118. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

54/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez honako deialdi hauek egiten baitira: 2023ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren laguntza jakin batzuk; 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) eskualdeko esku-hartzeak; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatuaren laguntza. DDBN identifikazioa: 697776.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak ezartzen du beharrezkoa dela estatu bakoitzak NPEaren plan estrategiko bat egitea, menu komun batetik hautatutako esku-hartzeak (edo neurriak) jasotzeko. Erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan, egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruz –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da–, eta indargabetzen dira 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak.

Hala ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamenduan (54) xedatutakoaren arabera, jarraituko da aplikatzen 2025eko abenduaren 31ra arte landa garapenerako programak gauzatzeari dagokionez, bat etorriz 1305/2013 (EB) Erregelamenduarekin. Aplikatuko zaie, baldintza berberetan, 2025eko abenduaren 31ra arte landa garapenerako programa horien esparruan onuradunek egindako eta erakunde ordaintzaileak ordaindutako gastuei.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua, NPEaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2117 (EB) Erregelamenduak honako erregelamendu hauek aldatzen ditu: 1308/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde erkidea sortu zuena; 1151/2012 (EB), nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideei buruzkoa; 251/2014 (EB) Erregelamendua, mahastizaintza eta ardogintzako produktu usaingozatuen adierazpen geografikoen definizioari, deskripzioari, aurkezpenari, etiketatzeari eta babesari buruzkoa; eta 228/2013 (EB) Erregelamendua, nekazaritzaren sektorean neurri espezifikoak ezartzen dituena Batasuneko eskualde ultraperiferikoen alde.

2022ko abuztuaren 31n, Europako Batzordeak 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (NPEPE) onetsi zuen, Espainiak aurkeztua. Espainiako NPEren Plan Estrategikoak Nekazaritza Politika Erkidea lurralde nazional osoan aplikatzeko eredu uniforme bat ezartzen du, Estatuak jarduera ekonomikoaren plangintza orokorra ezartzeko duen eskumenean oinarrituta.

Abenduaren 23ko 30/2022 Legeak Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) kudeatzeko sistema eta lotutako beste gai batzuk arautzen ditu.

Estatuak zenbait errege dekretu onetsi ditu, NPEaren esku-hartze sektorialetan aplikatu beharreko arauak jasotzen dituztenak eta hura aplikatzeko beharrezkoak diren alderdiak arautzen dituztenak: zuzeneko ordainketen bidezko esku-hartzeak aplikatzeko arauak, baldintza komunak eta eskaera bakarra; jasangarritasunerako oinarrizko errentarako laguntza eskubideen sistema; baldintzazkotasun indartuaren eta sozialaren erregulazioa; kudeaketa- eta kontrol-sistema integratua; eta Europako nekazaritza-funtsen gobernantza:

–1045/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko errentarako laguntza eskubideei buruzkoa.

–1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, NPEPEaren gobernantza arautzen duena.

–1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, NPEPEaren esku-hartzeak eta NPEaren beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

–1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioari eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzeari buruzkoa.

–1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, baldintzazkotasun indartua eta baldintzazkotasun soziala aplikatzeko arauei buruzkoa.

–1054/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien informazio-sistema, nekazaritzako ustiategien erregistro autonomikoa eta nekazaritzako ustiategien koaderno digitala arautzen dituena.

–147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, NPEPEaren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta NPEa 2023-2027 aldian Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dituena.

NPEPEaren bidez, landa garapenari laguntzeko neurriak onetsi ziren, bai autonomia-erkidegoek bultzatutakoak, bai Estatuaren eskumenekoak. Beraz, planak programazio-dokumentu bakar batean biltzen ditu iraganeko aldietan landa garapenerako programa autonomikoetan banatuta zeuden neurriak.

2023ko kanpainan, n+3 araua aplikatuz, 2014-2020ko LGParen urte anitzeko neurrietan kontzesio biziak daudenez, soil-soilik ezarriko dira 2023-2027ko NPEPEan jasota dauden eta aurreko programazio-aldiarekin alderatuta berriak diren eskualdeko esku-hartzeak, baldin eta orain arte LGPetan neurririk ez zuten ekoizpen-orientazioei eragiten badiete.

Hala, 2023. urtean, 2023-2027ko NPEPEaren eskualdeko esku-hartze hauen deialdia eginen da: "Erlezaintzarako laguntza, biodibertsitaterako", eta "Animalien ongizaterako laguntza, hegazti-hazkuntzarako".

"Erlezaintzarako laguntza, biodibertsitaterako" izeneko laguntzaren xedea da biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen laguntzea, bai eta zerbitzu ekosistemikoak sustatzea eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea ere.

"Animalien ongizaterako laguntza, hegazti-hazkuntzarako" izenekoaren kasuan, xedea da Europar Batasuneko nekazaritzak elikaduraren eta osasunaren arloetan eskakizun sozialei ematen dien erantzuna hobetzea, bereziki modu jasangarrian ekoitzitako kalitate handiko elikagai seguru eta nutritiboei dagokienez, bai eta animalien ongizatea hobetzea eta antimikrobianoekiko erresistentzien aurka borrokatzea ere.

2014-2020ko LGParen neurriei dagokienez, badira urteko neurriak, hala nola "Nafarroako eskualde menditsuetarako eta natura mugapenak dituzten eskualdeetarako konpentsazio laguntza" eta "Naturagune babestuetan ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazio laguntza". Laguntza horiek 2022an deitutako baldintza berberetan deituko dira, aurrekontu-zuzkidura berberarekin; izan ere, aipatu "n+3" arauak horretarako aukera ematen du.

2014-2020ko LGParen urte anitzeko neurri jakin batzuei dagokienez, zeinetarako biurteko deialdi bat egin baitzen 2022-2023 kanpainetarako (martxoaren 11ko 32/2022 Foru Aginduari jarraikiz), horietako batzuetan itxaropenak gainditu dituen eskari handia egon da, eta ezin izan zaie guztiei erantzun. Horrenbestez, beste biurteko deialdi bat eginen da 2023ko eta 2024ko kanpainetarako. Zehazki, honako laguntza hauek: "Ekoizpen ekologikorako laguntzak", "Galzorian dauden tokiko arrazak zaintzeko laguntza" eta "Hazitarako patataren nekazaritzako ingurumen arloko ekoizpenerako laguntza". Deialdi hori eginen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduari jarraikiz. Horren bidez araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean; laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Azkenik, aurreko urteetan deitu izan diren Estatuaren laguntzak deituko dira, hala nola "Patata hazi ziurtatua ekoizteko laguntza, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko", eta "De minimis laguntzak azukre-erremolatxarako".

Europar Batasuneko Batzordeak, 2023ko maiatzaren 4an, barne merkatuarekin bateragarritzat jo du "Patata hazi ziurtatua ekoizteko laguntza, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko" izeneko laguntza ematea, bat etorriz EBFTren 107. artikuluaren 3. apartatuko c) letrarekin.

De minimis laguntzak sartzen dira Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren eremuan (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa, Batzordearen 2019ko otsailaren 21eko 2019/316 (EB) Erregelamenduak aldatua). Erregelamendu horren 3.2 artikuluan ezartzen da estatu kide batek enpresa bakar bati araubide honetan ematen dizkion laguntzak ez direla izanen 20.000 euro baino handiagoak hiru zerga ekitaldi hartzen dituen edozein alditan.

Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 1ean hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko, honako hauei dagokienez: Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barneko 13. neurria, 2. zutabeko 6501.4 neurria (Biodibertsitaterako erlezaintza) eta 6504 neurria (Animalien ongizatea), zeinak 2023-2027ko NPEPEan jasotzen baitira, eta azukre-erremolatxaren laborantzarako laguntza.

Azkenik, NPEPEa onestearekin eta eko araubideak nekazari eta abeltzainentzako borondatezko ordainketa gisa NBEUFen kargura sartzearekin batera, identifikatu dira honako hauekin "gainjar" daitezkeen jarduketa batzuk: NPEPEan diseinatutako eta sartutako eskualdeko esku-hartzeen konpromisoak eta egungo aldiko (2014-2020ko LGP) eta trantsizio-aldiko LGP autonomikoen neurriak. LGPen neurrien mendeko hektareei eta NPEPEaren mendeko eko araubideei loturiko konpromiso berberen finantzaketa bikoitza (jardunbide berberen edo antzekoen bidez) saiheste aldera, dagozkion bateraezintasun osoak eta partzialak ezarri behar dira. Nafarroari dagokionez, foru agindu honen VII. eranskinean jasotzen dira.

Gainera, 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 70.7 artikuluan jasota dagoen "nekazariei zuzendutako berrikuspen klausula" aplikatuz, zenbateko unitarioak gainjartze partzialetara egokitu behar dira.

Hala xedatzen baitu, 13. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura, menpeko organo horrek berez edo eskuordetze bidez ebatzi behar duenean gai bat. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea deialdi honen eskumena, Departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

Horrenbestez, nahitaezko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nire gain hartzea foru agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena, eta foru agindu hau onesteko prozedurari jarraipena ematea.

2. 2023ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren deialdia egitea, abenduaren 27ko 1045/2022, 1046/2022, 1047/2022, 1048/2022 eta 1049/2022 errege dekretuen arabera.

3. Honako deialdi hauek onestea:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako jasotzen dituen laguntzak:

I. Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza, eta laguntza iragankorra, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 31.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Laguntza- eta urteko ordainketa-eskaera.

II. Nekazaritza ekologikorako laguntza.

–2023ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2022-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–2023-2024 aldirako laguntza ematea eta 2023ko urterako ordainketa-eskaera.

III. Hazitarako patataren nekazaritzako ingurumen arloko ekoizpenerako laguntza.

–2023ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2022-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–2023-2024 aldirako laguntza ematea eta 2023ko urterako ordainketa-eskaera.

IV. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza.

–2023ko kanpainarako urteko ordainketa-eskaera 2022-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

V. Galzorian dauden arrazak gorde eta sustatzeko laguntza.

–2023ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2022-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–2023-2024 aldirako laguntza ematea eta 2023ko urterako ordainketa-eskaera.

VI. Abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

–2023ko kanpainarako urteko ordainketa-eskaera 2022-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

VII. Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

–2023ko kanpainarako urteko ordainketa-eskaera 2022-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

VIII. "Estepako habitata hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat" izeneko laguntzak.

–2023ko kanpainarako urteko ordainketa-eskaera 2022-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

IX. Karbonoa atzemateko laguntza, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan.

–2023ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2019-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

–2023ko kanpainako urteko ordainketa-eskaera 2020-2024 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

X. Laguntza, natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako.

–2023ko kanpainarako urteko ordainketa-eskaera 2022-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

XI. Naturagune babestuetan ingurumen arloko mugapenengatiko kalte-ordainak. Laguntza emateko eskaera eta urteko ordainketa.

XII. Landa garapenerako laguntzak lortzeko eskaera, beste autonomia erkidego batzuetan onetsitako programen esparruan.

XIII. Landa garapenerako 2000-2006 eta 2007-2013 programen esparruan alorrak basotzeko araubidean emandako laguntzen onuradunen errentaren galerarako laguntzak.

b) 2023-2027ko NPEPEaren eskualdeko esku-hartzeak:

I. Biodibertsitaterako erlezaintza. 2023-2027 aldirako laguntza ematea eta 2023ko urteko ordainketa-eskaera.

II. Animalien ongizatea hegazti-hazkuntzarako. 2023-2027 aldirako laguntza ematea eta 2023ko urterako ordainketa-eskaera.

c) Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko. 2023ko kanpainako laguntza- eta urteko ordainketa-eskaera.

d) Azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko laguntza. 2023ko kanpainako laguntza- eta urteko ordainketa-eskaera.

4. Oinarriak onestea naturak mugatutako Nafarroako eskualdeetarako konpentsazio laguntza emateko, I. eranskinaren arabera, eta 8.100.000 euroko gastua baimentzea, 2024ko aurrekontuko "2014-2020ko LGP LGENF. Konpentsazio ordainak" izeneko 710001 71200 4700 414208 partidaren kargura.

5. Oinarriak onestea naturagune babestuetan ingurumen mugapenengatik konpentsazio laguntza emateko, II. eranskinen arabera, eta 70.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2023ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "2014-2020ko LGP LGENF. Toki erakundeentzako kalte-ordainak" izeneko 740003 74300 4609 456300 partidaren kargura, "Naturagune babestuetan ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazio ordainketaren" izeneko 2023ko laguntzen deialdirako.

6. Oinarriak onestea 2023-2027ko NPEPEren "Erlezaintzarako laguntza, biodibertsitaterako" izeneko laguntza emateko, III. eranskinaren arabera, eta 2024tik 2028ra arteko ekitaldiei egotzi beharreko 211.555 euroko urteko gastua baimentzea, 2024ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "2023-2027ko NPEPE LGENF. Eskualdeko esku-hartzeak: ingurumeneko eta klimako konpromisoak" izeneko 710001 71200 4700 414209 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu aski eta egokia badago. Baimendutako kreditua gehienez 40.000 euro bitarte handitzen ahalko da, 2024tik 2028ra arteko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago.

7. Oinarriak onestea "Animalien ongizaterako laguntza, hegazti-hazkuntzarako" izeneko laguntza emateko, IV. eranskinaren arabera, eta 2024tik 2028ra arteko ekitaldiei egotzi beharreko 100.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2024ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "2023-2027ko NPEPE LGENF. Eskualdeko esku-hartzeak: ingurumeneko eta klimako konpromisoak" izeneko 710001 71200 4700 414209 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu aski eta egokia badago. Baimendutako kreditua gehienez 20.000 euro bitarte handitzen ahalko da, 2024tik 2028ra arteko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago.

8. 200.000 euroko urteko gastua baimentzea ekoizpen ekologikorako laguntzarako, "2023-2027ko NPEPE LGENF. Ekoizpen ekologikorako neurriak" izeneko 710001 71200 4700 414205 partidaren kargura edo 2024ko eta 2025eko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdiari aurre egiteko 2023ko eta 2024ko kanpainetan, baldin eta horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago. Baimendutako kreditua gehienez 40.000 euro bitarte handitzen ahalko da, 2024ko eta 2025eko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura,, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago.

