122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

841E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ángela Sofía Rosero Enríquez andrea, Buztintxuri-IC Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendaria.

Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 22.3 artikuluak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu Osasun Mentaleko Taldeetako zuzendariak, abenduaren 2ko 217/1994 Foru Dekretuak arautzen duen prozedura erabiliz.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ángela Sofía Rosero Enríquez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Buztintxuri-IC Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendaria, 2023ko maiatzaren 29tik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau Ángela Sofía Rosero Enríquez andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2308669