeko edo egokitzeko obrak edo eraberritze lanak egiteari dagokionez:

a.1) Sartutako kontzeptuak:

–Igeltserotza, iturgintza, zurgintza edo margoketa lanak. Ateak eta leihoak.

–Zoruak eta estaldurak ezartzea sabai eta hormetan.

–Erakusleihoak eta fatxadak birmoldatu eta eraberritzea.

–Instalazio elektrikoak.

–Aire girotua eta berokuntza.

–Pertsianak, errotuluak, toldoak eta establezimenduaren kanpo irudiari on egiten dion edozein elementu paratzea.

–Kanpo itxiturako eta erakusleihoak babesteko elementuak.

–Elementu bereziak eta interes arkitektonikoa dutenak zaharberritzea.

–Oztopo arkitektonikoak kentzeko eta lokaletarako irisgarritasuna hobetzeko eraberritze lanak.

–Wifi eremua ezartzeko obrak.

a.2) Baztertutako kontzeptuak:

–Lokalen erosketak, edo erosteko aukerak.

–Eraberritzeko eta egokitzeko azterlan eta proiektuak.

–Eskualdaketa eskubideen ordainketa.

–Eraikuntzaren egiturazko elementuen obra eta instalazio osagarriak, hala nola eskailerak, karga-jasogailuak, igogailuak edo solairuartea.

b) Merkataritza lokalak hornitzeari dagokionez:

b.1) Sartutako kontzeptuak:

–Alarmak eta segurtasun eta zaintza sistemak.

–Honako hauek erostea: salmenta-puntuko terminalak, barra kodeen irakurgailuak, zerrenda magnetikoen irakurgailuak eta tiketen inprimagailuak.

–Balantza digitalak.

–Ordenagailu eta periferikoak, merkataritza kudeaketarako direnak: kontabilitatea, fakturazioa, biltegia eta salmenten automatizazioa.

b.2) Baztertutako kontzeptuak:

–Altzariak.

–Ibilgailuak.

–Merkaturatzeko salgaiak erostea, hala nola erakusteko eta saltzeko altzariak.

–Merkataritza jarduerari lotutako zerbitzu edo fabrikazioa jardueretarako ekipamendu berariazkoa.

2) Kontzeptu hauek ezin dira inolaz ere dirulaguntzaren xede izan:

–Zergak eta tasak (lizentziak, BEZa, bide publikoaren okupazioa, etab.).

–Erabilitako ondasunak.

–Konponketa, ordezpen eta mantentze-lanen gastuak.

–Inbertsioak ez dira diruz lagunduko eskuratzailea bera denean aktiboen saltzailea edo jardueraren emailea, edo antzeko zerbait gertatzen denean, berekin autofakturazioa dakarrena.

–Leasing edo renting bidez aktiboak eskuratzea.

–Enpresa jarduerarako behar-beharrezkoak ez diren ondasunak erostea edo gastuak egitea, eta loturik daudenak enpresako bazkideen, zuzendarien, kudeatzaileen, jabeen edo haien familiakoen erabilera pribatuari.

3) Kontuan hartu beharreko gastuak, ekipo eta programa informatikoak izan ezik, establezimenduko salmentagunerako erabiliko dira eta/edo establezimenduaren kanpoalderako (fatxada); bestela, aurkeztu beharreko memorian justifikatu beharko da hori beharrezkoa dela salmentaguneak behar bezala funtzionatzeko edo argiro izanen dela bezeroarentzako arretarako eta, oro har, establezimendua hobeki kudeatzeko.

4) Dirulaguntza jasotzen ahalko dute iazko azaroaren 1etik aurtengo urriaren 31ra arte egindako jarduerek. Obra baimenaren eskaera-eguna hartuko da hasierako egun gisa, eta honako hau bukaera-egun gisa:

a) Lizentzia komunikatuaren kasuan, Tuterako Udalak obra bukaera onartzen duen eguna.

b) Tokiko Gobernu Batzarraren bidez ematen diren lizentzien kasuan, Gobernu Batzarrak behin betiko likidazioa egiteko hartzen duen erabakiaren eguna.

Aipatutako epearen barnean hasi baina urriaren 31n bukatzen ez direnak hurrengo deialdian sartuko dira, obra bukaera eskuratu ondoren.

5) Proiektu bakoitzeko, gehieneko dirulaguntza 10.000 eurokoa da. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek 3.000 euroko inbertsioa izan behar dute gutxienez. Lokalen hornikuntza kontzeptuak ez dira kontuan hartuko zenbateko hori kalkulatzean.

28. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua. (1. eranskina).

b) Obra baimenaren edo legeztatzearen eskaera.

c) Obraren aurrekontu zehaztua.

d) Lokalaren alokairu kontratua edo jabetza eskritura.

e) Merkataritza erregistroan behar bezala inskribatutako eratze-eskrituraren fotokopia konpultsatua, eta legezko ordezkariaren egiaztagiria (pertsona juridikoa baldin bada).

f) Pertsona fisikoaren edo jardueraren legezko ordezkariaren NANa, eta enpresaren IFK.

g) Ekonomia-jarduera zergaren kopia.

h) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

i) Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emana.

j) Erantzukizunpeko adierazpena, agertzen duena eskatzaileak ez duela inolako debeku kausarik. (2. eranskina).

k) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Zehaztu behar dira eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua. Horrez gain, agertu behar dira beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaerak, deialdi honetan parte hartzeko garaian. (4. eranskina).

l) Erantzukizunpeko adierazpena, ereduaren araberakoa, enpresako langile kopuruari buruzkoa. (7. eranskina).

m) Dirulaguntzaren xede diren eta eginda dauden jarduerak azaltzen dituen memoria. Besteak beste, egindako jardueraren aurreko eta ondoko egoeren argazkiak sartu beharko dira, baita egindako gastuen zerrenda izenpetua eta zenbakitua ere, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.

n) Egindako gastuen frogagiriak eta fakturak, ordenatuak zerrenda zenbakituan esleitutako ordena zenbakiaren arabera, hurrenez hurren. Fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira, edo zerbitzu kudeatzaileak adostuak.

o) Aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren frogagiriak (jatorrizko dokumentuak edo kopiak): bankuko transferentziak, bankuko frogagiriak edo ordainketaren laburpenak. Dokumentu horietan argi adierazi behar da nork egin eta nork jaso duen ordainketa.

p) Obra bukaera.

q) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria. (5. eranskina).

r) Enpresa-ekimenari buruzko memoria (jarduera berria baldin bada).

29. artikulua. Laguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzen zenbatekoa honako hau izanen da:

–Honako kale hauetan dauden lokalak: Arbollones, Chapinerías, Concarera, Cunchillos, Horno Higuera, Hortelanos, Juicio, La Vida, Magallón, Merced, Pasaje, Plaza Vieja, Pontarrón, Portal, Rúa, San Julián, Tornamiras, Verjas: %60.

–Alde Zaharreko gainerako kaleetan dauden lokalak (Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziko eremua): %35.

–Honako hauetan kokatutako lokalak: Padre Lasa plaza, Santa Ana etorbidea eta Escarcha kalea: %60.

–Hiriguneko gainerako kaleetan dauden lokalak: %25.

Obrak edo erreformak egiteko apartatuko dirulaguntza jaso ahal izateko, gutxienez 3.000 euroko inbertsioa egin behar da (BEZa eta zergak kanpo). Dirulaguntza kalkulatzeko, oinarri izanen da gastu diruz lagungarri guztien batura; behar bezala frogatuko dira, fakturen eta ordainagirien bidez. Betiere, kalkulatzeko oinarri maximoak ez du gaindituko aurkeztutako eta Tuterako Udalak onartutako aurrekontu babesgarria, hirigintzako lizentziak lortzeko aurkeztu ere. Ezin izanen da dirulaguntzarik eman obra-lizentzian aitortzen ez diren kontzeptu eta zenbatekoetarako. Dirulaguntza kalkulatzeko, onartutako aurrekontu osoari aplikatuko zaio eremuaren arabera dagokion portzentajea.

Tokiko Gobernu Batzarraren lizentziarekin egindako obretatik baldin badator likidazioa, kasu horretan dirulaguntza eskatu beharko da behin lortuta obra bukaeraren behin betiko izaera (hots, Udalaren administrazioak egiaztatutakoan ea obrak bat datozen deklaratutako izaera, ezaugarri eta balioekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak onetsitakoan behin betiko bukaerako likidazioa).

Merkataritzako lokalen ekipamenduari dagozkion kontzeptuetarako dirulaguntza eskuratzeko, nahitaezkoa da egitea aurreko paragrafoan deskribatutako a) lerroa (obra eta eraberritze lanak). b) apartatuan, eremu bakoitzari dagokion portzentzajearen dirulaguntza emanen da, eta gehienez ere 1.000 euro.

