122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURGI

Deialdia, berdintasunerako agentearen lanpostua aldi baterako betetzeko, oposizio-lehiaketaren prozedura baliatuz, administrazio araubidean, eta aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat eratzeko

Burgiko Udalak, 2023ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi zituen, berdintasunerako agentearen lanpostua aldi baterako betetzeko, oposizio-lehiaketaren prozedura baliatuz, administrazio araubidean, eta aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat eratzeko, Burgiko Udalean sor daitezkeen premiei erantzuteko; hori guztia, bete beharrez Zaraitzun, Erronkarin eta Nabaskozen berdintasun zerbitzua emateko udalen arteko hitzarmena, eta jarraikiz 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen testu bategina).

Lanpostuak Administrazioaren B mailako lansariak izanen ditu, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Burgiko Udalari aplikatu behar zaizkion gainerako xedapenetan; halaber, oinarrizko soldatari, %9ko lanpostuko osagarria gehituko zaio.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Deialdiaren oinarriak Burgiko Udalaren egoitza elektronikoan daude: https://burgui-burgi.sedelectronica.es/info.0.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Burgin, 2023ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

OPOSIZIO-LEHIAKETARAKO DEIALDIA, HAUTAPROBA BIDEZ ERATZEKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IZANGAI ZERRENDA BAT, BERDINTASUNERAKO AGENTEAREN LANPOSTUA BETETZEKO

Lehena.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi bat iragartzen da, hautaketa-proben bidez eta oposizio-lehiaketako prozeduran eratzeko izangaien zerrenda bat, berdintasunerako agentearen lanpostuan aldi batez aritzeko, administrazio araubideko kontratuarekin, erantzun beharrez Burgiko Udalean sor daitezkeen premiei eta bete beharrez Zaraitzun, Erronkarin eta Nabaskozen berdintasun zerbitzua emateko udalen arteko hitzarmena.

1.2. Lanpostuak Administrazioaren B mailako lansariak izanen ditu, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Burgiko Udalari aplikatu behar zaizkion gainerako xedapenetan; halaber, oinarrizko soldatari, %9ko lanpostuko osagarria gehituko zaio.

1.3. Lanpostuaren zeregina izanen da programa oso bat diseinatzea eta garatzea, horren bidez egokitzeko kontratuaren datan berdintasunaren arloan indarrean dauden arauetara. Plan hori bereziki egonen da zuzenduta Burgiko Udalari eta aipatutako hitzarmena sinatua duten udalei. Lanpostuan honako eginkizun hauek bete beharko dira, betiere bat etorriz ‘Nafarroako toki entitateetako berdintasun alorretako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidea’ dokumentuarekin:

–Berdintasun arloko plana diseinatzea, koordinatzea eta kudeatzea 2023rako eta 2024rako Burgiko Udalean eta hitzarmena sinatu duten gainerako udaletan.

–Behar diren ekintzak eta sareak gauzatzea, ekitatearen eta berdintasunaren kultura hedatzeko udal sinatzaileetako adin guztietako gizarteko kideen artean, 2023ko maiatzetik 2025eko maiatzera bitartean.

–Ekintza positiboak definitzea, eta aholku eta laguntza ematea horiek gara eta gauza daitezen bere aplikazio-eremuan.

–Hitzarmena indarrean dagoen bitartean (2023ko maiatzetik 2025eko maiatzera), Berdintasun Arloko plangintza ebaluatzea, udalek zer arlotan hobetu behar duten identifikatuta eta hobetzeko bideak proposatuta udaletan bertan.

–Lanpostuak dituen arduretatik abiatuta, berdintasun arloko prestakuntza ematea Burgiko Udaleko eta gainerako udal sinatzaileetako interes-taldeei (udal arloetako teknikariak, politikariak, emakumeen taldeak edo talde feministak, elkarteak eta abar).

–Egindako lana jakinaraztea eta ikusaraztea Zaraitzun, Erronkarin eta Nabaskozen Berdintasun Arloa Kudeatzeko Mahaiko kideei, gizarteari, hezkuntzako eragile eta ikasleei, udal langileei eta interes-taldeei.

