137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hamaika administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Horietarik hamar Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta bat Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoa.

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorreko Mahaiak, 2023ko ekainaren 14an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Onestea hamaika administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak –horietarik hamar Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak (bi euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin) eta bat Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoa–, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak eta espedientea abiatzeko agindua ematea.

2. Deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, bai eta Parlamentuaren webgunean ere.

Iruñean, 2023ko ekainaren 14an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO HAMAIKA ADMINISTRARI-LANPOSTU, FUNTZIONARIO-ARAUBIDEKOAK ETA C MAILAKOAK. HORIETARIK HAMAR NAFARROAKO PARLAMENTUAREN ZERBITZUKOAK IZANEN DIRA
–BI, EUSKARAKO C1 HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAREKIN–, ETA BAT NAFARROAKO KONTUEN GANBERAREN ZERBITZUKOA

Honako hauek dira deialdi honen

OINARRIAK

1. oinarria. Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea hamaika administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Horietarik hamar Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira –bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin–, eta bat Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoa.

1.2. Hamaika lanpostu horiek honako txanda hauetan banatuko dira:

–Nafarroako Parlamentua:

  • Bost, txanda irekian (bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin).
  • Lau, igoera-txandan (bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin).
  • Bat, 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba-txandan.

–Nafarroako Kontuen Ganbera:

  • Lanpostu bat, txanda irekian.

Baldin eta oposizio-lehiaketa amaitzen den egunean postu huts berriak badaude Nafarroako Parlamentuko edo Nafarroako Kontuen Ganberako plantillako administrari-kidegoan, zilegi izanen da lanpostu horiek gehitzea deialdi honen xede diren hamaika lanpostuei, lanpostu horiek behin betikoz bete daitezen eta, hortaz, kalifikazio-epaimahaiaren izendapen-proposamenean sartuko dira.

Igoera-txandako postu hutsei dagokienez, izangaiek hautaprobak gainditzeko ezartzen den gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik bete gabe gelditzen direnak txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako postu hutsari dagokienez, izangaiek hautaprobak gainditzeko ezartzen den gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik bete gabe gelditzen bada, txanda irekikoei gehituko zaie.

Bestaldetik, baldin eta igoera-txandan edo desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horietan lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko paragrafoan adierazitako moduan, deialdi honetako 8.3. apartatuak ezartzen duen agiri-aurkezpen epea bukatzen den unean deialdiko 2.2 apartatuko baldintza bereziak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiek.

1.3. Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan edo, bestela, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hori garatu eta betearazteko sarrera erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat eginen da oposizio-lehiaketa.

1.4. Deialdi hau dela medio izendaturik suertatzen diren izangaiek Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat –zehazki, administrari-kidegokoentzat– eta Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionarioentzat hurrenez hurren ezarritako eginkizunak beteko dituzte eta horien eskubide eta betebeharrak edukiko dituzte. Horien eginkizunak Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 8.3 artikuluan oro har ezarritakoak izanen dira; zehazki, hauek: exekuzio-, laguntze- eta izapidetze-lanak egitea, kasuan kasuko erakundeko organoei laguntza administratiboa ematea, mekanografia- eta artxibo-lanak egitea, oinarrizko kalkuluak egitea, kontabilitate-liburuak eta gisa berekoak edukitzea eta lanpostua atxikirik dagoen unitateko lana egiteko beharrezkoa den beste edozein eginkizun bereki.

Nafarroako Parlamentuko lanpostuak honako zerbitzu eta atalei atxikita daude:

–Mahaiko eta Eledunen Batzarreko Idazkaritza Nagusia: lanpostu bat.

–Idazkaritza Nagusia, Prentsa Atala: lanpostu bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin.

–Zerbitzu Juridikoak, Kudeaketa Parlamentarioko Atala: bost lanpostu, horietako bat euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin.

–Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzua: lanpostu bat.

–Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzua: bi lanpostu.

Nafarroako Kontuen Ganberakoa, berriz, erakundeko zerbitzu orokorrei.

1.5. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren eta Kontuen Ganberaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen die, hurrenez hurren, hautatuei, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.6. Lanpostuak C mailakoak dira, eta maila horren lansariak dagozkie, gehi Nafarroako Parlamentuko eta Nafarroako Kontuen Ganberako plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak.

1.7. Izendatzen den funtzionarioa Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartu eta afiliatuko da, araubide horren babesean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta hori osatzen duten xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubideko kidea bada, kasu horretan aukera izanen baitu araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.8. Lanaldia gauzatuko da Nafarroako Parlamentuko eta Nafarroako Kontuen Ganberako langileentzat orokortasunez ezarritako ordutegi eta txandetan.

2. oinarria. Izangaien betekizunak.

2.1. Prozedura honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostua betetzeko prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostuaz jabetzeko unera arte:

a) Espainiar nazionalitatea, Europar Batasuneko kide den beste estatu batekoa edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa edukitzea.

Espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino adin txikiagokoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo horietakoren baten baliokide gisa ofizialki deklaratua izan den titulu baten jabe izatea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialarena. Betekizun hori ez zaie aplikatuko izangaiei, baldin eta Europako Erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean lortu badute, lanbide arautuen esparruan, beren lanbide-kualifikazioaren aitorpen ofiziala.

d) Kasuan-kasuan bete beharreko eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia izan ez izana, ezta diziplinako kaleratze bidez bidali izana ere.

f) Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen postura ere aurkeztu nahi dutenen kasuan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako maila hori frogatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat edukitzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenean, irailaren 13koan, zerrendaturik daudenetakoa (117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko irailaren 27koa), edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulazioa edukitzea.

