132. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1249/2023 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario bat izendatzen du OLko administrari izateko (C maila), eta lanpostu bat esleitzen dio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 18an emandako 2307/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko administrari izateko zortzi lanpostu (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 9an emandako 877/2023 Ebazpenaren bidez, María Consuelo Silanes Mediavilla andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten OLko administrari izateko (C maila), eta 415 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 11n emandako 893/2023 Ebazpenaren bidez, María Consuelo Silanes Mediavilla andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko administrari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 19an emandako 934/2023 Ebazpenaren bidez, Eva Zamarbide Bacaicoa andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten OLko administrari izateko (C maila), eta 415 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 22an emandako 952/2023 Ebazpenaren bidez, Eva Zamarbide Bacaicoa andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko administrari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen María Carmen Torres Ibañez andrearen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 23an.

Horretarako ezarritako hamar egun balioduneko epea amaituta, proposatutako pertsonak, María Carmen Torres Ibáñez andreak, ez du deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako agirietako bakar bat ere aurkeztu.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoaren arabera, proposatutako pertsona, María Carmen Torres Ibáñez andrea, ezin da izendatua izan, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu dira.

Deialdiaren 9.5 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen María Montserrat Barrena Contreras andrearen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko ekainaren 8an.

María Montserrat Barrena Contreras izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da María Montserrat Barrena Contreras andrearen izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Montserrat Barrena Contreras andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 415 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko ekainaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2309098