Bi apartatuak kontuan hartuta (obrak eta eraberritze lanak, lokalen ekipamendua), 10.000 eurokoa izanen da dirulaguntza, gehienez.

30. artikulua. Laguntzen bateragarritasuna.

Jarduera berriak ezartzeko, dirulaguntza hau bateragarri eta osagarria da ordenantza honetan arautzen diren gainerako laguntzekin, betiere eskatzaileak laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzen baditu.

Hobetu beharreko lokala Tuterako Alde Zaharrean baldin bada, Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren esparruan, dirulaguntzaren osagarri izaten ahalko dira Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak kudeatzen dituen "Tuterako Alde Zaharrean obrak egiteko laguntzak".

Lerro honi jarraikiz ematen diren laguntzak bateragarriak dira beste administrazio edo entitate batzuek ematen dituzten edonolako laguntzekin, baldin eta haien guztien baturak ez badu gainditzen egindako eraberritzearen kostuaren %65.

Dirulaguntzak batera ematen badira, ordenantza honek arautzen dituen laguntzek osatuko dute ezarritako gehieneko zenbatekoa.

31. artikulua. Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza osorik ordainduko da, jarduera egin eta behar bezala justifikatu ondoren.

4. lerroa.–Saltokien eta enpresen lehiakortasuna hobetzea

32. artikulua. Xedea.

Lerro honen xedea da sustatzea Tuteran garatzen diren ekonomia-jarduerek ezar ditzaten berrikuntza teknologikoko tresnak, batez ere merkataritza elektronikoko proiektuen bidez, horrek ahalbidetuko baitie beste salmenta bide bat irekitzea, salmenta tradizionalaz gain. Halaber, sustatuko dira negozioen digitalizazioarekin lotutako proiektuak (telelaneko sistemak, online salmentakoak, merkataritza elektronikoko plataformak), laguntzen dutenak haien lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzen.

33. artikulua. Onuradun izateko baldintza espezifikoak eta betebeharrak.

Dirulaguntza eskatzen ahalko dute pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eskabidea egiteko unean gutxienez 12 hilabetez alta emanda badaude Tuterako ekonomia-jardueren zergan eta jarduera Tuteran egiten badute.

34. artikulua. Gastu diruz lagungarriak.

Hauek dira diruz lagungarriak diren gastuak:

1.–Merkataritza elektronikorako software tresnak erosi eta ezartzea, baldin badituzte online saltzeko aukera, ordainketa-pasabidea eta erosketa-orga.

2.–Dauden denda birtualak egokitzea funtzio hori ezartzeko.

2.–Webguneak sortu eta garatzea, online saltzeko funtzionaltasuna daukatenak.

4.–Negozioaren prozesuak eta telelanaren prozesuak digitalizatzeko gastuak.

5.–Webgunearen posizionamenduari, bilaketa-tresnei eta sare sozialei dagozkien gastuak.

6.–Prestakuntza, negozioari aplikatutako teknologia berriekin zerikusia duten alorretan: digitalizazio prozesuak, merkataritza elektronikoa, telelana, sare sozialak, web-orriak, ordaintzeko bideak online erosketetan, webgunearen posizionamendua. Apartatu honetatik kanpo gelditzen da prestakuntza arautua.

7.–Gailu mugikorretako aplikazioen garapena, helburu baldin badute bezeroak lortzea (promozio sistemak, marka nabarmentzea, errealitate areagotua, geoerreferentziarako sistemak...).

Kanpoan gelditzen dira, orobat, ekipo informatikoen erosketen kontzeptuak: ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak, telefono mugikorrak.

Aurreko deialdietan 4. lerroan onuradunak izan diren enpresek ezin izanen dute berriz eskatu kontzeptu bererako.

Lanak aurreko urteko urriaren 1etik abian den urteko irailaren 30a bitartean egindakoak izan behar dira. Udalaren zerbitzu teknikoek, behar denean, egiaztatuko dute lana benetan egin dela eta tresna digitala badabilela; bestela, ez da dirulaguntzarik jasoko.

35. artikulua. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa %70 izanen da, eta 1.500 eurokoa, gehienez, eskabide bakoitzeko.

