127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1061/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu C mailako ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 11n emandako 2219/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan C mailako ofizial tekniko izateko hiru lanpostu (Informatika Zerbitzua) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko azaroaren 28an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 3an emandako 821/2023 Ebazpenaren bidez, Pablo Echeverría Olave jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta 546 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 4an emandako 832/2023 Ebazpenaren bidez, Pablo Echeverría Olave jauna borondatezko eszedentzian deklaratu zuten, beste administrazio publiko batean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 15ean emandako 913/2023 Ebazpenaren bidez, Javier Solano marzo jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta 546 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 17an emandako 920/2023 Ebazpenaren bidez, Javier Solano marzo jauna borondatezko eszedentzian deklaratu zuten, beste administrazio publiko batean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 24an emandako 973/2023 Ebazpenaren bidez, Marta Ramírez Pérez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten C mailako ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta 546 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 25ean emandako 978/2023 Ebazpenaren bidez, Marta Ramírez Pérez andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten ofizial tekniko izateko lanpostuan (Informatika Zerbitzua), 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen Pablo Zaratiegui Biurrun jaunaren alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 26an.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Pablo Zaratiegui Biurrun jaunaren izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pablo Zaratiegui Biurrun jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta 546 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko ekainaren 1ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308988