122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 8ko 17/2023 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen martxoaren 8ko 17/2023 Foru Dekretuaren testuan egindako akats batez oharturik (2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 24koan), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

Honako hau dioen tokian:

"–Laneko medikuntzako erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 40023 zenbakia duena."

Honako hau behar du:

"–Laneko erizaintzako erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 40023 zenbakia duena."

Iruñean, 2023ko maiatzaren 24an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2308248