122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

183E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, atzemandako akatsa zuzentzen duena Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 179E/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez Santiago Urmeneta Aguilar jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Arloko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko buru.

Transkripzio akats material bat atzeman denez Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 179E/2023 Foru Aginduan, zeinaren bidez Santiago Urmeneta Aguilar jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Arloko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko buru, haren akats zuzenketa proposatzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio, eta, horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 179E/2023 Foru Aginduan atzemandako transkripzio akats materiala zuzentzea.

Honako hau dioen tokian:

"... Santiago Urmeneta Aguilar jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Arloko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko buru."

Honako hau behar du:

"... Santiago Urmeneta Aguilar jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko buru."

Eta honela dioen tokian:

"Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Arloko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko buru izendatzea, bitarte baterako eta 2023ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, Santiago Urmeneta Aguilar jauna, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa."

Honako hau behar du:

"Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko buru izendatzea, bitarte baterako eta 2023ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, Santiago Urmeneta Aguilar jauna, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa."

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zuzendaritzara eta Kudeatzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2308414