36. artikulua. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua (I. eranskina).

b) Pertsona fisikoaren edo jardueraren legezko ordezkariaren NANa, eta enpresaren IFK.

c) Ekonomia-jarduera zergaren kopia.

d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

e) Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emana.

f) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena eskatzaileak ez duela inolako debeku kausarik (2. eranskina).

g) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Zehaztu behar dira eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua. Halaber, aditzera emanen dira, deialdi honetan parte hartzeko garaian, beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaerak (4. eranskina).

h) Egindako gastuen frogagiriak eta fakturak, ordenatuak, zerrenda zenbakituan esleitutako ordena zenbakiaren arabera, hurrenez hurren. Fotokopiak aurkeztuko dira.

Dirulaguntzaren xedeko fakturen kontzeptuek argi identifikatuta eta kuantifikatuta egon beharko dute.

i) Aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren frogagiriak (jatorrizko dokumentuak edo kopiak): bankuko transferentziak, bankuko frogagiriak edo ordainketaren laburpenak. Dokumentu horietan argi adierazi behar da nork egin eta nork jaso duen ordainketa.

j) Memoria txiki bat aurkeztu beharko da, egindako lanak azalduko dituena.

k) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria (5. eranskina).

37. artikulua. Datu pertsonalen babesa.

Jarraikiz 3/2018 Lege Organikoari (Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoa), jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak baldintza-agiria kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta, adjudikazioduna izanez gero, ondorengo kontrataziorako, eta Tuterako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batzen ahalko zaizkiela. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta ezabatzeko eskubideak erabiltzen ahalko dira Udaleko Erregistro Orokorrera zuzendurik (Plaza Vieja, 1, 31500, Tutera).

XEDAPEN IRAGANKORRA

2023rako eskabideak aurkezteko epea: organo eskudunak behin lerro bakoitzeko deialdiak onetsirik, behin betiko argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean egin eta biharamunetik, harik eta 2023ko azaroaren 15a arte.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean, eta berariaz indargabetzen den arte egonen da indarrean.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzearekin bat, indarrik gabe geldituko da aurreko udal ordenantza:

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko (Udalak onetsi zuen 2021eko martxoaren 29ko osoko bilkuran, eta argitaratu zen 2021eko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3an.

1. ERANSKINA.–ESKABIDEA, HONAKO HAUETARAKO LAGUNTZA ESKATZEKO: TUTERAN ENPRESA JARDUERA BERRIAK SORTZEKO, ENPLEGUA SUSTATZEKO ETA MERKATARITZAKO LOKALAK BERRITZEKO, ERABERRITZEKO ETA IREKITZEKO

Datuak.

Izen-deiturak

Herria

Helbidea

NANa

Telefonoa

Posta elektronikoa

Honako hau ordezkatuz

Izena edo sozietate-izena

IFK edo NANa

Jardueraren kodea-EJSN (Ekonomia-jardueren sailkapen nazionala)

Helbidea

Kalea

Poligonoa

Kudeatzailearen izena

Telefonoa

Faxa

Web-orrialdea

Posta elektronikoa

Eskaeraren xedea

X bat jarri lauki egokian/egokietan, eta dagozkien eranskinak bete. (Lerro bat baino gehiago aukeratuz gero, ez errepikatu eranskin komunak):

Enpresak sortzeko dirulaguntza eskuratzea (1. lerroa: Ekintzailetza)

Bete 2., 4. eta 5. eranskinak

Enplegua sustatzeko dirulaguntza eskuratzea (2. lerroa)

Bete 2., 3., 4., 5. eta 6. eranskinak

Merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko dirulaguntza eskuratzea (3. lerroa)

Bete 2., 4., 5. eta 7. eranskinak

Enpresen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntza eskuratzea (4. lerroa)

Bete 2., 4. eta 5. eranskinak.

Behean sinatzen dudan honek eskatzen dut deialdi honetan onar nazazuen,

Tuteran, 20.......(e)ko ...................................aren ...........(e)an.

