122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

923/2023 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario bat izendatzen du, Liburutegiko OLko laguntzaile izateko (B maila), eta lanpostu bat esleitzen dio.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 17an emandako 2302/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko OLko laguntzaile izateko bi lanpostu (B maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko apirilaren 26an emandako 782/2023 Ebazpenaren bidez, Alfredo Ayesa Cemboráin jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten Liburutegiko OLko laguntzaile izateko (B maila), eta 543 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Tuterako campusa). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 4an emandako 828/2023 Ebazpenaren bidez, Alfredo Ayesa Cemboráin jauna borondatezko eszedentzian deklaratu zuten Liburutegiko OLko laguntzaile lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen Ismael Cantera Leiva jaunaren alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 5ean.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Ismael Cantera Leiva jaunaren izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ismael Cantera Leiva jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Liburutegiko OLko laguntzaile izateko, eta 543 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Tuterako campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 18an.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2308355