2.2. Nafarroako Parlamentuko igoera-txandako izangaientzako baldintza bereziak:

Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako Parlamentuko funtzionario izatea eta igoerarako abiapuntu duten lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berean edo baxuagoan egotea eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 12. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

2.3. Aurreko baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, eta postuaren jabetza hartzen den arte.

Horren salbuespena izanen da, igoera-txandako izangaiei dagokienez, borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotearen baldintza, zeina bete beharko baita eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean eta deialdiko 8.3 apartatuan aipaturiko agiri-aurkezpen epea amaitzen den unetik postuaren jabetza hartzen den unera arte.

2.4. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean beharko dute frogatu aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.

3. oinarria. Eskabideak, dokumentazioa eta azterketa-eskubideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Parlamentuko lehendakariari zuzendu beharko zaizkio, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Navas de Tolosa kalea 1-Iruña), edo administrazio-araudi indardunaren araberako beste erregistro batzuetan.

Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuz gero, eskabidea eta haren kopia bat aurkeztu beharko dira. Kopia zigilatu eta interesdunari itzuliko zaio, izen-ematearen ziurtagiri gisa. Nafarroako Parlamentuaren Erregistroaren ordutegia honako hau izanen da 2023ko ekainaren 16ra bitarte eta 2023ko uztailaren 1etik aitzina: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era. 2023ko ekainaren 19tik 30era, berriz, astelehenetik ostegunera bitarte 09:00etatik 17:30era, eta ostiraletan 09:00etatik 14:30era. Uztailaren 6tik 14ra itxita egonen da.

3.2. Eskabidea posta bulego batean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal ireki bidez eginen da, kasuko posta-langileak eskabideari data eta zigilua jar diezazkion, ziurtapena egin aurretik.

3.3. Eskabidea I. eranskinean adierazitako ereduaren araberakoa izanen da, eta interesdunentzat eskuragarri egonen da Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean eta Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" izeneko atalean.

3.4. Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen dituztela eskabide-aurkezpenerako zehaztutako epea amaitzen den egunean.

3.5. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia aurkeztu beharko dute.

3.6. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzkoena ere. Halaber aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko aitorpena, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten dien inolako diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez izatearena.

3.7. Desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba-txanda baliatu nahi duten pertsonek legezko desgaitu-izaera dutelako ziurtagiria –organo eskudunak emandako agiriaren kopia– aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Halaber, baldin eta beharrezkoa balitz, zilegi izanen dute denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea oposizioko probak egiteko. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute hori, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun daukaten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

3.8. Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetara ere aurkeztu nahi duten izangaiek eskabidean adierazi beharko dute hori eta kasuko tituluaren kopia erantsi beharko diote eskabideari.

3.9. Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubidea izateko 26,00 euro ordaindu beharko dira; hartara, transferentzia bat eginen de Nafarroako Parlamentuaren honako banku-kontu honetara ES47 3008 0218 843490314824 (Nafarroako Rural Kutxa), azalpenean honako hau jarrita: "Parlamentuko administrarien deialdiko azterketa-eskubideak", bai eta bidaltzailearen izen-abizenak ere. Diru-sarreraren frogagiria deialdian parte hartzeko eskabideari atxikiko zaio.

Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ezean, izangaia deialditik at geldituko da. Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Azterketa-eskubideak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak, zeinek legezko desgaitu-izaera dutelako ziurtagiria aurkeztu beharko baitute.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, langabetu gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean zenbatuta.

Honela frogatu beharko da b) apartatuan aurreikusitako salbuespena:

–Langabetua dela frogatzeko, behar den enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bertan, langabe gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko du ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik; horretarako deialdi honen II. eranskineko ereduaren araberako agiria aurkeztuko du.

4. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria. Izangai-onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Onartutako eta baztertutako izangaien izen-deiturak agertuko dira zerrenda horretan. Izangai bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat argitaratuko da https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrerako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea zerrenda horren aurka eta haiek egindako balizko akatsak zuzentzea.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta https://parlamentodenavarra.es/eu webgunearen "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean.

5.4. Ez da azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubiderik itzuliko, baldin eta deialditik at gelditzeko arrazoia izangaiari egotz badakioke.

5.5. Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu egiten zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztenik. Hautatze-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen baldin bada interesdunak ez duela betekizunen bat betetzen, horrek galdu eginen du prozedura honetan parte hartzetik hel zitekeen eskubide oro, ezertan galarazi gabe faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria. Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Lehendakaria: Nafarroako Parlamentuko Mahaiko kide bat.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Mahaiko kide bat.

Epaimahaikidea: Sergio Zozaya Garralda jauna, Nafarroako Parlamentuko Zerbitzu Orokorretako burua.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko legelari bat.

Epaimahaikidea: Mikel Iriarte Cilveti jauna, Nafarroako Parlamentuko Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Laura Vidán Astiz andrea, Nafarroako Parlamentuko kontu-hartzailea.

Epaimahaikidea: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatuko du.

Idazkaria: Silvia Doménech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko legelari bat.

6.2. Baldin eta, abstentziorako eta errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaketan aldaketarik balego, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.

6.3. Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denean izendatuko dira lehendakaria eta haren ordezkoa, bai eta izendatu beharreko gainontzeko kideak ere.

