137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofiziala izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorreko Mahaiak, 2023ko ekainaren 14an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko lanpostu huts bat (funtzionario-araubidekoa eta C mailakoa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea eta espedientea abiatzeko agindua ematea.

2. Deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, bai eta Parlamentuaren webgunean ere.

Iruñean, 2023ko ekainaren 14an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

DEIALDIA, NAFARROAKO PARLAMENTUAREN ZERBITZUKO SISTEMA INFORMATIKOETAKO TEKNIKARI-OFIZIALA IZATEKO LANPOSTU HUTS BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO (FUNTZIONARIO-ARAUBIDEKOA ETA C MAILAKOA)

Honako hauek dira deialdi honen,

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofiziala izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea (funtzionario-araubidekoa eta C mailakoa).

1.2. Oposizio-lehiaketa aurrera eramanen da 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta horrek gerora izandako aldaketetan xedatuari jarraikiz; eta, osagarri modura, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta, hori garatu eta betearazteko, Sarrera-erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

1.3. Deialdi hau dela medio izendaturik suertatzen den izangaiak Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, zehazki, teknikari-ofizialen kidegokoentzat ezarritako eginkizunak beteko ditu eta horien eskubide eta betebeharrak edukiko ditu. Haren eginkizunak Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 8.5 artikuluan oro har ezarritakoak izanen dira; zehazki, hauek: erabiltzaileen postuetan softwarea eta hardwarea instalatzea eta sostengua ematea, eta goi-mailako teknikariei eta diplomadunei laguntza ematea haien kudeaketa-eginkizunetan, bai eta zerbitzuaren berezko eginkizunekin zerikusia daukan eta bere prestakuntzaren arabera zerbitzuburuak agin diezaiokeen beste edozein lanbide-eginkizun ere.

Lanpostua Informatikako, Ikus-entzunezkoen Sistemetako eta Teknologiako Zerbitzuari atxikirik dago.

1.4. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen dio hautatuari, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostua C mailakoa da, eta horren lansariak izanen dira maila horri dagozkionak gehi Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak.

1.6. Izendatzen den funtzionarioa Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartu eta afiliatuko da, araubide horren babesean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta hori osatzen duten xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubideko kidea bada, kasu horretan aukera izanen baitu araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.7. Lanaldia gauzatuko da Nafarroako Parlamentuko langileentzat orokortasunez ezarritako ordutegi eta txandetan.

2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

2.1. Prozedura honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostua betetzeko prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostuaz jabetzeko unera arte:

a) Espainiar nazionalitatea, Europar Batasuneko kide den beste estatu batekoa edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa edukitzea.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo horietakoren baten baliokide gisa ofizialki deklaratua izan den titulu baten jabe izatea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria edukitzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialarena. Betekizun hori ez zaie aplikatuko izangaiei, baldin eta Europako Erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean lortu badute, lanbide arautuen esparruan, beren lanbide-kualifikazioaren aitorpen ofiziala.

d) Kasuan-kasuan bete beharreko eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia izan ez izana, ezta diziplinako kaleratze bidez bidali izana ere.

2.2. Aurreko baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, eta postuaren jabetza hartzen den arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean beharko dute frogatu aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.

3. oinarria.–Eskabideak, dokumentazioa eta azterketa-eskubideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Parlamentuko lehendakariari zuzendu beharko zaizkio, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Navas de Tolosa kalea 1-Iruña), edo administrazio-araudi indardunaren araberako beste erregistro batzuetan.

Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuz gero, eskabidea eta haren kopia bat aurkeztu beharko dira. Kopia zigilatu eta interesdunari itzuliko zaio, izen-ematearen ziurtagiri gisa. Nafarroako Parlamentuaren Erregistroaren ordutegia honako hau izanen da 2023ko ekainaren 16ra bitarte eta 2023ko uztailaren 1etik aitzina: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era. 2023ko ekainaren 19tik 30era, berriz, astelehenetik ostegunera bitarte 09:00etatik 17:30era, eta ostiraletan 09:00etatik 14:30era. Uztailaren 6tik 14ra itxita egonen da.

3.2. Eskabidea posta bulego batean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal ireki bidez eginen da, kasuko posta-langileak eskabideari data eta zigilua jar diezazkion, ziurtapena egin aurretik.

3.3. Eskabidea I. eranskinean adierazitako ereduaren araberakoa izanen da, eta interesdunentzat eskuragarri egonen da Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean eta Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" izeneko atalean.

3.4. Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen dituztela eskabide-aurkezpenerako zehaztutako epea amaitzen den egunean.

3.5. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia aurkeztu beharko dute. Era berean, deialdian parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren fotokopia aurkeztu beharko da.

3.6. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzkoena ere. Halaber aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko aitorpena, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten dien inolako diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez izatearena.

