127. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, ikastetxeetako jantokietan jateko dirulaguntzak emateko. Laburpena. 2023-24 ikasturtea

DDBN (identifikazioa): 698737.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/698737).

Deialdi honen helburua da Iruñeko familiei dirulaguntzak ematea, jantokiko gastuei aurre egiteko. Laguntzak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat dira (3-12 urte), eta emanen dira errentaren, familia-unitatearen kide kopuruaren eta haien lan-egoeraren arabera, eta betiere jarraikiz oinarri hauetan ezarrita dagoenari 2023-2024 ikasturterako.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 23an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2308349