9. 200.000 euroko urteko gastua baimentzea galzorian dauden arrazak gorde eta sustatzeko laguntzarako, "2014-2020ko NPEPE LGENF. Nekazaritza, ingurumen eta klimaren neurria" izeneko 710001 71200 4700 414206 partidaren kargura edo 2024ko eta 2025eko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, bazter uzteko arriskuan dauden arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntzen deialdiari aurre egiteko 2023ko eta 2024ko kanpainetan, baldin eta horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago. Baimendutako kreditua gehienez 40.000 euro bitarte handitzen ahalko da, 2024ko eta 2025eko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura,, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago.

10. 20.000 euroko urteko gastua baimentzea hazitarako patatari laguntzarako, "2023-2027ko NPEPE LGENF. Nekazaritza, ingurumen eta klimaren neurria" izeneko 710001 71200 4700 414206 partidaren kargura edo 2024ko eta 2025eko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, hazitarako patataren nekazaritzako ingurumen arloko ekoizpenerako laguntzaren deialdiari aurre egiteko 2023ko eta 2024ko kanpainetan, baldin eta horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago. Baimendutako kreditua gehienez 4.000 euro bitarte handitzen ahalko da, 2024ko eta 2025eko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura,, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago.

11. Oinarriak onestea patataren hazi ziurtatuaren ekoizleei laguntza emateko, V. eranskinaren arabera, eta 115.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2023ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Hazitarako patata ekoizpenaren sustapena" izeneko 710000 71200 4701 412102 partidaren kargura, patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2023ko laguntzen deialdirako, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko.

12. Oinarriak onestea azukre-erremolatxaren laboreentzako laguntza emateko, VI. eranskinaren arabera, eta 100.000 euroko gastua baimentzea, 2024ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den 2023ko aurrekontuko "De minimis laguntzak azukre-erremolatxarako" izeneko 710000 71200 4700 412103 partidaren kargura, azukre-erremolatxaren ekoizleentzako 2023ko laguntzen deialdirako, nekazaritza jarduera horri eusteko. 13. Dirulaguntzen deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

14. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

15. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 23an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

I. ERANSKINA–MUGA NATURALAK EDO BESTE MUGAKETA ESPEZIFIKO BATZUK DITUZTEN NAFARROAKO ESKUALDEETARAKO LAGUNTZAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

1. Araubide orokor bat ezartzea da xedea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak natura mugapenak dituzten eskualdeei edo berariazko beste mugapen batzuk dituztenei laguntza eman, kudeatu eta kontrola dezan; laguntza hori Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren 13. neurrian dago jasota.

2. Neurri hau bideratua da nekazaritzako lurren erabilera jarraia eta jasangarria segurtatzera mendialdeko eskualdeetan edo naturak bereziki mugatutakoetan.

Xedea du nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titularrei ordaina ematea, eskualde horietan nekazaritza ekoizpenak dituen zailtasun eta mugek ekartzen dituzten kostu gehigarriengatik eta diru-sarreren galerengatik.

2. oinarria.–Definizioak.

Laguntza honen ondorioetarako, hona hemen zer diren honako hauek:

a) "Mendialdeko eskualdea" eta menditsuak izan gabe "eskualde naturaz bereziki mugatuak": Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak halakotzat hartzen dituenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera, zehazki 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera. Eranskin honen amaieran aipatzen diren udalerriak eta fazeriak dira.

Ustiategiek beren jarduera garatzen duten ingurune fisikoaren ezaugarrien arabera, mendialdeko eskualdea bi azpieskualdetan banatu da: goi mendialdeko eskualdea eta mendialdeko eskualdea.

a.1. Goi mendialdeko eskualdea: honako ezaugarri hauetakoren bat duten udalerriak eta fazeriak:

–1.000 m-tik gorako batez besteko altitudea.

–%20tik gorako batez besteko malda.

–800 m-tik gorako batez besteko altitudea eta %15etik gorako batez besteko malda.

–Baldintza hauek betetzen dituzten udalerriek inguratutako udalerriak.

a.2. Mendialdeko eskualdea:

–Goi mendialdekotzat jotzen ez diren udalerriak, altitudea eta malda konbinatuta 600 metroko edo gehiagoko altitudea eta gutxienez %15eko malda dutenak, salbu eta eskualde menditsuek erabat inguratutako udalerri kopuru mugatu bat; izan ere, gutxieneko malda %12koa izan daiteke udalerri horietan.

b) "Larrearen erabilerarekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintza": behi, ardi, ahuntz, zerri eta zaldi azienden ustiategiek osatzen dutena.

c) "AzLU": hurrengo baliokidetasun taula aplikatuko da, espezie eta adin tarte bakoitzeko:

AZIENDA MOTA

AzLU

Behi azienda, 2 urtetik gorakoa

1,00 AzLU

6 hilabetetik 2 urtera bitarteko (barne) behi-azienda

0,60 AzLU

Behor azienda, 6 hilabetetik gorakoa

1,00 AzLU

Ugalketarako ardi azienda (emeak eta hazitarako arrak), 4 hilabetetik gorakoa

0,15 AzLU

Ugalketarako ahuntz azienda (emeak eta hazitarako arrak), 4 hilabetetik gorakoa

0,15 AzLU

Ugalketarako zerri azienda (erregimen estentsiboan), 4 hilabetetik gorakoa

0,50 AzLU

Behi eta zaldi aziendarako, SIMOGAN datu-basean jasotako bost balioen batez bestekoa izanen da kontuan hartuko diren AzLUak, laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bost hilabeteetako bakoitzeko lehenengo lanegunean kontabilizatuta.

Ardi eta ahuntz aziendarako, ustiategi bakoitzaren urtarrilaren 1eko nahitaezko urteko zentsua hartuko da kontuan.

d) "Bazkarako eremua": nekazaritzarako azalera erabilgarria, ustiategiko aziendak bazkatzeko erabiltzen dena.

Haren barnean sartzen da larratzeko erabilitako azalera, bai banakako erabilera duena, bai herri-aprobetxamendurako eskubidea duena.

Honako produktu hauei dagokiena izanen da:

d.1. Honako hauen azalera garbia: larre iraunkorrak, larreak, larre zuhaixkadunak eta larre zuhaiztunak, guztiak ere 5 urtekoak edo gehiagokoak.

d.2. Belarrak eta bestelako belarki-bazkak, honako espezie hauek baren hartuta: 5 urtetik beherako larreak, Festuca, Raygras iraunkorra, urteko Raygrass, Agrostis, Arrhenatherum, Dactilo, Fleo, Poa eta belardi-espezieen labore mistoak.

3. oinarria.–Laguntza mota.

Laguntza prima bat da, urtekoa, ematen dena ustiategiaren nekazaritzako azalera hautagarrian oinarriturik, eranskin honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

4. oinarria.–Onuradunak.

Laguntzaren onuradunak izan daitezke ustiategia, osorik edo partez, honelako udalerri batean duten pertsona fisiko edo juridikoak: mendialdeko eskualde gisa edo naturak bereziki mugatutako eskualde gisa katalogatuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko udalerriak.

5. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

1. Eskatzaileen onargarritasun baldintzak: laguntza hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) "Jarduneko nekazaria" izatea, honako hauek ematen dioten zentzuan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren 9. artikulua eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. titulua.

b) Ogibide nagusia nekazaritza izatea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE-REAN), edo eskatzaileak bere eskaera bakarra aurkezten duen autonomia erkidegoarenean.

Elkartea osatzen duten ustiategietan, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira ustiategiaren kapital sozialaren %50, gutxienez, egiten duten kideak.

Hala ere, nekazaritza-lanaren 0,5 unitate baino gutxiagoko nekazaritzako ustiategia duten eta guztizko nekazaritza errenta beren guztizko errentaren %50era iristen ez duten pertsonek ere jasotzen ahalko dituzte laguntza horiek, baldin eta honako kasu hauetakoren batean badaude:

–Laguntza hauek eskatu diren urtean instalatutako nekazari gazteak eta aurreko urtean indarrean dagoen Nafarroako LGParen arabera nekazari gazteak beren gain hasteko laguntza emateko ebazpena dutenak.

–Ustiategia lehen mailako ahaideen eskutik eskaeraren urtean edo aurreko urtean jaso dutenak, baldin eta lagatzailea aurreko ekitaldietan laguntza jaso badu eta ustiategia nabarmen aldatzen ez bada.

c) Eskabide bakarraren zati bat bezala aurkeztea urteko laguntza eskaera, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarri bezala.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. eta 13. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea. Bereziki, tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izan beharko ditu.

e) Laguntzen araubide honetatik baztertua ez izatea.

2. Ustiategiaren onargarritasun baldintzak:

a) Ustiategiak 2 hektareako azalera hautagarria izan behar du gutxienez.

b) Hortik kanpo geratzen dira aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren eremuak.

c) Laboreek eskualdean ohikoak diren metodoen bidez ezarriak izan beharko dute.

3. Ezinbesteko kasuak salbu, baldintza hauek betetzen ez badira, ez da laguntza emanen.

Ezinbesteko kasutzat jotzen dira ezarririk daudenak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eman beharko zaio ezinbesteko kasuen berri hamar egun baliodunean, gehienez ere, ezinbesteko arrazoia gertatzen denetik hasita.

6. oinarria.–Azalera hautagarria.

1. Azalera hautagarria ustiategiaren nekazaritza-azalera erabilgarria da, Nafarroako mendialdeko eskualde batean kokaturik dagoenean edo mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualde batean dagoenean.

2. Azalera hori kalkulatzeko, haztapen-koefiziente hauek aplikatuko dira:

–Bazka azalerako hektarea bakoitzeko: 1.

–Gainerako laboreen hektarea bakoitzeko: 0,7.

3. Bazka-azaleren kasuan, larreekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintzako ustiategietan kokatutakoak bakarrik izanen dira hautagarriak.

Kasu horretan, hektarea onargarriek ezin dute gainditu ustiategi horietako aziendaren AzLUaren guztizko balioa, 2.c) oinarrian ezarritako baliokidetasunen taularen arabera.

Lekuan bertan kontrola egiten bada, bertan zehaztutako AzLUak nagusituko dira.

7. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntza prima bat da, urtekoa, ematen dena eskatzaileen ustiategiaren nekazaritzako azalera hautagarrian oinarriturik.

2. "Oinarrizko modulu" hauek ezarri dira:

a) Goi mendialdeko azpieskualdea: 127,68 euro/ha.

b) Mendialdeko azpieskualdea: 93,63 euro/ha.

c) Menditsua izan gabe, eskualde naturak mugatua: 74,08 euro/ha.

8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa nola zehaztu.

1. Urteko prima batera kalkulatuko da eskualde eta produktu-multzo guztietarako, lehen deskribatutako oinarrizko moduluak eta haztapen-koefizienteak azalera hautagarriei aplikaturik.

Hektareako zenbateko handiena duten azalerak lehenetsiko dira.

2. Ustiategiko azalera-atalase jakin batzuen gainetik, ordainketak beheranzkoak izanen dira; beraz, eskualde bakoitzean batez beste ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, ustiategiaren tamaina hartuko da kontuan baremo honen arabera:

KALTE-ORDAINA HAR DEZAKEEN AZALERA (ha)

AZALERA MODULATUA (ha)

1. tartea: lehen 25 hektareak

100%

2. tartea: 25-50 hektarea

%60

3. tartea: 50-100 hektarea

%30

4. tartea: 100 hektarea baino handiagoa

%0

3. Elkartea osatzen duten ustiategietan tarte bakoitzeko hektareak ogibide nagusia nekazaritza duten kideen kopuruaren heinean handituko dira.

4. Ogibide nagusia nekazaritza duen pertsona bat laguntza eskatzen duten ustiategi batzuetakoa bada (ogibide nagusia nekazaritza dutenen ustiategiak betiere), aurreko paragrafoaren ondorioetarako, kide hori eskaera egin duten ustiategietako bakar batean hartuko da kontuan, lehenetsiz banakako ustiategia elkartea osatzen dutenen gainetik, eta, horien artean, zenbateko handiena duena.

5. Behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan aurreikusten diren penalizazioak aplikatu ondotik zehaztuko da zer azaleragatik ordainduko den.

Azalera batez besteko zenbatekoarekin biderkatuta ateratzen den kopuruari aplikatuko zaizkio 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako murriztapenak, bete ez denaren hurrengo portzentajeen arabera, baldin eta konpromisoak bete ez dituzten eremuen azalera, guztira, ordainketetarako deklaratutako guztizko azaleraren %20 baino handiagoa edo 0,1 hektarea baino handiagoa bada:

–AzLU edo hektarea kopuruari loturiko konpromisoak edo beste betebehar batzuk ez betetzearen portzentajeak eta penalizazioen mailaketa, tipifikatuak ez badaude bete ez den portzentajearen arabera (Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluari jarraituz), deialdi honen VIII. eranskinean adierazten dira.

–Konpromisoak ez betetzeagatiko penalizazioak (Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera), deialdi honen IX. eranskinean adierazten dira.

6. Laguntzak emateko, onartutako eskaeretarako kalkulatzen den zenbatekoaren guztizko batura handiagoa baldin bada azpineurri eta kanpaina bakoitzerako aurrekontuan dagokion partidan dagoen kreditu baliagarria baino, eta kreditu baliagarria agortu arte, hainbanaketa aplikatuko da onartutako eskatzaileen artean.

9. oinarria.–Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.

1. Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena; lekuan berean egin beharreko kontrola, berriz, Ikuskapenen Atalak; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzailea behartua dago eskatzen zaion informazio osagarri osoa ematera.

2. Eskaera egiten den urtean kanpaina horri buruz erregistro ofizialetan dauden datuak izanen dira laguntza kudeatzeko beharko direnak.

10. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren egiaztatuko da interesdunek onuradunak izateko baldintzak betetzen ote dituzten, hau da, 5. oinarrian aipatzen diren onargarritasun baldintzak. Eskaerak zerbait falta badu, gehienez hogeita hamar eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaie, eta adieraziko zaie, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diotela ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena eginen dela, eta, jakinaraziko zaiela.

2. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera ebaluaturik, ebazpena proposatuko du.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen, ordainduko edo ukatuko du dirulaguntza, modu arrazoituan.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 6 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

11. oinarria.–Laguntzak ukatzea eta zehapenak.

1. 5. oinarrian aipatzen den edozein baldintza bete ezik, laguntzak ukatuko dira.

2. Ezarritako kontrolen ondorioz egiaztatzen bada aldea dagoela eskaeraren xedeko hektarea kopuruaren eta kontrol administratiboen edo bertatik bertara egindako kontrolen ondorioz egiaztatzen den hektarea kopuruaren artean, dagozkion zehapenak jarriko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19 bis eta 35. artikuluekin bat.

3. Ustiategiko azalerak osorik ez deklaratzeak berekin ekarriko ditu Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 16. artikuluan aurreikusitako zehapenak.

4. Laguntzaren xedeko azalerek bete beharko dute abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa, hartan ezartzen baitira onargarritasun baldintzak. Arau horiek bete ezean, penalizazioak jarriko dira.

5. Aurrekoez gain, aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako arau-hausteen eta zehapenen araubidea.

12. oinarria.–Oker jasotako ordainketen itzulketa.

Oker jasotako ordainketen kasuan, jasotzaileek haien zenbatekoak itzuli beharko dituzte Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.

13. oinarria.–Laguntzen publizitatea.

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da onuradunen zerrenda. Onuradunei jakinaraziko zaie haien datuak aipatu erregelamenduaren 111. artikuluaren arabera argitaratuko direla, eta auditoretzak eta azterketak egiteko erakundeek har ditzaketela datuak, Batasunaren finantza interesak babestuak gelditzeko. Datuak pertsonalak direnean, onuradunei haien eskubideen berri emanen zaie, datuak babesteko arauekin eta eskubide horiek baliatzeko prozedura aplikagarriekin bat.

14. oinarria.–Nafarroako Foru Komunitateko mendialdeko eskualdea eta naturak mugatutako eskualdea.

Landa Garapenerako esparru nazionalaren bidez ezarritako mugapenarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, hurrengo udalerri eta fazeria hauek osatzen dute Nafarroako mendialdea eta mendialdetik kanpo naturak bereziki mugatutako eskualdea:

1. Eskualde menditsua.

a) Goiko mendialdea (GM).

GOI MENDIALDEKO UDALERRIAK

KODEA

IZENA

3

Abaurregaina

4

Abaurrepea

13

Ameskoabarrena

20

Araitz

21

Aranaratxe

22

Arantza

24

Arano

28

Artzibar

31

Areso

33

Aria

34

Aribe

50

Baztan

54

Bertizarana

55

Betelu

58

Auritz

59

Burgi

71

Gazteluberri

81

Donamaria

82

Etxalar

87

Elgorriaga

90

Eratsun

92

Erroibar

93

Ezkaroze

95

Espartza Zaraitzu

100

Eulate

102

Ezkurra

111

Galoze

112

Garaioa

113

Garde

115

Garralda

117

Goizueta

118

Goñerri

119

Gorza

128

Izaba

129

Ituren

133

Itzaltzu

134

Jaurrieta

137

Beintza-Labaien

139

Lana

143

Larragoa

149

Leitza

153

Lesaka

181

Nabaskoze

185

Otsagabia

187

Oitz

195

Orbaizeta

196

Orbara

198

Orontze

199

Orotz-Betelu

203

Petilla Aragoi

209

Erromantzatua

210

Erronkari

211

Orreaga

213

Saldias

221

Doneztebe

222

Sartze

226

Sunbilla

239

Urdazubi

241

Urraulgoiti

244

Urrotz

245

Urzainki

247

Uztarroze

248

Luzaide

250

Bera

252

Bidankoze

256

Hiriberri (Aezkoa)

259

Igantzi

263

Zubieta

264

Zugarramurdi

502

2. fazeria

509

9. fazeria

510

10. fazeria

516

16. fazeria

518

Erremendiko fazeria

523

Ameskoako Hermendia

526

26. fazeria

528

28. fazeria

535

35. fazeria

536

36. fazeria

537

37. fazeria

542

42. fazeria

545

45. fazeria

553

Aldapeko fazeria

555

55. fazeria

556

56. fazeria

562

Berriogoitiko fazeria

563

63. fazeria

565

65. fazeria

581

81. fazeria

585

85. fazeria

586

86. fazeria

587

87. fazeria

588

88. fazeria

591

91. fazeria

603

103. fazeria

691

Andimendia

692

Aralar

693

Lokiz mendia

694

Urbasa

b) Mendialdea (M).

MENDIALDEKO UDALERRIAK

KODEA

IZENA

8

Aguilar Kodes

10

Altsasu

11

Allin

17

Anue

19

Agoitz

25

Arakil

26

Aras

27

Arbizu

37

Arruazu

40

Atetz

43

Azuelo

44

Bakaiku

47

Bargota

49

Basaburua

52

Beraskoain

63

Cabredo

73

Ziordia

75

Ziritza

83

Etxarri

84

Etxarri Aranatz

91

Ergoiena

94

Eslaba

96

Esprontzeda

98

Esteribar

101

Ezkabarte

103

Ezporogi

110

Galipentzu

116

Genevilla

120

Gesalatz

121

Girgillao

123

Uharte Arakil

124

Ibargoiti

126

Imotz

127

Irañeta

130

Iturmendi

132

Itzagaondoa

135

Xabier

136

Txulapain

138

Lakuntza

140

Lantz

141

Lapoblación

144

Larraun

146

Leatxe

150

Leotz

151

Lerga

154

Lezaun

156

Lizoainibar-Arriasgoiti

158

Longida

159

Irunberri

162

Marañón

170

Mirafuentes

172

Elo

182

Nazar

186

Odieta

188

Olaibar

189

Olazti

192

Oloritz

194

Ollo

214

Jaitz

219

Santsol

230

Torralba del Río

235

Uxue

236

Ultzama

237

Untzitibar

238

Untzue

240

Urdiain

242

Urraulbeiti

243

Urrotz-Hiria

253

Bidaurreta

261

Esa

262

Zabaltza

265

Zuñiga

508

8. fazeria

514

14. fazeria

515

15. fazeria

517

17. fazeria

521

21. fazeria

524

24. fazeria

527

27. fazeria

539

39. fazeria

540

40. fazeria

541

41. fazeria

543

43. fazeria

544

44. fazeria

546

Suarbeko fazeria

549

Aristregiko fazeria

552

52. fazeria

570

70. fazeria

579

79. fazeria

582

82. fazeria

584

84. fazeria

592

92. fazeria

606

106. fazeria

607

107. fazeria

904

Irurtzun

908

Lekunberri

2. Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak.

MENDIALDETIK KANPOKO ESKUALDEETAKO UDALERRIAK

KODEA

IZENA

2

Abartzuza

5

Aberin

6

Ablitas

7

Adios

12

Allo

14

Antzin

15

Andosilla

16

Antsoain

18

Añorbe

23

Aranguren

29

Los Arcos

30

Arellano

35

Armañantzas

36

Arroitz

38

Artaxoa

39

Artazu

41

Aiegi

45

Barasoain

46

Barbarin

51

Beire

56

Biurrun-Olkotz

60

Burlata

61

El Busto

65

Caparroso

67

Zarrakaztelu

69

Kaseda

74

Zirauki

76

Zizur

79

Desoio

80

Deikaztelu

85

Etxauri

86

Eguesibar

88

Noain Elortzibar

89

Eneritz

97

Lizarra

99

Etaiu

104

Faltzes

105

Fitero

108

Fustiñana

109

Galar

114

Garinoain

125

Iguzkitza

131

Itza

142

Larraga

145

Elizagorria

147

Legarda

148

Legaria

152

Lerin

155

Ledea

160

Lukin

161

Mañeru

164

Mélida

166

Mendaza

168

Metauten

171

Miranda Arga

174

Morentin

175

Mues

180

Muruzabal

183

Obanos

190

Olexoa

191

Erriberri

193

Oltza Zendea

197

Orisoain

200

Oteitza

204

Piedramillera

205

Pitillas

207

Puiu

212

Zare

217

San Martin Unx

220

Santakara

224

Sesma

225

Sorlada

227

Tafalla

228

Tebas-Muru Artederreta

229

Tirapu

231

Torres del Río

233

Tulebras

234

Ukar

251

Viana

255

Villamayor de Monjardín

257

Villatuerta

258

Atarrabia

260

Deierri

511

11. fazeria

522

22. fazeria

529

29. fazeria Aranbeltz

530

30. fazeria Samendieta

531

31. fazeria

532

32. fazeria

538

38. fazeria

550

50. fazeria

567

67. fazeria

571

71. fazeria

574

74. fazeria

575

75. fazeria

576

76. fazeria

583

83. fazeria

604

104. fazeria

605

105. fazeria

608

108. fazeria

690

Errege Bardea

902

Berriobeiti

903

Berriozar

905

Beriain

906

Orkoien

907

Zizur Nagusia

II. ERANSKINA.–NATURAGUNE BABESTUETAN EZARTZEN DIREN INGURUMEN ARLOKO MUGAPENENGATIKO KALTE-ORDAINAK

1. oinarria.–Laguntzaren deskripzioa.

Konpentsazio bat da, toki batzuetarako, Nafarroan eremu batzuk babestuak deklaratzeagatik gaur egun Natura 2000 Sarean dauden tokietan jarduera ekonomikoari ezartzen zaizkion mugapenen ondorioz; hori dena, bat etorriz Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin.

2. oinarria.–Laguntza mota.

Laguntza gisa, hektarea bakoitzeko ordainketa bat egiten zaie toki erakundeei, baldin eta betetzen badituzte 3. eta 4. oinarrietako onargarritasun irizpideak, konpromisoak eta murriztapenak lege mugapen bakoitzerako ezarritako urtean.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira.

3. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

Laguntza eskatzeko epea bukatzean baldintza hauek betetzen dituzten toki erakundeei bakarrik emanen zaizkie laguntzak:

–Erakunde eskatzaileak:

toki erakundeak izan beharko dira, babestuak deklaraturik eta gaur egun Natura 2000 Sarean sarturik dauden eremuen titularrak.

–Ustiategiari dagokionez:

  • Eremu babestua deklaratzean jarduera ekonomiko zehatz baterako ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:
    • Pitillasko Natura-erreserba eta inguruko babes eremua.
    • Larrako Natura-erreserba.
    • Aztaparretako Erreserba Integrala eta Ukerdiko Erreserba Integrala.
    • Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua.
    • Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba.
  • SIGPACen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.

4. oinarria.–Konpromisoak eta mugapenak.

Neurri honi atxikitzen zaizkion toki erakundeek ondoko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte:

–Laguntza urtero pagatu diezaietela eskatzea, eskaera bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.

–Urteko eskaeran, deklaratzea ustiategiko zer lurzati dauden neurriari atxikiak eta haietarako laguntza eskatzea.

–Onartutako edo jasotako dirulaguntzei eta hartutako konpromisoei dagokienez, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro.

–Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako legezko mugapena betetzea. Hona zein diren:

  • Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremuan, herri-lurrak ez luberritzea ezta laboratzea ere eskaeraren urtean.
  • Larrako Natura-erreserban, Aztaparretako Erreserba Integralean eta Ukerdiko Erreserba Integralean ez zur, ez egur, ez onddo aprobetxamendurik ez egitea eskaeraren aurreko urtean.
  • Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea, 2022ko abuztuaren 31tik 2023ko abuztuaren 31 arte.
  • Las Cañasko urtegiko Natura-erreserban larreak ez aprobetxatzea eskaeraren urtean.

5. oinarria.–Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskaera bakarrean aurkeztuko dira. Urtero laguntza ematen ahalko zaie 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten toki erakundeei. Laguntza eskaerak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 6 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira. Emateko eta ordaintzeko administrazio-egintza (6. oinarria) bakarra izanen da ebazpen berean.

2. Laguntzaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: eremu bakoitzerako hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider zehazturiko azalera, behin administrazio kontrolak eta lekuan bertan kontrolak egin ondoren eta behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik penalizazioak aplikatu baino lehen.

3. Hona hemen eremu bakoitzerako zenbateko unitarioak:

NATURAGUNEA

URTEKO ORDAINKETA (euro/hektarea)

MURRIZTAPENAK

Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremua

200,00

Herri-lurrak luberritzea eta laboratzea

Larrako Natura-erreserba eta Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

25,31

Zur, egur eta basoko beste produktu batzuen aprobetxamendua

Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba

102,51

Larreen aprobetxamendua

Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua

73,15

Zur, egur eta basoko beste produktu batzuen aprobetxamendua

6. oinarria.–Urteko ordainketak.

1. Erakunde onuradunek urtero eskatu behar dute ordainketa, laguntzaren eskaera bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, 3. oinarriko baldintzak eta 4. oinarriko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte.

2. Ordainketaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider ordaintzeko kontuan hartutako azalera, behin kasuan kasuko kontrol administratibo eta bertatik bertarako kontrol guztiak egin ondoren, eta oinarri arautzaile hauen VIII. eranskinean aurreikusitako penalizazioak aplikatu ondoren.

7. oinarria.–Bateraezintasunak.

Laguntza hau ez da bateraezina Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programako beste laguntza batzuekin, ezta laguntza zuzenekin ere.

8. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea

1. 3. eta 4. oinarrietan zehaztatutako ez-betetzeak honako taula honetan tipifikatzen dira, eta haiei dagokien zehapena VIII. eranskinean adierazten.

EZ-BETETZE MOTA

Baztertzailea (B)

Onartua izateko baldintzak. 3. oinarria.

a) toki erakundeak izan beharko dira, babestuak deklaraturik eta gaur egun Natura 2000 Sarean sarturik dauden eremuen titularrak.

a) Eremu babestua deklaratzean jarduera ekonomiko zehatz baterako ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:

1. Pitillasko Natura-erreserba eta inguruko babes eremua.

2. Larrako Natura-erreserba.

3. Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

4. Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua.

5. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba.

b) SIGPACen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.

Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 4. oinarria.

a) Laguntza urtero pagatu diezaietela eskatzea, eskaera bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.

b) Urteko eskaeran, deklaratzea ustiategiko zer lurzati dauden neurriari atxikiak eta haietarako laguntza eskatzea.

c) Onartutako edo jasotako dirulaguntzei eta hartutako konpromisoei dagokienez, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro.

d) Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako legezko mugapena betetzea. Hona zein diren:

1. Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremuan, herri-lurrak ez luberritzea ezta laboratzea ere.

2. Larrako Natura-erreserban, Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integralean eta Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea. Gainera, Larrako Natura-erreserban eta Aztaparretako Erreserba Integralean onddo aprobetxamendurik ez egitea.

3. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserban larreak ez aprobetxatzea.

2. Behar baino azalera gehiago deklaratzeari buruzko neurriak bete ezean, murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan ezarritakoarekin bat. Erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren aplikazio-xedapenak ezarri ziren. Beste konpromiso edo betebehar batzuk ez betetzeak berekin ekarriko du, aipatutako erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat, IX. eranskinean deskribatutako penalizazioak aplikatzea.

III. ERANSKINA.–BIODIBERTSITATERAKO ERLEZAINTZA

1. oinarria.–Xedea.

1. Laguntza hau kokatzen da honako erregelamendu honen 70. artikuluan ("Klima eta ingurumen arloko konpromisoak eta beste kudeaketa-konpromiso batzuk"): Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena.

Laguntza honako esku-hartze honi dagokio: 6501.4 Biodibertsitaterako erlezaintza.

2. Oinarri arautzaileak ezartzea da eranskin honen xedea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak "Biodibertsitaterako erlezaintza" izeneko laguntza eman, kudeatu eta kontrola dezan; laguntza hori NPEren Plan Estrategikoan (NPEPE) dago jasota.

3. Neurria Nafarroan erlezaintzako jarduera maila egokia mantentzera bideratuta dago, erleen funtzio polinizatzaileak biodibertsitateari eusteko duen garrantziagatik ingurumenari dagokionez.

2. oinarria.–Definizioak.

Laguntza hauek arautzeko, definizio hauek aplikatuko dira:

–Erlauntza: laguntza jasotzeko erlauntza onargarritzat jotzen dira laukidun motakoak, ekoizpenean gutxienez 5 lauki edo panel dituztenak, eta bertan bizi diren erleen kolonia, baldin eta ustiategiaren identifikazio-kodearekin markatuta badaude.

–Erlategia: titular batenak diren eta kokaleku berean dauden erlauntzen multzoa, inguruan erleei janaria ematen ahal dien landaredi espontaneoaren azalera duena. Nafarroako Foru Komunitatean kokaleku bat baino gehiago erabiltzen duten erlauntz transhumanteak erlategi bakar batekoak direla joko da: eskatzaileak aitortutakoa, hain zuzen.

–Landaredi espontaneoaren azalera: SIGPAC erabileraren bat duen azalera (baso-erabilera, larre zuhaiztunak, larre zuhaixkadunak edo larreak).

3. oinarria.–Laguntza mota.

1. Laguntza erlauntz bakoitzeko urteko prima bat izanen da, 5 urteko konpromisoaldirako, eta urtero berritzen ahalko da, gehienez ere zazpi urtera arte. Prima hori handitzen ahalko da ekologiko gisa ziurtatutako erlauntzen kasuan.

2. Laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.

4. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

Laguntzak emanen dira, soil-soilik, laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean eta konpromisoak irauten duen bitartean ondoko baldintzak betetzen dituzten eskaerei:

–Eskatzaileek bete beharrekoak:

a) Araubideari atxikitzeko eskatzea, haren Nafarroako ustiategian dauden erlategi bakoitzeko erlauntzen kokapena eta kopurua zehaztuta.

b) Gutxienez 5 urterako konpromiso-akordio edo -kontratu bat sinatzea.

–Ustiategienak.

c) Laguntzaren xede diren erlauntzek ekoizpen-egoeran egon beharko dute, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta eta Nafarroako Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan inskribatuta.

d) Erlezaintzako ustiategiak 20 erlauntz izan beharko ditu gutxienez.

5. oinarria–Konpromisoak eta beste betebehar batzuk.

Eskaeraren bidez, konpromiso hauek borondatez hartu behar dira bost urterako, gutxienez:

–Konpromiso baztertzaileak:

a) Urtero, kanpainaren eskaera bakarrean, laguntzaren urteko ordainketa eskatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, laguntzaren xede diren erlategien kokapena eta erlauntz kopurua adierazita.

b) Onartutako edo jasotako dirulaguntzei eta hartutako konpromisoei dagokienez, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro. Hartarako, Administrazioko ikuskatzaileei eta ziurtapen eta kontrol agintaritzari libre utzi beharko zaie erlategietara sartzen, eta laguntzaren xedeko jardueraren gainean eskatzen zaien informazio guztia emanen zaie.

c) 10. oinarrian adierazitako oinarrizko lerroko konpromisoak betetzea.

–Oinarrizko konpromisoak:

d) Beste erkidego batzuetarako transhumantzia eginez gero, erlauntzak gutxienez ere 6 hilabetez (apiriletik irailera bitartean) mantendu beharko dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta erkidegotik kanpoko joan-etorriak justifikatu beharko dira, Abeltzaintza Zerbitzuari aurkeztutako lekualdatze-giden edo transhumantzia-planaren bidez.

e) Erlategien artean gutxienez 1 km-ko distantzia mantentzea, baldin eta guztira 80 erlauntz baino gehiago badaude. Laguntzaren zenbatekoa duten erlategi guztiak hartuko dira kontuan, nahiz eta titular desberdinenak izan.

f) Erlezaintzako ustiategi ekologikoetarako, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) lizentzia eduki beharko da eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertu beharko dira; halaber, ez da egin behar NNPEKek astun edo kritiko gisa tipifikatutako ez-betetzea dakarren ekintzarik.

–Konpromiso nagusiak:

g) Laguntza jasotzen duten erlauntzen kokalekuek gutxienez bi hektareako berezko landaretza azalera izan beharko dute erlauntz bakoitzeko, kokalekuaren inguruko 2,5 kilometroko erradioan.

h) Dirulaguntzaren xede diren erlauntzetan gertatzen diren bajen berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, hamar eguneko epean.

i) Kontzesioaren erlauntz kopuruaren %80 gutxienez ekoizpen-egoeran mantentzea.

j) Erlezaintzako ustiategiaren liburua eguneratuta izatea, bai eta erlauntzen joan-etorrien erregistro bat izatea ere, kokaleku batetik besterako irteera- eta sarrera-datak adierazita.

6. oinarria.–Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskaera bakarrean aurkeztuko dira.

2. 5 urterako urteko laguntza ematen ahalko zaie 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten espedienteei.

3. Laguntzaren eskaerak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 3 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira.

4. Diruz lagungarria den berezko landaretzaren azalera 2 hektareakoa izanen da erlauntz bakoitzeko, eta primen zenbatekoak honako hauek izanen dira:

–16 euro erlauntz bakoitzeko (8 euro hektarea bakoitzeko), 40 erlauntz baino gutxiagoko kokalekuetarako.

–14 euro erlauntz bakoitzeko (7 euro hektarea bakoitzeko), gainerakoetarako.

–3 euro osagarri erregimen ekologikoko erlauntz bakoitzeko (1,5 euro hektareako).

5. Eskatzaile bakoitzeko gehienez 500 erlauntzek izanen dute primarako eskubidea, eta erlategi bakoitzeko gehienez 80 erlauntz izanen dira diruz lagungarriak. Titular batek erlategi bat baino gehiago izan ditzake.

6. Emakidaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: zenbateko unitarioa bider erlauntz kopurua, administrazio kontrolak eta tokian bertakoak egin ondoren eta jartzen diren penalizazioak aplikatu baino lehen.

7. Eskaera bakoitzeko emaniko laguntzaren zenbateko osoa gehieneko muga izanen da, konpromisoa hartzen den urtearen hurrengo urteetan kobratzeko eskaerari aplikatzeko orduan.

8. Diruz lagungarria den erlauntz kopurua kontzesioaren urteko eskaera bakarrean eskatutakoa izanen da, abian den kanpainari dagokion urteko erroldara mugatuta (jakinarazitako bajen ondorioz murriztuta).

7. oinarria.–Urteroko ordainketen eskaerak.

1. 5 urterako laguntza jasotzen duten ustiategiek edo titularrek urtero eskatu beharko dute ordainketa, laguntzaren eskaera bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, kapitulu honetan ezarritako onargarritasun baldintzak eta konpromisoak bete beharko dituzte.

2. Ordainketaren zenbatekoa kalkulatzeko, zenbateko unitarioa biderkatuko da kasuan kasuko kontrol administratibo eta landa kontrol guztiak egin ondoren kalkulatutako erlauntz kopuruarekin, 10. oinarriko penalizazioak aplikatuta.

8. oinarria.–Bateraezintasunak eta hautatzeko irizpideak.

1. Laguntza hau ez da bateraezina NPEren Plan Estrategikoan sartutako gainerako laguntzekin.

2. 2023ko eta hurrengo urteetako kanpainetarako laguntzak kalkulatuko dira ondoko hautapen irizpideetako baremazioa aplikatuz:

a) Natura 2000 Sareko eremuan dauden barrutietako erlauntzen portzentajea:

i. >=%50 20 puntu.

ii. >=%0 eta < %50: 10 puntu.

b) Natura mugapenak dituzten eskualdeetan dauden ustiategiko erlauntzen portzentajea:

i. Mendialdeko eta goi mendialdeko eskualdeak ≥= %50: 20 puntu.

ii. Mendialdeko eta goi mendialdeko eskualdeak > %0, eta ahula den eskualdea > %50: 20 puntu.

iii. Ahula den eskualdea >= %50: 10 puntu.

c) Ustiategiko erlategien batez besteko tamaina:

i. < =60: 50 puntu.

ii. >60 eta < =80: 40 puntu.

iii. >80: 30 puntu.

d) Erlezaintzako ustiategi ekologikoei 10 puntu gehiago emanen zaizkie.

Eskaera batek laguntza jaso ahal izateko gutxieneko puntuazioa 30 puntukoa da; guztira 100 puntu dira.

Espedienteen artean berdinketa gertatuz gero, c) irizpidea aplikatuko da ("Erlategi bakoitzeko erlauntzen banaketa-ratioa") berdinketa hausteko irizpide gisa. Berdinketak jarraituz gero, lehentasuna eragiketaren xedeko erlauntz gehien dituzten espedienteei emanen zaie.

9. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea

1. 4. eta 5. oinarrietan zehaztutako betekizunen eta konpromisoen ez-betetzeak ondorengo taulan ezartzen dira, eta 31. artikuluaren arabera dagokien zehapena VIII. eranskinean dago; otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuan jasotako guztia aplikatuko da (147/2023 Errege Dekretua, NPEPEaren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta NPEa 2023-2027 aldian Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dituena), eta bereziki I. tituluko I., II., III. eta V. kapituluetan ezarritakoa (I. titulua: Penalizazioak kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarraren esku-hartzeetan).

EZ-BETETZE MOTA

Baztertzailea (B)

Onartua izateko baldintzak. 4. oinarria.

a) Araubideari atxikitzeko eskatzea, Nafarroako ustiategian dauden erlauntzen kokapena eta kopurua zehaztuta.

b) Gutxienez 5 urterako konpromiso-akordio edo -kontratu bat sinatzea.

c) Laguntzaren xede diren erlauntzek ekoizpen-egoeran egon beharko dute, eta Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta.

d) Erlezaintzako ustiategiak 20 erlauntz izan beharko ditu gutxienez.

Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 5. oinarria.

a) Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.

b) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten duen edozein egiaztatze-jarduera onartzea.

c) 10. oinarrian adierazitako oinarrizko lerroko konpromisoak betetzea.

Oinarrizkoa (O)

Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 5. oinarria.

d) Erlezainek transhumantzia egiten badute, erlauntzak gutxienez ere 6 hilabetez (apiriletik irailera bitartean) mantendu beharko dituzte Nafarroako Foru Komunitatean, eta erkidegotik kanpoko joan-etorriak justifikatu, Abeltzaintza Zerbitzuari aurkeztutako lekualdatze-giden edo transhumantzia-planaren bidez.

e) Erlategien artean gutxienez 1 km-ko distantzia mantentzea, baldin eta guztira 80 erlauntz baino gehiago badaude. Laguntzaren zenbatekoa duten erlategi guztiak hartuko dira kontuan, nahiz eta titular desberdinenak izan.

f) Erlezaintzako ustiategi ekologikoetarako, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) lizentzia eduki beharko da eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertu beharko dira; halaber, ez da egin behar NNPEKek astun edo kritiko gisa tipifikatutako ez-betetzea dakarren ekintzarik.

Nagusia (N)

Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 5. oinarria.

g) Laguntza jasotzen duten erlauntzen kokalekuek gutxienez bi hektareako berezko landaretza azalera izan beharko dute erlauntz bakoitzeko, kokalekuaren inguruko 2,5 kilometroko erradioan.

h) Dirulaguntzaren xede diren erlauntzetan gertatzen diren bajen berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

i) Emakidaren erlauntzen %80 gutxienez ekoizpen-egoeran mantentzea.

j) Erlezaintzako ustiategiaren liburua eguneratuta izatea, bai eta erlauntzen joan-etorrien erregistro bat izatea ere, kokaleku batetik besterako irteera- eta sarrera-datak adierazita.

2. Behar baino azalera gehiago deklaratzeari buruzko neurriak bete ezean, murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat. Errege dekretu horren bidez, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dira. Otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 31. artikuluaren araberako beste konpromiso edo betebehar batzuk ez betetzeak penalizazioak ezartzea ekarriko du, zehazki, VIII. eranskinean deskribatutakoak, baldin eta ez-betetzeak egiten diren azalera, guztira, ordainketetarako deklaratutako guztizko azaleraren %20 baino handiagoa edo 0,1 ha baino handiagoa bada.

10. oinarria.–Oinarrizko lerroa.