6.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez bere kideen gehiengo osoa bertaratu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketa eta jarduna baliodunak izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan beharko dute egon.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideak esku hartzetik abstenitu egin beharko dira eta organo dei-egileari horren berri eman beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetakoren bat beraiei aplikatzekoa bada. Halaber, izangaiek zilegi dute aipatu kausetakoren bat aplikatzekoa zaien epaimahaikideak errekusatzea.

6.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistak beregana ditzake proba guztietarako nahiz probaren baterako. Aholkulari horiek lankidetzan arituko dira epaimahaiarekin, eta beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira.

7. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketak honako fase hauek izanen ditu:

7.1. Oposizioaldia.

Oposizioaldia 2023ko urritik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

Oposizioaldiak bi proba izanen ditu, garaiz iragarriko diren bi egunetan eginen direnak.

a) Lehenbiziko proba: Proba honetan lau erantzun-aukerako baina erantzun baliodun bakarreko galdera teorikoen sorta bati erantzun beharko zaio, deialdiko V. eranskineko gai-zerrendaren edukiari buruz. Erantzun zuzen baten balioaren herena kenduko da erantzun oker bakoitzeko.

Probaren gehieneko iraupena epaimahai kalifikatzaileak zehaztuko du proba hasi baino lehen.

Proba egiten den bitartean ezin izanen da testurik erabili, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik ere. Tinta urdineko nahiz beltzeko boligrafo bat, punta lodikoa, soilik erabili ahalko da.

b) Bigarren proba: Proba praktikoa izanen da, eta epaimahaiak proposaturiko testu bat ordenagailu-teklatuz mekanografiatzean datza. Lastertasuna eta eraginkortasuna baloratuko dira. Halaber baloratuko dira sakaketa-kopurua, egokiro eginak izana eta idatzitakoaren antzekotasuna epaimahaiak proposatutako testuarekin. Zigortzekoak izanen dira akats mekanografikoak, ez-jartzeak eta ariketaren arauen urraketa. Izangaiek 10 minutuko gehieneko denbora izanen dute ariketa egiteko.

Proba hau egiteko, izangaiei beharrezkoak diren baliabide teknikoak jarriko zaizkie.

Epaimahaiak proba egiteko beharrezkoa iruditzen zaion laguntza teknikoa eska dezake.

7.1.1. Proben puntuazioak bi hamarrenetara biribilduta adieraziko dira. Oposizioaldiko probetan gehienez ere 70,00 puntu lortu ahalko dira, honela banatuta:

a) Lehenbiziko proba: 50,00 puntu. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere ariketari esleitutako puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak.

Txanda irekiari dagokionez, arestiko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, bigarren probara 100 izangai aurkeztu ahalko dira gehienez ere; hortaz, txanda irekian hori baino izangai gehiago badago gutxieneko puntuazioa lortu duena, emaitzarik onenak lortu dituztenak pasatuko dira. Kalifikazio bereko izangaiak baleude ehungarren postuan, kalifikazio hori duten izangai guztiak pasatuko lirateke. Txanda horretako gainontzeko izangaiak oposizio-prozesutik bazterturik geldituko dira.

b) Bigarren proba: 20,00 puntu. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere ariketari esleitutako puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak eta, betiere, ehun ortografia-huts edo ehun baino gehiago egiten dituztenak.

Bigarren proba honen balorazioa irizpide hauei jarraikiz eginen da:

Behin mekanografia-akatsengatiko penalizazioak kenduta, puntu bat emanen da 200 sakaketa zuzen bakoitzeko edo proportzioan dagokion puntuazioa. Puntuazioa, gehienez ere, probaren gehieneko puntuazioa izanen da: 20,00 puntu.

Sakaketen zenbaketan, sakaketa arruntez gain, honako hauen araberako kontaketa aintzat hartuko da:

Paragrafo-aldaketa bakoitzarengatik, sakaketa bat.

Letra larri bakoitzarengatik edo letra larrien tekla sakatzera behartzen duen ikur bakoitzarengatik, sakaketa bat.

Azentu ortografiko edo tilde bakoitzarengatik, sakaketa bat.

Sakaketa egokietatik bost sakaketa deskontatuko dira akats mekanografiko bakoitzeko. Honako hauek akats gisa joko dira:

–Ondokoak txertatzea:

Transkribatu beharreko testuan agertzen ez diren karaktere alfanumerikoak, zuriuneak edo puntuazio-ikurrak: Bost sakaketako zigorra txertatze bakoitzeko.

−Ondokoak ez jartzea:

Karaktere alfanumerikoak (hemen sartzen da letrak ez jartzea, azentudunak izan nahiz ez), puntuazio-ikurrak (horietan sartzen dira "puntu eta bereiz" guztiak eta paragrafo arteko bereizketak), edo hitzen arteko hutsuneak: Bost sakaketako zigorra ez-jartze bakoitzeko.

−Okerrak:

Okerreko mekanografiatzea, karaktereak bata bestearen ordez jartzean datzana, direla karaktere alfanumerikoak, puntuazio-ikurrak edo elkarren segidako bi karaktere: Bost sakaketako zigorra oker bakoitzeko.

Programa automatiko baten bitartez zuzenduko da ariketa, karakterez karaktere aztertuz erkatuko duena izangaiak transkribatutako testua epaimahaiak emandako testuarekin. Hortaz, akats mekanografikotzat joko da transkribatutako testuaren eta epaimahaiak emandako testuaren arteko alde oro.

7.1.2. Deialdi bakarra eginen da oposizioko proba bakoitzerako. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Oposiziotik bazterturik geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, bai eta aipatu agirietako baten bidez identifikatzen ez direnak ere.