3.7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek zilegi izanen dute balizko denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea horiek beharrezkoak dituzten ariketarako. Kasu horretan, horren berri eman beharko dute eskabidean, aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zein diren eskatzen dituzten egokitzapenak, eta legezko desgaitu-izaera frogatu beharko dute, organo eskudunak jaulkitako dokumentuaren kopia bat atxikiz.

3.8. Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubidea izateko 26,00 euro ordaindu beharko dira; hartara, transferentzia bat eginen da Nafarroako Parlamentuaren honako banku-kontu honetara ES47 3008 0218 843490314824 (Nafarroako Rural Kutxa), azalpenean honako hau jarrita: "Parlamentuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren deialdiko azterketa-eskubideak", bai eta bidaltzailearen izen-abizenak ere. Diru-sarreraren frogagiria deialdian parte hartzeko eskabideari atxikiko zaio.

Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ezean, izangaia deialditik at geldituko da. Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Azterketa-eskubideak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak, zeinek legezko desgaitu-izaera dutelako ziurtagiria aurkeztu beharko baitute.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, langabetu gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean zenbatuta.

Honela frogatu beharko da b) apartatuan aurreikusitako salbuespena:

–Langabetua dela frogatzeko, behar den enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bertan, langabe gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko du ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik; horretarako, deialdi honen II. eranskineko ereduaren araberako agiria aurkeztuko du.

3.9. Halaber, eskabideari nahitaez atxikiko zaio alegaturiko merezimenduen zerrenda, III. Eranskineko ereduaren araberakoa. Epaimahaiak baloratu ahal izan ditzan, nahitaezkoa izanen da dokumentu horri gehitzea merezimendu bakoitzari buruzko frogagiriak, IV. eranskinean deskribatutakoarekin bat.

Izendapenerako proposatua den izangaiak merezimendu horien frogagirien jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak aurkeztu beharko ditu, 8.3 oinarrian adierazitako beste dokumentuekin batera. Dokumentu horien zuzentasun ezak edo bat ez etortzeak aurretiaz aurkeztuak eta lehiaketaldian baloratuak izan direnekin, ondorio gisa ekarriko du haien aldeko izendapen-proposamenak automatikoki indarra galtzea eta kasuko izangaia deialditik kanporatua izatea.

4. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Izangai-onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Onartutako eta baztertutako izangaien izen-deiturak agertuko dira zerrenda horretan. Izangai bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat argitaratuko da https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrerako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea zerrenda horren aurka eta haiek egindako balizko akatsak zuzentzea.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta https://parlamentodenavarra.es/eu webgunearen "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean.

5.4. Ez da azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubiderik itzuliko, baldin eta deialditik at gelditzeko arrazoia izangaiari egotz badakioke.

5.5. Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu egiten zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztenik. Hautatze-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen baldin bada interesdunak ez duela betekizunen bat betetzen, horrek galdu eginen du prozedura honetan parte hartzetik hel zitekeen eskubide oro, ezertan galarazi gabe faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Lehendakaria: Nafarroako Parlamentuko Mahaiko kide bat.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Mahaiko kide bat.

Epaimahaikidea: Asun Marzal Parra andrea, Nafarroako Parlamentuko Informatikako, Ikus-entzunezkoen Sistemetako eta Teknologiako Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Enrique Lorenzo Vello jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Informazio Biltegiaren eta Kudeaketaren Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Eduardo Aranaz Jiménez jauna, Nafarroako Parlamentuko Sistemen Ataleko burua.

Ordezkoa: Pedro Loyola Eraso jauna, Nafarroako Parlamentuko Informatikako goi mailako teknikaria.

Epaimahaikidea: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatu beharrekoa.

Ordezkoa: Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeak hautatu beharrekoa.

Idazkaria: Silvia Doménech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

Ordezkoa: Gemma Angélica Sánchez Lerma andrea, Kontuen Ganberako legelaria.

6.2. Baldin eta, abstentziorako eta errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaketan aldaketarik balego, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.

6.3. Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denean izendatuko dira lehendakaria eta haren ordezkoa, bai eta izendatu beharreko gainontzeko kideak ere.

6.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez bere kideen gehiengo osoa bertaratu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketa eta jarduna baliodunak izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan beharko dute egon.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideak esku hartzetik abstenitu egin beharko dira eta organo dei-egileari horren berri eman beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetakoren bat beraiei aplikatzekoa bada. Halaber, izangaiek zilegi dute aipatu kausetakoren bat aplikatzekoa zaien epaimahaikideak errekusatzea.

6.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistak beregana ditzake proba guztietarako nahiz probaren baterako. Aholkulari horiek lankidetzan arituko dira epaimahaiarekin, eta beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

7.1. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldia oposizioaldiaren aurretik eginen da, eta izangaiek alegatu eta justifikaturiko merezimenduak deialdi honen IV. eranskineko baremoari jarraituz kalifikatzean datza.

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta haren balorazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

Merezimenduen balorazioari dagokionez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ez egun horren ondoren lortutakoak.

Agiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Ez da kontuan hartuko frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan jasota ez dagoenik ere. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak edozein unetan eskatu ahalko ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak izangai bakoitzari esleitzen dizkion merezimenduak arrazoituz baloratuko ditu, baremoko atal bakoitzari jarraikiz, eta ezin izanen du ezein kasutan aintzat hartu alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik. Era berean, ez du zilegi izanen atal bakoitzagatik puntuazio handiagorik ematea baremoan aipatzen dena baino.

Aurkezturiko merezimenduen frogagiriak aztertzetik ondorioztatuko balitz izangaietakoren batek ez daukala halako merezimendurik, deskontatu eginen da aipatu merezimenduei emandako puntuazioa, ezertan galarazi gabe hari faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Lehiaketaldia amaituta, epaimahaiak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioaren emaitza jasotzen duen zerrenda argitaratuko du Parlamentuaren webgunean, izangaien balizko erreklamazioei begira, bost egun baliodunez. Erreklamaziorik egonez gero, epaimahaiak ebatziko ditu, horren ondorioz prozedura eten gabe.

7.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldia 2023ko urritik aurrera hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

Oposizioaldiak bi proba izanen ditu, garaiz iragarriko diren bi egunetan eginen direnak. Proben puntuazioak bi hamarrenetara biribilduta adieraziko dira. Oposizioaldiko probetan gehienez ere 70,00 puntu lortu ahalko dira.

a) Lehenbiziko proba: Ariketa bat izanen da: lau erantzun-aukerako baina erantzun baliodun bakarreko galderen sorta bati erantzun beharko zaio, deialdi honetako V. eranskineko gai-zerrendako bi zatien edukiari buruz. Erantzun okerrak zigortu eginen dira.

Probaren gehieneko iraupena Kalifikazio-epaimahaiak zehaztuko du proba hasi baino lehen.

Proba egiten den bitartean ezin izanen da testurik erabili, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik ere. Tinta urdineko nahiz beltzeko bolaluma bat, punta lodikoa, soilik erabili ahalko da.

Deialdiko V. eranskineko gai-zerrendako zati orokorrean sartzen den edukiari buruzko galderek galderen ehuneko hogeita bost eginen dute gehienez ere.

Gehienez ere 35,00 puntu lortu ahalko dira lehenbiziko proba honetan, eta bazterturik geratuko da gutxienez 17,50 puntu lortzen ez dituen izangaia.

b) Bigarren proba. Ariketa honetan, idatziz garatu beharko dira deialdi honetako V. eranskinean agertzen den gai-zerrendako zati espezifikoko gaiekin zerikusia duten kasu teoriko-praktiko batzuk.

Proba egiten den bitartean ezin izanen da testurik erabili, ez eta hiztegirik edo bestelako materialik ere. Tinta urdineko nahiz beltzeko bolaluma bat, punta lodikoa, soilik erabili ahalko da.

Gehienez ere 35,00 puntu lortu ahalko dira bigarren proban, eta bazterturik geratuko da gutxienez 17,50 puntu lortzen ez dituen izangaia.

Bigarren proba honetan gutun-azal itxien sistema aplikatuko da. Gutun-azalak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eta ekitaldi hori gutxienez hogeita lau ordu lehenago iragarriko da Nafarroako Parlamentuaren webgunean.

7.3. Deialdi bakarra eginen da oposizioko probetarako. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Oposiziotik bazterturik geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, bai eta aipatu agirietako baten bidez identifikatzen ez direnak ere.

Probetarako deialdia gutxienez ere 48 ordu lehenago argitara emanen da, eta 10. oinarrian ezarritako moduan. Deialdian, ariketa egitera deitutako izangaien zerrenda eta zer toki, egun eta ordutarako egiten den dei zehaztuko da.

7.4. Oposizioko probak egitean, denbora- eta baliabide-egokitzapen posible eta beharrezkoak eginen dira aitorturiko desgaitasunen bat izanda propio eskatzen dituztenentzat, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7.5. Proba bakoitza kalifikatu ostean, epaimahaiak izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean, eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du, interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

8. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Bi proben kalifikazioa bukatu eta lehiaketaldiaren emaitza gehitu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean. Izangaiek oposizioan lortu dituzten kalifikazioak adieraziko dira zerrenda horretan, puntuazioaren araberako ordenari jarraikiz, lehiaketaldian, lehenbiziko proban eta bigarren proban lortutako emaitza zehaztuta.

Oposizio-lehiaketaren puntuazio osoan gertatzen diren berdinketak oposizio-fasearen bigarren proban puntuaziorik handiena lortu dutenen alde ebatziko dira, eta berdinketa mantentzen bada, lehen proban puntuaziorik handiena lortu dutenen alde. Horrela ere berdinketa mantentzen baldin bada, zozketa bidez ebatziko da, horretarako deitutako ekitaldi publiko batean.