–Hitzarmenak irauten duen bitartean (2023ko maiatzetik 2025eko maiatzera), koordinazio-kanalak ezartzea, tokiko beste elkarte, erakunde eta entitate batzuekin jarduteko.

–Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, hitzarmena sinatu duten udalen parte-hartzea koordinatu eta erraztea berdintasunaren arloko programetan, hala udalerriaz gaindikoetan nola Europakoetan, aurrekontuak eta baliabideak hobetzeko eta optimizatzeko.

–Sustatzea esku hartzeko proiektu orotan txerta daitezen generoaren ikuspegia eta gizarte-jasangarritasunaren ikuspegia, lankidetzan arituz udaletako arlo teknikoekin eta gizarte-eragileekin, Zaraitzun, Erronkarin eta Nabaskozen berdintasun zerbitzua emateko udalen arteko hitzarmena sinatu duten udalerrietan.

–Genero-ikuspegia lantzea eta garatzea hitzarmena indarrean dagoen bitartean, Burgiko Udaleko eta gainerako udal sinatzaileetako gizarte-eragile nagusiekin erlazionatuz eta ikuspegi horri eutsiz, erlazio hori dinamizatuz eta sareak sustatuz.

–Prozesuak dokumentatzea hitzarmena indarrean dagoen bitartean (2023ko maiatzetik 2025eko maiatzera) eta arloaren berezko espedienteak izapidetzea, hala nola programak, dirulaguntzak, lehiaketak eta abar.

–Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, protokoloak eta jarduketa-metodoak sortzea, hitzarmena sinatu duten entitateek hizkera ez-baztertzailea erabil dezaten.

–Agintzen zaion beste eginkizun oro, lanpostuarekin lotura badu, haren mailaren barnean badago eta sartuta badago Zaraitzuko, Erronkariko eta Nabaskozeko udalek berdintasuneko teknikariak kontratatzeko sinatu duten hitzarmenak bultzatzeko asmoa duen berdintasun programan.

(*) Eginkizun horiek egokitzen ahalko dira, baldin eta aldatzen badira Estatuko, foru komunitateko eta udaleko arauak eta politikak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan.

1.4. Oinarri hartuta Zaraitzuko, Erronkariko eta Nabaskozeko udalek –bai eta gerora atxiki daitezkeenek ere– sinatutako administrazioen arteko hitzarmena, bat etorriz udal bakoitzak ezartzen dituen programa eta jarraibideekin, eta jarraikiz Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuak ezartzen duenari.

Bigarrena.–Bete beharreko baldintzak.

2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatuetako ezkontideek edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, parte har dezakete haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Honako hauen jabe izatea:

Graduko, diplomako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulu unibertsitarioa izatea, edo horietako baten baliokidea den beste titulu bat, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasmailak osorik gaindituak izatea. Edo, bestela, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako horietako bat erdiesteko moduan izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko xedapenen babesean.

–Euskarako B2 maila; dagokion titulua edo ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da hura frogatzeko.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek, aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazioa edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) apartatuan eskatzen den titulazio betebeharrak agiri bidez frogatu beharko dira, deialdi honen 3.2 apartatuan ezarritakoarekin bat.

2.3. Espainiako B1 gidabaimena edo Europar Batasunean baliokidea den beste bat edukitzea, eta zerbitzua ematen den tokietara mugitzeko moduan egotea.

2.4. Ordutegietan malgua izateko moduan egotea, zerbitzuaren beharren arabera.

2.5. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak, bai eta hautapen prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Burgiko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira (Herriko plazta 1, 31412 Burgi, Nafarroa) 09:30etik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, 15 egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Burgiko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://burgui-burgi.sedelectronica.es/info.0). Kasu horretan, parte hartzeko eskabide berariazkoarekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

Eskabidea aurkezten bada urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, ayuntamiento@burgui.es helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, adieraziz zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik. Eskabideak aurkeztuko dira jarraikiz deialdi honen I. eranskineko ereduari.

Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko. Burgiko Udalaren erregistro orokorrean eskuratuko da eskabidearen eredua; bestela, Interneten, http://www.burgui.es/ helbidean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzentzen ahal dira ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.2. Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa.

Eskabideari honako agiri hauek erantsiko zaizkio, behar bezala bete ondotik:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

b) 2.1. oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizkoa edo fotokopia.

c) Seigarren oinarrian ezarri diren merezimenduak –lehiaketaldian baloratuko direnak– frogatzen dituzten agiriak.

d) Denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute ariketak egiterakoan, hala behar izanez gero. Kasu horietan, eskaeran, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

Laugarrena.–Izangaien onarpena.

4.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Burgiko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Burgiko Udalaren iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta web-orrian (http://www.burgui.es/).

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.

Izangai baztertuek 5 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, une horretan alkate denak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila, bakarrik, Burgiko Udalaren iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta web-orrian (http://www.burgui.es/). Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.3. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako betebeharrak betetzen direla aitortzeko. Aurkeztutako dokumentazioa edo Udalak bere esku daukana azterturik, eskatutako baldintzetako bat betetzen ez dutela ikusiz gero, interesdunek galduko dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

4.4. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egintzat joko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako ondorioetarako (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bosgarrena.–Oposizioaldia.

Oposizioaldian bi proba eginen dira, bata teorikoa eta bestea teoriko-praktikoa. Biak ere baztertzaileak izanen dira.

Biak eginen dira egun berean.

5.1. Lehenbiziko proba: proba teorikoa.

Proba teoriko horretan test moduko hainbat galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ordubetean gehienez. Galderok izanen dira deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Galdera bakoitzak zenbait erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena.

Epaimahaiak ezarriko du zer denbora izanen duten izangaiek proba egiteko, hura hasterakoan.

Proba hasi baino lehen zehaztuko dira proba baloratzeko irizpidea eta aukerako erantzunak dituzten galderetan egindako akatsen penalizazioa.

Ariketa horretan gehienez 40 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.

5.2. Bigarren proba: proba teoriko-praktikoa.

Proba teoriko-praktiko horretan idatziz garatu eta ebatzi beharko dira epaimahaiak proposaturiko gai eta kasu praktikoak, II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoak.

Epaimahaiak ezarriko du zer denbora izanen duten izangaiek proba egiteko, hura hasterakoan.

Bigarren proba honetan gehienez 30 puntu lor daitezke. Proba gaindituko dute gutxienez 15 puntuko kalifikazioa lortzen dutenek.

5.3. Oposizioaldia bukatutakoan, epaimahaiak Burgiko Udalaren iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta web-orrian (http://www.burgui.es/) paratuko ditu parte-hartzaileek lortutako puntuazioak, eta 7 egun naturaleko epea irekiko du, interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten eta beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten balorazioei buruz.

5.4. Bi probetarako, dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.

5.5. Hautaprobak egiteko, bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Seigarrena.–Lehiaketaldia.

Epaimahaiak oposizioaldia gainditu duten izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, honako merezimenduen baremoaren arabera. Hautapen prozesu honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean alegatu eta frogatu beharko dira merezimendu guztiak. Merezimenduen balorazioa eginda, jendaurrean jarriko dira emaitzak Burgiko Udalaren iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta web-orrian (http://www.burgui.es/).

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta gehienez puntuazio osoaren %30 izanen da. Honela baloratuko da:

6.1. Prestakuntza: 10 puntu gehienez.

–Unibertsitateko graduondoko ikasketa bukatuak, berdintasunerako agentearekin lotuak. Unibertsitateko goi-mailako hezkuntza-sistemako 200 prestakuntza-ordu bakoitzeko 2 puntu emanen dira, eta 8 puntu gehienez. Ez da baloratuko 200 ordu baino gutxiagoko prestakuntza-ikasketarik. Gutxieneko prestakuntza hori gainditurik, 200 ordutik beherako zatiei esleituko zaie dagokien puntuazio proportzionala.