Eskatzailearen sinadura,

2. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

ESKATZAILEA,

  • ADIERAZTEN DUT eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta betetzen ditudala deialdian eskatzen diren baldintzak. Hitzematen dut deialdiko betebehar guztiak beteko ditudala eta eskabide honetan dauden datu guztiak agiri bidez frogatuko ditudala.
  • ADIERAZTEN DUT ez dudala onuradun izateko debekuetako bat ere; hots, ez dudala Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zehaztutako debekurik. (*)
  • ADIERAZTEN DUT ezen, jarraikiz apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18.2 artikuluari (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Legea), ez naizela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, edo, edonola ere, ez nagoela zehapen- eta kondena-epai bat betetzeko zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik, administrazio ebazpen irmoz edo kondena-epai irmoz

Eguna:

Eskatzailearen sinadura, izena eta IFZ:

(*) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra. 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuak:

"2. Ondotik aipatzen diren pertsona edo entitateak ezin dira izan lege honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile, betiere, dirulaguntzaren izaera kontuan izanik dirulaguntzari buruzko araudian salbuespenen bat egiten ez bada:

a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea, edo kondenaturik izan direnak delitu hauengatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, influentzia trafikoa, iruzurrak eta ordainarazpen legez kanpokoak edo hirigintzako delituak.

b) Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, konkurtsoan deklaratua izatea –salbu horretan hitzarmen batek eraginkortasuna hartzen duenean–, kontu-hartze judizialaren mende egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera gaitasungabeturik egotea, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako desgaikuntza aldia bukatu gabe dagoela.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateko administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza eramaten dutenak egotea Estatuko Administrazio Orokorraren Goi Karguen erabilera arautzeko martxoaren 30eko 3/2015 Legeak aipatzen dituen kasuetako batean edo, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak aipatzen dituen kasuetako batean, edo izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan arautzen diren hautetsietariko edozein, bertan edo gai horiei buruzko araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

e) Egunean ez izatea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, erregelamendu bidez ezarrita dagoenaren arabera.

f) Egoitza fiskala izatea erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g) Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ondoriozko ordainketak, erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan.

h) Dirulaguntzak eskuratzeko aukeraren galerarekin zehatua izatea ebazpen irmo baten bidez, lege honen edo horrela ezartzen duten beste lege batzuen arabera.

i) Ezin dira onuradun bilakatu ordenantza honen 11.3. artikuluan, bigarren paragrafoan, aipatutako elkarteak, haietako edozein kidek aurreko debekuren bat urratuz gero.

j) Dirulaguntzak biltzeko debekuak orobat eraginen die beste enpresa batzuei, baldin eta, ikusita haien kudeatzaileak nor diren edo beste inguruabar batzuk, pentsatzekoa bada debeku hori jaso duten enpresen jarraipen edo eratorriak direla, eraldaketa, bat egite edo oinordetza bidez.

3. Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan ezarritako debekuak dituzten elkarteak ezin dira inola ere izan lege honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile.

Halaber, elkarteak ezin izanen dira onuradun edo entitate laguntzaile izan, baldin erregistroan inskribatzeko administrazio prozedura etenik badute, lege-hauste penala egin izanaren arrazoizko zantzuak agertu direlako eta 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatua aplikatu zaielako, harik eta erregistroan inskribatzen uzten dien ebazpen judizial irmoa eman arte".

3. ERANSKINA.–ENPRESAKO PLANTILLARI BURUZKO ADIERAZPENA

KONTRATUA EGITEN DEN HILABETEAN DAUDEN LANGILE MUGAGABEEN KOPURUA (barnean dela dirulaguntzaren xedeko kontratazioa)

LANGILE MUGAGABEEN KOPURUA AURREKO URTEKO HILABETE BEREAN

Halaber, adierazten dut betetzen dudala deialdiko 21.c) oinarrian ezarritakoa.

Izen-deiturak _______________________________________, NANa/AIZ: ______________, honako hau naizen aldetik: _____________________________________, agiri honi emanik ZINPEKO DEKLARAZIOAren izaera, adierazten dut emandako datu guztiak egiazkoak direla.

Tuteran, ___________________(e)ko _______________ aren________(e)(a)n

Eskatzailearen sinadura:

4. ERANSKINA.–XEDE BERBERERAKO ESKATUTAKO DIRULAGUNTZEN ZERRENDA

Eskatutako dirulaguntzari dagokionez, adierazten dut:

Azken hiru urteetan ez diedala eskabide honen xederako inolako dirulaguntzarik eskatu beste administrazio publiko batzuei, entitate publiko edo pribatuei, edo partikularrei, Espainiakoak izan edo nazioartekoak.

