122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

219/2023 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, María Petra Garcés Abadía andrea, Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Ataleko burua. Atal hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren barruan dago.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, horren bidez aldatu baitzen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Petra Garcés Abadía andrea, Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Atal hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren barruan dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendariari, Lan Osasunaren Zerbitzura eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 25ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2308265