OINARRIZKO LERROA EZ BETETZEAREN KODEA

BIODIBERTSITATERAKO ERLEZAINTZA

OINARRIZKO LERROA

ER-1

5. oinarria.–Konpromisoa.

e) Erlategien artean gutxienez 1 km-ko distantzia mantentzea, baldin eta guztira 80 erlauntz baino gehiago badaude. Laguntzaren zenbatekoa duten erlategi guztiak hartuko dira kontuan, nahiz eta titular desberdinenak izan.

31/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa. IV. eranskina. 235 m-ko distantzia edukiera txikiko kokalekuen eta/edo etxeko kokalekuen artean (150 erlauntz arte) eta 500 m-koa gainerakoetan.

ER-2

5. oinarria.–Konpromisoa.

g) Laguntza jasotzen duten erlauntzen kokalekuek gutxienez bi hektareako berezko landaretza azalera izan beharko dute erlauntz bakoitzeko, kokalekuaren inguruko 2,5 kilometroko erradioan.

31/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa. 11. artikuluaren 1. puntua. Erlauntzen kokalekuek 11. eranskinean arautzen diren gutxieneko distantziak errespetatu beharko dituzte.

ER-3

5. oinarria.–Konpromisoa.

h) Dirulaguntzaren xede diren erlauntzetan gertatzen diren bajen berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, hamar eguneko epean, bai eta erlategi baten kokapenari dagokionez adierazitakoaren aldean egindako edozein aldaketaren berri ematea ere.

209/2002 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, erlezaintzako ustiategiak antolatzeko arauak ezartzen dituena. 7. artikuluaren 3 puntua. Erlezaintzako ustiategien titularrek une oro eguneratu beharko dituzte ustiapen koadernoan jasotako datuak.

OINARRIZKO LERROA EZ BETETZEAREN KODEA

BIODIBERTSITATERAKO ERLEZAINTZA ERLAUNTZ EKOLOGIKOETAN

OINARRIZKO LERROA

ERE-1

5. oinarria.–Konpromisoa.

f) Erlezaintzako ustiategi ekologikoetarako, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) lizentzia eduki behar da eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertu beharko dira. Barroaren aurka aplikatutako tratamenduek nekazaritza ekologikoan baimenduta egon beharko dute.

608/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, ezti erleen gaixotasunen kontrako kontrol programa nazionala ezarri eta arautzen duena. Barroaren kontra nahitaezko tratamendu bat eginen da urtean, gutxienez ere. APIDENAk erlezain elkartuentzat aurkeztutako osasun-planaren eta egindako tratamenduen bidez kontrolatuko da (gainerakoei eskabidean aurkeztuko zaie).

11. oinarria.–Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.

1. Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena; lekuan berean egin beharreko kontrola, berriz, Ikuskapenen Atalak; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzailea behartua dago eskatzen zaion informazio osagarri osoa ematera.

2. Eskaera egiten den urtean kanpaina horri buruz erregistro ofizialetan dauden datuak izanen dira laguntza kudeatzeko beharko direnak.

12. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren egiaztatuko da interesdunek onuradunak izateko baldintzak betetzen ote dituzten, hau da, 3. oinarrian aipatzen diren onargarritasun baldintzak. Eskaerak zerbait falta badu, gehienez hogeita hamar eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaie, eta adieraziko zaie, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diotela ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena eginen dela, eta, jakinaraziko zaiela.

2. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera ebaluaturik, ebazpena proposatuko du.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen, ordainduko edo ukatuko du dirulaguntza, modu arrazoituan.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 3 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

13. oinarria.–Laguntzak ukatzea eta zehapenak.

1. 4. oinarrian aipatzen den edozein baldintza bete ezik, laguntzak ukatuko dira.

2. Ezarritako kontrolen ondorioz ikusten bada aldea dagoela eskatutako erlauntzen kopuruaren eta administrazio- edo landa-kontrolen bidez egiaztatutakoen artean, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren arabera dagozkion zehapenak aplikatuko dira.

3. Ustiategiko azalerak erabat ez deklaratzeak berekin ekarriko ditu otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako penalizazioak.

4. Laguntzaren xedeko azalerek bete beharko dute abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuan ezarritakoa, hartan ezartzen baitira baldintzazkotasun indartuaren arauak. Arau horiek bete ezean, penalizazioak jarriko dira.

5. Aurrekoez gain, aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako arau-hausteen eta zehapenen araubidea.

14. oinarria.–Oker jasotako ordainketen itzulketa.

Oker jasotako ordainketen kasuan, jasotzaileek haien zenbatekoak itzuli beharko dituzte, bat etorriz NPEaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2016 (EB) Erregelamenduaren 59. artikuluan eta Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta lotutako beste gai batzuk arautzeari buruzko abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin.

15. oinarria.–Laguntzen publizitatea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da onuradunen espedienteen zerrenda. Onuradunei jakinaraziko zaie haien datuak aipatu erregelamenduaren 98. artikuluaren arabera argitaratuko direla, eta auditoretzak eta azterketak egiteko erakundeek har ditzaketela datuak, Batasunaren finantza interesak babestuak gelditzeko. Datuak pertsonalak direnean, onuradunei haien eskubideen berri emanen zaie, datuak babesteko arauekin eta eskubide horiek baliatzeko prozedura aplikagarriekin bat.

16. oinarria.–Konpromisoak eskualdatzea.

1. Konpromisoak iraun bitartean, onuradun batek konpromiso horren eskualdaketa, osoa edo hein batekoa, egiten ahalko du, baldin eta konpromisoari lotutako erlauntzak eskualdatzen baditu eta horiek jasotzen dituen titularrak ezarri den epea bukatu arte konpromisoari eusten badio.

2. Titular berriak 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak bete beharko ditu konpromisoa eskualdatzen deneko kanpainako eskaera bakarra aurkezteko epea bukatzean.

3. Ustiategia erabat edo partez eskualdatzen denetan, eskualdaketaren agiriaren kopia aurkeztuko da. Horretan, ondoko datu hauek jaso behar dira gutxienez: lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen izena eta NANa edo IFK, eta eskualdatzen diren erlauntzen kopurua (lagapen-hartzaileak erlauntz horiek mantenduko ditu konpromisoak iraun bitartean).

4. Heriotzagatiko eskualdatzeen kasuan, eskualdatze-dokumentua sinatuko dute jaraunsleetako batek, lagatzaile gisa, eta eskualdatzearen hartzaileak.

5. Konpromisoa ez badu bere gain hartzen, onuraduna behartua dago jasotako laguntzak itzultzera.

17. oinarria.–Konpromisoak betetzeko salbuespeneko zailtasunak edo ez betetzeko ezinbesteko arrazoiak.

1. Urte-tarte batean konpromisoa betetzen ez bada, itzuli egin beharko dira aurreko kanpainetan jasotako zenbatekoak.

2. Jasotako laguntza itzultzeko ez da eskatuko otsailaren 28ko 147/2014 Errege Dekretuaren 5. artikuluan bildutako salbuespeneko inguruabarrak eta ezinbesteko arrazoiak suertatuz gero. Errege Dekretu horren bidez, NPEPEaren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dira eta NPEa 2023-2027 aldian Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dira.

3. Onuradunak erretiroa hartzen duenean ere ez da itzulketarik eskatuko, ez eta nekazaritzako ustiategi osoa beste erlezain bati salduz edo alokatuz eskualdatzen bada.

4. Onuradunek idatziz jakinarazi behar diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, horren berri jakin bezain pronto, ustiategian gertatutako edozein gorabehera, horrek baldintzak eta konpromisoak ez betetzea baldin badakar.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eman beharko zaio ezinbesteko arrazoien edo penalizazioak ez aplikatzeko bestelako arrazoien berri hamar egun baliodunean, gehienez ere, ezinbesteko arrazoia gertatzen den egunetik hasita.

IV. ERANSKINA.–ANIMALIEN ONGIZATEA

1. oinarria.–Laguntzaren deskripzioa.

1. Laguntza hau kokatzen da honako erregelamendu honen 70. artikuluan ("Klima eta ingurumen arloko konpromisoak eta beste kudeaketa-konpromiso batzuk"): Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena.

Laguntza honako esku-hartze honi dagokio: 6504 Animalien ongizatea.

2. Laguntza honen xedea da haragitarako eta/edo arrautzatarako hegazti-ustiategietan animalien ongizaterako neurriak mantentzea edo ezartzea, eta erabilera ekologikoa sustatzea.

3. Ekintza honen bidez, arrautzatarako haragitarako hegaztien abeltzaintzako ustiategietan animalien ongizatea eta segurtasuna hobetzen laguntzeko zenbait neurri garatu nahi dira, nekazaritza-, ingurumen- eta gizarte-onurak lortzeko.

2. oinarria.–Laguntza mota.

1. Laguntzen helburua da arrautzatarako edo haragitarako hegazti-hazkuntza araubide ekologikoan edo landa-araubidean maneiatzearen kostu gehigarriak eta jaso gabeko errentak osorik edo horien zati bat konpentsatzea.

2. Laguntza prima bat da ustiategiko landa-araubidean edo araubide ekologikoan dauden hegaztien AzLU bakoitzeko.

3. Kontuan hartu beharreko Azienda Larriko Unitateak (AzLU) Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) aitortutakoak izanen dira, eskaeren aldaketa aurkezteko epearen azken egunean beranduenez.

4. Deialdi honen xedeko dirulaguntzak norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira.

3. oinarria.–Definizioak.

Deialdi honen ondorioetarako, definizio hauek aplikatuko dira:

a) Arrautzatarako oiloak: arrautzak erruteko helduak diren Gallus gallus espezieko oiloak, inkubatzeko ez diren arrautzak ekoizteko hazitakoak.

b) Haragitarako oiloak: Gallus gallus espezieko animalia, haragitarako itxian hazitakoak edo mantenduak.

c) Oilaskotarako landako hegazti-hazkuntza: uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuaren II. eranskinean sailkatutako hegazti-ustiategiak, haragitarako bideratuak, hau da, askatasun osoz hazitako landakoa, landako tradizionala eta/edo landakoa, baldin eta 543/2008 Erregelamenduaren V. eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badituzte.

d) Arrautzatarako landako hegaztien hazkuntza: uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuaren II. eranskinean sailkatutako arrautzak ekoizten dituzten hegazti-ustiategiak, baldin eta betetzen badituzte honako hauetan ezarritako gutxieneko baldintzak: Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak, arrautzak merkaturatzeko arauei dagokienez, ezartzen dituen Batzordearen 2008ko ekainaren 23ko 589/2008 (EE) Erregelamenduaren II. eranskina, urtarrilaren 11ko 3/2002 Errege Dekretua eta arrautzatarako oiloen establezimenduen erregistro orokorra ezartzen eta arautzen duen martxoaren 28ko 372/2003 Errege Dekretua.

e) Oilaskotarako hegazti-hazkuntza ekologikoa: uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuaren II. eranskinean hazkuntza ekologiko gisa sailkatutako haragitarako hegazti-ustiategiak, baldin eta betetzen badituzte honako hauetan ezarritako gutxieneko baldintzak: Kontseiluaren 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamendua, produktu ekologikoen ekoizpen eta etiketatzeari buruzkoa eta 2092/91 (EEE) Erregelamendua indargabetzen duena, eta, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 (EE) Erregelamendua, produktu ekologikoen ekoizpen ekologikoari eta etiketatzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.

f) Arrautzatarako hegazti-hazkuntza ekologikoa: uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuaren II. eranskinean hazkuntza-sistema ekologiko gisa sailkatutako arrautzatarako hegazti-ustiategiak, baldin eta betetzen badituzte honako hauetan ezarritako gutxieneko baldintzak: Kontseiluaren 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamendua, eta, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 (EE) Erregelamendua. 3/2002 Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, arrautzatarako oiloak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena.

4. oinarria.–AzLUen bihurketa.

Deialdi honen ondorioetarako, Azienda Larriko Unitateen (AzLU) bihurketa hau aplikatuko da:

a) Oilo erruleak landako araubidean edo araubide ekologikoan: 0,005 AzLU/ oiloa (200 aberea/ AzLU).

b) Haragitarako oiloak landako araubidean edo araubide ekologikoan: 0,003 AzLU/ oiloa (333 aberea/ AzLU).

5. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

1. Laguntzak emanen dira, soil-soilik, laguntzaren eskaera aldatzeko epea bukatzen den egunean eta konpromisoak irauten duen bitartean ondoko baldintzak betetzen dituzten espedienteetarako:

–Eskatzaileek bete beharrekoak:

a. Neurri honetarako hautagarriak diren abeltzaintzako ustiategiak dituzten espedienteek, laguntza jaso nahi badute, eskaera bat aurkeztu beharko dute urtero.

–Ustiategikoak:

b. Ustiategian arrautzatarako hegaztiak edo haragitarako hegaztiak izatea, araubide ekologikoan edo landako araubidean.

c. Ustiategi ekologikoek, arrautzatarako zein haragitarakoak izan, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) lizentzia eduki beharko dute, eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertu beharko dira.

d. Haragitarako landako hegazti-ustiategiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, enpresa ziurtatzaile ofizialetako batek emana, Batzordearen 2008ko ekainaren 16ko 543/2008 (EE) Erregelamenduarekin bat.

e. Arrautzatarako landako hegazti-ustiategiek, eskabidearekin batera, beren ustiategiko hegaztiak gobernatzeari buruzko txosten teknikoa aurkeztu beharko dute, albaitariek emana, bai eta hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere.

f. Ustiategiek Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) inskribatuta egon beharko dute eskaera bakarra aldatzeko epea amaitzen den egunean, hazkuntza-sistema hauek dituzten ustiategi gisa (Hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuaren II. eranskinean definituta daude sistema horiek):

–Haragitarako ekoizpena:

  • Hazkuntza ekologikoa.
  • Askatasun osoz hazitako landakoa.
  • Landako tradizionala.
  • Landakoa.

–Arrautzatarako:

  • Ekologikoa.
  • Landakoa.

g. Gutxienez 3 AzLU izatea hegazti-espezieen laguntzak eskatzen diren ekoizpen-orientazio bakoitzerako, dela haragitarako dela arrautzatarako.