Antolamendu-arrazoiengatik, probetarako deialdia egun eta ordu desberdinetarako egin ahalko da, izangai-kopurua aintzat harturik. Horretarako, gutxienez ere 48 ordu lehenago, ariketa egitera deitutako izangaien zerrenda argitaratuko da deialdiaren 10. oinarrian ezarritako moduan. Deialdian, zer toki, egun eta ordutarako egiten den dei zehaztuko da. Kasu horretan, epaimahaiak proba desberdinak baina antzeko zailtasunekoak prestatuko ditu.

7.1.3. Oposizioko probak egitean, denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak eginen dira aitorturiko desgaitasunen bat izanda propio eskatzen dituztenentzat, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7.1.4. Proba bakoitza kalifikatu ostean, epaimahaiak izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean, eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du, interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

7.2. Lehiaketaldia.

7.2.1. Oposizioaldiaren ondotik eginen da lehiaketaldia, halako moduan non oposizioaldia gainditu dutenek soilik parte hartuko baitute bertan.

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta haren balorazioa gehienez ere 30,00 puntukoa izanen da. Merezimenduen balorazioari dagokionez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ez egun horren ondoren lortutakoak.

7.2.2. Lehiaketaldian, oposizioaldia gainditu dutenek alegatu eta justifikaturiko merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honen IV. eranskineko baremoari jarraikiz.

Lehiaketaldia baloratzeko, oposizioaldia gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak. Hartara, epaimahaiak iragarki bat argitaratuko du Parlamentuaren webgunean, zeinaren bidez oposizioaldia gainditu dutenei eskatuko baitzaie III. eranskineko ereduaren arabera alegatu diren merezimenduen zerrenda aurkez dezaten hamar egun balioduneko epean. Epaimahaiak baloratu ahal izan ditzan, nahitaezkoa izanen da dokumentu horri gehitzea merezimendu bakoitzari buruzko frogagiriak, IV. eranskinean deskribatutakoarekin bat.

Agiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Ez da kontuan hartuko frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan jasota ez dagoenik ere. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak edozein unetan eskatu ahalko ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak izangai bakoitzari esleitzen dizkion merezimenduak arrazoituz baloratuko ditu, baremoko atal bakoitzari jarraikiz, eta ezin izanen du ezein kasutan aintzat hartu alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik. Era berean, ez du zilegi izanen atal bakoitzagatik puntuazio handiagorik ematea baremoan aipatzen dena baino.

Aurkezturiko merezimenduen frogagiriak aztertzetik ondorioztatuko balitz izangaietakoren batek ez daukala halako merezimendurik, deskontatu eginen da aipatu merezimenduei emandako puntuazioa, ezertan galarazi gabe hari faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.2.3. Merezimenduen balorazioa amaituta, epaimahaiak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioaren emaitza jasotzen duten bi zerrenda argitaratuko ditu Parlamentuaren webgunean, eta izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko. Lehenbiziko zerrendan izangai guztiak jasoko dira, lehiaketaldian lortu duten puntuazioa adierazita. Bigarren zerrendan C1 euskara-eskakizuna duten lanpostuetara ere aurkezten diren pertsonak bakarrik agertuko dira, eta lehenbiziko zerrendarekiko alde bakarra izanen da ez duela merezimendu gisa barne hartuko euskararen jakitea, ezinbesteko baldintza baita lanpostu horietara aurkezteko.

7.2.4. Izendapenerako proposatzen diren izangaiek merezimendu horien frogagirien jatorrizkoak edo kopia kautotuak aurkeztu beharko dituzte, 8.3 oinarrian adierazitako beste dokumentuekin batera. Dokumentu horien zuzentasun ezak edo bat ez etortzeak aurretiaz aurkeztuak eta lehiaketaldian baloratuak izan direnekin, ondorio gisa ekarriko du haien aldeko izendapen-proposamenak automatikoki indarra galtzea eta kasuko izangaia deialditik kanporatua izatea.

8. oinarria. Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean. Izangaiek oposizio-lehiaketan lortu dituzten kalifikazioak adieraziko dira zerrenda horretan, txandaka banatuak eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Bigarren zerrenda bat ere argitaratuko du, baina horretan soilik agertuko dira euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako aurkeztu direnak, bai eta horiek zer kalifikazio lortu duten ere.

Oposizio-lehiaketan gertatzen diren puntuazio osoan diren berdinketak oposizioaldian puntuaziorik handiena lortu dutenen alde ebatziko dira, eta berdinketa mantentzen bada zozketa eginen da, zozketa egiteko deitutako ekitaldi publiko batean.

Bi zerrendetan dauden izangaiek, baldin eta deitutako lanpostu-kopuruan sartzen badira bi-bietan, epaimahaiari jakinarazi beharko diote zein lehenesten duten, hizkuntza-eskakizuneko ala hizkuntza-eskakizunik gabeko lanposturako izendatzea proposatzeko.