–Berdintasunerako agentea izateko ikastaro burutuak, administrazio publikoek antolatutakoak. 0,25 puntu emanen da 10 orduko, eta 2 puntu gehienez. Ez da baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastarorik. Gutxieneko iraupen hori gainditurik, 10 ordutik beherako zatiei esleituko zaie dagokien puntuazio proportzionala.

6.2. Lanbide-esperientzia: 20 puntu gehienez.

–Administrazio publikoetan besteren kontura emandako zerbitzuak, administrazio-araubidean edo lan-araubidean, berdintasunerako teknikari gisa (berdintasunerako agente gisa) B mailako eginkizunak betetzen: 2 puntu lan-urte bakoitzeko, eta 12 puntu gehienez.

–Hori frogatuko da kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa, zenbat egun izan diren zehaztuta. Zerbitzuak lanaldi partzialean ematen diren kasuetan, honako hauek ere adierazi beharko dira: a) edo eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopurua, eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia; b) edo horiek ohiko lanaldiarekiko duten ehunekoa.

–Enpresa eta/edo erakunde pribatuetan besteren kontura emandako zerbitzuak, berdintasunerako teknikari gisa (berdintasunerako agente gisa) B mailako eginkizunak betetzen, edo eginkizun baliokideak edo antzeko lan kategoriak betetzen: 1 puntu lan-urte bakoitzeko, eta 8 puntu gehienez.

–Hori frogatu beharko da lan-kontratuaren kopiarekin eta Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitzaren ziurtagiriarekin.

Ohar komunak:

–Honako hauek hartzen dira Administrazio Publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden organismo publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

–Tokiko merkataritza-sozietateetan edo araudian aurreikusitako zeharkako kudeaketa-moduetan emandako zerbitzuei dagokienez, enpresa eta entitate pribatuetan egindako zerbitzutzat joko dira.

–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (kontuan hartuko den gutxieneko denbora hilabete oso bat izanen da).

–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko zerbitzuak.

Zazpigarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Elena Calvo Petrotx, Burgiko Udaleko Alkatetzaren ordezkari gisa.

  • Ordeko epaimahaiburua: Burgiko Udaleko alkateordea eta zinegotzia.

–Epaimahaikide titularra: Oihana Gallo San Román, Sakanako Mankomunitateko berdintasun teknikaria.

  • Ordezko epaimahaikidea: Eider Pérez de Heredia Goñi, Baztango Udaleko berdintasun teknikaria.

–Epaimahaikide titularra: Aizaga Zeberio Petriati, Altsasuko berdintasun teknikaria.

  • Ordezko epaimahaikidea: Ixaxi Pérez Fernández, Izarbeibarko berdintasun teknikaria.

–Epaimahaikide titularra: Zuberoa García Rodríguez, Gu Pirinioa taldeko lurralde-teknikaria.

  • Ordezko epaimahaikidea: Andrea Rodríguez Goñi, Gu Pirinioa taldeko lurralde-teknikaria.

–Epaimahaikide idazkari titularra: Idoia Anaut Mayo, Burgiko Udaleko idazkaria.

  • Ordezko epaimahaikide idazkaria: Francisco Javier López Mina, Erronkariko Udaleko idazkaria.

7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, gertatzen direnean urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako aurreikusiak dauden arrazoiak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Halaber, zilegi izanen da epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horiek gertatzen direnean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdien oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren arazoak.

7.5. Epaimahaiak profesional adituen aholkua eskatzen ahalko du; beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haiexetan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaiari.

Zortzigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda, izangai-zerrenda eta deia.

Proben kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, Udalaren iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta webgunean (https://burgui-burgi.sedelectronica.es/info.0).

Berdinketarik gertatuz gero, lehenengo proban puntuazio handiena lortu duten izangaien alde ebatziko da, eta, berdinketak jarraitzen badu, bigarren proban puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da.

