122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

913/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu C mailako ofizial tekniko izateko (informatika zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 11n emandako 2219/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan C mailako ofizial tekniko izateko hiru lanpostu (informatika zerbitzua) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko azaroaren 28an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 3an emandako 821/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zituzten C mailako ofizial tekniko izateko (informatika zerbitzua) Roberto Allué Guzmán jauna –492 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa)–, Carlos Martínez Jiménez jauna –465 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa)– eta Pablo Echeverria Olave jauna –546 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa)–. Lanpostuez jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 4an emandako 830/2023 Ebazpenaren bidez, Roberto Allué Guzmán jauna borondatezko eszedentzian deklaratu zuten ofizial tekniko izateko lanpostuan (informatika zerbitzua), 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 4an emandako 831/2023 Ebazpenaren bidez, Carlos Martínez Jiménez jauna borondatezko eszedentzian deklaratu zuten ofizial tekniko izateko lanpostuan (informatika zerbitzua), 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 4an emandako 832/2023 Ebazpenaren bidez, Pablo Echeverria Olave jauna borondatezko eszedentzian deklaratu zuten ofizial tekniko izateko lanpostuan (informatika zerbitzua), 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen Elena Aguirre Pérez andrearen, María Luz Agurruza Mutuberria andrearen eta Javier Solano marzo jaunaren alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 5ean.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiko 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Elena Aguirre Pérez andrearen, María Luz Agurruza Mutuberria andrearen eta Javier Solano marzo jaunaren izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Elena Aguirre Pérez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ofizial tekniko izateko (informatika zerbitzua), eta 492 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–María Luz Agurruza Mutuberria andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ofizial tekniko izateko (informatika zerbitzua), eta 465 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Javier Solano marzo jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ofizial tekniko izateko (informatika zerbitzua), eta 546 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308359