8.2. Kalifikazio-epaimahaiak guztizko puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, oposizio-lehiaketako aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposaturiko izangaiak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkio Nafarroako Parlamentuari, guzti-guztiak jatorrizkoan eta fotokopian, zeinak izangaiari itzuliko baitzaizkio konpultsatu eta gero:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide bat.

b) Deialdiaren 2.1.c) apartatuan eskatzen den titulua, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

c) Lehiaketaldian alegaturiko merezimenduen jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua. Dokumentu horien zuzentasun ezak, edo aipatu dokumentuak aurretiaz aurkeztuekin bat ez etortzeak, ondorio gisa ekarriko du izendapen-proposamena automatikoki indargabea izatea eta kasuko izangaia deialditik kanporatua izatea.

d) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak jaulkitakoa, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztua izanen da, horretarako osasun-azterketa egin ondoren.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaien kasuan, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz emanen dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezi ez izanaren zinpeko adierazpena.

f) Zin-egite edo hitz-ematea, Nafarroako foru araubidea errespetatzearena, Konstituzioari eta legeei men egitearena eta karguari dagozkion eginkizunak zintzoki betetzearena.

g) Nafarroako Administrazio Publikoren bateko langile finko izanez gero, gainera, izaera hori eta aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzkoa, aurkeztu beharko du.

8.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epearen barrenean arestiko agiriak aurkeztu ezean ezin izanen da izendatu, eta haren egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, bere eskabidearen faltsutasuna dela-eta legokiokeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hutsune hori beteko du 8.1 apartatuak aipatzen duen gaindituen zerrendan jarraian dagoen izangaiarekin, eta horrekiko prozedura izanen da aurreko apartatuek adierazten dutena.

9. oinarria.–Izendapena.

9.1. Deialdi honen 8.3 apartatuan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu eta gero, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak funtzionario izendatuko du proposatutako izangaia. Izendapen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean, izangaiak bere karguaren behin betiko jabetza hartu beharko du, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aurrean.

9.3. Ulertuko da epe horretan lanpostuaz jabetzen ez den izangaiak oposiziotik eratortzen diren eskubideei uko egiten diela. Kasu horretan, deialdi honetako 8. oinarrian aipatzen den gaindituen zerrendan hurrengo tokian dagoen izangaiarekin beteko da lanpostua.

10. oinarria.–Jarduketak argitaratzea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez argitaratu beharreko izapideak ezertan galarazi gabe, Nafarroako Parlamentuaren webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean argitaratuko da deialdiko probak eta kalifikazioak direla-eta epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria izan daitekeen informazio oro ere (https://parlamentodenavarra.es/eu).

11. oinarria.–Aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendak.

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeari buruz Erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrenda hauek eginen dira, hautapen prozesuan parte hartu eta bertan posturik lortu ez duten pertsonekin:

1) Lanposturik gabeko gaindituen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatua.

2) Oposizio-lehiaketa gainditu ez baina oposizioaren lehendabiziko proba gainditu dutenen zerrenda, aipatu proban lortutako puntuazioaren arabera ordenatua. Berdinketak zozketa bidez ebatziko dira, horretarako deitutako ekitaldi publiko batean.

12. oinarria.–Aurkeztutako agiriak.

12.1. Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea zilegi izanen dute izangaiek, berariaz eskatuz gero eta erreklamazio edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada agiriak hartzeko eskaerarik egin gabe, izangaiek agiriak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da, eta, beraz, horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsitu eginen dira.

13. oinarria.–Errekurtsoak.

13.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunean kontatzen hasitako hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.

13.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak nahiz kalifikazio-epaimahaiak deialdi honen aplikazioan erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Parlamentuko Mahaiari, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasitako hilabeteko epean.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE-EREDUA

1) Datu pertsonalak.

Izen-abizenak: .........................................................................................................................................

Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia: ................................................................................. (fotokopia doa erantsirik).

Jaioteguna: ..............................................................................................................................................

Helbidea: .................................................................................................................................................

Herria: .....................................................................................................................................................

Probintzia: ....................................................................................... Posta-kodea: .................................

Telefonoa(k): ...........................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................

2) Desgaitasunaren egiaztagiria (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasun bat dut, zeina eskabidearekin batera frogatzen baitut (legezko desgaitu-izaeraren frogagiriaren fotokopia eransten da).

Desgaitasun hori dela-eta, azaltzen den egokitzapena eskatzen dut, adierazitako arrazoiengatik. (aparteko orri batean zehaztuko dira desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak).

3) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubidea.

Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideen tasa ordaindu dut (honekin batera, diru-sarreraren egiaztagiria).

Tasa ordaintzetik salbuetsirik nago, honako arrazoi honengatik:

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna izatea aitorturik.

