122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

210/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, laneko medikuntzako mediku espezialisten lanpostu huts bat esleitzen baita merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 20ko 162/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laneko medikuntzako mediku espezialisten lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Ebazpen hori 2023ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4koan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak apirilaren 19an emandako 187/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen laneko medikuntzako mediku espezialisten lanpostu huts bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomokoa, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Lanpostuak aukeratzeko epea bukatuta, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesdunak eskatutakoarekin bat.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako laneko medikuntzako mediku espezialisten lanpostu huts bat ondotik adierazten den izangaiari esleitzea, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

–Cilveti Gubia, María Sagrariori 72442 lanpostu zenbakia, destinoa Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan duena.

2. Izendatu den izangaiak 2023ko uztailaren 1ean hartu beharko du bere lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak galduko ditu esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Funtzio Publikoko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalera, Funtzio Publikoko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzura eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 16an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2307685