8.2. Epaimahaiak gainditu duten izangaien aldeko izendatze-proposamena igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari –erakunde horretarako deitutako lanpostu-kopuruan sartzen direnena–, oposizio-lehiaketako aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Halaber, kasuko izendatze-proposamena igorriko dio Kontuen Ganberari. Proposamen horiek Parlamentuaren webgunean, Kontuen Ganberaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

8.3. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposaturiko izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkiete hurrenez hurren Nafarroako Parlamentuari eta Kontuen Ganberari, guzti-guztiak jatorrizkoan eta fotokopian, konpultsatuak eta bueltatuak izateko:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide bat.

b) Deialdiaren 2.1.c) apartatuan eskatzen den titulua, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

c) Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen postua lortuz gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako maila hori frogatzen duen titulua edo ziurtagiria; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenean, irailaren 13koan, zerrendaturik daudenetako batena (117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko irailaren 27koa), edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko tituluarena.

d) Desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandako postua lortuz gero, legezko desgaitu-izaeraren frogagiria, organo eskudunak emana.

e) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak jaulkitakoa, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztua izanen da, horretarako osasun-azterketa egin ondoren.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaien kasuan, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz emanen dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

g) Zin-egite edo hitzematea, Nafarroako foru araubidea errespetatzearena, Konstituzioari eta legeei men egitearena eta karguari dagozkion eginkizunak zintzoki betetzearena.

h) Nafarroako administrazio publikoren bateko langile finko diren pertsonek, gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzen duena bai izaera hori bai beraien lehenagoko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren gainerako inguruabar eta aurrekari guztiak, postuan sartzeari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzkoak.

8.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epearen barrenean arestiko agiriak aurkezten ez dituzten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta haien egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hutsune hori beteko du 8.1 apartatuak aipatzen duen gaindituen zerrendan jarraian dagoen izangaiarekin, eta horrekiko prozedura izanen da aurreko apartatuek adierazten dutena.

9. oinarria. Lanpostu hutsen hautaketa eta izendapena.

9.1. 8.3 apartatuan aipatzen diren agiriak aurkeztu eta gero, Nafarroako Parlamentuko Idazkaritza Nagusiak dei eginen die izangaiei, Nafarroako Parlamentuko kasuko zerbitzuetara eta Kontuen Ganberara atxikitako lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldira joan daitezen.

Lehendabizi, %33ko desgaitasuna edo hori baino handiagoa duten izangaiek lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasuna izanen dute gainontzeko izangaien aldean, zein ere izan den parte hartu duten txanda, oposizioan lortutako puntuazioaren ordenari jarraikiz betiere.

Halere, baldin eta aipatu desgaitasun hori duen izangairik badago eta horrek eraginik badu diren lanpostu hutsetan jarduteko baldintzetan, lanpostua aukeratu aitzin beren desgaitasunari hobeki egokitzen zaizkion lanpostuak eskainiko zaizkie, kasuko balorazio eta orientazio ekipoak egindako txostena aintzat hartuta.

Ondoren, hautaprobak sustapen txandan gainditu dituzten izangaiek izanen dute lehentasuna –desgaitasuna dutenentzako txandako izangaientzat aurreikusitako salbuespenarekin– deialdiko lanpostu hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aldean,oposizioan lortutako puntuazioaren ordenari jarraikiz betiere.

Azkenik, gainontzeko izangaiek aukeratuko dituzten lanpostu hutsak, oposizioan lortutako puntuazioaren ordenari jarraikiz betiere.

9.2. Lanpostu hutsak aukeratzeko izapidea bukatzen denean, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erakunde horretako funtzionario izendatuko ditu proposatutako izangaiak. Izendapen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Nafarroako Kontuen Ganberarako proposatutako izangaiaren kasuan, berriz, aurkeztu beharreko dokumentazioa epe barruan aurkeztuta, funtzionario izendatuko da, eta izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean, izangaiek beren karguen behin betiko jabetza hartu beharko dute.

Ulertuko da epe horretan lanpostuaz jabetzen ez den izangaiak oposiziotik eratortzen diren eskubideei uko egiten diela. Kasu horretan, deialdi honetako 8. oinarrian aipatzen den gaindituen zerrendan hurrengo tokian dagoen izangaiarekin beteko da lanpostua.

10. oinarria. Jarduketak argitaratzea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez argitaratu beharreko izapideak ezertan galarazi gabe, Nafarroako Parlamentuaren webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean argitaratuko da deialdiko probak eta kalifikazioak direla-eta epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria izan daitekeen informazio oro ere (https://parlamentodenavarra.es/eu).

11. oinarria. Aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendak.

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzurako langileak aldi baterako kontratatzeari buruzko Erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako honako izangai-zerrenda hauek eginen dira, hala hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuetarako nola euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako, hautapen prozesuan parte hartu eta bertan posturik lortu ez duten pertsonekin:

1) Oposizio-lehiaketa lanposturik lortu gabe gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatua.

2) Oposizio-lehiaketa gainditu ez baina oposizioaren lehendabiziko proba gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua. Berdinketak zozketa bidez ebatziko dira, horretarako deitutako ekitaldi publiko batean.

12. oinarria. Aurkeztutako agiriak.

12.1. Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea zilegi izanen dute izangaiek, berariaz eskatuz gero eta erreklamazio edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada agiriak hartzeko eskaerarik egin gabe, izangaiek agiriak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da, eta, beraz, horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsitu eginen dira.

13. oinarria. Errekurtsoak.

13.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta berari buruz Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.

13.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak nahiz epaimahaiak deialdi honen aplikazioan erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Parlamentuko Mahaiari, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasitako hilabeteko epean..

I. ERANSKINA.–ESKABIDE-EREDUA

1) Datu pertsonalak.

Izen-abizenak: __________________________________________________________________

Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia: ______________________________ (honekin batera, horren fotokopia)

Jaioteguna: ____________________________________________________________________

Helbidea: ______________________________________________________________________

Herria: _________________________________________________________________________

Probintzia: _______________________________________ Posta kodea: ___________________

Telefonoa(k): ___________________________________________________________________

Helbide elektronikoa: _____________________________________________________________

2) Igoera-txandako izangaiak.