6. oinarria–Konpromisoak eta beste betebehar batzuk.

Neurri honi atxikitzen zaizkion pertsonek/ustiategiek ondoko konpromisoak bete beharko dituzte gutxienez 5 urtez:

–Konpromiso baztertzaileak.

a) Gutxienez 5 urterako konpromiso-akordio edo -kontratu bat sinatzea.

b) Urtero eskatzea kanpainaren eskaera bakarrean laguntza ordaintzeko, Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan xedatuarekin bat.

c) Kanpainaren eskaera bakarrean urtero adierazi behar da animalien ongizaterako laguntza zenbat animaliarengatik jasotzen duzun.

d) Sektoreko antolamenduaren edo animalien ongizatearen araudiak eskatzen duen prestakuntza egiaztatzea, eskaera aldatzeko epearen azken egunean prestakuntza hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta.

e) Haragitarako landako hegazti-ustiategietarako, dagokion ziurtagiria eduki beharko da, enpresa ziurtatzaile ofizialetako batek emana, Batzordearen 2008ko ekainaren 16ko 543/2008 (EE) Erregelamenduarekin bat.

f) Arrautzatarako landako hegazti-ustiategietarako, beren ustiategiko hegaztiak gobernatzeari buruzko txosten teknikoa aurkeztu beharko dute, albaitariek emana, bai eta hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere.

g) Hazkuntza-ustiategi ekologikoetarako, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) lizentzia eduki behar da eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertu beharko dira.

h) Gutxienez 3 AzLU izatea hegazti-espezieen laguntzak eskatzen diren ekoizpen-orientazio bakoitzerako, dela haragitarako dela arrautzatarako.

–Oinarrizko konpromisoak.

i) Kontzesioak iraun bitartean, gutxienez, lehenengo urtean emandako AzLUen %90 mantentzea.

j) Ustiategiko hegazti-zentsua kontrolatzea, animalien altak eta bajak idatziz, animalia kopurua eguneratuta egon dadin.

7. oinarria.–Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskaera bakarrean aurkeztuko dira.

2. 5 urterako urteko laguntza ematen ahalko zaie 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten pertsonei / ustiategiei.

3. Laguntzaren eskaerak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 3 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira.

4. Honako hau izanen da AzLU bakoitzeko aplikatu beharreko zenbateko unitarioa:

I. Landako hegazti-ustiategien oinarrizko prima: 70 euro/AzLU.

II. Hegazti-ustiategi ekologikoen oinarrizko prima: 270 euro/AzLU.

5. Kontzesioaren zenbatekoa kalkulatzeko, oinarrizko primaren zenbateko unitarioa biderkatuko da prima horretarako ezarritako AzLUekin, eta prima osagarriaren zenbateko unitarioa, berriz, prima horretarako ezarritako AzLUekin, bi kasuetan, kontrol administratiboak eta tokian bertakoak egin ondoren eta jartzen diren penalizazioak aplikatu baino lehen.

6. Onuradun bakoitzari emaniko laguntzaren zenbateko osoa gehieneko muga izanen da, konpromisoaren hurrengo urteetan kobratzeko eskaerari aplikatzeko orduan.

7. Ustiategi bakoitzeko gehieneko zenbatekoa, hura osatzen duten pertsonen kopurua edozein dela ere, 15.000 eurokoa da ustiategi bakoitzeko.

8. oinarria.–Ordainketarako eskaerak eta urteroko ordainketak.

1. 5 urterako laguntzaren pertsona / ustiategi onuradunek urtero eskatu behar dute hura ordaintzeko, laguntzaren eskaera bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, 3. oinarriko baldintzak eta 4. oinarriko konpromisoak bete beharko dituzte.

2. Ordainketaren zenbatekoa kalkulatzeko, zenbateko unitarioa biderkatuko da kasuan kasuko kontrol administratibo eta landa kontrol guztiak egin ondoren ordaintzeko kalkulatzen diren AzLUekin, 8. oinarriko penalizazioak aplikatuta.

9. oinarria.–Bateraezintasunak eta hautatzeko irizpideak.

1. Laguntza honen bateraezintasunak Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikotik (NPEPE) eta aplikatu beharreko arauditik sortzen direnak dira.

2. 2023ko eta hurrengo urteetako kanpainetarako laguntzak kalkulatuko dira ondoko hautapen irizpideetako baremazioa aplikatuz:

a. Natura 2000 Sarea: Natura 2000 Sareko eremuan sartutako ustiategiaren portzentajea:

i. Natura 2000 Sarearen portzentajea ≥ %50: 20 puntu.

ii. Natura 2000 Sarearen portzentajea > %0 eta < %50: 10 puntu.

b. Ustiategiaren kokapena mendialdearekiko, goi mendialdearekiko edo natura mugapenak dituzten eskualdeekiko:

i. Mendialdeko eta goi mendialdeko eskualdeak: 20 puntu.

ii. Ahula den eskualdea: 10 puntu.

c. Hegazti-ustiategiko ekoizpenaren orientazioa:

i. Haragitarako ekoizpena:

a. Hazkuntza ekologikoa: 60 puntu.

b. Askatasun osoz hazitako landakoa: 50 puntu.

c. Landako tradizionala: 40 puntu.

d. Landakoa: 30 puntu.

ii. Arrautzatarako:

e. Ekologikoa: 60 puntu.

f. Landakoa: 30 puntu.

Eskaera batek laguntza jaso ahal izateko gutxieneko puntuazioa 30 puntukoa da; guztira 100 puntu dira.

Espedienteen artean puntu-berdinketa badago, ustiategiak ekoizpenaren orientazioaren arabera lehenetsiko dira, honako ordena honi jarraituz: haragitarako hazkuntza ekologikoa, arrautzatarako hazkuntza ekologikoa, askatasun osoz hazitako landakoa eta arrautzatarako landakoa. Berdinketak jarraituz gero, lehentasuna eragiketaren xedeko AzLU gehien dituzten espedienteei emanen zaie.

10. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea.

1. 5. eta 6. oinarrietan zehaztutako onargarritasun baldintzen eta konpromisoen ez-betetzeak ondorengo taulan ezartzen dira, eta 31. artikuluaren arabera dagokien zehapena VIII. eranskinean dago; otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuan jasotako guztia aplikatuko da (147/2023 Errege Dekretua, NPEPEaren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta NPEa 2023-2027 aldian Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dituena), eta bereziki I. tituluko I., II., III. eta V. kapituluetan ezarritakoa (I. titulua: Penalizazioak kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren esku-hartzeetan)."

EZ-BETETZE MOTA

Baztertzailea (B)

5. oinarria. Onargarritasun baldintzak.

–Pertsonek eta ustiategi onuradunek bete beharrekoak:

a) Pertsonek / abeltzaintzako ustiategiek, laguntza jaso nahi badute, eskaera bat aurkeztu beharko dute urtero, instalazioen kokapena eta parkearen azalera adieraziz.

–Ustiategikoak:

b) Ustiategian arrautzatarako hegaztiak edo haragitarako hegaztiak izatea, araubide ekologikoan edo landako araubidean.

c) Ustiategi ekologikoak, arrautzatarako nahiz haragitarakoak, Nafarroako Foru Komunitateko erakunde ofizialen batek ziurtatu beharko ditu.

d) Haragitarako landako hegazti-ustiategiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, enpresa ziurtatzaile ofizialetako batek emana, Batzordearen 2008ko ekainaren 16ko 543/2008 (EE) Erregelamenduarekin bat.

e) Arrautzatarako landako hegazti-ustiategiek, eskabidearekin batera, beren ustiategiko hegaztiak gobernatzeari buruzko txosten tekniko laburra aurkeztu beharko dute, albaitariek emana, bai eta hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere.

f) Ustiategiek Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) inskribatuta egon beharko dute eskaera bakarra aldatzeko epea amaitzen den egunean, hazkuntza-sistema hauek dituzten ustiategi gisa (Hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuaren II. eranskinean definituta daude sistema horiek):

i. Haragitarako ekoizpena:

a. Hazkuntza ekologikoa.

b. Askatasun osoz hazitako landakoa.

c. Landako tradizionala.

d. Landakoa.

ii. Arrautzatarako:

a. Ekologikoa.

b. Landakoa.

g) Gutxienez 3 AzLU izatea hegazti-espezieen laguntzak eskatzen diren ekoizpen-orientazio bakoitzerako, dela haragitarako dela arrautzatarako.

6. oinarria. Konpromisoak eta betebeharrak.

a) Gutxienez 5 urterako konpromiso-akordio edo -kontratu bat sinatzea.

b) Urtero eskatzea kanpainaren eskaera bakarrean laguntza ordaintzeko, Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan xedatuarekin bat.

c) Kanpainaren eskaera bakarrean urtero adierazi behar da animalien ongizaterako laguntza zenbat animaliarengatik jasotzen duzun.

d) Sektoreko antolamenduaren edo animalien ongizatearen araudiak eskatzen duen prestakuntza egiaztatzea, eskaera aldatzeko epearen azken egunean prestakuntza hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta.

e) Haragitarako landako hegazti-ustiategietarako, dagokion ziurtagiria eduki beharko da, enpresa ziurtatzaile ofizialetako batek emana, Batzordearen 2008ko ekainaren 16ko 543/2008 (EE) Erregelamenduarekin bat.

f) Arrautzatarako landako hegazti-ustiategietarako, beren ustiategiko hegaztiak gobernatzeari buruzko txosten teknikoa aurkeztu beharko dute, albaitariek emana, bai eta hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere.

g) Hazkuntza-ustiategi ekologikoetarako, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) lizentzia eduki behar da eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertu beharko dira.

h) Gutxienez 3 AzLU izatea hegazti-espezieen laguntzak eskatzen diren ekoizpen-orientazio bakoitzerako, dela haragitarako dela arrautzatarako.

Oinarrizkoak (O)

i) Kontzesioak iraun bitartean, gutxienez, lehenengo urtean emandako AzLUen %90 mantentzea.

j) Ustiategiko hegazti-zentsua kontrolatzea, animalien altak eta bajak idatziz, animalia kopurua eguneratuta egon dadin.

2. Behar baino azalera gehiago deklaratzeari buruzko neurriak bete ezean, murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoarekin bat. Errege dekretu horren bidez, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dira. Otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 31. artikuluaren araberako beste konpromiso edo betebehar batzuk ez betetzeak VIII. eranskinean deskribatutako penalizazioak ezartzea ekarriko du.

11. oinarria.–Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.

1. Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena; lekuan berean egin beharreko kontrola eta ustiategiko animaliei buruzkoa, berriz, Ikuskapenen Atalak; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzailea behartua dago eskatzen zaion informazio osagarri osoa ematera.

2. Eskaera egiten den urtean kanpaina horri buruz erregistro ofizialetan dauden datuak izanen dira laguntza kudeatzeko beharko direnak.

12. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren egiaztatuko da interesdunek onuradunak izateko onargarritasun baldintzak betetzen ote dituzten, hau da, 5. oinarrian aipatzen diren onargarritasun baldintzak. Eskaerak zerbait falta badu, gehienez hogeita hamar eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaie, eta adieraziko zaie, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diotela ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena eginen dela, eta, jakinaraziko zaiela.

2. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera ebaluaturik, ebazpena proposatuko du.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen, ordainduko edo ukatuko du dirulaguntza, modu arrazoituan.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 6 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

13. oinarria.–Laguntzak ukatzea eta zehapenak.

1. 5. oinarrian aipatzen den edozein baldintza bete ezik, laguntzak ukatuko dira.

2. Ezarritako kontrolen ondorioz ikusten bada aldea dagoela eskatutako animalien kopuruaren eta administrazio- edo landa-kontrolen bidez egiaztatutakoen artean, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren arabera dagozkion zehapenak aplikatuko dira.

3. Aurrekoez gain, aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako arau-hausteen eta zehapenen araubidea.

14. oinarria.–Oker jasotako ordainketen itzulketa.

Oker jasotako ordainketen kasuan, jasotzaileek haien zenbatekoak itzuli beharko dituzte, bat etorriz NPEaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2016 (EB) Erregelamenduaren 59. artikuluan eta Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta lotutako beste gai batzuk arautzeari buruzko abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin.

15. oinarria.–Laguntzen publizitatea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da onuradunen espedienteen zerrenda. Onuradunei jakinaraziko zaie haien datuak aipatu erregelamenduaren 98. artikuluaren arabera argitaratuko direla, eta auditoretzak eta azterketak egiteko erakundeek har ditzaketela datuak, Batasunaren finantza interesak babestuak gelditzeko. Datuak pertsonalak direnean, onuradunei haien eskubideen berri emanen zaie, datuak babesteko arauekin eta eskubide horiek baliatzeko prozedura aplikagarriekin bat.

16. oinarria.–Konpromisoak eskualdatzea.

1. Konpromisoak iraun bitartean, onuradun batek konpromiso horren eskualdaketa, osoa edo hein batekoa, egiten ahalko du, baldin eta konpromisoari lotutako AzLUak (azienda larriko unitateak) eskualdatzen baditu eta horiek jasotzen dituen titularrak ezarri den epea bukatu arte konpromisoari eusten badio.

2. Titular berriak 5. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak bete beharko ditu konpromisoa eskualdatzen deneko kanpainaren eskaera bakarra aurkezteko epea bukatzean.

3. Ustiategia erabat edo partez eskualdatzen denetan, eskualdaketaren agiriaren kopia aurkeztuko da. Horretan, ondoko datu hauek jaso behar dira gutxienez: lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen izena eta NANa edo IFK, eskualdatzen diren AzLUen kopurua (lagapen-hartzaileak AzLU horiek mantenduko ditu konpromisoak iraun bitartean).

4. Heriotzagatiko eskualdatzeen kasuan, eskualdatze-dokumentua sinatuko dute jaraunsleetako batek, lagatzaile gisa, eta eskualdatzearen hartzaileak.

5. Konpromisoa ez badu bere gain hartzen, onuraduna behartua dago jasotako laguntzak itzultzera.

17. oinarria.–Konpromisoak betetzeko salbuespeneko zailtasunak edo ez betetzeko ezinbesteko arrazoiak.

