122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

179E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Santiago Urmeneta Aguilar jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Arloko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko buru.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren eta urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren) 20.1 artikuluan ezartzen dute Osasun Departamentuko titularraren foru aginduz izendatu eta kargugabetuko direla organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Arloko Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko buru izendatzea, bitarte baterako eta 2023ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, Santiago Urmeneta Aguilar jauna, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Kudeatzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2308278