Izangaien behin betiko zerrenda onartu aurretik, desgaitasuna dutela frogatu dutenei osasun azterketa eginen zaie, deitzen zaien hurrenkeran, lanpostu horretarako egokiak diren zehazteko.

Hautapen prozesuaren espediente osoa jasota, Alkatetzaren ebazpen baten bidez izangaien zerrenda onetsiko da, puntuazio-ordenaren araberakoa, eta jendaurrean jarriko da Udalaren iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta webgunean: https://burgui-burgi.sedelectronica.es/info.0.

Bederatzigarrena.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

9.1. Jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari, honako zerrenda hauek sortuko dira, aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik lanpostua lortu ez duten izangaiekin:

a) Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

9.2. Kontratatzeko pertsonen zerrenda Burgiko Udalerako.

Hautapen probako epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Burgiko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du lehen ariketa gainditu dutenen zerrendarekin, unean-unean indarra duten kudeaketa arauei jarraikiz. Zerrenda hori Burgiko Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: gainditu dutenendako, sarrerako hautapen-prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketan lortutako puntuazioaren arabera.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den bezala.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Udalaren indarreko akordioa edo hitzarmena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direlako frogagiriak, kontratua formalizatzerakoan ekarri ere, horretarako aurkeztuz jatorrizko agiriak edo kopia behar bezala konpultsatuak.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Zerrendak indarrean egonen dira hurrengo sarrera-deialdi publikoa egiten denera arte edo bi urteko kontratu luzaezina amaitzen denera arte.

9.3. Baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

9.4. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

Hautaprobak gainditzen dituztenak sartuko dira izangaien zerrendetan, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, aldi baterako betetzeko toki-erakundean hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo izan daitezkeen beste behar batzuei erantzuteko.

Aldi baterako kontratatzeko prozesua arau hauen arabera kudeatuko da:

9.4.1. Izangaien zerrendak onesteko irizpide orokorrak.

9.4.1,1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoa (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeari dagokionez. Aldi baterako kontratazioa eginen duen erakunde eskatzaileari dagokio egiaztatzea kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.

9.4.2. Dei egiteko sistema.

9.4.2,1. Deiak egiteko arau orokorrak.

Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera, eta kontuan hartuta lanpostuaren eskakizunak.

Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, eman ditzakete harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: "interesatzen zaio", "ez zaio interesatzen", "ez du erantzun".

Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei, bederen, eginen dira kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.

Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, SMS bat eta/edo posta elektroniko bat igorriko zaio horren berri emateko.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, eta horrela jokatuko da harik eta eskaintzen den lanpostua edo lanpostuak bete arte.

Sei hilabeteko epean behin ere aurkitu ez den izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da zerrendan. Zerrendan berriro agertzeko "lan egiteko prest" moduan, izangaiak eskatu egin beharko du.

Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa, harekin harremanetan jarrita lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari eskainiko zaio, gorago ezarritakoa bete behar izan gabe.

9.4.2,2. Administrazio araubideko kontratazioa.

Aldi baterako langileak administrazio araubidean kontratatzeko, jarraituko zaio abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan ezarritako araubide juridikoari. Dekretu horrek ezartzen ditu arauak Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko. Dei egiteko, deialdi honetan aurreikusitako sistema aplikatuko da, indearrean den araudiari aurka egiten ez dion orotan.

9.4.2,3. Zerrendako azken tokira joatea.

Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:

a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea.

9.4.2,4. Zerrendetatik baztertzea.

Honako hauek izanen dira arrazoiak izangaiak baztertzeko dei egin zaien zerrendatik:

a) Kontratua probaldian hutsaldu izana zuzendaritzak txosten arrazoitua eman ondoren.

b) Lantokitik ateratzea bidezko arrazoirik izan gabe eta zuzendaritzari jakinarazi gabe.

c) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen ere kontratatutako langilea gauza ez izateagatik lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko edo hartan egoki aritzeko, behar adinako errendimendurik eza nabarmendu denean lanpostuko eginkizunak eraginkortasunez egiteko, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio, betiere interesdunari entzunaldia eman ondoan eta Langileen Batzordeak edo langileen delegatuek beren txostena egin ondoan.