1. Urte-tarte batean konpromisoa betetzen ez bada, itzuli egin beharko dira aurreko kanpainetan jasotako zenbatekoak.

2. Jasotako laguntza itzultzeko ez da eskatuko otsailaren 28ko 147/2014 Errege Dekretuaren 5. artikuluan bildutako salbuespeneko inguruabarrak eta ezinbesteko arrazoiak suertatuz gero. Errege Dekretu horren bidez, NPEPEaren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dira eta NPEa 2023-2027 aldian Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dira.

3. Onuradunak konpromisoaren xede den urteren batean erretiroa hartzen duenean ere ez da itzulketarik eskatuko, ez eta nekazaritzako ustiategi osoa beste erlezain bati salduz edo alokatuz eskualdatzen bada.

4. Onuradunek idatziz jakinarazi behar diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, horren berri jakin bezain pronto, ustiategian gertatutako edozein gorabehera, horrek baldintzak eta konpromisoak ez betetzea baldin badakar.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eman beharko zaio ezinbesteko arrazoien edo penalizazioak ez aplikatzeko bestelako arrazoien berri hamar egun baliodunean, gehienez ere, ezinbesteko arrazoia gertatzen den egunetik hasita.

V. ERANSKINA.–PATATAREN HAZI ZIURTATUAREN EKOIZLEEI LAGUNTZAK EMATEAREN GAINEKO OINARRIAK, 2023-2027 ALDIRAKO, NATURA MUGAPENAK DITUZTEN ESKUALDEETAN NEKAZARITZAKO JARDUERA HORRI EUSTEARREN

1. oinarria.–Xedea eta helburua.

1. Oinarri arautzaile hauen helburua da laguntzen araubide bat ezartzea 2023-2027 aldirako, patataren hazi ziurtatua ekoizten dutenentzat, nekazaritzako jarduera hori mantentzeko. Helburua da horren landaketa sustatu eta defendatzea egiturazko arazoak dituzten eskualdeetan, non landatutako azalera mantentzeak edo handitzeak eskualdeen ehun sozial eta ekonomikoa mantentzen lagunduko duen, gaur egun jarduera ekonomikorako aukera gutxi baitute.

2. Laguntzen araubide hau nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako Estatuko laguntzei 2023-2027 aldian aplikatu beharreko Europar Batasuneko jarraibideen aplikazio eremuan sartzen da (2022/C 485/01), 2022ko abenduaren 21eko Europar Batasunaren Egunkari Ofiziala. Jarraibide horien II. zatiko 1. kapituluan agertzen diren laguntza moten artean sartzen dira "Naturaren aldetik mugak dituzten edo berariazko beste zailtasun batzuk dituzten eremuetarako laguntzak".

3. Horien xedea da lehen mailako nekazaritza ekoizpenean aritzen diren jarduneko enpresak konpentsatzea; zehazki, kostu gehigarriak eta jaso gabeko errentak osorik edo horien zati bat konpentsatzeko, baldin eta eremu kaltetuan nekazaritzarako ekoizpenerako dauden mugekin lotuta badaude.

4. Laguntzetarako araubide honek onesten denetik 2027ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

5. Europar Batasuneko Batzordeak, 2023ko maiatzaren 4an, laguntza ematea barne merkatuarekin bateragarritzat jo du, bat etorriz EBFTren 107. artikuluaren 3. apartatuko c) letrarekin.

2. oinarria.–Onuradunak eta laguntzak jasotzeko betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradun izanen dira lehen mailako nekazaritza ekoizpenean aritzen diren enpresak eta 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluaren arabera izendatutako eremuetan nekazaritza jarduerekin jarraitzeko konpromisoa hartzen duten jarduneko nekazariak, baldin eta Nafarroan patata hazi ziurtatua ekoiztea badute xede, honako baldintza hauek betetzen dituzten lurzatietan:

a) 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoaren arabera goi mendialdekotzat jotzen diren udalerrietan egotea, eta

b) Pirinioetako ekoizpen eremuan egotea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

2. Pertsona onuradunek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta izatea, horrela baitago arautua Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan, eta jarduneko nekazari baldintza betetzea.

b) Lankidetza kontratu bat sinatua izatea, laguntzarako eskaera aurkezten den urtean, eta urte horrexetarako, hazitarako patata lantzeko, ekoizle ugaltzaile edo hautatzaile batekin.

c) Nafarroako Foru Komunitateko lurzatietan patata lantzea, eta lurzati horietan patata ziurtatua ekoitzi izana laguntza eskatzen den urtean.

d) Lur eremu hori deklaratzea, laguntza honen eskaera aurkezten den urteko laguntzen eskaera bakarrean.

e) ETEa izatea, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako definizioaren eta irizpideen arabera.

f) Krisi egoeran ez egotea, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuaren laguntzei buruzko Batzordearen jarraibideen 2.2 atalean ezarritako irizpideen arabera (2014-07-31ko EBAO, 249 zk., 1. or.).

g) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende ez egotea, Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.

Ildo horretan, Nafarroako Foru Komunitateko agintariek konpromisoa hartzen dute enpresa bati edozein laguntza ematea edo ordainketa eteteko, jakinarazitako araubidearen esparruan, enpresak aurretik legez kanpokoa den laguntza bat jaso badu, Batzordearen erabaki baten bidez bateraezin deklaratutakoa (laguntza norbanakoa izan edo laguntza-araubide batekoa izan), harik eta enpresak legez kanpoko laguntza bateraezinaren zenbateko osoa eta dagozkion berreskuratze-interesak itzuli edo blokeatutako kontu batean sartu arte.

h) Nafarroako Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

3. oinarria.–Eskatzen diren baldintzak eta konpromisoak frogatzeko era.

Bigarren oinarrian eskatzen diren baldintzak frogatzeko, Nekazaritza Zerbitzuak administrazio-kontrol eta -gurutzaketak eginen ditu aurkeztutako eskaeren gainean. Izan ere, eskatzailea agertzen den datu-baseak gurutzatuko dira, laguntzen eskaera bakarrean adierazitako azaleren aitorpenei dagokienez, hazitarako patata ziurtatzeko lurzatien entitate ekoizle hautatzailearen aitorpenekin, eta tokian berean eginen dira kontrolak gainerako baldintzen gainean.

4. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Zenbatekoa, hektarea hautagarri bakoitzeko, 1.500 eurokoa izanen da.

2. Eskaera bateko lehenengo 25 hektareek azalerako laguntzaren %100 jasoko dute. Hurrengo hektareek, 50 bitarte, landutako azaleraren %75ari dagokion zenbatekoa jasoko dute, 50etik 75era bitarte, landutako azaleraren %50ari dagokion zenbatekoa, 75etik 100era bitarte, landutako azaleraren %25ari dagokiona, eta 100 hektareatik gora ez da laguntzarik jasoko.

3. Aurreko puntuan ordainketarako azaldu diren tarteak ez dira gehituko ogibide nagusia nekazaritza duten bi nekazariz edo gehiagoz osatutako pertsona juridikoen eskaerak izanez gero.

4. Laguntza ezin da izan diruz lagungarriak diren kostuen %100ekoa baino handiagoa.

5. oinarria.–Urteko deialdiak.

2023ko eta hurrengo urteetako laguntzen deialdiei dagozkien laguntza eskaerak sartuko dira kanpaina bakoitzari dagokion NPEko laguntza eskaera bakarrean, legez ezarritako data, leku eta epeetan.

6. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozedura.

1. Dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Laguntza jasotzeko eskubidea duten azalera guztietarako behar adina finantza baliabiderik ez badago, neurri berean murriztuko da eskualdean baliozkotutako hektarea bakoitzeko zenbatekoa, finantza baliabideak agortzen dituen balio bat lortu arte.

7. oinarria–Ebaluazio organoa.

Nekazaritza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.

8. oinarria–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa, ebazpena eta laguntzaren ordainketa.

1. Eskaera jasotzen denean, eskatzailea onuradun ote den egiaztatuko da, bigarren oinarriari jarraituz. Gero, eskatutako dokumentazio guztia ote duen egiaztatuko da; bestela, gehienez hamar eguneko epean osatzeko eskatuko zaio interesdunari, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko zaiola.

2. Eskaera ebaluatu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak laguntza emateko eta ordaintzeko ebazpen proposamena eginen du.

3. Laguntzen gaineko ebazpena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du, arrazoiak emanda.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

5. Onuradunak laguntza lortu ahal izateko baldintzak, konpromisoak eta betebeharrak betetzen dituela egiaztatutakoan, laguntza emanen zaio ordainketa bakarraren bidez.

9. oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritakoak dira onuradunen betebeharrak, bereziki hauek:

–Laguntza ematen duen organoak edo erakunde laguntzaileak egiten dituzten egiaztapen jarduketak onartzea edo, bestela, kontrolerako organo eskudun nazionalek zein Europar Batasunekoek egiten ahal dituzten egiaztapen eta kontrol finantzarioko jarduketak onartzea, eta jarduketa horietan eskatzen zaien informazioa ematea.

–Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari, onuradunarenak edo entitate laguntzailearenak izan. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

10. oinarria.–Onuradunen gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

1. Laguntza horiek ezin dira metatu (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 145. eta 146. artikuluetan aipatutako ordainketekin, diruz lagungarriak diren kostu berberei dagokienez, baldin eta horrek berekin badakar zuzentarau hauetan ezarritako laguntza-intentsitatea edo laguntza-zenbatekoa gainditzea.

2. Jarraibide hauen arabera baimendutako laguntzak ezin dira kostu berberei dagokien de minimis laguntzekin metatu, baldin eta horrek berekin badakar zuzentarau hauetan ezarritako laguntza-intentsitatea edo laguntza-zenbatekoa gainditzea.

12. oinarria.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Oinarri arautzaile hauetan eskatutako betebeharrak bete ezean, dirulaguntza osorik edo zati batean itzuli beharko da, eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Diru-itzulketen, arau-hausteen eta zehapenen arloan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluei jarraituko zaie.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

13. oinarria.–Emandako dirulaguntzen gardentasuna eta publizitatea.

1. Onuradunen zerrenda zerbitzuen katalogoan argitaratuko da, patataren hazi ziurtatua ekoizten dutenentzako laguntzei dagokien fitxan. Laguntzak nekazaritzako jarduera horri eusteko ematen dira.

2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak konpromisoa hartzen du laguntzen araubidearen testu osoa eta hori aplikatzeko xedapenena argitaratzeko, edo norbanako laguntzen oinarri juridikoa, edo horren esteka bat Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean jartzeko, nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatuaren laguntzei 2023-2027 aldian aplikatu beharreko jarraibideen I. zatiko 3. kapituluaren 112. puntuarekin bat (2022/C 485/01), Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala (2022/C 485/01), 2022ko abenduaren 21ekoa.

3. Laguntza emateko erabakia hartu ondoren argitaratuko da informazio hori. Gutxienez 10 urtez gordeko da informazioa, eta murrizketarik gabe jendearen eskura egonen da.

4. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak konpromisoa hartzen du txostenak eta berrikuspenak egiteko, nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako Estatuko laguntzei 2023-2027 aldian aplikatu beharreko jarraibideen III. zatiko 2. kapituluan ezarritakoarekin bat.

VI. ERANSKINA.–AZUKRE-ERREMOLATXAREN LABORANTZARAKO DE MINIMIS ARAUBIDEKO LAGUNTZAK

1. oinarria.–Xedea.

Foru agindu honen helburua da 2023an azukre-erremolatxaren laborea mantentzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean ekoitzi ohi den eskualdeetan, baita hari lotutako industria eraldatzaileari lehengai-hornidura egokia ematea erraztea, azukre-erremolatxaren nekazaritzako industriaren sektorearen iraupena ziurtatzeko.

2. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Gehienez ere 500 euroko laguntza emanen da hektarea bakoitzeko.

2. Dirulaguntzen deialdi hau de minimis araubidearen menpean dago. Araubide hori Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduan ezarrita dago, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzaren sektorean de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoan (L 352/9 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa), zeina, gero, Batzordeak 2019ko otsailaren 21ean emandako 2019/316 (EB) Erregelamenduaren bidez eta Batzordeak urriaren 24an emandako 2022/2046 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu baitzen.

3. Edozein onuraduni emandako de minimis laguntzen zenbateko osoak ez du gaindituko 20.000 euroko muga hiru zerga-ekitaldiko edozein alditan, Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori, zeina, gero, Batzordeak 2019ko otsailaren 21ean emandako 2019/316 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordeak urriaren 24an emandako 2022/2046 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu baitzen.

4. Urteko finantza zuzkidura nahikoa ez bada gutxieneko zenbatekoei aurre egiteko, proportzionalki murriztuko da onuradun bakoitzaren hektarea kopurua, gastua urteko finantza zuzkidurara egokitzeko behar den zenbatekoan.

3. oinarria.–Onuradunak eta betebeharrak.

1. Azukre-erremolatxa ekoizten duten nekazariak izan daitezke laguntza honen onuradun, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Azukre-erremolatxa produzitzea, Europako Batasunaren nekazaritza-landareen espezieen barietateei buruzko katalogoko barietateren batekoa, Merkataritza-barietateen erregistrokoa, edo merkataritza-baimen bat emanda daukana, Batzordearen 2004ko abenduaren 1eko 2004/842/EE Erabakiaren arabera.

b) Gutxienez 100.000 haziko dosia erabiltzea hektarea bakoitzeko, ureztalurretako udaberriko eta udazkeneko ereintzaren ekoizpen-aldeetan, eta 90.000 hazikoa hektarea bakoitzeko, lehorreko alorretako udazkeneko ereintzaren ekoizpen-aldeetan. Ekoizpen-eremu horiek abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 55.3 artikuluan ezarritakoak izanen dira.

c) Hornidura-kontratu bat edukitzea azukre-industriarekin, produzitutako erremolatxa eman eta azukre bihurtzeko.

d) Laborantzaren garapen agronomiko normala ziurtatzen duten nekazaritzako praktika eta lan guztiak egitea, nekazaritza-heldutasun osoa lortu arte (ekoizpen zikloaren amaiera), autonomia-erkidegoaren agintaritza eskudunak zehaztu beharreko salbuespenezko kasuetan izan ezik.

e) Onuradunei inputen kudeaketa jasangarria aplikatzeko eskatuko zaie, nekazaritza lurren nutrizio jasangarriaren arloan indarrean dauden arauzko xedapenen arabera.

