122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Jokoaren Kontseiluaren kideak izendatzen dituena.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspena garatzeko asmoz.

Azaroaren 23ko 106/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatutako azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatu zen, besteak beste, kontseiluaren osaera departamentuetako egituretan egindako aldaketei eta parte hartzeko printzipioari egokitzeko xedez.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatu ondoren, 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Jokoaren Kontseiluan izanen direla kontseiluburu bat, joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentuko titularra izanen dena, kontseiluburuorde bat, joko eta apustuen arloan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiko zuzendaria izanen dena, eta bost kontseilukide, ondoren aipatzen diren arloetan eskumenak dituzten zerbitzuetako zuzendariak izanen direnak: segurtasun politikak, laguntza juridikoa, eta droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen aurkako Foru Planaren ebaluazio, planifikazio eta koordinazioa, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten tributuen kudeaketa, bai eta jokoaren eta apustuen arloko eginkizunak betetzen dituen ataleko burua ere.

Halaber, ezartzen da kontseiluko idazkari titularra izanen dela joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentuari atxikita zuzenbide lizentziadunen lanpostuan ari direnen artean izendatzen den langilea.

Jokoaren eta apustuen arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak izendatuko ditu titularrak eta ordezkoak, foru agindu bidez.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 18ko 194/2019 Foru Aginduaren bidez, azkenekoz izendatu ziren Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean; izendapen hori, baina, antolaketa administratiboko arrazoiak direla medio, ez dator bat gaur egun kontseiluan parte hartzen duten unitateetako titularrekin.

Bestetik, maiatzaren 10eko 62/2018 Foru Aginduaren eta azaroaren 15eko 137/2018 Foru Aginduaren bidez, biak ala biak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarenak, arlo hauek ordezkatuko zituzten kontseilukideak izendatu ziren; jokoaren sektorea, Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta ludopatia prebenitzea eta tratatzea helburu duten elkarteak, legez eratuak daudenak eta beren jarduna Nafarroako Foru Komunitatean garatzen dutenak. Izendapen horien indarraldia lau urtekoa zen, eta hura amaituta, bat etorriz azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren 5.3 artikuluan xedatutakoarekin, izendatuek jardunean segituko dute kontseilukide berriak izendatzen diren arte.

Horregatik guztiagatik, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabilita, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuarekin lotuta,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioa ordezkatzeko, Nerea Álvarez Arruti andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua baita; hura izanen da titularra, eta haren ordezkoa Aranzazu María Legarra Zubiría andrea izanen da, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua.

2. Xedatzea jarduneko kontseilukide gisa segi dezatela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 10eko 62/2018 Foru Aginduan eta azaroaren 15eko 137/2018 Foru Aginduan sektore hauek ordezkatzeko izendatu zirenek: jokoari lotutako enpresariak, Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren babesean Nafarroan eratu diren elkarteak.

3. Javier Moreno Zudaire jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko idazkari titular izendatzea. Kargua hutsik dagoenean edo idazkaria kanpoan edo eri denean, haren ordezko izaten ahalko da Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako beste edozein zuzenbide lizentziadun.

4. Foru agindu hau Jokoaren Kontseiluko kide izendatu direnei jakinaraztea, eta Barne Zuzendaritza Nagusira eta Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 24an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2308241