Deialdi hau argitaratu den egunaren aurreko hilabetean (gutxienez ere) langabezian egotea, deialdiaren 3.8.b) oinarrian azaldutako baldintzetan, eta hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik (honekin batera, enplegu-bulegoaren ziurtagiria, zeinean jasotzen baita inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, bai eta II. eranskineko ereduaren araberako erantzukizunpeko adierazpena).

4) Deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioa.

Erantsirik doa deialdian parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren fotokopia.

5) Merezimendu-lehiaketa.

Alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua eransten da, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

Aurreko zerrendan sartzen diren merezimendu alegatuetako bakoitzaren frogagiria eransten da.

6) Halaber adierazten dut.

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta ez dudala xedapen indardunetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, eta ez naizela zigortua izan eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitzearekin edo etendurarekin.

–Badauzkadala deialdian eskatzen diren tituluak, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.

–Konpromisoa hartzen dudala, izendatua izanez gero, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurreikusten den epean aurkezteko, bai eta lanpostuaren jabetza hartzeko ere nire izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Horrenbestez ESKATZEN DUT onartua izatea deialdi horretan, zeinaren bidez beteko baita Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren lanpostu huts bat, funtzionario-araubidekoa eta C mailakoa. Deialdia .......................... datako ............................................ zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua da.

................................................(e)n, 2023ko ..............................ren .................................(e)(a)n

(Sinadura)

OHARRA: Eskabidea Nafarroako Parlamentuaren Erregistroan aurkeztuz gero, horren kopia bat atxiki beharko da, zigilatua jarri eta interesdunari itzul dakion, izena eman izanaren frogagiri gisa.

Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, honako honen berri ematen dizugu, emandako datu pertsonalak direla-eta:

Arduraduna eta helburua: Izaera pertsonaleko datuak Nafarroako Parlamentuak tratatu eta "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu; haren xedea da Nafarroako Parlamentuko giza baliabideen erregistrorako eta kudeaketarako behar diren datuak lortzea. Datu horiek erabiliko dira langile-hautaketako eta lanpostu-betetzeetako prozesuetan, langileen prestakuntzan, bateraezintasunen gaineko kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-zereginetan, eta Gizarte Segurantzari eta, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.

Legitimazioa: Helburua oinarrituta dago legezko betebehar baten betetzean eta Nafarroako Parlamentuaren zenbait ahalmen publikoren erabileran, honako euskarri juridiko honekin:

DPBEren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia. (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).

Eskubideak: Orobat jakinarazten dizugu zure eskubidea dela Nafarroako Parlamentuari eskatzea zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eraman ahal izatea, bai eta datu horien tratamendua mugatzea eta ukatzea ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaria eginez Navas de Tolosa kalea 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.

Kontserbazioa: Datuak kontserbatuko dira Nafarroako Parlamentuko Artxiboaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Arauek xedatzen dutenari jarraituz. Arau horiek 2000ko maiatzaren 15ean onetsi zituen Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, eta 2000ko ekainaren 8ko 48. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIARI.

II. ERANSKINA.–ERRENTA JASOTZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Izen-abizenak: .........................................................................................................................................

NAN zenbakia: ........................................................................................................................................

Helbidea: .................................................................................................................................................

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren postu bat –fun­tzionario-araubidekoa eta C mailakoa– betetzeko deialdiko azterketak egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaintzetik salbuetsita egotearen ondorioetarako, honako hau ADIERAZTEN DUT nire ardurapean: ez dut lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik jaso, hilean zenbatuta, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon naizen bitartean, kasuko enplegu zerbitzuak emandako agirian, zeina honekin batera baitoa, jasota ageri denez. Aipatu deialdia ............................ko ........................................................... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

................................................(e)n, 2023ko ..............................ren .................................(e)(a)n

III. ERANSKINA.–ALEGATUTAKO MEREZIMENDUEN ZERRENDATZE-EREDUA

Izen-abizenak: .........................................................................................................................................

NAN zenbakia: ........................................................................................................................................

Deklaratzen dut: Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko C mailako sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren postu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko IV. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideei dagokienez, honako hauek dira baloraziorako aurkezten ditudan merezimenduak:

a) LANBIDE-ESPERIENTZIA:

Administrazio
Publikoa

Epealdia

a.1)

Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan emandako zerbitzuak C mailako sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren lanpostuan

a.2)

Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak C mailako sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren lanpostuan

b) BESTE MEREZIMENDU BATZUK:

b.1)

Deialdian eskatutako betekizuna betetzen duen titulazioaren osagarria den titulazio akademiko ofizial baliokidea

Titulazio ofiziala

b.2)

Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoko titulazio akademiko ofiziala, edo gradu, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulazioak

Titulazio ofiziala

b.3)

C mailako lanpostu baterako Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan edo edozein administrazio publikotan gainditutako oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren izena

Ebazpena / argitalpen ofiziala / ziurtagiri ofiziala

b.4)

Euskararen ezagutza

Maila

Titulazio ofiziala

b.5)

Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak

Maila

Titulazio ofiziala

Honekin batera doa(z) aurreko apartatuetan alegaturiko merezimenduen frogagiria(k).