[ ] 2.2 apartatuko baldintzak betetzen ditut eta igoera-txandara aurkeztu nahi dut.

3) 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako izangaiak.

[ ] Desgaitasun bat dudala, zeina eskabidearekin batera frogatzen baitut (honekin batera, legezko desgaitu-izaeraren frogagiriaren fotokopia), eta 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan parte hartu nahi dudala.

[ ] Desgaitasun hori dela-eta, azaltzen den egokitzapena eskatzen dut, adierazitako arrazoiengatik. (aparteko orri batean zehaztuko dira desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak).

4) Euskarako hizkuntza-eskakizuna duen postua.

[ ] Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuneko lanposturako deialdian ere parte hartu nahi dut. (Honekin batera, eskatzen den tituluaren kopia).

5) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubidea.

[ ] Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ditut. (Honekin batera, diru-sarreraren egiaztagiriaren kopia).

[ ] Tasa ordaintzetik salbuetsirik nago, honako arrazoi honengatik:

[ ] %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izatea aitorturik.

[ ] Deialdi hau argitaratu den egunaren aurreko hilabetean (gutxienez ere) langabezian egotea, deialdiaren 3.8.b) oinarrian azaldutako baldintzetan, eta hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. (honekin batera, enplegu-bulegoaren ziurtagiria, zeinean jasotzen baita inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, bai eta II. eranskineko ereduaren araberako erantzukizunpeko adierazpena).

6) Halaber adierazten dut:

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta ez dudala xedapen indardunetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, eta ez naizela zigortua izan eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitzearekin edo etendurarekin.

–Badauzkadala deialdian eskatzen diren tituluak, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.

–Konpromisoa hartzen dudala, izendatua izanez gero, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurreikusten den epean aurkezteko, bai eta lanpostuaren jabetza hartzeko ere nire izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Honen bidez ESKATZEN DUT onartua izatea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko hamar administrari-lanpostu –horietako bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin– eta Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko administrari-lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Funtzionario-araubideko eta C mailako hamaika lanpostu horien deialdia ______________ko ___________________ Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

_________________________(e) n, 2023ko _________________ren ______(e)(a)n.

(Sinadura)

OHARRA: Eskabidea Nafarroako Parlamentuaren Erregistroan aurkeztuz gero, horren kopia bat atxiki beharko da, zigilatua jarri eta interesdunari itzul dakion, izena eman izanaren frogagiri gisa.

Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, honako honen berri ematen dizugu, emandako datu pertsonalak direla-eta:

Arduraduna eta helburua: Izaera pertsonaleko datuak Nafarroako Parlamentuak tratatu eta "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu; haren xedea da Nafarroako Parlamentuko giza baliabideen erregistrorako eta kudeaketarako behar diren datuak lortzea. Datu horiek erabiliko dira langile-hautaketako eta lanpostu-betetzeetako prozesuetan, langileen prestakuntzan, bateraezintasunen gaineko kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-zereginetan, eta Gizarte Segurantzari eta, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.

Legitimazioa: Helburua oinarrituta dago legezko betebehar baten betetzean eta Nafarroako Parlamentuaren zenbait ahalmen publikoren erabileran, honako euskarri juridiko honekin:

DPBEren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia. (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).

Eskubideak: Orobat jakinarazten dizugu zure eskubidea dela Nafarroako Parlamentuari eskatzea zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eraman ahal izatea, bai eta datu horien tratamendua mugatzea eta ukatzea ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaria eginez Navas de Tolosa kalea 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.

Datu-gordetzea: Datuak gordeko dira Nafarroako Parlamentuko Artxiboaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Arauek xedatzen dutenari jarraituz. Arau horiek 2000ko maiatzaren 15ean onetsi zituen Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, eta 2000ko ekainaren 8ko 48. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIARI.

II. ERANSKINA.–ERRENTA JASOTZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Izen-abizenak: __________________________________________________________________

NAN zenbakia: _________________________________________________________________

Helbidea: ______________________________________________________________________

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko hamar administrari-lanpostu –horietako bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin– eta Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko administrari-lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko azterketak egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaintzetik salbuetsita egotearen ondorioetarako, honako hau ADIERAZTEN DUT nire ardurapean: ez dut lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik jaso, hilean zenbatuta, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon naizen bitartean, kasuko enplegu zerbitzuak emandako agirian, zeina honekin batera baitoa, jasota ageri denez. Aipatu deialdia ________________________ko ___________ zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

_________________________(e) n, 2023ko _________________ren ______(e)(a)n.

III. ERANSKINA.–ALEGATUTAKO MEREZIMENDUEN ZERRENDATZE-EREDUA

Izen-abizenak: ____________________________________ NAN zenbakia: ___________________ Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko hamar administrari-lanpostu –horietako bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin– eta Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko administrari-lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko IV. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideei dagokienez, honako dokumentazio hau aurkezten dut:

DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKATZEN DEN TITULAZIOA (aurkeztu egin behar da, nahiz eta ez den merezimendu gisa baloratuko, deialdian parte hartzeko bete beharreko baldintza delako):

[ ] Erantsirik doa deialdian parte hartzeko nahitaez izan beharreko titulazio ofizialaren fotokopia.