Azken hiru urteetan eskabide honen xederako dirulaguntzak eskatu dizkiedala beste administrazio publiko batzuei, entitate publiko edo pribatuei, edo partikularrei, Espainiakoak izan edo nazioartekoak:

ZENBAKIA

DIRULAGUNTZA

ZER ERAKUNDERI ESKATU ZAION

ESKATUTAKO DIRU KOPURUA

EMANDAKO DIRU KOPURUA

DIRULAGUNTZAREN EGOERA onetsia/ezetsia/ ebatzi gabe

1

2

3

4

Datuen gaurkotzeari buruz:

Konpromisoa hartzen dut departamentu honi idatziz jakinarazteko adierazpen honetan zehaztutako dirulaguntzen edozein aldaketa, jakin bezain laster eta, betiere, funts publikoak zertan erabili diren justifikatu baino lehen. Orobat, dirulaguntza eskatu diedan beste entitate publiko guztiei ere jakinarazteko konpromisoa hartzen dut. Horretaz gainera, jardueran gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa ere hartzen dut, deialdi honetan ezarritakoarekin bat.

Tuteran, ....................(e)ko ...................................aren ...........(e)an.

Eskatzailearen sinadura,

5. ERANSKINA.–HIRUGARRENEN FITXA

1. ORDAINKETEN TITULARRAREN DATUAK:

IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATE-IZENA

(Pertsona juridikoa izanez gero, adierazi SA edo SL)

IFZ edo IFK

HELBIDEA, OSORIK

TELEFONOA

FAXA

E-MAILA

HARREMANETARAKO PERTSONA

BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK

2. KREDITU EDO AURREZKI ENTITATEAREN ZIURTAGIRIA. ORDAINKETETARAKO DATUAK

Ziurtatzen dut ordainketen titularra, 1. atalean aipatua, bere IFZrekin, ondoko kontu honetako titular moduan ere ageri dela:

IBAN

ENTITATEAREN KODEA

SUKURTSALAREN KODEA

KONTROL-DIGITUA

KONTU ZENBAKIA

Entitateak (kreditu edo aurrezki entitatearen zigilua eta sinadura)

Tuteran, ....................(e)ko ...................................aren ...........(e)an.

Eskatzailearen sinadura,

6. ERANSKINA.–PERTSONA EDO ENPRESA ESKATZAILEA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

ENPRESAREN DATUAK

PERTSONA FISIKOA EDO PERTSONA JURIDIKOA

IFK/AIZ/IFZ

SOZIETATE-IZENA

HELBIDEA

HERRIA

PK

PROBINTZIA

ORDEZKARIAREN DATUAK

IZEN-DEITURAK

NANa

HELBIDE ELEKTRONIKOA

TELEFONO MUGIKORRA

LAGUNTZA ZER LANGILE KONTRATATZEAGATIK ESKATZEN DEN, HAREXEN IDENTIFIKAZIOA

SEXUA G E

IZEN-DEITURAK

NAN/AIZ

SORTEGUNA

ADINA

DATA. NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUAN INSKRIBATU ZEN EGUNA

BETE BEHARREKO LANPOSTUA

KONTRATU MOTA

IRAUPEN MUGAGABEA

LANALDI OSOKO KONTRATUA

LANALDI PARTZIALEKO KONTRATUA

EMAKUME LANGABEA

30 URTE ETA HANDIK BEHERAKO GAZTE LANGABEAK

45 URTETIK GORAKOENDAKO LANPOSTUA

IRAUPEN LUZEKO LANGABEAK

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK

OINARRIZKO ERRENTAREN, GIZARTERATZEKO ERRENTAREN, ZUZENEKO ENPLEGU AKTIBOAREN EDO ENPLEGU BABESTUAREN PROGRAMETAN (EDO ANTZEKO BESTE BATZUETAN) KONTRATATURIK EGON DEN PERTSONA

ATZERRITIK ITZULITAKO PERTSONA

HASIERA EGUNA

KONTRATUA

LANALDIA (ASTEAN ZENBAT ORDU)

Tuteran, ....................(e)ko ...................................aren ...........(e)an.

Eskatzailearen sinadura,

7. ERANSKINA.–ENPRESAKO LANGILE KOPURUARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Eskatzaile naizen honek ADIERAZTEN DUT 10 langile edo gutxiago daudela enpresan dirulaguntza eskatzen den unean, eta, horrenbestez, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ditudala.

Ondoko taula bete behar da, dirulaguntza eskatzen den unean enpresan dauden langileen datuekin.

ZENBAKIA

IZEN-DEITURAK

NANa

LANPOSTUA

ALTAREN DATA

KONTRATU MOTA

(Mugagabea, aldi baterako)

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

Tuteran, ....................(e)ko ...................................aren ...........(e)an.

Eskatzailearen sinadura,

Iragarkiaren kodea: L2309025