................................................(e)n, 2023ko ..............................ren .................................(e)(a)n

(Sinadura)

IV. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Lanbide-esperientzia (20 puntu gehienez ere).

Deialdi hau NAOn argitaratzen den egunera arte Nafarroako Parlamentuan, beste erakunde parlamentario eta beste administrazio publiko batzuetan C mailako sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren lanpostu batean emandako zerbitzuak 20 puntura bitartean baloratuko dira, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan emandako zerbitzuak C mailako sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren lanpostuan, funtzionario-izaerarekin edo 1991ko martxoaren 20ko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzurako aldi baterako langileak kontratatzeari buruzko 2022ko martxoaren 21eko Erregelamenduan edo gainerako erakunde parlamentarioen antzeko araudian langileak kontratatzeko aurreikusitako edozein modalitateren arabera: 2 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

a.2) Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak C mailako sistema informatikoetako teknikari-ofizialaren lanpostu batean, funtzionario-izaerarekin edo Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan, Nafarroako administrazio publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan edo antzeko araudian langileak kontratatzeko aurreikusitako edozein modalitateren arabera: 1 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

Apartatu honetako baremoa aplikatzeko irizpideak.

1. Urte-kopurua ez baldin bada kopuru oso bat, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.

2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, horren araberako zatia deskontatuko da.

3. Ez dira baloratuko aldi berean emandako zerbitzuak, salbu eta lanaldi partzialean emandakoak badira.

4. Izangaiak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian emandako aldiak zenbatuko dira benetan enplegatutako lanpostuan emandako zerbitzu gisa. Izangaia zerbitzu berezietako egoeran beste arrazoi batzuengatik egon bada, edo eszedentzia berezian egon bada, edo burutza batean, horietan igarotako denbora zenbatuko da egoera horietara iritsi zen unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

5. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietatik handiena den puntuazioa emanen da.

a) apartatuko merezimenduak frogatzeko dokumentazioa.

Emandako zerbitzuak kasuko erakunde parlamentarioko edo administrazio publikoko organo arduradunak jaulkitako ziurtagirien bitartez frogatu beharko dira, non xeheki adierazi beharko baitira emandako zerbitzuak, berariaz jasota lanpostuak bertako plantilla organikoaren arabera duen izena, mailaketa, zein zentro edo unitatetan emandako zerbitzualdia den, zerbitzualdi bakoitzaren hasiera- eta amaiera-egunak, bai eta guztizko egun kopurua ere.

b) Beste merezimendu batzuk (gehienez ere, 10 puntu).

b.1) Deialdian eskatutako betekizuna betetzen duen titulazioaren osagarria den titulazio akademiko ofizial baliokide bakoitzeko: 0,5 puntu.

b.2) Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoko titulazio akademiko ofizial edo gradu, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulazio bakoitzeko: 1 puntu.

b.3) C mailako lanpostu baterako Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan edo edozein administrazio publikotan oposizio edo oposizio-lehiaketa bat gainditu izateagatik: 2 puntu, gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.4) Euskara jakitea: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 1 puntu emanen dira. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea, Europar Batasuneko lan-hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 1 puntu emanen dira. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

b.4) eta b.5) apartatuetako baremoa aplikatzeko irizpideak.

1. Hizkuntza bakoitzeko, erdietsitako maila gorenaren titulua edo ziurtagiria baloratuko da.

2. Hizkuntza bereko maila bereko titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, behin bakarrik puntuatuko da hizkuntza horren ezagutzaren egiaztapena.

b) apartatuko merezimenduak frogatzeko dokumentazioa.

b.1) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren fotokopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialarena.

b.2) Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren fotokopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialarena.

b.3) Izangaiak oposizioa edo oposizio-lehiaketa gainditu izana frogatuko da horren berri ematen duten administrazio-ebazpenaren, argitalpen ofizialaren edo organo eskudunak jaulkitako ziurtagiri ofizialaren fotokopia bidez frogatuko da.

b.4) Euskara jakitea frogatuko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiria aurkeztuz; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu bat.

b.5) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea frogatuko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiria aurkeztuz; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu bat.

V. ERANSKINA.– GAI ZERRENDA

Zati orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa; zehazki, honako titulu hauek: III. titulua. Gorte Nagusiak. VIII. titulua. Estatuaren antolakuntza lurraldeen arabera. I. kapitulua: Printzipio orokorrak. Hirugarren kapitulua: Autonomia-erkidegoak.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa; zehazki, honako titulu hauek: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: Nafarroako Foru Erakundeak.

3. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: I. titulua: Nafarroako Parlamentuaren eraketa. II. titulua: Foru parlamentariak. III. titulua: Talde parlamentarioak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: IV. titulua: Nafarroako Parlamentuaren antolamendua. I. kapitulua: Mahaia. II. kapitulua. Eledunen Batzarra. III. kapitulua: Batzordeak eta ponentziak. 1. sekzioa: Arau orokorrak. 2. sekzioa: Legegintzako batzordeak. 3. sekzioa: Batzorde bereziak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: V. titulua: Funtzionamenduari buruzko arau orokorrak. I. kapitulua: Bilkurak eta haietarako deialdiak. II. kapitulua. Gai-zerrenda. III. kapitulua: Quoruma. IV. kapitulua: Eztabaidak. V. kapitulua: Bozketak. VI. kapitulua: Bilkuren aktak. VII. kapitulua: Epeak zenbatzea eta agiriak aurkeztea.

6. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua; zehazki, honako titulu hauek: VI. titulua. Legegintzako prozedura. I. kapitulua: Legegintza-ekimena. II. kapitulua. Legegintzako prozedura arrunta.

7. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua. Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko erregelamendua.

Zati espezifikoa.

8. gaia.–Informatika: Kontzeptua eta bilakaera historikoa. Informazioaren teoriari buruzko oinarriak: Informazioaren ordezkaritza eta komunikazioa.

9. gaia.–Ordenagailu pertsonalen arkitektura. Elementuak, ezaugarriak eta funtzionamendua. BIOSaren konfigurazioa. Ordenagailu pertsonal baten periferikoak, ezaugarriak eta funtzionamendua. Periferikoen administrazioa, instalazioa eta konfigurazioa. Lotutako neurriak eta magnitudeak: edukiera, transferentzia-abiadura, bereizmena, besteak beste.

10. gaia.–Informatikako euskarri teknikoa. Mantentze-lana eta matxuren kokapena. TeamViewer, Windows 10 eta Windows 11ko urrutiko laguntza-tresna.

11. gaia.–Merkatuko tresnak informatika-ekipamenduko inbentarioen kudeaketarako: funtsezko ezagutzak eta eragitekoak. Aktiboen kudeaketa tresna horrekin, service desk eta ProactivaNET erabiltzaileen ataria.

12. gaia.–Multimedia elementuak. Irudi digitala. DICOM estandarra. Soinu digitala. Audio-formatuak. Kodekak. Audio- eta bideo-formatuen arteko bihurketa.

13. gaia.–Ekipo-klonaziorako tresnak. Softwarearen banaketa. MDTdun ekipoen hedapena. Kontzeptu orokorrak.

14. gaia.–Sareak eta komunikazioak. Kableatze egituratuko sistemak. LAN sareak: estandarrak eta protokoloak. TCP/IP sareak. TCP/IP protokoloen familia. VLAN kontzeptu orokorrak. Oinarrizko sare-zerbitzuak: DHCP, NAT, DNS, NTP, SNMP, SSH eta FTP. Hardwarea eta sareko elektronika. Hari gabeko teknologiadun toki-sareak. Estandarrak eta protokoloak. Puntutik punturako eta puntu anitzeko sareak. Sarbide-puntuak.

15. gaia.–IP telefonia. Kontzeptu orokorrak. Integrazioa LAN-sarean. IP terminalen konfigurazioa.

16. gaia.–Segurtasun-sistemak: antibirusak, sare-suebakiak, aplikazio-suebakiak, belaunaldi berriko suebakiak, kontzeptu orokorrak. Eraso-motak eta software gaiztoa. Tresna prebentibo eta aringarriak. Sare pribatu birtualak (VPN).

17. gaia.–Panda-Cytomic antibirusa Adaptative Denfense eta Advanced EPDRarekin, funtzionaltasunak eta konfigurazioak, eragiketak, ekipoen enkriptatzeen kudeaketa tresna horrekin.

18. gaia.–Segurtasun-kopiak. Motak: kontzeptu orokorrak. Kopiatze-zikloak. ARC backup eta ARC UDP segurtasun-kopiako softwarea. Bertsioak, funtzionaltasunak eta eragiketak.

19. gaia.–Internet-nabigatzaileak (Mozilla Firefox, Microsoft Edge, Google Chrome). Ziurtagiri digitalak. Segurtasun-mailak. Konfigurazioa, hedapenak eta osagarriak. HTTP-protokoloa, izenburuak eta funtzionamendua. SSL eta HTTPS.

20. gaia.–Bezero-sistema eragileak: Windows 10 eta Windows 11. Instalazioa. Aplikazioen instalazioa. Sistema eragilearen abiatze-aukera aurreratuak. Konponketak eta modu seguruak. Disko gogorren, partizioen eta unitateen kudeaketa. Sistema berreskuratzeko aukerak. Sistemaren leheneratzea. SSD diskoekin errendimendua hobetzeko konfigurazio- eta optimizazio-aukerak. Urrutiko idazmahaia, konexioa beste ekipo batzuetara urrutiko idazmahaiaren bidez. Ekipoak, gailuak eta sareko baliabideak partekatzea. Tokiko politiken kudeaketa, sistema eragilearen konfigurazioa tokiko politiken bidez. Erabiltzaile-kontuak. Hardware eta driverren konfigurazioa. TCP/IP konfigurazioak. Artxibo-sistemak. Aplikazioak instalatzea eta mantentzea.