BALORATZEKO AURKEZTEN DIREN MEREZIMENDUAK:

a) Esperientzia profesionala:

Administrazio
Publikoa

Bitartea

a.1)

Nafarroako Parlamentuan eta haren mendeko erakundeetan nahiz beste parlamentu-erakunde batzuetan C mailako administrari-lanpostuetan emandako zerbitzuak.

a.2)

Beste administrazio publiko batzuetan C mailako administrari-lanpostuetan emandako zerbitzuak.

b) Beste merezimendu batzuk:

b.1)

Deialdian eskatutako betekizuna betetzen duen titulazioaren osagarria den titulazio akademiko ofizial baliokidea

Titulazio ofiziala

b.2)

Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoko titulazio akademiko ofiziala, edo gradu, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulazioak

Titulazio ofiziala

b.3)

C mailako lanpostu baterako Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan edo edozein administrazio publikotan gainditutako oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren izena

Ebazpena / argitalpen ofiziala / ziurtagiri ofiziala

b.4)

Euskaraz jakitea (*)

Maila

Titulazio ofiziala

(*) Euskara merezimendu gisa baloratuko da hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuen kasuan bakarrik.

b.5)

Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak

Maila

Titulazio ofiziala

[ ] Honekin batera doa(z) aurreko apartatuetan alegaturiko merezimenduen frogagiria(k).

_________________________(e) n, 2023ko _________________ren ______(e)(a)n.

(Sinadura)

IV. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Lanbide-esperientzia (20 puntu gehienez ere).

Deialdi hau NAOn argitaratzen den egunera arte Nafarroako Parlamentuan eta haren mendeko erakundeetan nahiz beste administrazio publiko batzuetan C mailako administrari-lanpostuetan emandako zerbitzuak 20 puntura bitarte baloratuko dira, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako Parlamentuan eta haren mendeko erakundeetan nahiz beste parlamentu-erakunde batzuetan C mailako administrari-lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-izaerarekin edo 1991ko martxoaren 20ko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzurako aldi baterako langileak kontratatzeari buruzko 2022ko martxoaren 21eko Erregelamenduan edo gainerako erakunde parlamentarioen araudi analogoan langileak kontratatzeari buruzko edozein modalitateren arabera: 2 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

a.2) Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak C mailako sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren lanpostu batean, funtzionario-izaerarekin edo Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan, Nafarroako administrazio publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan edo antzeko araudian langileak kontratatzeko aurreikusitako edozein modalitateren arabera: 1 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

–Apartatu honetako baremoa aplikatzeko irizpideak:

1. Urte-kopurua ez baldin bada kopuru oso bat, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.

2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, horren araberako zatia deskontatuko da.

3. Ez dira baloratuko aldi berean emandako zerbitzuak, salbu eta lanaldi partzialean emandakoak badira.

4. Izangaiak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian emandako aldiak zenbatuko dira benetan enplegatutako lanpostuan emandako zerbitzu gisa. Izangaia zerbitzu berezietako egoeran beste arrazoi batzuengatik egon bada, edo eszedentzia berezian egon bada, edo burutza batean, horietan igarotako denbora zenbatuko da egoera horietara iritsi zen unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

5. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietatik handiena den puntuazioa emanen da.

––a) apartatuko merezimenduak frogatzeko dokumentazioa:

Emandako zerbitzuak kasuko erakunde parlamentarioko edo administrazio publikoko organo arduradunak jaulkitako ziurtagirien bitartez frogatu beharko dira, non xeheki adierazi beharko baitira emandako zerbitzuak, berariaz jasota lanpostuak bertako plantilla organikoaren arabera duen izena, mailaketa, zein zentro edo unitatetan emandako zerbitzualdia den, zerbitzualdi bakoitzaren hasiera- eta amaiera-egunak, bai eta guztizko egun kopurua ere.

b) Beste merezimendu batzuk (gehienez ere, 10 puntu).

b.1) Deialdian eskatutako betekizuna betetzen duen titulazioaren osagarria den titulazio akademiko ofizial baliokide bakoitzeko: 0,5 puntu.

b.2) Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoko titulazio akademiko ofizial edo gradu, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulazio bakoitzeko: 1 puntu.

b.3) C mailako lanpostu baterako Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan edo edozein administrazio publikotan oposizio edo oposizio-lehiaketa bat gainditu izateagatik: 2 puntu, gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.4) Euskara jakitea: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 1 puntu emanen dira. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea, Europar Batasuneko lan-hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 1 puntu emanen dira. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

–b.4) eta b.5) apartatuetako baremoa aplikatzeko irizpideak:

1. Hizkuntza bakoitzeko, erdietsitako maila gorenaren titulua edo ziurtagiria baloratuko da.

2. Hizkuntza bereko maila bereko titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, behin bakarrik puntuatuko da hizkuntza horren ezagutzaren egiaztapena.

3. (*) Euskara merezimendu gisa baloratuko da hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuen kasuan bakarrik. Lehiaketaldia amaituta, epaimahaiak bi zerrenda argitaratuko ditu Nafarroako Parlamentuaren webgunean, izangai bakoitzaren merezimendu-balorazioaren emaitzaren berri emateko. Lehenbiziko zerrendan izangai guztiak jasoko dira, lehiaketaldian lortu duten puntuazioa adierazita. Bigarren zerrendan C1 euskara-eskakizuna duen postura ere aurkezten diren pertsonak bakarrik agertuko dira, eta lehenbiziko zerrendarekiko alde bakarra izanen du ez duela merezimendu gisa barne hartuko euskararen jakitea, ezinbesteko baldintza baita postu horretara aurkezteko.

