122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

979/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu, OLko kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostu bat esleitzen die.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 17an emandako 2302/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko hamahiru lanpostu (B maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 9an emandako 867/2023 Ebazpenaren bidez, María Nieves Iturria Ayerra andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten OLko kudeaketari izateko (B maila), eta 26 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia (Iruñeko campusa). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 12an emandako 901/2023 Ebazpenaren bidez, María Nieves Iturria Ayerra andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko kudeaketari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko apirilaren 19an emandako 938/2023 Ebazpenaren bidez, Susana Aldaya Nicolás andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten OLko kudeaketari izateko (B maila), eta 26 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia (Iruñeko campusa). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 22an emandako 940/2023 Ebazpenaren bidez, Susana Aldaya Nicolás andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko kudeaketari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen Cristina Aldaya Marínen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 15ean.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Cristina Aldaya Marín andrearen izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Cristina Aldaya Marín andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko, eta 26 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, interesdunei jakinaraztea eta Kudeatzailetzari helaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 25ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308503