21. gaia.–GNU/Linux sistema eragileak. Banaketak. Sistema eragilearen instalazioa. Terminalaren oinarrizko komandoak. Erabiltzaile, talde eta baimenen kudeaketa. Sistema eragilearen konfigurazioa. Disko eta partizioen egitura. Sistemaren aukerak eta tresnak.

22. gaia.–Direktorio aktiboa. Direktorio aktiboaren kontsola: erabiltzaile-kontuak sortzea eta administratzea. Segurtasun- eta banaketa-taldeak sortzea eta administratzea. Estazio-kontuak sortzea eta administratzea. Antolaketa-unitateen egitura.

23. gaia.–Windows Server. Rolak eta ezaugarriak. DNS-zerbitzua: kontzeptuak eta funtsezko konfigurazioak; DHCP: oinarrizko kontzeptu eta konfigurazioak. Windows Server GPO domeinu batean taldeen sasiagindu artezkariak administratzeko kontsola; kontzeptuak, politiken antolaketa, zuhaitzaren eskema eta sasiagindu artezkarien herentzia. Sareko baliabideen partekatzea. NTFS baimenak. DFS. Inprimatze-zerbitzua.

24. gaia.–Windows-eguneraketak. WSUS: kontzeptua eta funtzionaltasuna; produktuen eta sailkapenen eguneratzeen zabaltzea.

25. gaia.–Aplikazioen zerbitzariak. Definizioa. Oinarrizko kontzeptuak.

26. gaia.–Zerbitzarien birtualizazioa: kontzeptu orokorrak eta funtzionaltasuna. Datuak datacenterretan biltegiratzea: kontzeptu orokorrak. NAS eta SAN biltegiratze-zerbitzuak. RAID-mailak eta -motak.

27. gaia.–Posta elektronikoa. Posta elektronikoko sistema bat osatzen duten elementuak. SMTP, POP3, IMAP protokoloak. Exchange. Exchange Online. DKIM, DMARC, ESMTP, MAPI, MX. Posta iragazteko sistemak, antispam, URLak ikuskatzeko babes aurreratuak.

28. gaia.–Hodeiko biltegiratzea. Zerbitzurik esanguratsuenak. Tresna kolaboratiboak. Talde-lana. Microsoft 365. Lizentziamendua, aplikazioak, kontzeptuak, zerbitzua, sarbide-motak. Informazioa partekatzea, OneDrive, OneNote, Teams, SharePoint, Excel, Word, Access, PowerPoint, Outlook, To do, Publisher, Planer, Exchange online, Yammer. Azure, Integrazioak Direktorio Aktiboarekin. M365-segurtasuna.

29. gaia.–Microsoft 365. Access, taulak, kontsultak, inprimakiak eta txostenak. Excel: funtzionaltasuna eta erabilera. Word: funtzionaltasuna eta erabilera. Outlook: funtzionaltasuna, erabilera, kontuen konfigurazioa, profilak, datu-fitxategiak. Teams: funtzionaltasuna, erabilera, lantaldeak eta elkarlaneko lana. OneDrive: funtzionamendu orokorra, karpetak eta fitxategiak, baimenak, ekipo-unitateak, elkarlaneko lana, fitxategiak sinkronizatzea, bertsioen historia. SharePont: erabiltzaileendako funtzionamendua.

30. gaia.–Bideokonferentzia-sistemak. Webex, ZOOM, Teams, Google Meet, Skype. Zerbitzuaren kalitatea komunikazioetan eta arazoak konpontzea ekipoekin.

31. gaia.–PDF formatua. PDFak bistaratzeko, sortzeko eta editatzeko aplikazioak. Acrobat reader, Acrobat PRO, pdf-fitxategien edizioa. Foxit, pdf-ak editatzea.

32. gaia.–Gailu mugikorrak. iOS eta Android sistema eragileak. iTunes, iCloud. Gailu mugikorretan ingurune pertsonala eta profesionala bereizteko tresnak. Gailu mugikorrak hornitzeko eta modu zentralizatuan kudeatzeko tresnak.

33. gaia.–Honako hauei buruzko kontzeptu orokorrak: administrazio elektronikoa, artxibo digitala, egoitza elektronikoa eta Sara sarea.

34. gaia.–Bezero-postuetan ziurtagiri digitalekin lan egitea. FNMT-ziurtagiriak lortzea, konfigurazioa. Autosinadura. Sinaduren karpeta digitalak. Kontzeptuak.

Oharra: Deialdi honetako gai-zerrendan sartzen den Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua 2023ko martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onetsitakoa da (2023ko apirilaren 14ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua). Gainerako edukiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dauden arauetan agertzen diren bezala eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2309497