–b) apartatuko merezimenduak frogatzeko dokumentazioa:

b.1) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren fotokopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialarena.

b.2) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren fotokopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialarena.

b.3) Izangaiak oposizioa edo oposizio-lehiaketa gainditu izana frogatuko da horren berri ematen duten administrazio-ebazpenaren, argitalpen ofizialaren edo organo eskudunak jaulkitako ziurtagiri ofizialaren fotokopia bidez frogatuko da.

b.4) Euskara jakitea frogatuko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiria aurkeztuz; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu bat.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea frogatuko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiria aurkeztuz; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu bat.

V. ERANSKINA

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa; zehazki, honako titulu hauek: IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. V. titulua: Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak. VIII. titulua: Estatuaren antolakuntza lurraldeen arabera.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: Nafarroako Foru Erakundeak.

4. gaia.–Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legea; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. I. titulua: Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna II. titulua: Nafarroako Gobernuko lehendakaria. IV. titulua: Nafarroako Gobernuaren legegintza-ekimena eta araugintza-ahalmena.

5. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra VII. titulua: Foru lege mailako arauak eta erregelamenduak prestatzea

6. gaia.–Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea; zehazki, honako titulu hauek: I. titulua: Administrazio prozedurako interesdunak II. titulua: Administrazio publikoetako jarduera.

7. gaia.–Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea; zehazki, honako titulu hauek: III. titulua: Administrazio egintzak IV. titulua: Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak

8. gaia.–Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea; zehazki, honako titulu hauek: V. titulua: Bide administratiboko egintzen berrikuspena VI. titulua. Legegintza-ekimena eta erregelamenduak nahiz bestelako xedapenak ezartzeko ahalmena

9. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea; zehazki, honako kapitulu hauek: III. kapitulua 1. atala: Foru lege honen mendean dauden kontratuen definizioa V. kapitulua 2. atala: Kontratazioaren plegu arauemaileak. V. kapitulua 3. atala: Esleipen-prozedurak V. kapitulua 5. atala: Lizitazioen publizitatea. V. kapitulua 7. atala: Adjudikazioa.

10. gaia.–Europar Batasunaren antolamendua: Europako Parlamentua eta Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua Justizia Auzitegia.

11. gaia.–Europar Batasuna: Europar Batasuneko antolamendu juridikoaren iturburuak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria

12. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: I. titulua: Nafarroako Parlamentuaren eraketa. II. titulua: Foru parlamentariak. III. titulua: Talde parlamentarioak.

13. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: IV. titulua: Nafarroako Parlamentuaren antolamendua.

14. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: V. titulua: Funtzionamenduari buruzko arau orokorrak.

15. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: VI. titulua. Legegintzako prozedura.

16. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hau: VII. titulua: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreforma. VIII. titulua: Foru Diputazioari baimenak ematea. IX. titulua: Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen izapidea. X. titulua: Konfiantza ematea eta kentzea.

17. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: IX. titulua: Interpelazioak eta galderak. XII. titulua: Mozioak.

18. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: XIV. titulua: Parlamentuaren harremanak Kontuen Ganberarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko beste kargu batzuekin. XIX. titulua: Herritarren parte-hartzea. XX. titulua: Gardentasuna eta jarduera parlamentarioari buruzko informazio publikoa eskuragarri izatea.

19. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko erregelamendua.

20. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua.

21. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioa.

22. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legea. Nafarroako Kontuen Ganberaren Antolaketari buruzko Erregelamendua

23. gaia.–4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa

24. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua; zehazki, honako kapitulu hauek: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Nafarroako Parlamentuko Artxiboa III. kapitulua: Nafarroako Parlamentuko dokumentuak kudeatzeko sistema IV. kapitulua: Nafarroako Parlamentuaren dokumentu ondarearen balorazioa eta kontserbazioa V. kapitulua: V. kapitulua. Nafarroako Parlamentuaren dokumentu-ondarerako sarbidea eta haren zabalkundea

25. gaia.–Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoa III. titulua: Erregistro elektronikoa IV. titulua: Identifikazioa, autentifikazioa eta sinadura elektronikoa V. titulua: Dokumentu elektronikoen kudeaketa. VI. titulua. Prozeduren kudeaketa elektronikoa

26. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege-dekretua, zeinaren bidez onesten baita Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina; zehazki, honako hauek: I. titulua, VI. kapitulua. Atariko arauak III. kapitulua 1. atala: Xedapen orokorrak. III. kapitulua 1. atala: Sisteman afiliatzea eta altak, bajak eta datu-aldaketak sistema osatzen duten araubideetan 2. atala: Gizarte Segurantzako kotizazioa eta diru-bilketa bateratuko kontzeptuak IV. kapitulua 1. atala: Babes-ekintza. Xedapen orokorrak. II. kapitulua II. kapitulua 1. atala: Enpresen izen-ematea eta langileen afiliazioa III. kapitulua: Ekintza babeslearen alderdi komunak. V. kapitulua: Aldi baterako ezintasuna.

27. gaia.–Informatikako jakintza orokorrak (erabiltzaile-maila) Microsoft 365: Word, Excel, OneDrive eta Outlook

28. gaia.–Gaztelaniako ortografiako eta gramatikako kasu praktikoak.

Oharrak:

1) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua 2023ko martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onetsitakoa da (2023ko apirilaren 14ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

2) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko Erregelamendua Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 16an onetsitakoa da (2023ko urtarrilaren 19ko 8. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziala).

3) Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzko Erregelamendua Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2023ko urtarrilaren 9an onetsitakoa da (2023ko urtarrilaren 12ko 4. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziala).

4) Gainontzeko edukiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dauden arauetan agertzen diren bezala eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2309498