122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

938/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu, OLko kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostu bat esleitzen die.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 17an emandako 2302/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko hamahiru lanpostu (B maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 9an emandako 867/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zituzten B mailako OLko kudeaketari izateko Rosana Urtasun Díaz andrea –599 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Irakaskuntza Zerbitzuko Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari atxikia (Iruñeko campusa)–, María Arantzazu Pérez Larrea andrea –54 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Kudeatzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa)– eta María Nieves Iturria Ayerra andrea –26 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia (Iruñeko campusa)–. Lanpostuez jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 12an emandako 901/2023 Ebazpenaren bidez, Rosana Urtasun Díaz andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko kudeaketari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 12an emandako 902/2023 Ebazpenaren bidez, María Arantzazu Pérez Larrea andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko kudeaketari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 12an emandako 901/2023 Ebazpenaren bidez, María Nieves Iturria Ayerra andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko kudeaketari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen Roberto Azanza Gazolaz jaunaren, Martín José Tellón Oyaregui jaunaren eta Susana Aldaya Nicolás andrearen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 15ean.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Roberto Azanza Gazólaz jaunaren, Martín José Tellón Oyaregui jaunaren eta Susana Aldaya Nicolás andrearen izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Roberto Azanza Gazólaz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 599 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Irakaskuntza Zerbitzuko Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Martín José Tellón Oyaregui jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko, eta 54 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Kudeatzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Susana Aldaya Nicolás andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko, eta 26 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 19an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308358