2. Onuradunek bete beharko dituzte, halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebeharrak.

4. oinarria.–Eskaerak nola eta noiz aurkeztu.

1. Abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 55. artikuluak biltzen duen azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarriari loturiko laguntza zer lurzatitarako eskatu den, laguntza eskaera lurzati horien gainean dela ulertuko da (errege dekretu hori 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioari eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzeari buruzkoa da).

2. Laguntza eskaera laguntza eskaera bakarraren bidez eginen da.

3. Laguntza eskabidea aurkezteko epea abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 108. artikuluan ezarritakoa izanen da.

5. oinarria.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Onartutako eskaerek ezarritako aurrekontu-muga gainditzen badute, proportzionalki murriztuko da onuradun bakoitzaren hektarea kopurua, gastua urteko finantza zuzkidurara egokitzeko behar den zenbatekoan.

6. oinarria.–Ebaluazio organoa.

Nekazaritza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.

7. oinarria.–Laguntzen antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Laguntza eskaera jasota, Nekazaritza Zerbitzuak egiaztatuko du betetzen dituela 3. oinarrian ezarritako betebeharrak.

Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.

Halaber, eskatzen diren beharkizunak betetzen ote diren egiaztatuko du Nekazaritza Zerbitzuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.

2. Eskaerak ebaluatu eta gero, Nekazaritza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpenaren proposamena egingo du. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak bete dituztela frogatzeko txostena aurkeztuko da.

3. Dirulaguntza eman baino lehen, onuradunak adierazpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, eta bertan aipatuko ditu aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unean uneko ekitaldi fiskalean jasotako gainerako de minimis laguntza guztiak, erregelamendu honi edo de minimis araubideko beste erregelamendu batzuei lotutakoak.

4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako de minimis araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 EE Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, frogatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.

5. Dirulaguntzen gaineko ebazpena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du, arrazoiak emanda.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

8. oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.

9. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

10. oinarria.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntza ordainketa bakarrean emanen da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera; aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra betetzen dituela.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzeko epea eta modua.

Dirulaguntzaren helburua bete dela justifikatzeko, laguntzen eskaera bakarrean ereiteen deklarazioa eginen da, eta azukre-industriarekin daukan kontratua aurkeztuko da.

12. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

1. Laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, betiere errespetatzen badira Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugak (erregelamendu horrek zehazten du nola aplikatu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei nekazaritza sektorean).

2. De minimis laguntza hauek ez dira Estatuko inolako laguntzarekin metatzen ahal, gastu diruz lagungarri berberei dagokienez, ez eta arriskuaren finantzaketa-neurri berberaren Estatuko laguntzekin ere, baldin eta metaketa horrek gainditzen baldin badu laguntzaren intentsitatea edo laguntzen gehieneko zenbatekoa (kategorien araberako salbuespen erregelamendu baten bidez edo Batzordeak hartutako erabaki baten bidez kasu zehatz bakoitzerako finkatzen dena).

13. oinarria.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dizkio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, organo kudeatzaileak egiaztapenak egin baino lehen.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen pertsona eta entitate onuradunen zerrenda Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera argitaratuko da, laguntza hau garatzen duen fitxan, zeina Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan agertzen baita.

VII. ERANSKINA.–LANDA GARAPENERAKO 2014-2020 PROGRAMAKO EKO ARAUBIDEEN ETA LAGUNTZEN ARTEKO BATERAEZINTASUNAK

NPEPEa onestearekin eta eko araubideak nekazari eta abeltzainentzako borondatezko ordainketa gisa NBEUFen kargura sartzearekin batera, identifikatu dira honako hauekin "gainjar" daitezkeen jarduketa batzuk: NPEPEan diseinatutako eta sartutako eskualdeko esku-hartzeen konpromisoak eta egungo aldiko LGP autonomikoen neurriak (2014-2020ko LGP eta trantsizio-aldia).

Joan den azaroaren 30ean, NPEren Plan Estrategikoen ezarpenari buruzko aditu taldearen bileran, Batzordeak gai garrantzitsu bat gogorarazi zuen: NPEPEaren eta LGPen gainjartze-aldian, nekazaritzako eta ingurumeneko konpromisoak aldi berean egotea.

Planaren nekazaritzako eta ingurumeneko konpromisoetarako esku-hartzeak egitean, aukera horren berri eman zen 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 70.7 artikuluko "nekazariei zuzendutako berrikuspen klausula" gaitzeko eta/edo unitateko zenbatekoak gainjartze partzialetara egokitzeko. Plan estrategikoaren egokitzapen horretaz gain, Batzordeak gogorarazten du LGParen neurrien primak alda daitezkeela, ekoeskemen antzeko konpromisoak dakartzatenak.

Aipatutako aditu taldearen bileraren aktan honako hau azaltzen da: "Saihestu egin behar dira zenbaketa bikoitza eta gainkonpentsazioa. Garrantzitsua da LGPren eta NPEPEren ordainketengatiko konpromiso berberak bi aldiz ez finantzatzea. Lehendik dauden LGPen (nekazaritza, ingurumena eta klima, nekazaritza ekologikoa) neurrien mendeko hektareak dituzten nekazariei NPEPEaren mendeko ekoeskemak eskatzeko aukera ematen zaienean, praktika berberekin edo antzekoekin, gutxienez partzialki (adibidez, ongarriak eta plagizidak mugatzea), ziurtatu behar da LGParen mende finantzatutako neurrien eta azalera bererako NPEPEaren mende finantzatutako esku-hartzeen arteko bateragarritasuna".

Irtenbide posible bat bi funtsetako baten primak egokitzea da: ekoeskemaren prima edo nekazaritzako eta ingurumeneko neurriena. Berrikuspen hori primei soilik aplikatzen zaie, eta ez dira aldatuko ez iraupena ez LGParen esparruan hartutako konpromisoa.

Bi funtsen aplikazioa (ekoeskemak eta nekazaritzako eta ingurumeneko neurriak) borondatezkoa da. Oraindik LGParen neurrien konpromisoak dituen pertsona edo entitate batek borondatez konbina ditzake konpromiso horiek ekoeskemetakoekin. Konbinazio horrek prima murriztea ekar lezake, baina nekazariak ez badu neurriaren aldaketa onartu nahi prima egokituta, konpromisoak aldiaren amaierara arte jarraituko du, eta ezin izanen da neurri hori ekoeskemarekin konbinatu.

"Nekazaritza, ingurumena eta klima" neurriaren eragiketak identifikatu dira (egungo Landa Garapenerako Programaren M10), 2023an gainjartze osoak edo gainjartze partzialak izan ditzaketenak 2023-2027ko NPE berriaren zuzeneko ordainketak ezartzearen ondorioz nekazariek eta abeltzainek 2023an hartzen ahal dituzten ekoaraubide jakin batzuetako jardunbideekin. Horiek aztertu ondoren, zehaztu da Landa Garapenerako 2014-2020ko Programako neurri guztiak bateragarriak direla 2023an aplikatu beharreko ekoaraubideen jardunbideekin, honako egoera hauetan izan ezik:

Estepako nekazaritza habitatak hobetzeko eta espezie hobetzaileen laboreak txandakatzeko laguntzaren kasuan, antzeko ezaugarriak eta lurralde-oinarri bera dituzten neurriak direnez, bateraezinak direla jotzen da, eta, beraz, Landa Garapenerako Programaren neurriari atxikitako azaleretan hektarea bakoitzeko zenbateko unitarioa murriztu egin beharko da, dagokion araubidearen arabera.

Estepako nekazaritza habitatak hobetzeko laguntzaren eta biodibertsitaterako guneen laguntzaren kasuan, bi neurriek beren ustiategian elementu ez-produktiboak eskatzen dituztenez, bateraezinak direla jotzen da. Bi neurriak guztiz bateragarriak izanen dira soilik biodibertsitaterako guneetako elementu ez-produktiboen betekizunak betetze aldera azalera ez-produktibo batzuk erabiltzen badira: uztatu gabeko eremuak edo hormatxoak, putzuak, aintzirak, atxikipen-terrazak, urmaelak edo paisaiaren beste elementu batzuk.

Estepako nekazaritza habitata basoiloentzat eta basoilo handientzat hobetzeko laguntzaren eta espezie hobetzaileen laboreak txandakatzeko laguntzaren kasuan, lekadunen azalerak bateraezinak direla jotzen da, bi neurrien baldintzak betetzeko zenbatzen baitira. Landa Garapenerako Programaren neurriari atxikitako azalera horien kasuan, hektarea bakoitzeko zenbateko unitarioa dagokion ekoaraubidera murriztu beharko da.

Estepako nekazaritza habitata basoiloentzat eta basoilo handientzat hobetzeko laguntzaren eta biodibertsitaterako guneen laguntzaren kasuan, zerrendak izeneko azalerak bateraezinak direla jotzen da, bi neurrien baldintzak betetzeko zenbatzen baitira. Landa Garapenerako Programaren neurriari atxikitako azalera horien kasuan, hektarea bakoitzeko zenbateko unitarioa dagokion ekoaraubidera murriztu beharko da.

Lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa atzemateko laguntzaren eta espezie hobetzaileen laboreak txandakatzeko laguntzaren kasuan, alpapa-azalerak, beharrezko portzentajeetara doitu ondoren, bateraezinak direla jotzen da, bi neurrien baldintzak betetzeko zenbatzen baitira. Landa Garapenerako Programaren neurriari atxikitako azalera horien kasuan, hektarea bakoitzeko zenbateko unitarioa dagokion ekoaraubidera murriztu beharko da.

Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzearen, olibondoaren eta estaldura geldoak egitearen kasuetan, honako konpromiso hau identifikatu da: "Olibondoen neguko inausketaren hondarren zati bat lurzatian edukitzea, xehatu gabe, eta maiatzaren 30a baino lehen suntsitzea, olibondoaren pipiaren (Phloeotribus scarabaeoides Bern) kontra zeharka borrokatzeko", ekoaraubidearen jardunarekin bateragarri den metodo gisa, baldin eta oso pikatze fina egiten bada estaldura geldo gisa eta lurzatian inausketaren hondarren pilaketak uzten badira maiatzaren amaiera arte. Kasu horretan, bi neurriak erabat bateragarriak izanen dira.

Gainerako konbinazioetan ez da gainjartze-egoerarik identifikatzen, eta, beraz, guztiz bateragarriak dira.

VIII. ERANSKINA.–KONPROMISOAK EZ BETETZEAREN PENALIZAZIOAK ETA PORTZENTAJEAK, HONAKO HAUEN ARABERA:

–LGP laguntzetarako batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikulua.

–NPEPEaren esku-hartzeetarako otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 31. artikulua.

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

BAZTERKETA

Baztertzailea (B)

Laguntza ematean eta, kasua bada, laguntza mantentzean onartuak izateko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituen ez-betetzea.

Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea eta zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza-lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

Konpromisoak edo beste betebehar batzuk:

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

URTEA

ZK.

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Oinarrizkoa (O)

Konpromisoa betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo zaila da ondorio horiei bukaera ematea onargarriak diren bitartekoekin.

1

1 edo gehiago

Laguntzaren %50

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea eta zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da.

Gainera, onuraduna laguntza-lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %100

Nagusia (N)

Konpromisoa betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo posible da ondorio horiei bukaera ematea onargarriak diren bitartekoekin.

1

1

Laguntzaren %20

2 edo gehiago

Laguntzaren %40

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %40

Bigarren mailakoa (BI)

Ez-betetzeak eragin txikia du laguntza-lerroaren helburuan.

1

1

Laguntzaren %5

2 edo gehiago

Laguntzaren %10

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %10

Hirugarren mailakoa (H)

Ez-betetzeak eragin urria du laguntza-lerroaren helburuan.

1

1

Laguntzaren %1

2 edo gehiago

Laguntzaren %2

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %2

IX. ERANSKINA.–AZLU EDO HEKTAREA KOPURUARI LOTURIKO KONPROMISOAK EDO BESTE BETEBEHAR BATZUK EZ BETETZEAREN PORTZENTAJEAK ETA PENALIZAZIOEN MAILAKETA, TIPIFIKATUAK EZ BADAUDE BETE EZ DEN PORTZENTAJEAREN ARABERA, HONAKO HAUEI JARRAITUZ:

–LGP laguntzetarako batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikulua.

–NPEPEaren esku-hartzeetarako otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 31. artikulua.

MOTA

ELEMENTUAREN

DESKRIPZIOA

EZ-BETETZEAREN

PORTZENTAJEA

SAILKAPENA

(Oin./Nag./Big./Hir.)

PENALIZAZIOA

BAKUNA

HORRELAKO BATZUK EZ DITU BETETZEN

Beste betebehar batzuk

1

Esparru abandonatua

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Beste betebehar batzuk

2

Eskatutako laguntza lerroa ez dagokio esparruko SIGPAC erabilerari

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Beste betebehar batzuk

3

Deklaratutako produktua ez da bateragarria esparruko SIGPAC erabilerarekin

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Beste betebehar batzuk

4

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Beste betebehar batzuk

5

Produktu ikuskatua laguntzara-lerroan onargarria da, baina deklaratutakoa ez bestelakoa da, eta beste produktu talde batekoa

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Beste betebehar batzuk

6

Ustiategiko bazkarako azalera osoaren urteko aprobetxamendua larratzearen bidez.

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Beste betebehar batzuk

7

Mahasti eta olibadi zaharren landaketak laborantzarako baldintza egokietan mantentzea

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Beste betebehar batzuk

8

Uzta biltzea nekazaritza ekologikoan landatutako lurzatietan

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Beste betebehar batzuk

9

Nekazaritzako jarduerarik gabeko esparrua

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Lr

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

B

%50

%100

Iragarkiaren kodea: F2308106