Aldizka, Alkatetzaren ebazpen bidez, artikulu honetan ezarritako arrazoiengatik baztertutako izangaien zerrenda onetsiko da.

Ebazpen hori argitaratuko da hitzarmena sinatu duten udalen web-orrian eta/edo egoitza elektronikoan.

Hamargarrena.–Datuen babesa.

Izangaiei jarraian azaltzen dena jakinarazten zaie, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua, (Datuak babesteko erregelamendu orokorra, DBEO). Hona hemen:

Burgiko Udala da parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1.c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat.

Datuak behar den denboran gordeko dira, zer xedetarako bildu diren, xedea lortzeko beharrezkoa den denboran, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko behar den denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 19.2.f) artikuluarekin.

Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://burgui-burgi.sedelectronica.es/info.0).

Udalarekin ere jar daitezke harremanetan, ayuntamiento@burgui.es helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

Hamaikagarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Kalifikazio-epaimahaiak emandako egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da epaimahaia izendatu duen udal organoaren aurrean, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi den egunetik aurrera. Bestela, zuzenean jartzen ahal zaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi den egunetik aurrera.

Hori guztia, bat etorriz ezarritakoarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Burgin, 2023ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

I. ERANSKINA.–ESKAERA

Izen-deiturak: ..............................................................., adinez nagusia; NANa: ....................................

Jaioteguna: ..............................................................................................................................................

Helbidea: .................................................................................................................................................

Telefono zenbakia: ..................................................................................................................................

zure aurrean agertu eta bidezkoena den moduan,

AZALTZEN DUT:

–Deialdi honetan parte hartu nahi dudala: deialdia, hautaproba bidez eratzeko aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat, berdintasunerako agentearen lanpostua betetzeko.

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Eransten dudala deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.

–Euskararen _______ mailako ezagutza izatearen ziurtagiriaren kopia kautotua gehitzen diodala eskabide honi.

–Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).

–Eskabidearekin batera aurkezten ditudala lehiaketaldirako merezimenduen fotokopia konpultsatua.

–Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

Burgin, 2023ko .........................ren ....................................... (e)(a)n.

Sin.:

ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea. Atariko titulua "Xedapen orokorrak", I. titulua "Prozeduran interesdun direnak", II. titulua "Administrazio Publikoen jarduera", III. titulua "Administrazio egintzak".

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua "Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa"; III. titulua " Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea"; V. titulua "Jarduerak, zerbitzuak eta obrak"; VI. titulua "Kontratazioa"; VII. titulua "Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko langileak".

3.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua; I. titulua "Xedapen orokorrak".

4.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua "Xedapen orokorrak"; I. titulua "Dirulaguntzak eman eta kudeatzeko prozedurak".

5.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa.

6.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

7.–9/2018 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 3koa, Genero indarkeriaren aurkako Estatu Hitzarmena garatzeko premiazko neurriei buruzkoa.

8.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

9.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

10.–8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzkoa.

11.–Genero berdintasuna Nafarroako toki-erakundeetan. Udalaren berdintasun alorretako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidea.

12.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa: ekintza plana.

13.–Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean koordinatzeko Nafarroako erakunde arteko III. akordioa.

14.–Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean batera jarduteko protokoloa. Profesionalentzako gidaliburua. Nafarroako Berdintasunerako Institutua.

15.–Emakumeen aurkako indarkeria, jarduteko eta koordinatzeko tokiko protokoloak prestatzeko gida. Nafarroako Berdintasunerako Institutua.

16.–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Nafarroako plan estrategikoa 2022-2027 aldirako.

17.–Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean batera jarduteko protokoloa.

18.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

19.–10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, sexu askatasunaren berme osoarena.

Oharra: gai guztiak bat etorriko dira deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediarekin.

Iragarkiaren kodea: L2308450